2026-07-16
Blog Page 832

Kalitatezko eskola publikoaren alde mobilizatuko gara Iruñean

0

Nafarroako Irakaskuntzako bederatzi sindikatuok hezkuntza itunaren negoziazioen alde egiten jarraitzen dugu, eta larunbaterako antolatua dugun manifestazio bateratua egiteko arrazoiak azaldu ditugu gaur. Iruñeko autobus geltoki zaharretik irtengo da manifestazioa, 18:00etan.

HEZKUNTZA PUBLIKOAREN INTERSINDIKALEKO PRENTSAURREAREN KOMUNIKATUA:

Otsailaren 16an, hezkuntza kalitatearen hobekuntza lortzeko itunaren negoziazioak hautsi ondoren, ia urtebete igaro eta gero, hezkuntza publikoko sindikatu guztiok elkarrekin gabiltza mobilizazioak eta asanbladak egiten ikastetxeetan (70 baino gehiago), delegatuen elkarretaratzeak eta prentsaurreak. Oraingoz, 64 ikastetxek igorri diote atxikimendua Departamentuari gure aldarrikapenekiko. Gauza bera adierazi dute guraso elkarteen hiru fedarazioek: Britila, Herrikoa eta Sortzen.

Bestalde, talde parlamentario guztien hezkuntza arduradunekin harremanetan jarri gara, hezkuntza publikoaren finantzaketa bermatuko duen legegintzako ekinbidea abian jartzea proposatzeko. Horrela, berehala eta modu gehikorrean, handituko lirateke diru partidak xede honekin, sare publikoaren kalitatea bermatzeko.

Sindikatuen ekintzei eta mobilizazioei esker, martxoaren 27an berriz ere erdietsi da negoziazioari ekitea. Hala ere, apirilaren 27ko mahai sektoriala izan arte ez dugu jaso Hezkuntza Departamentuaren proposamen zehatzik, negoziazioa askatzeko abiapuntu gisa erabiltzeko. Gainera, apirilaren 30ean berean bidali zuten idatziz. Aurreko mahai sektorialaren ondoren informatu genuen bezala, kontseilariak konpromisoa hartu zuen finantzaketa eta egokitze juridikoa bilatzeko Bigarren Hezkuntzako orduak leheneratzeko 19-20 ikasturtean; baina, oraingoz, asmo hutsak besterik ez dira, aurrekontu zuzkidura bermatu gabe. Halaber, dio ikasturte honetan ezinezkoa bada, hurrengoan eginen dela, lehen esan zen bezala, ondoko legegintzaldian. Orobat, Departamentuak adierazi du prest dagoela irizpide berri eta hobeak erabiltzeko irakasleen ordezkapenak egiterakoan, baina ez du zehaztu zertan gorpuztuko den hobekuntza hori. Hurrengo mahai sektoriala bihar izanen da, maiatzaren 4an. Bertan saiatuko gara argitzen proposamenak ba ote duen berme aski negoziatzen jarraitzeko.

Tamalez, Departamentua ahalegindu da jendea nahasten eta geldiarazten. Ikastetxetara igorri ditu, bai, berri borobil batzuk, ustez: ratioak gutxitu direla 16-17 ikasturtean; ordezkapenak doitu dira teknikoki ahal zen guztian eta zuzeneko irakaskuntzaren orduen gutxitzea 18-19 ikasturtean hasiko dela. Jakina, hori ez da egia kasu guztietan.

Gobernuak iragarri du aurreko legegintzaldietan ezarritako murrizketak irauliko dituela ituna izan edo ez, sindikatuen ekinbidea alferrikakoa delakoan. Hitzarmena nahitaezkoa da, erabat, konpromiso zehatzak hartzeko eta ez alde bakarreko erabaki bidegabeak, lan baldintzei eta hezkuntzako lehentasunei dagokienez, eta edukitzeko legezko tresna bat, haiek betetzera behartuko dituena.
 

