Lan Sailak ebatzi du ez dagoela ERTE aukerarik Hezkuntza Sailaren menpeko eskola-jangeletan, hau da, kudeaketa zuzeneko langileei ezin zaiela Aldi Baterako Lan Erregulazio Espedienterik aplikatu eta ondorioz, ezin dutela langabeziara joan. Hau LABek egindako alegazioei esker eta Lan Delegaritza zein Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailarekin izandako harremanei esker lortu da.
Lehen egunetik esan genuen hezkuntza komunitatearentzat ABLEErik ez bazegoen, langile azpikontratatuentzat ere ezin zela egon. Jangelek ere, pribatizatuak egonik ere, hezkuntza komunitatea osatzen dugulako; prekarizatuak egonik ere baldintza berdinak merezi ditugulako.
Patronal zein gobernuek krisi hau langileok ordaintzea nahi duten arren, LAB sindikatutik ozen diogu ezetz. Krisi hau ez dugula langileok ordainduko. Osasuna, lan baldintza eta enpleguaren alde borrokarako prest gaudela. Eta ebazpen hau, horren erakusgarri da.
Datozen egunetan espero dugu ebazpen hau gainontzeko jangela enpresei edota bestelako azpikontratei zabaltzea. Bitartean, gure zorionak etsitzen ez diren langile guzti horiei, bereziki bizi dugun egoera zailaren aurrean. Borrokak merezi du.
Euskal Herriko LAB, Galizako CUT, Intersindical Canaria eta Herialde Katalanetako Intersindical CSC eta COS sindikatuek, guztiok Munduko Federazio Sindikalean afiliatuak, Italiako USB sindikatuari eta orokorrean Italiako langile klaseari, gaur martxoak 25erako deituta duten greba orokorrari begira gure elkartasuna adierazi nahi diogu.
Denok ezagutzen dugu Italiak bizi duen egoera lazgarria eta Koronavirusaren krisiak Italiarrentzat eta, bereziki, langile klasearentzat dakartzan kontseilu izugarriak.
Unione Sindacale di Base (USB) sindikatuak greba orokorrera deitu du, benetan funtsezkoak ez diren jarduera guztiak gelditzea premiazkoa delako, lanean jarraitu beharko duten langile guztiak defendatzeko, eta langileen eskubideak duten guztiak benetan babestu ahal izateko. Langile kopuru handi batentzat egoera lazgarria da, langile asko maiz baldintza jasanezinetan lan egitera behartuta ikusten ari baitira patronalaren etengabeko mehatxuen pean.
Adierazpen hau sinatzen dugun sindikatuok gure nazioetan ere funtsezkoa ez den jarduera ekonomiko oro gelditu egin behar dela eskatzen ari gara, eta ez baitu inolako zentzurik langileok kutsaduraren arriskua saihesteko kalera atera ezin izatea, baina, hala ere, egunero lanera joan behar izatea. Hala ere, kapitalaren interesen aurrean bizitzeko eskubidea babestu behar dela aldarrikatuko duen klase sindikalismoak PSOE eta Podemosen Espainiako Gobernuarekin topo egin du, zeinak nazioen kontrol zuzena bere gain hartuta gure autogobernua ezabatu duen eta ekonomia geldiarazteari uko egin dion, beste behin patronalaren interesetara makurtuz.
Sindikatu sinatzaileok, beste herrialdetako klaseko sindikatuekin batera, hala nola Italiako Unione Sindacale di Base sindikatuarekin, langileok krisiaren ondorioak ordain ez ditzagun aldarrikatzen eta borrokatzen jarraituko dugu eta guztion artean bizitza erdigunean jarriko duen eredu bat eraikitzen jarraituko dugu, auto-suntsipenera garamatzan egungo eredu kapitalista neo-liberalari aurre egingo diona.
Horregatik guztiagatik, gaurko greba orokorra erakustaldi masiboa izatea espero dugu, eta langile klasearen indarrarekin gaur egun Italiak bizi duen egoera korapilatsu hau gainditu ahal izatea. Zuekin gaude.
Haserre gaude! Ostiralean mobiliza zaitez! Osasuna, lan baldintzak eta enplegua lehenik! Langileei euren lantokietan, dituzten aukera eta medioak erabiliz, mobilizatzeko deia egiten diegu osasunaren, enpleguaren eta lan baldintzen defentsan; geldialdiak, elkarretaratzeak, argazkiak, burrunbak eta abar eginez.
