2026-02-14
Blog Page 828

Modu positiboan baloratzen dugu, otsailaren 22an, Bizkaiko Eraikin eta Lokalen garbiketako hitzarmenaren aurreakordioa sinatzeko aukera

0
LABek orain arte erakutsitako konpromisoa eskertu nahi die langileei. Eta gaineratu oraindik badirela egin beharreko borrokak, datozen negoziazioetan lortzera konprometitzen garenak. Baina ordura arte kalean eta lan-zentroetan topatuko gaituzte, egunik egun, enpresarien aldetiko gutxieneko gehiegikeria salatu eta gure eskubide denak errespetatuak izango direla bermatzeko.

LABek adierazten du disposizioa duela datorren otsailaren 22an aurreakordioa sinatzeko, patronalak bere azken proposameneko alderdi guztiei eusten badie.

Iraunaldiari dagokionez, 2020. urterarte luzatuko litzateke eta, azkenik, KPIra (EAE) lotutako soldata igoerak barneratuko lituzke. Letra txikirik gabeko KPIa.

2018. urte honetarako aurreikusten den soldata igoera %3koa izango da: portzentaje hau 2015, 2016 eta 2017ko urteen KPIen batura da (%0,3, %1,6 eta %1,1a, hurrenez hurren).

2019 eta 2020 urteen soldata igoera KPIak zehazten duen portzentaje bera izango da, toperik ezarri gabe. Era berean, antzinatasun osagarria, taula eguneratuen arabera kalkulatu egingo da, horrela, eros-ahalmenaren galera ezkutua ekidingo delarik.

Aplikazio-ezaren klausula moldatu egin da eta oraingoan lan-erreformaren aurrean babestuago egongo dira langileak; hau da, enpresek zailtasun gehiago topatuko lituzkete hitzarmenaren inaplikazioa ahalbidetzen duten mekanismo legalak martxan jarri nahi izanez gero.

Azkenik, ultraaktibitatea 36 hilabetetakoa izango da, aurreko hitzarmenak 24 hilabete eskaintzen zituen bitartean.

EZ DA NEGOZIAZIO ERRAZA IZAN. Aurreko hitzarmenak aurreikusten zituen soldata igoerak huskeria hutsa ziren (%1,8ko soldata igoera 5 urtetan) eta, gainera, 2017ko urtarrilaren 1etik hitzarmena indargabetuta zegoen.

Testuinguru horretan, patronalaren aldetik mehatxuak jasan zituzten langileek, egiten zituen proposamenak -nahiz eta erabat pobreak izan-mahai gainetik kenduko zituela etengabe ohartaraziz. Usteko adituen partetik ere, jasan izan dituzte presioak, KPIari erreferentzia egiten zion soldata igoeraz ahazteko eta enpresek egiten zizkiguten proposamen mugatuak baloratzeko iradokitzen zigutelarik.

Baina irmo mantendu ziren langileak. 2014tik soldatak izoztuta baziren ere eutsi egin dute eta eusteko borondatea erakutsi.
 

 

 

Nafarroan ere erregistratu dugu martxoaren 8ko greba feministaren deialdia

0

LAB, ELA, STEILAS, ESK eta HIRU sindikatuetako ordezkariak Nafarroako Lan Departamentuaren bulegoetara hurbildu gara gaur, martxoaren 8ko lanuzteak erregistratzeko. Gauza bera egin genuen atzo Bilbon; Eusko Jaurlaritzaren bulegoetan, astearteko kasuan.

Hain zuzen ere, gehiengo sindikalak bat egin du Euskal Herriko mugimendu feministak egin duen deialdiarekin. Martxoaren 8an lau orduko lanuzteak egiteko deia luzatu dute, goizez zein arratsaldez; 11:00etatik 15:00etara eta 18:00etatik 22:00etara. Herrialdeko hiriburuetan mobilizazioak egingo dituzte egun horretan; 12:00etan eta 20:00etan, hain justu.
 

 

 

Garbialdi eta aldundiaren jarrera salatu dute garbitzaileek, kopla bidez

0

Santa Ageda bezpera, otsailaren 4a, kantuz ospatu ohi dute Euskal Herrian. Bada, ohitura horri begi keinua egin diote gaur Bizkaiko Foru Aldundiko egoitzen garbiketaz arduratzen diren langileek, euren lan gatazka ikusgarri egiteko. Hala, aldundiaren aurrean egindako elkarretaratzean, Garbialdi enpresarentzat eta aldundiarentzat berarentzat koplak izan dituzte. “14 zentimoko igoera Garbialdiren ziztrina, Aldundiak belarri gorra du garbitzaileon lehian", adierazi dute kantuan.
 

