2026-02-15
Blog Page 821

Modu positiboan baloratzen dugu Bizkaiko eraikin eta lokalen hitzarmeneko garbiketako aurreakordioa sinatu izana

0
Hitzarmena defendatzea dagokigu orain. Eta eginkizun hori betetzeari ekingo dio LABek, kaleetan zein lan-zentroetan.

Patronalak egindako azken eskaintza, negoziazioaren hasieratik LABek aldarrikatzen zituen eskaeretara gerturatzen u zen behingoz: soldata igoerak KPIra lotuta egotea, alegia.

• 2018 %3 (%0,3+%1,6+%1,1)
• 2019 KPI
• 2020 KPI

Gainera, inaplikazio klausula berriak -enpresak hitzarmenean jasotako baldintzak aplikatzeari utzi nahi izanez gero jarraitu behar duen prozedura zehazten duen klausula- modu eraginkorrago batean babesten ditu langileak.

2012. urteko lan-erreformak inaplikazioa gauzatzeko bidea erraztu egiten enpresei; horregatik, hitzarmena eta bertan jasotzendirenhobekuntzakblindatzeaezinbestekobaldintza izanzenhasiera-hasieratikLABentzatsinadurarako.

Azkenik, ultraaktibitatea 36 hilabetetara luzatu egin da. Ultraaktibitatea, hitzarmenaren indarraldia amaitu eta berau aplikatzen jarraitzeko ezartzen den epea da. LABek, negoziazio honetan irabazteke gelditu diren alderdiak borrokatzeko aprobetxatuko duen denbora.

LABek, prozesu honetan erakutsi duten konfidantza eta babesa eskertu nahi die langileei beste behin ere; 2014tik soldatak izoztuak bazituzten ere, sindikatuaren aldarrikapenekin bat egin dutelako eta euren lan- baldintzen prekarizazioa suposatuko lukeen hitzarmen bat sinatzearen aurka azaldu dira, igoera-tranpak ezkutatzen zituzten proposamenak salatu eta atzera bota dituzte. Duintasunaren eredu izan dira langileak.
 

 

 

EPB azpikontrataren kontratua bertan behera utziko du UTE Anoetak

0

UTE Anoetak berretsi dio gure sindikatuari, LABek Lan Ikuskaritzan sartutako salaketa ezagutu ondoren, egiaztatu duela EPB azpikontratak, hain zuzen, ez zuela betetzen Gipuzkoako eraikuntza hitzarmena Anoetako estadioa eta Errauskailua eraikitzeko lanetan, eta horren ondorioz, biharko egunean, Lan Harremanetarako Kontseiluaren egoitzan egingo den bileran, enpresa horri deuseztatuko diotela kontratua.

Azken bi hilabetetan LABek 6 salaketa jarri ditu hitzarmena ez betetzeagatik. Datu honek agerian uzten du eraikuntzako sektoreak bizi duen egoera larria.
 

 

 

Lan istripuen aurka protesta egin dute Fundiciones Garbiko langileek

0

Fundiciones Garbiko langile batek besoa galdu zuen herenegun. Bi hilabetean gertatzen den antzeko bigarren istripu larria da. Horren aurrean, lau ordutako lanuztea egin dute gaur langileek, Fundiciones Garbiko enpresa-batzordeak deituta, 04:00etatik 06:00etara eta 12:00etatik 14:00etara. Eguerdian, elkarretaratze bat egin dute enpresaren aurrean.
 

 

 

“Adarra jotzen digute, irainduak sentitzen gara”, diote pentsiodunek

Pentsiodunak kalera irten dira gaur euren haserrea adierazteko. Hala, pentsiodunen elkarteek, Pentsionistak Martxan plataforma tartean, mobilizazioak deitu dituzte Hego Euskal Herriko hiriburuetan. Manifestazio jendetsuena Bilbon izan da, 25.000 lagun inguru bildu baitira. Hain zuzen ere, pentsio duin eta publikoen alde egin dute manifestariek, eta %0,25ari ezetz esan diote.

“Hemen gaude gure nazka eta gogaimena adierazteko. Adarra jotzen digute, irainduak sentitzen gara, pentsioak %0,25eko miserian igotzen dizkigutenean. Gainera 2022ra arte horrelako igoerak ezarriko dizkigutela diote. Horren ondorioz, gure erosmen-ahalmenaren galera %10era iritsi daiteke. Gobernuak, aurreikusi dituen neurriak ezartzen baditu, are gogorrago izango da belaunaldi gazteentzako, pentsioen murrizketa handia izango baita”. Hitz hauekin agertu dute pentsiodunek euren ezinegona, Bilboko manifestazioan.