Langileok haserre gaude gure OSASUNA arriskuan jartzen ari direlako. Oinarrizko zerbitzuetan diharduten langileak (osasungintza, zahar egoitzak, etxez etxeko laguntza, garbiketa, garraio publikoa, anbulantziak, supermerkatuak…) beren osasuna bermatzeko neurri prebentiborik gabe ari dira, eguna joan eta eguna etorri, eta osasuna arriskuan dute euren lanpostuetan.
Oinarrizko zerbitzuetan lan egiten ez duten langileak, berriz, lanera joatera behartuta daude, Eusko Jaurlaritzak, Nafarroako Gobernuak eta patronalek interes ekonomikoak beraien osasunaren gainetik jarri dituztelako. Langile horien osasuna ere ez dago bermatuta.
Langileok haserre gaude LANPOSTUAK arriskuan jartzen ari direlako. Aurreko krisi ekonomikoa langileoi ordainarazi ziguten. Orain patronalek eta gobernuek osasun krisia ere langileok ordain dezagun nahi dute. Jada hasi dira behin-behineko kontratuak eta lan prekarioak dituztenak kaleratzen eta milaka ERTE tramitatu dituzte inongo negoziaziorik gabe, besteak beste.
Langileok haserre gaude LAN BALDINTZAK arriskuan jartzen ari direlako. Aurreko krisia garesti ordaindu genuen, gure bizi baldintzak eta lan baldintzak erabat kaskartu baitziren eta baitira, gaurdaino etenik izan ez duen prekarizazioarekin. Orain errezeta bera aplikatu nahi digute; negoziaziorik gabeko ERTEak, patronalaren neurrira eginiko erabakiak, lan baldintzen okertzea…
Beharrezkoa da osasuna, enplegua eta lan baldintzak lehen lerroan jartzea, eta hori da, hain zuzen ere, Eusko Jaurlaritza, Nafarroako Gobernua, Confebask eta CENi eskatzen dioguna:
-Oinarrizko zerbitzuetan beharrezkoak eta efektiboak diren neurri prebentiboak ezarri -Oinarrizkoak ez diren lan guztiak bertan behera utzi -Enplegua bermatu -Lan baldintzak bermatu
Gure doluminak eta elkartasuna adierazi nahi dizkiegu atzo AP-8an asfaltatze lanetan ari zela lan istripuan hil zen garraiolariaren senide eta lagunei. Beste sektore askotan gertatzen den moduan, garraioan ere lan baldintzak gero eta prekarioagoak dira. Baina ez hori bakarrik, bizi dugun alarma egoeran baldintza hoiek prekarietatea areagotzen dute. Azpimaragarria da euskal garraio sektorea osatzen duten garraiolari asko autonomoak direla, eta horrek kateko azken muturrean bilakatzen ditu. Gaur egun eta urteetan zehar administrazioen utzikeriak eragindako egoera dela eta, gidari nahiz garraiolarien lan baldintzak ez dira hobetu.
Garraiolarien lan istripuak ez dira maiz estatistika ofizialetan kontutan edukitzen. Batzuetan, errepide istriputzak jotzen dira, zenbakiak apaintzeko. Besteetan, “heriotz natural” delakoen zifren barruan sartzen ere saiatu ohi dira, estres egoerak, besteak beste, alde batera nahita utzita.
Administrazioek beste alde batera begiratzen dute, ez dute benetako egoeraren arduradun egin nahi baina argi geratzen da, behin eta berriz, ekonomia, produkzioa, langileon osasunaren gainetik jartzen dituztela.
Benetan eraikuntza lehen beharra da momentu hauetan? Langile hoiek guztiak ez lirateke etxean egon behar beraien bizitza arriskutik urruntzeko? Argi daukagu errepideetako merkantzien garraioak urte luzez pairatzen daraman prekarietatea eta desregulazio basatia agerian daudela eta gaur bizi dugun egoerak onartu ezinezko egoera hori areagotu besterik ez duela egin.
2020. urtean 20 dira jada lan istripuan hildako langileak. Baina ez hori bakarrik, bi langilek oraindik zabor azpian desagerturik jarraitzen dute. Horregatik, gehiengo sindikala osatzen dugun ELA, LAB, ESK, STEILAS, EHNE eta HIRU sindikatuetatik Eusko Jaurlaritzari neurriak har ditzan exijitzen diogu, prekarietateak hil egiten duelako.