 

 

Gogor salatzen dugu Adegiren jarrerara Gipuzkoako eraikuntzako negoziazioan

0
Gipuzkoako eraikuntzako hitzarmena berritzeko negoziazio mahaiaren bilera berri baten bezperan, Adegik bilera atzeratzea eskatu du “denbora izateko, proposamen bat osatzeari begira”. Horren ondorioz, hurrengo bilera maiatzaren 16an izango da, bihar beharrean.

LABek gogor salatzen ditu Adegiren blokeoa eta jarrera arduragabea. Ez dago aitzakiarik bihar bilera ez egiteko, Adegi bera izan baitzen biharko data, alegia maiatzaren 4koa, aukeratu zuena proposamena landu ahal izateko. Ia bi hilabete daramatzagu bilerak hasi zirenetik hitzarmen kolektiboa berritzeko. Badira aste batzuk Adegik ezagutzen dituela sindikatuen aldarrikapenak.

Egoeraren larritasunaren aurrean, LABek honakoa exijitzen dio Adegiri:

-Maiatzaren 16a baino lehen aurkez diezaiela bere proposamena sindikatuei, 16ko bileran negoziazioetan hasteko.
– Sindikatuok aurkeztutako proposamenei erantzungo dien proposamena bat idatziz ekartzea.

Hau horrela ez bada, LABek gainerako sindikatuei berehala mobilizatzen hasteko planteatuko die. Greba gero eta gertuago dago Gipuzkoako eraikuntzan.
 

 

 
 

“Bizi egunak” dinamika aurkeztu dugu #biziEgunak

0

Merkataritza, hiri eta kontsumo-ereduari buruz gogoeta egitea bilatzen du, igandeetan egingo diren ekimenen bidez.

LABek salatu nahi du estrategia global eta perfektuki orkestatua mundo garatuan ematen ari den merkataritza, kontsumo eta hiri ereduaren inguruan eta gure herrian EAJ, PP, Geroa Bai eta PSE/PSNek bultzaten dutena.

Herrialde guztietan ditugu horren adibideak:

Nafarroan, kate handiek urteko 10 igande edo jai-egunetan irekitzen dituzte ateak eta egungo gobernuak, akordio programatikoan jasota duen arren kanpainak egingo dituela herritarrak kontsumo arduratsuaren inguruan kontzientziatzeko, ez du horrelakorik egin.

Araban, El Corte Ingleseko supermerkatuen marka den Opencor saltoki bat irekitzeko mehatxua, presio neurri bezala erabiliko da gainontzeko marken aurrean herrialde honetan dagoen ez irekitzeen inertzia apurtzeko.

Gipuzkoan, BM supermerkatu kateak, Pandoraren kutxa ireki du bus geltokian dagoen eta urteko 365 egunetan irekitzen duen denda batekin. Honi gehitu behar zaio Aldundia eta Donostiako Udalak turismoaren inguruan egindako kanpaina eta turistentzako irekitako denden logika.

Bizkaian, EAJk aspaldi kendu du mozorroa eta denbora darama bide guztietan, merkataritza igande eta jaigunetan irekitzea bultzatuz, hitz bakarra ere aipatu gabe sektoreko lan-baldintza, soldata eta lanaldiaren inguruan hitz bakarrik ere aipatu gabe eta honen kontra gaudenoi (patronalak, sindikatuak, kontsumitzaileak, auzo elkarteak) leporatuz gure jarrerarekin lortuko dugun bakarra azak jatea eta kandelekin argitzea lortuko dugula. Ez al zaizue ezagunea egiten.

Ipar Euskal Herrian, borondatezkoa da jai-egunetan lan egitea, baina LABek atzeman du benetan ez dela horrela. Kate handiek behartu egiten dituzte langileak lanera joatera eta alfonbra gorria jartzen diete makro- merkalgune berriei.

Errealitate honen aurrean LABn iritziz, egun sindikatuetatik irekitzeko ahaleginei ematen zaie erantzunetik harago, asko dagoela egiteko:

• Jendartea kontzientziatu igande eta jai-egunetan ez kontsumitzeko.
• Merkataritzako langileek kontziliazioa pertsonal eta familiar eta laboralerako duten eskubidea
aldarrikatzea.

