Gaurtik ekainaren 30 arte testigantzak, bizipenak, salaketak eta iritziak jasotzeko emakumeonosasuna@lab.eus korreoa irekiko dugu.

Maiatzaren 28an Emakumeok Osasunerako dugun eskubidea aldarrikatzeko nazioarteko eguna da. 1987an egin zuen pro- posamena Latinoamerikako eta Caribeko Emakumeen Osasunerako Sareak, Costa Rican egiten ari ziren batzarrean. 1988an ospatu zen aurreneko aldiz.

Bere momentuan sexu eta erreprodukzio osasunari eragiten zioten arazoetan zentratzen zen eguna. Eguna ospatu zen aurreneko aldian kanpaina bat jarri zuten martxan haurdunen hilkortasunari aurre egiteko prebentzio neurriak aldarrikatuz. Hainbat Herritan ama izatea emakumeen bizitza arriskuan jartzen duen erabakia da oraindik orain, eta hori zen salatu zena. Emakumeen parte hartzerik gabe ezartzen ziren jaiotze mailaren kontrolerako programak bertan behera uzteko ere eskatu zuten.

Orduz geroztik gauza batzuk aldatu egin dira, beste batzuk bere horretan mantendu dira eta zoritxarrez, sakoneko erreali- tateak bere horretan jarraitzen du: emakumeon* (eta gainerako gorputzen) osasunaz ezer gutxi ezagutzen da, ditugun arazoetaz gutxi eztabaidatzen da eta politika publikoek gure premiei ematen dizkioten benetako erantzunak eskasak dira eta askotan, ez dira egokiak. Gizona da zentroa eta eredua. Horrek badu izena: androzentrismoa. Eta baditu ondorioak: bestelako gorputzei gertatzen zaiena kontutan ez hartzea. Gure kezkak eta beharrak aintzat ez hartzea.

Erreprodukzioak berebiziko garrantzia du gure bizitzan. Emakumeon osasunaz mintzatzen eta jarduten denean gure bizitza- ren alde honi begiratzen zaio berezki. Ez gaude konforme! Ez gara ama jaiotzen, emakume* jaiotzen gara eta gure osasuna bizitza guztian zaintzea nahi dugu, ama izan edo ez. Osasuntsu bizitzeko eskubidea dugu eta osasuna gure bizitzaren etapa guztietan zaintzea eta babestea behar dugu, umeak, gazteak, helduak edota zaharrak izan.

Nazioarteko egun hau ez da oso ezaguna Euskal Herrian baina LABetik emakumeon osasunaren aldeko inizitiba berria hartzeko baliatu nahi dugu aurten: emakumeok lanean osasuna galtzen dugula ikusgarri egin nahi dugu. Emakumeon osa- sunean egiten ditugun lan asko kalte egiten digutela erakutsi nahi dugu. Lan munduan bizi ditugun egoera asko gure osa- suna arriskuan jartzen dutela salatu nahi dugu hori baita arazo honen aurrean benetako erabakiak hartzera behartzeko lehen urratsa.

Lanean osasuna ez galtzea eskubide bat da, EMAKUMEONTZAT ERE!
Emakumeok bizitza osoan egiten dugu lan, etxean eta etxetik kanpo. Lan handiena, zaintzarekin edo lan erreproduktiboa- rekin lotzen dena da, aitortzen eta baloratzen ez den lana beraz. Sistemarentzat ezinbestekoa da baina ez du kontutan hartzen, eta ez du babesten. Etxean egiten den lanak ez ditu eskubideak sortzen. Eta bizitzaren erreprodukzioarekin lotuak dauden lanek eragiten dituzten arriskuen aurrean ez dago benetako politikarik.

