2026-01-23
Blog Page 752

Jotasen aldeko kontzentrazioa Tafallan

Egunotan ezker abertzaleko militanteak ari dira epaitzen Entzutegi Nazionalean, Euskal Herri libre eta sozialistaren aldeko borrokalariak. Kale-borrokarekin lotutako akusazioak egozten zaizkien, eta torturapean lortutako lekukotzak dira euren kontrako froga bakarra.

Euren artean dago Jotas gure lankidea, LABen egon zena eta Tafalla euskaldunago eta solidarioagoaren alde borroka aritutakoa, langileriaren borroka eta Tafallako gazteriaren errebeldia babestuz.

Hori dela eta, asteazkenean, uztailaren 11an, kontzentrazioa egingo dugu 19:30ean Tafallako Nafarroa Plazan, Jotas eta bere familia babesteko.

 

 

Ramon Garaizarri omenaldia egingo diogu gaur Bermeon

0

Larunbatean, uztailaren 7an, hil zen Ramon Garaizar LABeko kidea. Gaur asteartea, omenaldia egingo diogu bere herrian, Bermeon. 19:00etan izango da, Baztarren.

Iñaki Igerategi bere suhiltzaile lanpostura itzultzea eskatu diogu Gipuzkoako Foru Aldundiari

Orain arte Gipuzkoako Foru Aldundiko suhiltzailea izan den Iñaki Igerategi suhiltzailea, Madrilgo Entzutegi Nazionalak ezarritako sei urteko kartzela eta inhabilitazio zigorra bete eta gero, kale gorrian utzi du Markel Olanok (EAJ) zuzentzen duen Gipuzkoako Foru Aldundiak; bere lanpostura bueltatzeko aukera eta eskubidea ukatu dio.

LABek agerraldia egin du gaur Gipuzkoako Foru Aldundiaren aurrean Iñaki Igerategiren berronartzea eskatzeko.

Iñaki Igerategi suhiltzailea 2012ko otsailan atxilotu zuten eta geroztik kartzelan izan da jaso zuen sei urteko kartzela zigorra betetzen, 2018ko otsailera arte. Madrilgo sententziak argi azaltzen du: “Condenamos a Iñaki Igerategi Lizarribar (…) a la pena individualizada de SEIS años de prisión e inhabilitación especial para empleo o cargo público por seis años, accesorias y costas”.

Gauzak horrela, 2012ko otsailaren 21az geroztik, lan jardueraren behin-behineko etenaldi egoeran egon da Iñaki Igerategi behin betiko sententzia jaso zuen arte. Iñakik berak, joan zen 2015eko maiatzaren 4an, sarrera eman zion Gipuzkoako Foru Aldundiko erregistroan, urte bereko martxoaren 13an Entzutegi Nazionalak behin betiko ezarritako aipatu zigorrari.

Ondorioz, Gipuzkoako Foru Aldundiak sententzia hori eskuen artean dauka, baina ez du horrelako gaien inguruan dagoen jurisprudentzia kontuan hartu. Izan ere, Iñaki Igerategi ez da zigorra bete ondoren bere lanpostura itzuliko litzatekeen lehen langilea; Aldundiak hartu zezakeen erabakirik okerrena hartu du eta Iñaki kale gorrian utzi du, bere lanpostua eskuratzeko duen eskubidea babestu beharrean.

ETA desagertu zenetik gero eta gehiago solasten da preso eta errefuxiatuen egoeraz. Munduko gatazka guztietan, akaberarekin presoak eta iheslariak etxera itzuli dira. Euskal Herrian aldiz, etxetik ehundaka edo milaka kilometrotara daude, batzuk oso gaixo eta beren legeen arabera etxean egon behar luketelarik, gainera.

Azken aldian, presoak gerturatzeaz hitz egiten ari dira eta Sanchez presidenteak berak urratsak ematen hastea erabaki du.
LABek argi eta garbi esaten du presoak eta iheslariak etxera bueltatu behar direla, lanera itzuli behar direla. Beren lanpostuak berreskuratu behar dutela.