• Merkataritza txikian eta beste sektore batzutan ematen den enplegu suntsiketaren aurka azaltzea, eta baita inposatu nahi diguten hiri eta kontsu-ereduaren kontra ere.
• Beharrezkoa dugu estatuak utz diezaiola merkaritzako araudia eta nahi eta behar dugun kontsumo eredua hemen erabakitzeko dugun gaitasunari eraso egitea. Hemen lan egiten badugu, hemen erabaki behar dugu.

Hauxe da LABek maiatza eta ekainean Nafarroa, Araba, Gipuzkoa, Bizkaia eta Ipar Euskal Herrian egingo duen “Bizi egunak” ekimenaren arrazoia.

Ekintza guztiak igande goizez izango dira eta aipatu herrialdeetako hirietan plaza publikoetan egingo dira. Baina ekintza bakoitzak bere egitaraua izango du mota guztietako pertsonek hartzeko aukera izan dezaten.

Adin guztietarako ekintza ludikoak izango dira, adibidez, aisia gaitzat izango duen marrazketa lehiaketa bat Guggenheim Museoko langile kaleratuak izango dituena epaile eta sari banatzaile bezala.

Umeentzako jolasak egingo dira birziklatutako produktuekin, graffiteroen talde ezagun bateak murala egingo du “Jai egunetan, denok jai” lemarekin. Kontsumo ereduari buruzko dokumentala ere proiektatuko da, igande eta jai-egunetako lanaren inguruko informazio puntuak, kontzertuak, etab.

Hitzaldi eta eztabaidak ere izango dira gai ezberdinen inguruan, hala nola, kontsumo-eredua, hiri-eredua edo merkataritzako langileek lan-baldintzak.

“Bizi Egunak” egingo diren hirietako udaletan mozioak erregistratuko ditugu. Hauetan eskatzen diegu Udalei gai honi aurre egin diezaioten eta jarrera har dezaten bultzatu nahi duten merkataritza-, kontsumo- eta hiri- ereduaren inguruan.

Bizi Egunak maiatzaren 6an izango dira Bilbon, 13an Iruñean, 27an Donostian, ekainaren 3an Gasteizen eta ekainaren 17an Hazparnen.

Amaitzeko, adin guztietako pertsona guztiei dei egiten diegu modu aktiboan Bizi Egunetan parte har dezaten.
 

 

 

Gatazka politiko eta armatuaren ondorioak gainditzea falta da orain; horretarako ere jendarte zibilaren inplikazioa beharrezkoa da


ETAren ibilbidearen behin betiko amaieraren iragarpenak ziklo historiko oso baten itxiera dakar. Ziklo berri bati begira herri eta herritar gisa dagozkigun eskubide guztiak bermatuko ditun jendartea eraikitzeko momentua da orain.

ETA erakundeak bere ibilbidearen amaiera iragarri du. Iragarpen honek ziklo historiko oso baten amaieran kokatzen du Euskal Herria. Iragarpen honekin, halaber, erakundeak amaitutzat ematen du 2010az geroztik garatzen ari zen prozesua. Egitura guztiak desegin eta ekinbide politikoa bukatutzat eman du.

Pausoz pauso, egindako iragarpenak betetzen ari da ETA, atzera bueltarik ez duten urrats hauekin. Frankismo garaian sortu zen ETA, Euskal Herriak bizi zuen gatazka politikoari irtenbide demokratikoa eskaini asmoz. Beraz gatazka politikoa ETAren sorreraren aurrekoa da, bere desagerpenarekin ere mantentzen dena. Demokrazian bide baketsuetatik proiektu politiko guztiak bideragarriak direla entzun izan dugu behin eta berriz, baina parean dugun estatuak, bere jarrerarekin, hori ukatzen jarraitzen du. 60 urte iraun dituen ziklo historiko oso baten itxieraren aurrean gaude eta horrek berak beste ziklo berri bat irekitzeko baldintzak sortzen ditu. Ziklo amaiera honetan erabakigarriak izan diren bi ezaugarri azpimarratu nahi ditugu, aldebakartasuna (oztoporik falta izan ez badu ere, erakundeak bere bide orria urratsez urrats bete du, berme guztiekin) eta gizarte zibilaren inplikazioa. Erabakigarriak izan dira ezaugarri biak.