Bilboko mobilizazioa izan da jendetsuena.

Pentsiodunek salatutakoaren arabera, “jasanezina da Fatima Ministrari entzutea, bere Gobernuari esker, ez dugula erosmen ahalmenik galdu. Gezurretan dabil esaten digunean, pentsioak bere horretan mantendu daitezen, ezin digutela gehiago igo. Estatuko aberastasun mailak, dagoeneko 2008ko egoera gainditu du. Bankuen irabaziak eten gabe gorantz doaz eta enpresa handien ordainketak %15ean igo dira”.

Pentsio publikoen mozketak aspaldian hasitakoak direla nabarmendu dute, “eta susmo handiak ditugu, ez ote diren beraien aurkako azken kolpea prestatzen ari, kontutan hartuta miseriarantz bultzatzen dituztela”.

Pentsioen eros ahalmenaren balioa KPIaren arabera gaurkotzea aldarrikatzen dutela adierazi dute, eta gutxieneko pentsioa 1.080€koa izatea.

 

 

 

Kalera irten da Arabako Etxez Etxeko Laguntzako sektorea

Araban 800 langiletik gora egiten dute lan Etxez Etxeko laguntzan, eta guztira 2.981 erabiltzaileetatik gora zaintzen dira. Arabako Foru Aldundiak eta Gasteizko udalak azpikontratzen duten zerbitzua dugu hau, hau da, enpresa pribatuen esku geratzen den gizarte zerbitzua dugu. Bada, gaurko lanuzteak deitu dituzte, 12:00etatik 15:00etara, eta elkarretaratze bat egin dute Gasteizen.

Etxez Etxeko laguntzaren sektorea oso feminizatu eta prekarioa da, non langileek lana eta bizitza pribatua uztartzeko zailtasun handiak dituzten. Lanaldia partzialak dira gehienak eta egunean 10ordutako disponibilitatea eskatzen dutenak. Gainera zerbitzuaren antolakuntza “produktibitaterari” ematen dio garrantzia eta ez zaintzari. Zerbitzu honetako lagileek ez dute beraien lanaren aitortza nahikorik eta horregatik ere, jasaten dituzten gihar eta hezurretako arazoek ez dira laneko gaixotasunak bezala aitortzen.

Etxez etxeko Laguntza Zerbitzuaren hitzarmena ultraktibitatean dago 2011. urtetik. Horrek langileen eros ahalmenari dagokionez %7,4a galtzea ekarri du, eta aldi berean, lan baldintzen berritze edota egokitzapenik ez egotea suposatu du.

LABek hitzarmen berria negoziatu nahi du, Patronalaren eta Administrazioen aurrez aurre eseri, eta Etxez Etxeko Laguntzako Zerbitzuan diharduten langileen baldintzak hobetu nahi ditugu. Momentu honetan negoziaketa blokeatuta dagoelako kalera atera gara. ELA, CCOO eta UGTrekin batera, lanuzteak egingo ditugu, gaur ez ezik, martxoaren 1ean ere.

 

 

 

Diskriminazioa eragin dezaketen adierazgarriei buruzko informazioa eskatu diegu enpresei

Emakume eta gizonen soldata berdintasunaren aldeko eguna da gaur, eta, astelehenean egin genuen agerraldian iragarri bezala, Hego Euskal Herriko hainbat enpresatan eskaera bat erregistratzen ibili gara goizean goizetik. Eskaeran, soldata arrakalaren erradiografia zehatz bat egiteko helburuarekin, informazio hau eskatu diegu enpresei: lanak nola antolatzen dituzten sexuen arabera, gizonen soldataren batez bestekoa eta emakumeena, zein kontziliazio neurri eta nortzuk eskatzen dituzten, zuzendaritza karguetan zenbat emakume eta zenbat gizon dauden eta kontrataziorako eta promoziorako sistemak, besteak beste. Datuak bilduta, egoeraren azterketa egin ondoren, diskriminazio egoerak zuzentzeko proposamenak egingo dizkiegu enpresei eta instituzioei.