 

 

Martxoaren 20an greba egun bat egingo dugu EAEko gizarte ekimeneko ikastetxeetan, negoziazioaren blokeoa dela eta

Akordioetara iristeko Kristau Eskola eta AICEren borondate ezak sindikatuoi mobilizazioak indartzea beste biderik ez digute uzten, greba egun bat deituz ikasturtearen bigarren hiruhilabetekorako. Hain zuzen ere, LAB, ELA, STEILAS, CCOO eta UGT sindikatuok egin dugu bat deialdiarekin, eta gaur agerraldi bat egin dugu xehetasunak emateko.

Hauxe da sindikatuok kaleratutako oharra, gaurko agerraldiaren harira:

Gizarte Ekimeneko sektoreak EAEko ikastetxe itunduen %70a hartzen ditu gutxi gora behera eta 9.000 lagunetik gora egiten dugu lan bertan. Hitzarmen berria adosteko negoziazioak azaroan eten ziren eta orduz geroztik mobilizazioak hasi ditugu eta oraingoan, blokeo egoera ikusita, pausu bat gehiago ematearen beharrean ikusten gara eta martxoaren 20rako greba deitu.

Sektoreko langileen lan harremanak Gizarte ekimeneko ikastetxeetarako 2008/09 hitzarmenak arautzen ditu gaur egun arte. Urte hauetan langileok Administrazio publikotik bultzatutako eta patronalengatik babestutako murrizketei aurre egin behar izan diegu, horien artean gure lan baldintzak nabarmen txartzen zituen hitzarmen estatal baten aplikazioari. Ekimen hauen aurrean ehunka gatazka kolektibo eta mobilizazio masiboekin erantzun genuen eta horrek estatuan murrizketarik gabeko hezkuntzako sektore bakarrean bihurtu gintuen.

10 urte beteko dira aurki azken hitzarmena sinatu genuenetik. Horrek esan nahi du sektorean ematen ari diren sakoneko aldaketek ez dutela islarik gure lan baldintzak arautuko dituen marko berri batean. Egoera honek egunerokotasunean eragin handia dauka langileengan eta ikasleengan, ezinbestean hezkuntzaren kalitatean islatzen baita egoera hau. Langileen gain esfortzuak eta ez beste ezerk egin du posible azken urteetan ikastetxeetan zabaldu diren metodo pedagogiko berriak, teknologia berriak edota ingelesaren zabalpena, besteak beste. Hori egin ahal izateko gure ordu osagarriak, beste garai batean lan pertsonalerako, eskolak prestatzeko edota ikasleen jarraipen indibidualizaturako erabiltzen zirenak, etengabeko bilerek, formakuntzek eta proiektuek jan dizkigute.

Orain urte batzuk ikastetxeetan ia ez zeuden figurak, Hezkuntza Laguntzako Espezialistak eta Haur Hezkuntzako lehenengo zikloko irakasleak, gaur oso zabalduta daude eta baldintza prekarioetan lan egiten dute, soldata baxuekin eta ordu osagarririk gabe, lanaldi murriztuak lehenak eta gehiegizkoak bigarrenek, ikastetxeetako benetako beharrizanetatik gora daudenak.

2009ko lansari taulak ditugu oraindik ere gaur egun, INEren datuen arabera %13,6ko eroste ahalmenaren galera eragin digutena eta ondorioz, metatuan, urte oso bateko soldata irabazteari utzi diogu.

Jaiotza tasaren jaitsieraren ondorioak pairatzen hasi gara, ikasgelen itxierarekin eta kaleratzeekin Haur Hezkuntzako lehenengo mailetan. Adierazle guztiek esaten digute joera hau areagotu egingo dela hurrengo urteetan eta, ondorioz, sektoreak enpleguaren mantentzerako plan bat behar du, erretiro partzialak mantentzeko mesedegarria izango dena.

2010ean hasi ziren KE eta AICErekin izandako negoziazioak eta 36 Hitzarmen Mahai egin ditugu denbora honetan, zeinetan patronalen aldetik erabateko borondate falta sumatu ahal izan dugun akordioetara iristeko. Gure aldarrikapenei ez diete erantzunik eman eta, are gehiago, beraien soldaten inguruko proposamenean ez dute sartu ordainketa eskuordetuaren tauletan tartean emandako finantziazio igoera ere. Jarrera horren aurrean, sindikatuoi mobilizazioa ez den beste biderik ez zaigu gelditzen, patronalak akordioa ahalbidetuko duten posizioetara mugiarazteko, sektoreko hezkuntzaren eta bertan lan egiten dugunon baldintzen hobekuntza lortzeko helburuarekin.