Euskal Herrian urteetan bizi izan dugun gatazka politiko eta armatuaren ondorioak gainditzea falta da orain eta horretarako ere gizarte zibilaren inplikazioa beharrezkoa izango da. Ez hori bakarrik, eragileon konpromiso eta inplikazioa azalarazteko momentua da orain.

Inplikazioa eta konpromisoa beharrezkoak dira gaur gaurkoz geratzen den giza eskubideen urraketa nagusiarekin amaitzeko, euskal preso, deportatu eta iheslarien egoerari dagokiona, alegia. Dispertsioarekin eta salbuespenezko neurriekin amaitu beharra dago berehala; eta preso, deportatu eta iheslari guztiak etxeratzeko bide orria adostu eta martxan jarri behar da.

Herri honetan gatazka politiko eta armatua egon da eta askotariko biktimak eragin ditu, mina eta sufrimendu mota ugari eragin du. ETAk aitortu du egindako kaltea, “zinez sentitzen dut” bat zuzendu die biktima guzti-guztiei eta barkamena eskatu die gatazkan parte hartze zuzenik izan ez duten biktimei. Ezin dugu berdina esan mina eta sufrimendua eragin duten beste eragileei dagokionean. Onuragarria litzateke, denontzat, nork bere gogoeta zintzoa egin eta plazaratuko balu.

Edozein kasutan ere, biktimei egin ahal diegun ekarpenik onena da pausoak ematen jarraitzea, arduraz, bake eta justiziazko eskenatoki bat sortzeko. LAB sindikatuak bide horretan ekarpena egiteko bere konpromisoa adierazten du.

Minik, sufrimendurik eta presorik gabeko garai berri bat irekitzeko momentua da. Herri eta herritar gisa dagozkigun eskubide guztiak bermatuko dituen jendartea eraikitzeko momentua da. Helburu horren alde borrokan jarraituko du LAB sindikatuak.
 

 

 

EAEko Gizarte Ekimeneko ikastetxeetan deitutako greba erregistratu dugu

Maiatzaren 15 eta 16an egingo dugu greba.

Joan den apirilean egindako agerraldian esan bezala, patronalaren proposamen ezaren aurrean mobilizazioak indartu behar ditugu, bi greba-egun gehiagorekin. Maiatzaren 15a eta 16a izango dira, eta greba-deia EAEko Gizarte Ekimeneko ikastetxe guztietako langileentzako da: Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza, DBH, Batxilergoa, Lanbide Heziketa, Hezkuntza Laguntzako Espezialistak eta Administrazio eta Zerbitzuetako pertsonala.
 

 

 

Hitzarmenik gabe daudela salatu dute Gea-Kelvioneko langileek

0

Igorreko enpresako langileek lau orduko lanuztera deitu dute gaurko.

Igorren dagoen Gea-Kelvion enpresa multinazional bat da. Bertan 80 bat langile inguru lan egiten dute. 2017tik ez dute hitzarmenik eta behin eta berriz egin diote enpresari negoziatzeko eskaera.

Negoziaketak porrot egin ostean, langileak elkartaratzeak egiten egon dira bi astetan zehar. Enpresak ez du negoziatzeko inolako borondaterik agertu eta langileek lanuzteei ekitea erabaki dute. Hala, lau orduko lanuzteak eta mobilizazioak egin dituzte gaur. Protesta nagusia 13:00etarako dago iragarrita, manifestazio bat abiatuko baitute ordu horretan gasolindegitik.
 