Gizon eta emakumeen arteko soldata desberdintasuna lan munduan ematen den diskriminazio nabarmenena da. Izan ere, Hego Euskal Herrian, emakumeek gizonek baino 7.680 euro gutxiago kobratzen dute urtean. Beraz, emakumeen soldata %33,6 handitu beharko litzateke, gizonenarekin parekatzeko. Salaketa hau Hego Euskal Herriko hainbat txokotara eraman dugu gaur, pankartaz josi baititugu eskualdeak.

Soldataren arrakalari aurre egiteko ekimenari dagokionez, eskaera industria sektorean erregistratu dugu batez ere, baina administrazioa gisako arlora ere eraman dugu idatzia: Billboko eta Gasteizko udaletara, kasu. 

Enpresa hauetan erregistratu dugu eskaera, besteak beste:

1. ABC Compresores (Eibar)
2. Ados
3. AENA
4. AERNNOVA
5. AGURAINGO UDALA
6. Aita Menni egoitza durango
7. Alcad,
8. Alcampo,
9. AMBUIBERICA
10. AMBULANCIAS ezkerraldea
11. Amcor,
12. AMEZTOI ANAIAK SL
13. APB
14. APDEMA
15. Aqualia
16. ARABAKO FORU ALDUNDIA
17. Arania zornotza
18. Arcelor Olaberria
19. AREKA
20. Argixao egoitza
21. Arteca
22. Artiach
23. Asaser
24. ASTIGARRAGA KIT LINE
25. Automobiles Mugarri.
26. AUZOLAN
27. Ayra Cardam
28. AZPEITIAKO UDALA
29. BALENCIAGA
30. BBVA
31. Beissier
32. Bergarako udala
33. BESA
34. BIDELAN
35. BIELE
36. Bilboko Udala
37. BISTA EDER
38. Bizkotxalde
39. BOMBAS AZKUE
40. BOMBAS ITUR
41. Bosch
42. BPXPORT
43. Bruss durango
44. CAF
45. Carrefour ezkerraldea
46. Carrefour,
47. Cegasa (Oñati)
48. Cementos Lemona
49. Chinchurreta (Oinati)
50. Cie Amaya zornotza
51. Cie Recyde (Elgeta)
52. Clece
53. Closa
54. COMISION ANTISIDA
55. Condesa Fabril
56. Couth
57. Doistua
58. Domiberia
59. DULANTZIKO UDALA
60. Echesa
61. EGAÑA,
62. EHU
63. Ekialdebus,
64. El Caserio
65. Elay (Bergara)
66. ELECTRO TAZ
67. ELEKTRA S.A.
68. ELESA
69. Eskoriatza udala
70. Esnelat
71. estanda
72. EULEN
73. Eurest
74. EUSKO JAURLARITZA
75. Expertus,
76. Fagor
77. FCC-GMSM
78. Ferro
79. Ferrovial
80. Forging products zornotza
81. FORJAS DE IRAETA
82. Foseco izurtza
83. FRESMAK
84. FRONERI ARAIA
85. GAIKER
86. Garbialdi
87. GASCA
88. GASTEIZKO UDALA
89. General Mills
90. Geslagun
91. Gestamp bizkaia abadiño
92. GFI
93. GH
94. GIGABAR
95. Giroa
96. GKN
97. GLUAL
98. GOHITA
99. GOIALDE
100. GRAFICAS OTZARRETA
101. GTS
102. GUASCOR
103. Guibe
104. Gurutzeta ospitala
105. HAURRESKOLAK PARTZUERGOA
106. Hernaniko Udala
107. Herro
108. HETTICH IBERIA
109. Heziketa Berezia Gipuzkoa
110. HEZKUNTZA DELEGARITZA
111. Huertas de Peralta
112. IBM
113. IDE
114. Igepak
115. Ika Tekniker
116. IKEA
117. Ikor
118. Impacto
119. Indar
120. INDAUX
121. INDESA
122. INDUSTRIAS ARTZUBIA
123. Industrias GOL Berriz
124. INDUSTRIAS ORMOLA
125. Ingeteam
126. Inviza, clínica Asunción
127. Inyectametal abadiño
128. Izadi,
129. J.J.A. PRODUCCIONES
130. Jaso itsasondo
131. Jema Energy
132. JUARISTI
133. Justizia administrazioa
134. Kelvion
135. KONECTA
136. Limpiezas villar
137. Magoteaux
138. Magoteaux
139. MAGUI
140. Man
141. MAQUINARIA ELKOR
142. Marcal
143. Mariskone,
144. MASTERCLIN
145. MECANIZADOS OSATU
146. MECANIZADOS TAR
147. Mecauto,
148. MENDIARAIZ
149. MERCEDES
150. Michelin
151. MICHELIN
152. Mubea Inauxa
153. MURUA
154. Nakulas,
155. Natra Oñati (Oñati)
156. Naturgas
157. Navarra Maquinaria Agricola
158. NIE
159. Niessen,
160. Nuevo Futuro
161. OBE HETTICH
162. Orbeki
163. Orbinox
164. Ordiziko kiroldegia
165. Ormazabal
166. OSAKIDETZA (Olagibel, Txagorritxu, Santiago)
167. Osakidetzako zerbitzu zentralean
168. OTEZURI
169. PANIFICADORA ARTADI SL
170. Papelera Zicuñaga
171. Papresa
172. Pasaban
173. Pasaiako portua,
174. Pelzer
175. PG Prevencion
176. Plastigaur
177. Plastikos alai,
178. Polmetasa (Arrasate),
179. Posta Gipuzkoa
180. Pronutec zornotza
181. Provedis
182. REP. AUTO IRAETA
183. Residencia Valle del Roncal
184. Roar,
185. Rothenberger abadiño
186. Sach
187. Salva,
188. SAM
189. SAMMIC
190. SAN JOSE ZAHAR EGOITZA
191. SAN JUAN ZAHAR EGOITZA
192. SAN MARTIN ZAHAR EGOIT
193. Sanitas Residencial Lizarra
194. Sanitas Residencial Lizarra
195. SANTA ANA ZAHAR EGOITZA
196. Santurtziko udaletxea
197. Sasieta
198. Senlle
199. SERLASAk
200. Sestaoko Udaletxea
201. Sidenor
202. SIDENOR
203. simply ezkerraldea
204. Sin Fronteras
205. Sortzen zornotza
206. SSI
207. staples
208. Stef zornotza
209. Sunrise
210. Talleres Mitxelena
211. TALLERES ONDOZABAL
212. TAMAR
213. Tasubinsa
214. TECNALIA
215. Tecnichapa
216. Tesa,
217. Thysshen
218. TMC
219. Tremefil Izagirre
220. Tubacex
221. Tubos Reunidos
222. TUVISA
223. Ubis
224. UNI2
225. Uni2 servicios integrales
226. UPV/EHU Ibaeta
227. Urkabe benetan,
228. UROLA ERDIKO MANKOMU.
229. UTE aubide
230. UTE interiores
231. UTE LARRIALDIAK MAIZ
232. UTE LUDOLAND ORTZADAR
233. UZ S. Coop
234. Valoriza Servicios a la Dependencia S.L
235. Vega
236. Xilema Araba
237. Xilema Nafarroa
238. Xupera
239. Zardoya,
240. ZB
241. ZELAI AZPI
242. ZESTOAKO UDALA
243. ZUMAIAKO UDALA