Oraingo honetan, presoen gaian ere konponbidea eman behar dela topatu dugu, sakabanaketa amaitu behar dela eta abar esaten duen EAJk berak, kontrako ebazpena eman duela. Madrilek zigor bat ezarri zion Iñakiri, bere zigorra bete du eta etxera bueltatu da. Eta orain Markel Olanok, Madrilek ezarri ez zion zigorra erantsi dio. Iñaki, zuen lanera itzuli behar zenean, bere suhiltzaile lanean berriz ere herritarrei larrialdietan laguntzera, bere profesionaltasuna urteetan erakutsi duen ogibidean berriz ere jardun behar zuenean, EAJk kale gorrira bidali du, bidegabeki eta legeak esaten duenaren kontra, Madrilgo auzitegiek esaten dutenaren kontra.

LABen ez gara geldi eta isilik egongo, ez dugu kaleratzerik onartuko, ez dugu lana duten preso ohiak beren lanpostuetatik kanporatzea onartuko.

Eta salaketa honekin batera, iragarri nahi dugu mobilizazioekin hasiko garela, bide juridikoa jorratzeaz gain ekintza sindikala jorratuko dugula eta dei egiten diegu Iñakiren lankideei, suhiltzaileei eta Aldundiko gainerako lankideei deituko ditugun mobilizazioetan parte hartzera. Dei egiten diegu beste sindikatuei ere sustengua ematera. Eta EAJri bere erabaki bidegabe eta ilegala zuzentzera.
 

 

 

Bederatzi egunez greban diren SAMMICeko langileak hala jarraituko dute

0

Pasa den astelehenean, uztailaren 2an, greba mugagabeari ekin zioten SAMMIC S.L.ko langileok enpresak onartutakoa aldatu edo ez aplikatzeko aukeraren aurrean. Greba mugagabea hastearekin batera, enpresa batzordea eta enpresako zuzendaritza hitz egiten hasi zen akordio batetara iristeko.

SAMMICeko enpresa-batzordearen oharra

SAMMICeko langileak greban bederatzi egunez, eta hala jarraituko dugu

"Pasa den astelehenean, uztailaren 2an, greba mugagabeari ekin genion SAMMIC S.L.ko langileok (aurretik bost greba egun eginak genituen). Greba mugagabea hastearekin batera, enpresa batzordea eta enpresako zuzendaritza hitz egiten hasi ginen.

Astelehenean izan genuen aurrenengo bilera, eta pausoak ematen joan ginen arren, atzo goizean berriro ere, blokeo egoera batera iritsi ginen. Enpresak bere marra gorria markatu zuen eta enpresa batzordeak ere bai. Bi marra gorri horiek ez dira bateragarriak, beraz, arratsaldean langile batzarra egin zen. Alde batetik, komiteak grebarekin jarraitu eta negoziatzen segitzearen aldeko apustua egin nahi zuen, eta beste alde batetik, grebarekin amaitu eta enpresako zuzendaritzaren proposamena onartzea zen aukera. Greban jarraitzea erabaki zuen batzarrak botazio bidez. Beraz, langileek lehenago hartutako bidearekin jarraitzea erabaki zuten.

Inaplikazio klausularekin edo blindaje klausularekin dago ezadostasuna. Enpresak ez du puntu hori onartu nahi. Puntu horrek esaten duen gauza bakarra da, sinatutako akordioan adostutakoa errespetatuko dela. Enpresak onartutakoa aldatu edo ez aplikatzeko aukera izan nahi du behin akordioa sinatuta ere, eta SAMMIC-eko langileok ez gaude hori onartzeko prest! Behin sinatutakoa errespetatuko denaren bermea nahi dugu.

Batzarraren ondoren zuzendaritzarekin biltzera joan ginen, baina, ez gintuzten hartu.

Azkoitian, 2018ko uztailaren 6an"


Arabako etxez-etxeko laguntzako langileak greban

Atzo izandako batzarrean, mobilizazioekin jarraitzea eta enpresak egindako azken proposamena ez onartzea erabaki genuen bozketa bidez. Sindikatuok prestatzen hasiak gara, irailetik aurrera burutuko ditugun mobilizazio mugagabeak.