 

 

LAB Irakaskuntzak bere 30. urtemuga ospatuko du

0

Bi solasaldi egingo ditugu bihar eta etzi, Bilbon eta Iruñean, Alex Juanmartiren eskutik, "Hezkuntza Kataluniako Errepublikaren eraikuntzan" gaia ardatz.

1987. urtean LAB Irakaskuntza sortu zen eta ordutik gure jardun sindikal, soziala eta politikoa garatzen gabiltza. 

Urte hauetan aldaketa, gertaera eta bizipen anitz bizi izan ditugu, bai norberak baita kolektibo gisa ere, eta horiek guztiak oholtza gainean jarri eta zuekin-gure artean ospatu nahi ditugu.

Egungo egoeratik ezin gara aldendu, LAB sindikatuan iaz LAB 4.0. Gure Garaia lelopean IX. Kongresua ospatu genuen eta bertan aurrera begirako apustu berriak zehaztu genituen, Euskal Estatu burujabea ipar orratz hartuta.

Aurten LAB Irakaskuntzari dagokigu nondik gatozen gogoratu eta aurrera begirako helburuak zehazten joatea. 30 urte hauetako motore zuek, kideok, izan zarete, zuei esker Euskal Herri osoan zabalduta dagoen irakaskuntzako sindikatu bakarra gara; proposamenak luzatu eta gauzatu dituzue, egunero zintzo borroka ezberdinei ekin diozue… Hortaz, omenalditxo hau LAB Irakaskuntza osatu dugun guztion artean egin nahi dugu.

Ospakizuna edukiz betetzera goaz eta horretarako, solasaldi baten bueltan bi ekimen antolatu ditugu:

-Solasaldia Alex Juanmartirekin (Kataluniako Ustec-IAC sindikatuko kidea), "Hezkuntza Kataluniako Errepublikaren eraikuntzan" gaia ardatz. 

-Maiatzak 4. Bilbon, 17.30etan Batzar Nagusien aretoan (Hurtado de Amézaga 6). Marije Fullaondok gidatua.

-Maiatzak 5. Iruñean, 10.30etan Katakrak-en (Kale nagusia 54). Mikel Lakastak gidatua.

Kataluniako hezkuntza sistema aztertuko dugu, indarguneak zein ahulguneak, Estatu Espainolak procesaren testuinguruan abiatutako ofentsiba politikoa eta errepresiboa arakatuko dugu eta, azkenik, etorkizunari begira jarriko gara; Errepublikaren eraikitzean hezkuntzak zer nolako papera jorratu behar duen hausnartuko dugu.

Ekitaldia eta bazkaria 
Bestalde, maiatzaren 12an, Usurbilen (Ikastolan), ekitaldia eta bazkari girotua egingo dugu. Ekitaldian nondik gatozen, non gauden eta nora goazen partekatu nahi dugu zuekin. Bazkaria (Usurbilgo plazan) eta ondoren, Mikel Karton kantautorea gurekin izango dugu. Bazkarian ahalik eta kide gehien egotea nahiko genuke eta horretarako seme-alabak zuekin ekartzera animatu nahi zaituztegu, haurrentzako menua eta bazkalostean tailer batzuk antolatuko ditugu.

Bazkaria egoki antolatzeko tiketak aldez aurretik ordaindu beharko dira. 

 

 

 

“Jende pilo bat etorri zait esaten eurei ere gauza bera gertatu zitzaiela”

Zornotzako Abrasivos Texajax enpresak emakumeak diskriminatzen dituela salatu genuen apirilean, Bilboko epaitegien aurrean, amatasun baimena hartu zuen langile batek jarritako salaketa dela eta. Bada, prozesuaren berri eman dute Euskal Telebistako Ur Handitan saioan, langilearen beraren lekukotasuna ardatz.
 

 

 

Aldaketarako grina bizi-bizirik dagoela erakutsi dugu Euskal Herri osoan zehar egindako mobilizazioetan

Bilbo.

LABeko idazkari nagusi Garbiñe Aranburuk nabarmendu du baldintzak daudela alternatiba orokor bat gauzatzeko.