 

 

 

Jose Antonio Santano ere miseriazko pentsioen arduraduna da

Urtarrilaren 31ean Irungo udaletxean burututako udal batzan, pentsioak bermatzearen inguruko mozio bat aurkeztu zen. Aldeko botoa eman zuten EH BILDU, PSE, SI SE PUEDE IRUN zein PNVk, eta PPren abstentzioarekin, Jose Antonio Santano alkate duen Irungo Udala Estatu Espainiarrari pentsio legea aldatzea eskatzeko konpromisoa hartu zuen, KPIaren igoeran bermatzeko, 2013ko pentsio erreforma deuseztatzeko bai eta 2010 zein 2012ko lan erreformak baliogabetzeko ere.

LAB sindikatuak ondorengo hausnarketa helarazten du:

Zalantzarik gabe akordio hau irungo herritarren susperraldi egoera batean dator. Astelehenero biltzen diren ehundaka pentsionisten antolakuntza eta mobilizaziorik gabe ezinezkoa litzateke hainbat alderdiren babesa, eta beraz, mozioa bera onartzea.

Garrantzitsua iruditzen zaigu udalak herritarren eskaerak biltzeko eta estatu espainolaren eta bere PPko gobernuaren pulitika publiko atzerakoei aurre egiteko tresna izatea. Baina Irungo langileoi gogorarazi nahi diegu erabakion atzean izen-abizenak badaudela, zeinak horrelakoen aurrean zuritze bat bilatzen duten.