Iazko azaroko mahai negoziatzailearen hausturatik, asanbladak egin ditugu ia ikastetxe guztietan eta mobilizazioaren aldeko mezu argia jaso dugu. Momentu honetara arte hainbat kontzentrazio gauzatu ditugu, ehunaka langileren parte hartzearekin eta mobilizazio horiek biderkatuko ditugu iraunkorki egiten herri eta auzoetan. Gaurko egunean manifestazioa deitzen dugu otsailaren 22rako Bilbon. Arratsaldeko19,00tan Eskolapios ikastetxearen aurretik abiatuko gara (Erekalde Zumarkalea) EAE osoko langileok. Era berean, martxoaren 20an ikastetxeak gelditzeko deia egiten dugu, greba deialdi bat eginez gure hitzarmena aplikatzen duten ikastetxe guztietan.

Azkenik, patronalak negoziatzera gonbidatu nahi ditugu. Sindikatuok negoziatu nahi dugu eta prest gaude horretarako, beti ere eduki mamitsuen inguruan baldin bada. Horrela ez izatekotan, martxoaren 20tik aurrera mobilizazioen intentsitatea areagotzea beste biderik ez dugu izango.
 

 

 

Lan heriotzak salatzeko manifestaziora deitu dugu ostegunerako

Euskal gehiengo sindikalak deituta, Zamudioko teknologia parkean elkartu gara gaur, Euskaltel enpresaren egoitzaren aurrean. Hain zuzen ere, Euskaltelek sustatutako obra batean galdu zuten bizia bi langilek, joan den astean, Loiun, eta, egun berean, beste bi langile hil ziren lan istripuz Bizkaian; Galdakaon, kasu honetan. Prekarietateak dakarren odoluste hau ikusita, euskal gehiengo sindikaletik bertatik manifestazio batera deitu dugu ostegunerako Bilbon.

Hain zuzen ere, ostegunean Bilbon egingo dugu protesta, 19:00etan, Eusko Jaurkaritzaren egoitzatik abiatuta (Gran Via, 85), "Prekarietatea hiltzailea, lan istripu gehiagorik ez!" leloarekin. Joan den astean, egun berean, lau langile hil zirela salatuko dugu, baita aurten jada zortzi langilek bizia galdu dutela ere.

Era berean, ostegun arratsaldeko manifestazioaren aurretik, goizean, Bizkaiko eskualde buruetan mobilizazioak egingo ditugu. Hauxek dira aurreikusitako ekimenak:

-Barakaldon, 10.30ean, Osalan aurrean elkarretaratzea
-Durangon, 12.00etan, giza katea Andra Maritik
-Gernikan, 11:30ean, auto karabana Astratik
-Usansolon, 10:00etan, auto karabana biribilgunetik
-Bilbon, propaganda banaketa Metro sarreretan

Munduko Sindikatuen Federazioaren mezua
126 herrialde desberdinetako 92 milioi langileen ahotsa da Munduko Sindikatuen Federazioa (MSF). Bada, ohar baten bitartez, elkartasuna adierazi die joan den astean hildako langileen senideei eta gogor salatu ditu lan heriotza horiek. Era berean, lan istripuak saihesteko neurriak exijitu ditu.

 WFTU in solidarity with the workers in the Basque Country
 

 

 

Nafarroan ikastolekin hirugarren hezkuntza sarea osatu behar da

0

Nafarroako ikastoletako langile eta delegatuek elkarretaratzea eginen dute bihar arratsaldeko 19:00etan Nafarroako Jauregiaren aitzinean Nafarroako Gobernuari eskatzeko ikastolekin hirugarren hezkuntza sarea osa dezan, ikastolek euskararen normalizazioari eginiko ekarpena eta gaur egun duten izaera bereizia kontuan hartuta.

Hirugarren sarea lortzeak lagunduko luke langileen egonkortasuna lortzen eta hezkuntza sistema propioa sendotzen. Nafarroako ikastoletan 700 langile inguru aritzen dira.
 