Eskualdez eskualde mobilizatu gara gaur, Maiatzaren Lehenaren etorrerarekin. Euskal Herriko hainbat txokora eraman ditugu gure aldarrikapenak, “Lan, bizi eta herri duina. Burujabetza ezkerretik” leloarekin.

LABeko idazkari nagusi Garbiñe Aranburuk Bilbon hartu du hitza, mobilizazioaren aurretik egindako ekitaldian. Hauxe da bere hitzartzea:

"Azken egun hauetan, epaitegietako erabakiek barrenak astindu dizkigute. Ustelak aske uzten dituen, Altsasuko edota Errenteriako gazteak terroristatzat jo nahi dituen eta sistema heteropatriarkal eta eredu matxistaren isla den justizia. Biktima berriro biktimizatzen duen justizia. Hau ez da gure justizia. Guk sinesten dizugu.

Indarkeria matxistak ez du etenik, asteburuan jakin izan dugu Donibane Garazin emakume bat hil dutela. Erabat prekarioan eta babes gabe lan egin behar izaten duten etxeko langile batek Tolosan jasan duen eraso sexista baten berri ere izan dugu. Emakumeonganako indarkeriarekiko tolerantziarik ez, ez gaude geldirik eta ixilik egoteko. Bai Martxoaren 8an eta baita azken egun hauetan ere oso argi geratu da hori. ASKI DA!

Donostia.

Aurtengo Maiatzaren Lehena berezia dator. Une historikoa bizi dugu, Kanbora begira gaude. Eragindako minaren inguruko aitortzarekin batera, ziklo amaiera iragarri du erakundeak. Ekarpen baliotsua, zalantzarik gabe. Orain eragile guztioi dagokigu gatazkaren ondorioak gainditzeko inplikatzea eta konpromiso berriak gureganatzea.

Este año el Primero de Mayo viene en un contexto histórico muy importante, viene marcado por el comunicado hecho público por parte de ETA reconociendo el daño causado y por el acto de Kanbo el próximo viernes.

En este país ha habido un conflicto político y armado que ha generado mucho sufrimiento. Nos corresponde a todos y todas actuar con responsabilidad, pero parece que algunos están mucho más cómodos, en un debate interminable, sobre la insuficiencia de los pasos dados por una de las partes y mientras siguen sin asumir sus propias responsabilidades.

Menos hipocresia, ¡por favor! ¿Para cuándo el PP critícando el franquismo, o el PSOE haciendo una autocrítica por haber creado los GAL, o el PNV haciendo una autocrítica por ser corresponsable en la política de dispersion, o para cuándo todos ellos reconociendo la utilización sistemática de la tortura? La mejor aportación que podemos hacer a las víctimas y las y los presos, exiliados y exiliadas, es seguir dando pasos para afianzar un escenario de paz y normalización política.

Gatazkaren ondorioei aurre egin behar zaie urgentziaz, eskubide urraketa bat geratzen da oraindik, eta larria: preso eta iheslariak etxera! Gurekin nahi eta behar ditugulako, etxean eta bizirik nahi ditugulako, euskal presoak etxera, euskal presoak kalera!

Iruñea.

Eta berriro ere bakoitzaren aliantzak non dauden argi geratu da. PNVrentzat Kanbo baino gertuago dago Madril. Estatuko aurrekontuei bide ematea erabaki du, aurrekontuak onartzen bukatzeko. Antzerki hutsa izan da guztia. Bertsotan bezala ari da EAJ, amaiera erabaki eta ondoren bertsoa osatu.

PNVk erabaki du murrizketak eta erreformak bata bestearen atzetik inposatu dizkigutenekin lerrokatzea, erabaki du erabat ustel eta antidemokratikoa den alderdi bat babestea, bakeari oztopoak jartzen dizkion eta tortura modu sistematikoan erabili duen estatuari babesa ematea. Erabaki du Kataluniari eta Euskal Herriari gure etorkizuna erabakitzeko eskubidea ukatzen jarraitzen dutenei eskua ematea.