Deigarria da Santano eta bere kideen kasua, hots PSOErena. Erreformak deuseztatzeaz hitz egiten digute eurak izan zirenean bidea ireki zutenak. Ahaztu al dute Zapateroren Gobernua izan zela pentsioen erreforma egin zuena 2011ean, non jubilazio adina 67 urtetara atzeratu zuten? Edo behin baino gehiagotan bozkatu dutela 1.080€ko gutxieneko pentsioaren kontra?

Eta PNV? Bere klase interesak tinko defendatzen: banka eta enpresariak. Elite ekonomikoen menpe eta dekretu zein murrizketa sozial, laboral eta politikoak gauzatuz agintzen duten gobernuak sostengatzen ditu eta Euskal herrian inposatu arauok. Gainera, PSOE et PP bezala, 1080€ko gutxieneko pentsioaren kontra azaldu da, plan pribatuak defendatuz, eurek bezalako soldatatzarrak dituztenek ordaindu ditzaketenak, eta ez langileok.

Austeritatearen aitzakian, PP eta PSOEk, gurteleko eta Andaluziako EREen alderdiek, bankarekin aliatuz, eurenak eta bi egin dituzte pentsiodunak geroz eta pobreago jarrai dezagun, pobreziaren mugatik behera dagoen miseriazko pentsioak jasoz. Sistema publikoa ezabatu nahi dute pribatizazioaren aldeko hautua eginez, finantza eragileen pozerako.

Gure pentsioak ez ditu bankaren zerbitzura dagoen espainiar pentsio sistema ustelak bermatuko.

LABen ustez, konponbidea eraldaketa integral batean dago. Euskal Herriaren burujabetza politiko eta ekonomikoa aldarrikatzen dugu, zeinak urteetako lanaren ostean duintasunezko zahartzaro bat bermatzeko pentsioak eskaintzeko gaitasuna izango duen.

Hau da bizitza duin baterako aukera bakarra, lan harremanetarako eta babes sozialerako euskal sistema publiko baten eraikuntza, zienak gutxieneko hauek barnebildu beharko lituzke:

– Euskal Gizarte Segurantza integrala
– Eskuduntza ekonomiko eta araugile osoa
– Kalitatezko Enplegurako Politika Aktibo zein Pasiboak
– Gutxieneko Pentsioa 1.080 euro
– Zerbitzu publiko gehiago eta hobeak
– Lanaren banaketa, 35 ordu.
– Emakumeonganako soldata diskriminazioaren ezabatzea, baita pentsioetan ere. – Soldata interprofesionala 1200 euro
– Menpekotasun pertsonei bidezko harrera
– Pentsio sistema propioa

Eta Hego Euskal Herriko pentsiodunen plataformak eskatu bezala, KPIaren berreskuratzea pentsioen igoeran, Rajoyek inposatutako 0,25arekin haustea eta gutxieneko pentsioa 1080€tan ezartzea.

Gutxieneko hauekin gure pentsioak bermatuak daude. Diru nahikoa badago euskal jendarte oparoago, solidarioago eta berdintasunezkoago bat eratzeko. Eta ez badute dirua aurkitzen, bila dezatela iruzurgileen errenta aitorpenetan edota paradisu fiskaletan.

Gure pentsioen biziraupen mehatxuen aurrean mobilizatzea dagokigu.

Dei egiten ditugu langileak kaleak okupatzen eta Irungo mobilizazioetan parte hartzen jarrai dezaten. Baina ez daitezela hitz goxoekin engaina, gogoan izatea zeintzuk diren orain arte murrizketen bidea hautatu dutenak eta 1080€ko gutxieneko pentsioen kontra bozkatu dutenak.

 

 

 

Lan Ikuskaritzan salatu ditugu errauste planta eta Anoetako obretan dauden lan-baldintza prekarioak

0

Joan den otsailaren 16an LAB sindikatuak errauskailu zein Anoetako obra lanetan aritzen den EPB azpikontrataren aurkako hainbat salaketa jarri zituen. LABek egiaztatatu ahal izan duenez, azpikontrata honek eraikuntzako hitzarmenak baimentzen duena baino soldata baxuagoak eta lanaldi handiagoak ezartzen ditu.