Erakundeek (Arabako Foru Aldundia eta Gasteizko Udala) ez dute hartu gaur arte konpromiso irmorik Arabako Etxez Etxeko Laguntzako (SAD) langileen egoera aldatzeko. Asmo onak, hitz ederrak… baina ez dute ezer egin.Joan den otsailetik honalanuzteak egin izan ditugu sektoreko lan-prekarietatea salatzeko. Izan ere, oso sektore feminizatua da, 7 urtez izan ditugu soldatak izozturik. 
 

Ez dugu Nafarroako Elikagaietako Biltegizainen hitzarmena sinatu baldintzen okertzea dakarrelako

0

Gaur uztailaren 5ean UGT eta CCOO sindikatuek eta sektoreko patronalak sinatutako aurreakordioa ez sinatzea erabaki du ulertzen duelako ez duelako inolako hobekuntzarik planteatzen, guztiz kontrakoa baino.

Indarraldiko %2ko igoera indarraldiko urte bakoitzerako edo estatuko KPIarena, hau handiagoa balitz, gure ustez askieza dena. Trukean, lau urtetarako hitzarmena onartu dute berau ez betetzearen aurrean inolako blindajerik gabe, lanaldia izozttuta duena, aldi baterako kontrataziorako denbora handituz eta aitortu zeuden beste lan-baldintza batzuk okertuz.

Guzti honengatik, LABek zentzugabekeria hori bere sinadurarekin ez babesteko erabakia hartu du eta iragarri du sektoreko langileekin batera borrokan jarraituko duela benetan lan-baldintzak hobetuko dituen hitzarmen duina lortzeko.

No firmamos el Convenio de Almacenistas de Alimentación de Navarra por el empeoramiento de condiciones que conlleva

LAB ha decidido no firmar el preacuerdo suscrito hoy jueves día 5 de julio entre los sindicatos UGT, CCOO y la patronal del sector por entender que no conlleva ninguna mejora si no todo lo contrario.

Como contrapartida a una subida salarial del 2% para cada año de vigencia o del IPC estatal en caso de que este fuera mayor, algo que a nuestro juicio resulta insuficiente, han aceptado un Convenio de 4 años de vigencia sin blindaje frente a la inaplicación o descuelgue del mismo, mantener congelada la jornada laboral, aumentar el tiempo para la contratación eventual así como el empeoramiento de otras condiciones laborales que tenían reconocidas.

Por todo ello LAB ha tomado la decisión de no avalar con su firma tal despropósito y anuncia que seguirá luchando junto a las trabajadoras del sector para lograr un convenio digno que realmente mejore nuestras condiciones de trabajo.
 

 

 

Capraboko langileek greba deialdiak bertan behera utzi dituzte enpresarekin akordio bat lortu ondoren

0

Capraboko langileak uztailaren 9, 10 eta 11rako greba deialdia egin zuten Eroskik haien lan baldintzak etorkizunean bermatu ditzan. Orain arte Caprabo izan diren 4 denda (Mugazuri, Atarrabia, Santo Domingo eta Artika), Eroski dendak izatera pasako dira.

Honen aurrean Nafarroako Elikagaien Merkataritzako Hitzarmena mantentzea eskatzen zuen langileriak, eta hau bermatzea Caprabo, Cecosa edo Eroskiko parte diren beste edozein enpresaren izenpean lan egiten duten bitartean.

Loli Esparza, LABeko ordezkaria eta Enpresa Batzordeko lehendakariaren hitzetan; “Ezin ginen geldirik geratu gure lan baldintzekin zer gertatuko zen jakin gabe, enpresak paperean bermea sinatzea nahi genuen, lanean orain arte bezala, jarraitzeko ”.

“Astelehenean langileen asanbladak burutu genituen eta grebara joateko erabakia hartu genuen, guztiok elkarrekin borrokatzea, CCOO eta UGT greba deialditik at geratzearen erabakia helarazi ziguten, LAB eta ELAk langile asanbladetan hartutako erabakiarekin aurrera egitea erabaki ondoren, enpresak Nafarroako Elikagaien Merkataritza Hitzarmenarekin jarraituko dugula idatziz sinatzeko prest dagoela helarazi digu, beraz greba deialdia bertan behera geratzen da.”