En este contexto, una vez más ya se ha visto dónde está la política de alianzas. Al PNV le queda muy lejos Kanbo, está fuera de “Euskadi”, sin embargo le quedan muy cerca Madrid y el PP. El binomio PP–PNV es la esencia del neoliberalismo, comparten el mismo proyecto económico y social, el mismo proyecto de clase a favor del capital. ¿Os ha sorprendido que el PNV haya posibilitado iniciar la tramitación de los Presupuestos Generales del Estado? ¿Os sorprenderá el día que aprueben los presupuestos? Posiblemente no, porque todo está siendo parte de una escenificación.

El acuerdo alcanzado para subir las pensiones no es suficiente para recuperar el poder adquisitivo perdido durante los últimos años. A partir del año 2019 no está nada claro que la referencia de la subida vaya a ser el IPC, no se garantizá una pensión mínima, no se resuelve el problema de las pensiones de viudedad etc. Mucho ruido y pocas nueces, mucho oportunismo y pocas soluciones.

Aurrekontuetarako, egin duten akordioak, badu protesta sozialei galga jartzeko helburua ere. Geldirik nahi gaituzte. Itxaroteko diote. Dena konpontzen ari dela. Eta niri Joxan Artze, aurten zendu denaren poema bat datorkit gogora. Aspaldikoa den poema, baina gaurkotasun handia duena. “Lana, lana, lana” berak idatziriko poesia horietako bat, kapitalismo industrialak eskaintzen zituen garapen eta ongizate promesen atzean, langileok jasaten dugun zapalkuntzaz gogoeta egitera eramaten nau.

Gasteiz.

Esku lan merkea nahi du kapitalak. Izan Bangladeshen edo hemen. Bost urte bete dira han Rana Plazako tragedia gertatu zela. Lantegi azpian harrapatuta 1.000 lagunetik gora hil ziren, emakumeak gehienak. Hileko 40 euroren truke ari ziren lanean, multinazional ezberdinentzat. Multinazional horiek berdinak diren Bangladeshen edo hemen, Euskal Herrian.
Eta aurrean gaituzte. Orain gutxi borrokari esker multinazional horietako batean, H&Mn, irabazi dugu eta beste hainbat lekutan ere emakumeak borrokan ari dira, emakumeon lana bigarren mailako egiten duena, emakumeak bortxatzen, gutxiesten eta hiltzen gaituen sistema nazkagarri honekin bukatzeko!

Lan mundura ere iritsi da 155a, Hemengo hitzarmenak babesteko sortu zen Akordio Interprofesionala inpugnazioarekin. Lehen borroka irabazi dugu, baina estatalizazioaren izurriteak aurrera jarraitzen du. Gure lan hitzarmenak zentralizatzen ari dira eta euskal langileok dagozkigun gaietan eragiteko erabaki ahalmena mugatu egiten digute, gero eta gehiago. Estatalizazioak esan nahi du gero eta prekarietate handiagoa langileontzat.

El proceso de precarización no tiene fin, se está extendiendo como una mancha de aceite. Este proceso de precarización tiene un doble objetivo que es explotar a la clase trabajadora sacándole plusvalía, pero además supone una forma de dominación hacia la clase trabajadora.

Además, para la clase trabajadora el ir a trabajar se ha convertido en una forma de poner en riesgo nuestras vidas. O morimos o enfermamos en el trabajo. Las enfermedades profesionales son invisibilizdas sistematicámente. Según la Agencia Europea de Salud Laboral, por cada muerte en accidente de trabajo fallecen 18 personas por enfermedad profesional. Esto supone que en el año 2017 en Euskal Herria, perdieron la vida a consecuencia del trabajo casi 1.000 personas. Esto es un escándalo, esto es violencia patronal.

Al mismo tiempo nos bombardean con mensajes tranquilizantes, la ecocomía va bien. El capital cuenta con la inestimable ayuda de las instituciones y de los medios de comunicación para ello. Es mentira, la recuperación es para los de siempre.