LABetik epai hori azpimarratu nahi dugu, iritzi publikoaren eta erakundeen aurrean salatu izan duguna. Haizea Wind enpresan langileen oinarrizko eskubideak urratzen dira, Haizea Wind enpresan lana prekarizatzen da eta Haizea Wind enpresan ez da onartzen langile klasearen menpekotasunik eza.
LAB sindikatuak martxoaren 23an jaso zuen Haizea Wind enpresaren aurka jarri zuen salaketaren epaia, Bizkaiko metaleko greben ondoren langileak kaleratzeagatik; magistratuaren epaia honakoa da:
-Gure afiliatuaren kaleratzea baliogabetzat jo du. Hala, enpresak berronartu beharko du. -Iruzur bidez kaleratuta egon zen bitartean jaso ez zituen soldatak ordaintzera kondenatzen du enpresa. Hau da, soldata guztiak 2019-8-30etik, beren lanpostura itzultzen duten egunera arte. -Enpresa kondenatzen du langileari kalte moralengatik 6.251 euroko kalte-ordaina ordaintzera.
LABetik epai hori azpimarratu nahi dugu, iritzi publikoaren eta erakundeen aurrean salatu izan duguna. Haizea Wind enpresan langileen oinarrizko eskubideak urratzen dira, Haizea Wind enpresan lana prekarizatzen da eta Haizea Wind enpresan ez da onartzen langile klasearen menpekotasunik eza.
Santurtziko Super Portuan dagoen enpresa honek duela 2 urte eta erdi ekin zion bere ibilbideari, eta horretarako Eusko Jaurlaritzaren eta Urkullu lehendakariaren propaganda eta adostasun osoa lortu zuen, eta, ondorioz, baita EAJ alderdiarena ere. Ez ziren nekatu interbentzio guztietan errepikatzen enpresa hori "EAEko 4.0 industriaren harribitxi" bihurtuko zela… Bada, hau da haien benetako aurpegia: errepresio sindikalaren eta oinarrizko eskubideen urraketen harribitxia, greba eskubidearen urraketatik abiatuta.
Gogorarazi nahi dugu, halaber, enpresa honetan 30 kaleratze baino gehiago egin zirela Bizkaiko metalaren sektoreko hitzarmena dela-eta egindako greba-egunen ondoren, fabrikaren barruan lanak azpikontratatu zirela modu masiboan, baita ABLEetako langileak ere. Hau da, Haizea Wind ezaugarritzen eta identifikatzen duen zerbait badago, erabateko prekarietatea da, eta lan-eskubideekiko mespretxua.
Gogorarazi nahi dugu Abanto-Zierbenako udal-gobernuaren erabateko koldarkeria (lantegia EAJk gobernatzen duen udalerri honetan dago). LABek aurkeztutako mozioaren aurrean, non eskatzen genuen udalbatzak langileen eskubideak defendatzea, alkateak "Justizia arruntera" bidali gintuen. Orain, alkateak zer esan behar du?
Azkenik, langile guztiei animatzen diegu borroka dela bidea, ez dezatela utzi eskrupulurik gabeko jauntxo hauek zapaltzen, antola daitezela eta beren lan-eskubideak balia ditzatela.
Kapitala hasi da COVID-19aren kisiaren ondorioak Euskal Herriko langileriaren bizkar gainean uzten. Datu bi, horren adierazle: Hego Euskal Herrian 4.400 Aldi Baterako Erregulazio Espediente (ABEE). Nafarroan, bost egunean, 1.000tik gora aurkeztu dira. Gutxieneko zerbitzuak, oinarrizkoak, mantendu behar direla diogunon gainetik, produkzioari eutsi nahi dio elite ekonomiko eta politikoak, eta hala, langileak lanera joatera behartzen ari dira, segurtasun neurririk gabe, kasu ia guztietan. Egoera horien aurrean planto egitera deitzen ditugu langileak. Zentzu honetan, aldarrikapen taula bat osatu dugu, lan munduan egiten ari garen eta egingo dugun borroka ardatz.
LAB prest dago eskura dituen tresna eta baliabide guztiak baliatzeko langileriaren lan osasuna eta lan eskubideak babesteko. Sindikatuak aurkeztutako aldarrikapen taulan jasotzen diren oinarri eta aldarriek lan munduan egiten ari garen eta egingo dugun borroka ardazten dute.
