2026-07-12
Blog Page 692

Tuboplast enpresan 16 hilabete hitzarmenik gabe daramatela salatu dute langileek

Miñanon dagoen enpresako langileek blokeo egoera salatu dute, enpresa batzordeak datozen bi urteetarako egindako proposamenaren aurrean zuzendaritzak ez baitu erantzunik eman. Hori dela eta, mobilizazio egutegi bat adostu dute, enpresa batzordeak berak ohar baten bitartez jakinarazitakoaren arabera.
 

 

 

Euskal gehiengo sindikaletik atzo Gasteizko Sidenorren lan istripuan hildako garraiolariaren heriotza salatzen dugu

LAB, ELA, ESK, STEILAS, EHNE eta HIRUtik, garraio sektorean ez ezik, lan munduan ere ezarri den prekarietatea salatzen jarraituko dugu.

Lehenik eta behin gure doluminak eta elkartasuna adierazi nahi dizkiegu atzo Gasteizko Sidenorren lan istripuan hil zen garraiolariaren senide eta lagunei.

LAB, ELA, ESK, STEILAS, EHNE eta HIRU Lezon elkartu ginen atzo joan den astean Pasaiako portuan lan istripuan zendu zen garraiolariaren heriotza salatzeko. Istripu ez traumatikoa. Askotan, “heriotz natural” moduan ezkutatzen saiatzen diren lan istripua. Bestetan, garaiolarien lan istripuak errepideko istripuen zenbatekoen atzean eskutatzen saiatzen dira. Zergatik apaindu zenbakiak? Erantzuna erraza da: zenbatekoak beldurgarriak dira. 2018an 68 pertsona zendu ziren lan istripuan. 24 errepidean. 15, garraiolariak. 2019an 15 dira jada lan istripuan hil diren pertsonak.

Atzo arratsaldean beste garraiolari bat hil zen Gasteizko Sidenorren. Istripu ez traumatikoa. Bi aste, bi garraiolari. Kasualitatea? Ez dugu kasualitateetan sinesten, bai aldiz kausalitateetan.

Presa, estresa, bidaien salneurri baxuak, ezinezko ordutegiak, lan egun luzean, egin behar ez luketeen eta askotan beharturik dauden kamioi zamaketa eta hustuketa lanak eta garraio mer-
ke eta isilaren bila administrazioaren utzikeria sektorearekiko dira, besteak beste, egoera honen erantzuleak. Lan baldintzak ez dira onak, prekarietatea garraiolarien egunerokoa da. Garraioak berehalako erregulazioa behar du, kooperatiba faltsurik gabeko sektorea, ia esklabutzan bizi diren gidaririk gabeko sektorea; garraioa duintasunez eta era seguruan egitea beharrezkoa dela aldarri- katzen dugu, nahiz eta administrazioek beste aldera begiratzen jarraitzen duten.
 

 

 

Bizkaiko Etxez Etxeko Laguntza Zerbitzuko langileek Bilboko kaleak hartu dituzte, goizean goizetik

Goizean goiz ekin diete protestei, gaur, Bizkaiko Etxez Etxeko Laguntza Zerbitzuko langileek. 7:30ean abiatu dute manifestazioa, eta Bizkaiko Foru Aldundiaren aurrean egindako elkarretaratzearekin amaitu dute mobilizazioa. Atzo bezala, gaurkoan ere greba egin dute, eta lanuzteak maiatzean ere errepikatuko dituzte, orotara, zazpi greba egun deituta baitituzte, enplegua eta kalitatezko zerbitzuaren defentsan.


 

 

 

Kezka larria agertzen dugu Khalid El Haddadi gure kidearen atxiloketagatik eta bere berehalako askatasuna eskatzen dugu

0
Euskal Herriko Rif-eko komunitateko kide den Khalid El Hadaddi sindikatuko kidearen atxiloketa dela eta, LABek, atxilotuari eta bere senitarteko eta lagunei bere elkartasun osoa adierazteaz gain, bere berehalako askatasuna exijitzen du.