Gogorarazi nahi dugu, akordio hau 3 greba eguneko bezperan eman dela, langileen borrokaren presioari esker eta greba aurrera ateratzeko LAB eta ELAk egindako apostuari esker.

 

 

 

Produktibitatearen kontzeptua sartzeak zerbitzu publikoen merkantilizaziorako bidea irekitzen du

Produktibitatea den kontzeptu merkantilistaren aurrean, LABen iritziz eraginkortasuna eta efizientzia izan behar dira zerbitzu publikoen kudeaketaren ezaugarriak. Gaur Estatuko administrazioak birmoldatzeko adituen batzordeko arduraduna den Jordi Sevillak langile publikoen soldatak helburuei lotzearen ideia berreskuratu nahi izan du medioetan.

Enplegu publikoaren Madrilgo legeak zein Jaurlaritzaren zirriborroak lanpostuen mugikortasuna eta ordainsariak baldintza ditzaketen ebaluazio sistema erabat subjektibo eta arbitrarioak jasotzen dituztela gogora ekarri nahi dugu. Hau da, errendimendua, jarrera, sormena edota ekimena bezalako terminoak planteatzen dira, eta horrela langile eta zerbitzu publikoak jendartearen mesederako baino, interes merkantilista eta partidisten esku jarri nahi dira.

Bestalde, aste honetan bertan entzuten ari garen gaixotasunagatiko osagarriei egindako murrizketaren desagertzea huskeri bihur daiteke harik eta ordainsariak absentismoarekin lotzen badira, susma daitekeen bezala.

Euskal Herrian negoziatu eta adostu behar ditugula geure lan baldintzak, eta halako neurririk ez ditugu onartzen. Euskal administrazioei bertako negoziazio kolektiboa defendatu dezatela eskatzen diegu, eta halako planteamendurik aurkeztekotan LABek konfrontaziora deituko duela argi uzten dugu dagoeneko. 

 

 

 

Cables y Alambres lantegiko langileak proiektu industrialaren eta enpleguaren aldeko borrokan dira

0


Cables y Alambres enpresa egoera larrian dago eta langileek borrokan dira parte guztien inplikazioa eskatzen proiektu industrialaren benetako apustua lortzeko, 150 langile baino gehiagoren lan postuak mantentzeko eta segurtasun lan-baldintza duinak bermatzeko.

Cables y Alambres enpresa Vicinay taldeak erasi zuen 2015eko martxoan eta erosketarekin batera 10 milioi eurotako inbertsioak, 40 kontratazio berri eta hurrengo 5 urteetarako produkzioaren %70eko igoera ziurtatu zieten langileei.

Enpresaren erosketa, Vicinay taldea, Bizkaiko Foru Aldundia, Eusko Jaurlaritza eta enpresaren akzionisten arteko akordioa izan zen.

Cables y Alambres egoera zailean dago. Makina eta instalazioen zaharkitzea, atzerapenak nominen ordainketan, lan baldintzen prekarizazioa, lan erritmo jasanezinen eta aparteko orduen inposizioa beharrezko produkzio tonak lortzeko eta gainera, Erandioko HAPOak gaur egun lantegia dagoen lekuan etxebizitzen eremu bat planteatzen du.

Honen aurrean, langileek guztiz beharrezko ikusten dute inplikatutako parte guztien arteko akordio eta konpromisoak gauzatzea proiektu industrialaren benetako apustua lortzeko, 150 langile baino gehiagoren lan postuak mantentzeok eta segurtasun lan-baldintza duinak bermatzeko.

Horrela, proiektu industrialaren eta enpleguaren aldeko borrokan hasi dira. Astelehenean, uztailaren 2an, kontzentrazioa egin zuten eta gaur, uztailaren 5ean, mobilizazio berria egin dute.

Trabajadoras y trabajadores de Cables y Alambres en lucha por el proyecto industrial, el empleo y unas condiciones dignas de seguridad y salud