 

 

Emakumeak planto egitera deitu ditu Garbiñe Aranburuk, martxoaren 8ko greba feministaren erregistroan

0

LAB, ELA, ESK, STEILAS, EHNE-Bizkaia eta HIRUko ordezkariok martxoaren 8ko greba feministaren barruan egun horretarako deituta dauden lanuzteen erregistroa egin dugu gaur. Hain zuzen ere, gehiengo sindikalak bat egiten du Euskal Herriko mugimendu feministak egin duen deialdiarekin. LABeko idazkari nagusi Garbiñe Aranburuk hartu du hitza gaurko agerraldian, eta martxoaren 8an greba egiteko hamaika arrazoi daudela nabarmendu du.

Nazioarteko grebarekin eta Euskal Herriko mugimendu feministak "Emakumeok planto, nosotras paramos"  leloarekin eginiko lanuzte deialdiarekin bat egiten du euskal gehiengo sindikalak eta horregatik gaur lanuzteen erregistro formala egin dugu.

Emakume guztiei dei egiten diegu lanuztean parte hartzeko. Garbiñe Aranbururen hitzetan, "arrazoiak soberan ditugu. Sistema kapitalista, heteropatriarkal eta arrazista honek zaplakuntza hiruikotza inposatzen du: klase, genero eta arrazaren araberakoa. Mugimendu feministaren aintzindaritzapean deitzen den lanuzte honek bete-betean bat egiten du LABek azken Biltzar Nagusian egin dituen gogoeta eta hartu dituen erabakiekin".

Kapitalarekin dugun talka berdimentsionatu dugu, bizitza-kapitala talka moduan. Zentzu honetan, LABeko idazkari nagusiak adierazi du bizitzaren esparru guztietan prekarizazioa suertatzen ari dela eta kapitalarekin dugun talka horrek modu berezituan eragiten diela emakumeei.

Hala, gaur egun oraindik sexuen eta arrazaren araberako lan banaketaz hitz egin behar dugula azpimarratu du: "Lan produktibo eta erreproduktiboak bereizi egiten dira. Honela emakumeon ardurapean daude nagusiki zaintza lanak. Lan horiek ikusiezinak eta bigarren mailako bilakatzen ditu sistema honek. Lan munduan ere diskriminazioak nabariak dira. Ez dugu aukera berdintasunik lan mundurako sarbidean eta lan munduan egiten ditugun lanei balio sozial txikiagoa aitortzen zaie. Beraz, soldata arrakala izugarria da, lanaldi partzialak nagusiki emakumeentzat dira eta orokorrean lan baldintza prekarioagoetan lan egin behar dugu".
 
Era berean, kontziliazio neurriak tranpa hutsa direla eta ez direla korrespontsabilitate politikarik bultzatzen salatu du. Emakume etorkinak lanik prekarioenak egitera behartuak egon ohi dira.

Garbiñe Aranbururen hitzetan, "azken urteetan inposaturiko poltika neoliberalak, sektore publikoaren pribatizazio eta merkantilizazio prozesu izugarria ematen ari da eta ongizate estatua deritzona erabat suntsitu da. Honek guztiak emakumeongan du eraginik negatiboena".

Hain zuzen ere, ekonomia eredu hau jasanezina da emakumeontzat, eta horregatik eraldaketa dela bidea esan du; merkatuen interesak erdigunean egotetik pertsonen eta naturaren interesak erdigunean kokatzera igarotzeko.  "Eraldaketa horretan urratsak emateko martxoaren 8an planto egingo dugu, emakumeok egiten dugun lanaren beharra eta garrantzia agerian uzteko", berretsi du Garbiñe Aranburuk.

LABen betaurrekoetatik eta gure eragin esparrura etorrita, sindikatuak bi borroka nagusitan jarri nahi du indarra datozen hilabeteetan:

• Soldata arrakalarekin amaitzea. Onartezina da urtean bataz beste gizonek baino 7.680 euro gutxiago kobratzea, Hego Euskal Herrian. Rajoyek ez, baina guk bai hitz egin nahi dugu honi buruz

• Zaintza lanen aitortza politikoan eta ekonomikoan urratsak eman nahi ditugu

Horrenbestez, Garbiñe Aranburuk gaurko agerraldian nabarmendu bezala, LABetik emakume guztiak animatu nahi ditugu planto egitera eta mobilizazioetan parte hartzera. Kontzientzia hartu, antolatu eta borrokatzea da bidea, gauza handiak lortzeko gai gara eta.

Nafarroan ere
Nafarroako Lan Departamenduaren bulegoetan ere erregistratu dugu martxoaren 8ko greba feministaren deialdia. LAB, ELA, STEILAS, ESK eta HIRU sindikatuetako ordezkariak hurbildu gara lanuzteen erregistroa egitera.