Marokoko poliziak Khalid El Haddadi Bilbon bizi den Rif-eko komunitateko euskal herritarra eta LAB sindikatuko kidea, apirilaren 14ean atxilotu zuten, Ceuta eta Maroko arteko mugan, Marokoko Martil hirira arrazoi pertsonalengatik zioanean.
Gaurko egunarekin, oraindik ez dakigu zein izan den bere atxiloketaren arrazoia eta zer den leporatzen zaiona, oraindik orain Wakil Imalik edo Guardiako epailearen aurretik pasatzeko zain baitago.

LAB sindikatua biziki larrituta dago momentu honetan bizi duen egoerarengatik, bere osasun egoera eta komisaldegian jaso dezakeen tratuarengatik bereziki. Atxiloketa eman zenetik bi egun betetzear dauden momentu honetan, bere abokatuek ezin izan dute Tetuango komisaldegian berarekin egon.
Azaldutako guztiagatik, atxilotuari eta bere senitarteko eta lagunei bere elkartasun osoa adierazteaz gain, bere berehalako askatasuna exijitzen du LAB sindikatuak. Ahalik eta azkarren El Haddadi gure artean berriro ikusi nahi dugu.

 

 

 

Durangoko epaitegiak errudun jo du Mecar-eko gure emakumezko delegatuaren erasotzailea

Apirilaren 2an izan zen Durangon Mecanizados Mecarren gertatutako erasoaren epaiketa. Bertan enpresako langile bat epaitua izan zen LABeko delegatuari eraso egiteagatik. Erasoaren zergatiak bi dira: enpresan egindako lan sindikala eta emakumea izatea.

Epaia heldu da eta erasotzailea errudun aurkitu du epaileak eraso egiteagatik. Gainera 180 eurotako isuna ere ordaindu beharko du.

Erasoa gertatu zenetik, eta gaur arte, Mecarreko zuzendaritzak ez du ezer egin erasotzailearen kontra, ezta erasotua babesteko ere. Enpresari erasotua zuzenean kaleratzea exijitzen diogu, enpresak erasotzailez libre egon behar baitira.
 

 

 

Bertan behera utzi dugu Bizkaiko Simply supermerkatuetan biharko deitutako greba, akordioa lortu ondoren

0

Enpresarekin akordioa lortu dugu eta sinatu ere bai. Gure eskarien zati garrantzitsua jasotzen da bertan.

Lehen urratsa da, asteko atsedenaldiak eta larunbatak libre izatea arautu eta eskubideak finkatzeko.

Hori dela eta, LAB eta ELA sindikatuok bertan behera utzi nahi dugu biharko, apirilaren 17rako, deitutako greba. 
 

 

 

Azken lan heriotza salatu dugu

Euskal gehiengo sindikaletik elkarretaratze bat egin dugu gaur Lezoko biribilgunean, Pasaiako portuan joan den astean hildako langilearen heriotza salatzeko. 2019. urtean jada 14 langile hil dira lan istripuz.
 

 

 

Bizkaiko Etxez Etxeko Laguntza Zerbitzuko langileek eserialdia egin dute Bilboko udaletxean

Greba eguna egin dute gaur Bizkaiko Etxez Etxeko Laguntza Zerbitzuko langileek, eta bihar ere hala egingo dute, LAB, ELA, UGT eta USO sindikatuok deituta. Gaurko mobilizazioen harira, Bilboko udaletxea okupatu dute, lan baldintza duinen defentsan.
 

 

 

Hiru delegatu lortu ditugu Larrungo Tren Ttikian

0

Hauteskunde sindikalak izan dira EPSA enpresan; Larrungo Tren Ttikia kudeatzen duen enpresan, alegia. Bada, LABek hiru delegatu titular eskuratu ditu "Behargin eta enplegatuak" kolegioan, eta beste hiru ordezko. Bestalde, sindikatuak Ipar Euskal Herrian zabaltzen jarraitzen du, eta Ipar Euskal Herriko Kostaldeko Ospitalgunean bulego bat ireki berri dugu, ospitalean bertan lortutako ordezkaritzaren baitan. Bulegoa astelehenetan egongo da irekita, 9:15 eta 17:00ak bitartean.