Con este tipo de mensajes nos quieren anestesiar, pretenden evitar la explosión social, pero en Euskal Herria hay una mayoría social muy amplia que apuesta por el cambio social y que está saliendo a la calle. Hay que luchar, sin luchar no se puede ganar. Son cientos los y las trabajadores los que están luchando, en Vicinay, oficinas y despachos de Bizkaia, Productos Tubulares, Alfa, Dia, Tubacex, hoteles de Gipuzkoa, enseñanza. Gora langileon borroka!

Baiona.

Lan, bizi, herri duina dio gure aurtengo leloak. Ez dago aitzakiarik. Baditugu proposamenak alternatibak eraikitzeko, LABek lan munduan eta lan mundutik eragin nahi du. Baditugu proposamenak: 1.200 euroko gutxieneko soldata bermatzeko, 35 orduko lanastearen alde, soldata arrakalarekin bukatzeko, pribatizazio eta azpikontratazioari aurre egiteko, lanetik bizirik bueltatzeko, 1.080 euroko gutxieneko pentsioa bermatzeko…
Eta alternatibak plazaratuko ditugu baita ere ekainaren 2an Iruñan. Aurretik Baionan eta Bilbon egin moduan, Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartaren eskutik.

Mobilizazio soziala bizi bizirik dago eta baldintzak ematen ari dira alternatiba orokor baten aldeko borroka indartzeko. Sindikalgintza abertzaleak ezin du eztabaida horretatik kanpo geratu. Ez dago eraldaketa sozialik, mobilizazio sozialean sakondu gabe eta erabaki ahalmenik gabe. Eraldaketa sozialerako grina eta burujabetza prozesua uztartzea, hor dago gakoa, eta momentua da! LABek bere aletxoa jarriko du.

En Euskal Herria la movilización social está más viva que nunca, los y las pensionistas siguen en la calle por unas pensiones dignas, las masivas movilizaciones de ayer demuestran que hacen nuestra misma lectura del acuerdo preupuestario PP–PNV, las mujeres salimos a la calle el 8 de marzo y otra vez de manera masiva para reclamar terminar con este sistema heteropatriarcal, las y los trabajadores están luchando en contra del proceso precarización y a favor de unas pensiones dignas.

El reto que tiene el sindicalismo abertzale en estos momentos es el de avanzar en la movilización social y dar una respuesta contundente desde el mundo laboral en clave de huelga, y ligar esa movilización con el proceso soberanista. Porque no hay cambio social sin soberanía.

Este año se cumplen 50 años de aquel mayo del 68. Nosotros y nosotras tenemos nuestro mayo rojo. LAB asume el reto que tiene el sindicalismo en estos momentos y por eso llamamos a un día de movilización, con dos horas de paros, para el próximo día 30 de mayo. En contra de la estalización y precarización que estamos viviendo y a favor del marco propio de relaciones laborales.

Maule.

Adi beraz! Maiatzak 26, pentsio duinen aldeko manifestazioak, Euskal Herriko Pentsionisten Plataformak deituta. Maiatzak 30, mobilizazio eguna, 2 orduko lanuzteekin.
Gorri gorri dator maiatza. Hartu indarrak eta kalera! Gora Euskal Herria gorria. Gora langile borroka, gora LAB!"

Nafarroa eta Ipar Euskal Herriko errealitateak, hizpide
Aldaketa soziala eta burujabetza ere izan dituzte hizpide Nafarroan, bertako errealitatea ere aipatuta. LABeko idazkari nagusiaren ondoko Igor Arroyok hitz egin du Iruñean, eta aldaketa soziala burujabetzaren bidetik etorri behar duela nabarmendu du.

Ipar Euskal Herrian, Baionan eta Maulen mobilizatu gara. Bertan erabakitzeko aldarria zabaldu dugu, borrokarako deia luzatu ere, prekarietatearen aurka, zerbitzu publikoen defentsan eta lan, bizi, herri duin baten alde. “Euskal Herria Macron legetik kanpo atxiki nahi dugu”, azpimarratu dugu.