 

 

 

Benetako prozesu parte hartzailean oinarrituko den Hezkuntza Ituna behar dugu, betorik gabe

0
LABek bere borondate onenarekin jarraituko du lanean. Zentzu honetan, hurrengo egunetan Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailak aurkeztutako “Hezkuntzaren Aldeko Akordioaren Oinarriak” dokumentuaren azterketa sakonagoa egin eta bere proposamena helarazioko dio hezkuntza sailari. Bitartean hezkuntzako langileei, hezkuntza komunitateari eta Euskal Herritarrei oro har, gure herriak behar duen Hezkuntza Burujabea eraikitzen jarraitzeko deia egiten diogu.

LABek, gaur goizean Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailak aurkeztutako “Hezkuntzaren Aldeko Akordioaren Oinarriak” dokumentuaren gainean egiten duen urgentziazko balorazioa laburra duzue ondokoa:

– Prozesu parte hartzailegoa behar da. Ituna lortzeko prozesuarekin kritikoak gara, parte hartzaileagoa izan eta medioei begira baino hezkuntza komunitatean hausnarketa sakona egitera bideratuagoa egon beharko litzateke. Gaurko aurkezpena da gure kritikaren erakusgarri, dokumentuaren inguruan iritziak jasotzera bideratu baino, medioetan produktua saltzea izan da helburua. 46 orriko dokumentu bat aurkeztu zaigu, aurrez aurkezpenean egon garen 30 eragileei aurkeztu gabe. Ondoren, Hezkuntza Sailaren balorazioa izan da oro har eragileok ontzat jo dugula dokumentua, mamiaren inguruan eragile batek ere ez duenean ezer esan, aztertzeko tarterik ez dugulako izan.

– Burujabetza, konpetentzia guztiak, autogobernu osoa. Parte Hartze prozesuan lantzen den dokumentua ezerezean ez gelditzeko bermeak eskatzen ditugu. Hau da, egiten den parte hartze prozesua askatasunean eta Espainiaren betorik gabe egin nahi dugu. Hezkuntza komunitateak eta instituzioek askatasunez erabakitzen dutena praktikara eramatea eskatzen dugu, ez besterik. Zentzu honetan, Espainiaren inposaketei aurre egin eta gure hezkuntza sistema burujabea irutea ezinbestekoa da. Adibidez, nola egin eraldaketa pedagogikoa eta konpetentzietan oinarritutako hezkuntza, Madril errebaliden bitartez azterketa bidezko selekzioaren eredua muturreraino eramaten ari denean?

– Baliabideak behar dira. Madrilen betoak gaindituta ere zer egingo du Eusko Jaurlaritzak? Proposatutako aldaketak praktikara eramateko ikastetxeak, bereziki eskola publikoak, baliabidez hornitzea (ekonomikoak eta humanoak) eta ganorazko formakuntza eskaintzea ezinbesteko neurriak dira, beste askoren artean. Hezkuntzari, gure herriaren garapenerako lehen mailako estatusa onartu behar zaio eta horretarako, askoz ere gehiago inbertitu beharra dago.

– Kontrako norabidean goaz. Cristina Uriarteren hitzek soinu ona ateratzen dute, baina Hezkuntza Sailaren politikak kontrako norabidean doaz: murrizketak eta inbertsio falta; Madrilen esanetara hartutako neurriak (errebalidak, oposaketa eredua,…); hizkuntza ereduak gaindituko dituen murgiltze eredua ezartzea atzeratzea; segregazioaren aurkako neurri eraginkor falta,…
 

 

 

Ordu eta erdiko lanuzteak egin dituzte gaur La Asuncioneko langileek

"Mobilizatzen jarraituko dugula jakinarazi nahi dugu, Eusko Jaurlaritzak eta Asuncioneko zuzendaritzak gure eskualdean eragin duen arazoa sakonetik konpondu arte". Horixe iragarri zuten langileek urtarrila bukaeran egindako agerraldian, eta horretan ari dira, mobilizazioz mobilizazio. Hain zuzen ere, otsaileko astelehen, asteazken eta ostiraletan, ordu eta erdiko lanuzteak egingo dituzte, 8:00etatik 9:30ak bitartean. Horrekin batera, beste hainbat ekimen egingo dituzte; hilaren 28ko greba eguna eta manifestazioa, kasu.

Lanuzteak egiten ez dituzten egunetan, elkarretaratzeak egingo dituzte goizeko atsedenean, 8:00etatik 8:20era. Era berean, Tolosako inauterien etorrerarekin, La Asuncioneko lan gatazka ikusgarri egin nahi dutela jakinarazi dute.