Sektorean eraikuntzako enpresa handien aldetik azpikontrata hauetara jotzea lan kosteak merketzeko asmoz praktika orokorra da. Gogoratu nahi dugu bi obra hauek Donostiako Udalak eta Gipuzkoako Aldundiak sustatutako obrak direla. Bi erakunde hauek oso prezio merkean lizitatzeaz gain, hitzarmenaren aplikazioa zailtzen duena, ez dute inongo neurririk ezartzen hitzarmena betetzen ari den ala ez egiaztatzeko.

Halaber, jakinarazi nahi dugu LAB sindikatuak Donostiako alkatea den Eneko Goiari salaketa hauen kopia eman diogula egoera honekin buka dezan.
 

 

 

Ikasle Abertzaleak erakundeak Arrasaten deitutako manifestazio nazionalaren inguruko gogoeta

0
Ikasle Abertzaleak taldeak manifestazio nazionala deitu du Arrasaten otsailaren 22rako, Arizmendi ikastolako ikasleen grebarako eskubidea aldarrikatzeko. Gu ez gara nor mobilizazio horren zilegitasunaz jarduteko; erakunde bakoitzak badu bere ekimenak diseinatu eta bideratzeko eskubide osoa. Hala ere, manifestazio nazionala deitu izanak, Arizmendiko ikastolako auzia nahiz oro har hezkuntza sistemaren nolakotasuna kokatu du eztabaida publikoaren erdigunean eta gauzak horrela LABek egiten duen irakurketa plazaratzeko komenigarritasuna ikusi dugu.

Arizmendi ikastolako ikasle ordezkariek barne araudia aldatzeko eskari zilegia egin dute, DBHko ikasleen greba eskubidea aitortua izan dadin. Ikastolak araudia aldatzeko prozedura martxan jarri du eta LABetik espero dugu ikasleen eskaria aintzat hartzea. Ikasle Abertzaleak-en ustez, ordea, martxan jarritako prozedura ez da zilegia: “Zuzendaritzak espero gisa jokatu du, horrelako kasuetan burgesiaren interesak (egungo egoeraren egonkortze eta erreprodukzioa) defendatzen dituen edozein gestorek bezala, zapalduok engainatzeko edozein trikimailu, mehatxu eta gezur erabiliz”. Gertatutakoa orokortuz, hezkuntza instituzioen inguruko kritika erabatekoa egiten du IAk: “izan kooperatiba, ikastetxe publiko edo katolikoa ere, badakigu, egungo esplotazio eta zapalkuntza egoerak erreproduzitu, gestionatu edo asko jota erreformatxoak egiteko tresna direla hezkuntza instituzioak”.

Lehenik eta behin, neurriz kanpokoa iruditzen zaigu ikastetxe jakin batean eztabaidagai dagoen araudi bati horrelako dimentsioa ematea, Arizmendi Ikastola bailitzan Euskal Herriko burgesiaren tresna nagusi eta langileriaren etsai; areago eta gehiago, esan bezala, ikastetxeko ikasleen ordezkarien eskariz zuzendaritzak araudi hori aldatzeko prozedura martxan jartzea onartu duenean. Gauzak horrela, Arizmendiko ikasleen eskariekin bat egiten dugu baina ez diogu babesik emango IAk deitutako manifestazio nazionalari.

Bigarrenik, ez dugu hezkuntzaren gainean IAk egiten duen irakurketa konpartitzen. Egia da egitura politikoaren kontrola duen elitearentzat, hezkuntza, indarrean dauden baloreak eta jarrerak birproduzitzeko mekanismoa dela. Aldiz, zanpaketarik gabeko jendartea sortu nahi dugunontzat, hezkuntza mundua hobetzeko prozesua izan daiteke; mendeetan zehar eliteen mesedetan eraikitako arrazakeria, patriarkatua eta klasismoa deseraikitzeko aukera; gizabanakoa nahiz jendartea ahalduntzerako tresna. Euskal Herrian dugun hezkuntza, bere adierarik zabalenean, sakoneko tira-bira horren ondorio da, alegia, eliteen eragina ez ezik zanpaketa ezberdinen kontzientzia izan duten herritarren eragina ere badauka. Euskal Herrian lan eta borroka ugari egin da euskarazko irakaskuntza hedatu, euskal curriculuma martxan jarri, hezkidetza sustatu edota langileen seme-alabek hezkuntza duina izan dezaten. Emandako urratsak balioan jarri eta urrats berrien alde borroka eginez eraikiko dugu hezkuntza sistema propioa.