Lan merkatuan sartzen garenean lanbide zehatz batzuk gordetzen dituzte guretzat: garbitzea, zerbitzatzea, zaintzea… Biga- rren mailako lanak sistemarentzat. Baldintzak askoz ere kaxkarragoak dira, eta eskubideak mugatuagoak. Lan guzti hauek fisikoak dira eta oso baldintza konkretuetan egiten dira (jangela zaratatsuak, plantilla ez nahikoak dituzten erresidentziak,

sekulan ezer garbitu ez duten gizonek ezartzen dituzten denboretan garbitu behar izatea…). Lanbide hauetan egiten dugu- nak zuzen zuzenean eragiten du gure osasunean baina lan osasunaz hitz egiten denean bigarren mailako arazoak dira. Bigarren mailako gure lanbideek bigarren mailako langile egiten gaituzte.

Emakumeok* ahulagoak garelakoan baztertu gaituzte hainbat lanpostu edota lanbideetatik. Emakumeontzat arriskutsuak (omen) direlako itxi dizkigute lanbide askotan ateak. Gu diskriminatzeko aitzaki hutsa da. Egia da, gure osasunak ezaugarri, behar eta arazo espezifikoak ditu. Hori da baloratu eta kontutan hartu behar dena. Hori da, hain zuzen ere, ikusi ezina egiten dutena. EZ dira “emakumeon gauzak”. Lan osasuna zaintzeko politiketan eta programetan aintzat hartu behar diren gauzak dira.

LABetik hiru errealitate hauek mahai gainean jartzeko urratsak eman nahi ditugu 2018ko Emakumeon Osasunaren Nazio- arteko Eguna baliatuz.

Hauek dira gure helburuak:

● Etxean egiten den lanak emakumeon osasunean dituen ondorioak bistakoak egitea.
● Sektore feminizatuetan lan egiten duten emakumeen osasuna aztergai jartzea. Osasun arazo nagusiak ikusgarri egitea, arriskuak plazaratzea, enpresetan guzti honen aurrean hartzen eta hartzen ez diren erabakiak ezagutzea.
● Osasun zerbitzuetan eta instituzioetatik egiten diren politiketan emakumeon osasunari jartzen zaion arreta espezi- fikoa auzitan jartzea.

Langileen parte hartzearekin egin nahi dugu. Emakumeei hitza emanez. Egiten duzuen lanagatik osasuna galtzen ari zare- tela ikusten ari zareten emakumeei zuen egoeraren berri emateko eskatuz.

LABen ekimena
Langile askok aspalditik lantzen dute hau. Lantokian bizi dutena, mutualitateen erantzunak… salatu dituzte behin baino gehiagotan. Orain arte egindako lana indartzeko urrats berriak eman nahi ditu LABek.

Datuak ezagutzen ditugu, Osalanek eta Nafarroako Institutuak azterketak egiten dituztelako. Baina datu hauetan ez dago errealitate osoa. Etxean egiten den lana ez da aztertzen. Inork baloratzen ez dituen baina lanetik ateratzean nabaritzen ditugun minak ez dira kontutan hartzen. Langileen parte hartzea behar dugu argazki ofizialak gaindituz errealitatearen argazkia egiteko.

Jasotzen ditugun datuekin proposamen zehatzak egingo ditugu emakumeon osasunaren aldeko borroka indartzeko LA- Ben. Idazkaritza Feministatik instituzioetara eramango dugu borroka hau.

Informazioa eta bizipenak jaso ostean hiru iniziatiba hartzea da gure asmoa:

● Lan munduari begirako neurri zehatzak proposatzea, etxeko lanak lan munduaren parte direla ulertuz noski!
● Lantokietan emakumeon osasunaren alde borrokatzeko gida bat egitea.
● Apirilaren 28an, Lan-Osasun eta Segurtasunaren egunean, emakumeon lan osasuna ere ikusgarri egitea.

Gaurtik ekainaren 30 arte zuen testigantzak, bizipenak, salaketak eta iritziak jasotzeko emakumeonosasuna@lab.eus korreoa irekiko dugu. Ekarpenak zein iniziatibaren inguruko kritikak LABen edozein egoitzetan ere uzteko aukera egongo da. Parte hartzen duzuen guztiekin harremanetan jarriko da sindikatua oporretara joan aurretik.