LABeko Ekintza Sindikaleko eta Negoziazio Kolektiboko idazkari Xabier Ugartemendiak agerraldia egin du, mezu garbi bat luzatzeko: premiazkoa da oinarrizkoa ez den jarduera ekonomiko oro gelditzea. Hain zuzen ere, koronabirusaren krisiaren aurrean patronalak eta erakundeek erakutsitako arduragabekeria salatu du: "Urkullu, Tapia, Chivite, Confebask, CEN; non dago hauen guztien erantzukizun soziala? Nahikoa da. Oinarrizko zerbitzuak ez diren guztiak gelditu egin behar dira, eta oinarrizko zerbitzuetan dauden langile guztien prebentzio neurriak bermatu".
"Astebete igaro da etxeko konfinamendua agindu zutenetik. Helburua koronabirus pandemiaren hedatzea gelditzea da. Norbanakoen erantzukizunarekin etengabe bonbardeatzen gaituzte, eta Euskal Herriko biztanleok era egokian erantzuten ari gara, esfortzu asko eginez: umeak, gazteak, helduak, zaintza lanak etxeetan egiten ari direnak, autonomoak… Honen aurrean, Eusko Jaurlaritza, Nafarroako Gobernua eta Confebask eta CEN patronalen arduragaberia eta erantzukizun sozial eza salatu behar dugu".
Horrela eman dio hasiera agerraldiari Xabier Ugartemendiak, LAB sindikatuko Ekintza Sindikaleko eta Negoziazio Kolektiboko idazkariak. "Osasuna izan beharko litzateke lehentasuna, baina gobernuek zein patronalek jarduera ekonomikoa lehenetsi dute, langileak eta, ondorioz, biztanlegoa kutsatzeko arriskuan jarriz", adierazi du.
Ugartemendiaren hitzetan, "Industrian aktibitatearekin jarraitzea agindu dute. Langileak oso arduratuta daude. Hainbat enpresatan, osasuna bermatze aldera, itxiera eskatu eta erabaki horren aldeko ekimenak egin dituzte. Baina, patronalari bost axola zaio langile eta biztanlegoaren osasuna, etekinak pilatzen jarraitzea baitu helburu. Gobernuak, bai EAEkoa baita Nafarroakoa ere, patronalaren aginduetara daude eta mekanismo guztiak martxan jarri dituzte patronalaren interesak defendatzeko; hala nola, Osalan, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutua eta lan ikuskaritza desberdinak. Horrela uler daiteke Tubacex, Sidenor, Mercedes eta beste hainbat tokitan gertatu dena: prebentzio neurririk gabe, langileek lanean jarraitu behar dute. Lotsagarria. Hainbat salaketa jarri ditugu, baina gobernuek langileak lanera bidaltzen jarraitzen dute, kutsatzera bidaltzen dituzte".
Era berean, oinarrizko zerbitzuetan langileak prebentzio neurririk gabe ari direla zerbitzua ematen ohartarazi du: "Ez maskarillarik, ez guanterik, ez jaboirik, ez 1’5 metroko distantziarik… Osasungintzan lanean ari diren langileaz ari gara, zahar egoitzetan ari direnei buruz, etxez etxeko laguntzan, anbulantzietan, supermerkatuetan, garraioan… Lotsagarria hau ere. Biztanlegoari oinarriko babesa ematen ari diren langileak arrisku larrian jartzen ari dira, langile bat hil ere".
Sistema da gaixo dagoena. Agerian geratzen ari dira, modu nabarmenean, sistemaren hutsuneak: zaintza krisia, sektore publikoan eta bereziki osasungintzan izandako murrizketak…
Ugartemendiaren esanetan, "azken egunetan norabide honetan sakontzen ari den joera ikusi dugu. Milaka maskarilla bidaltzen ari dira industriako enpresetara, ospital, osasun zentro, zahar egoitza, anbulantzia edo supermerkatuetan maskarillarik ez dagoenean. Eusko Jaurlaritza berriz patronalaren aginduetara dago: jardun ekonomikoarekin jarraitzea erabaki dute, biztanlegoaren osasunaren zaintzaz arduratzen direnak abandonatuz. Berriz ere interes ekonomikoa osasunaren gainetik jarri dute".
Zentzu honetan, zenbait galdera luzatu ditu: "Nor egingo da honen guztiaren arduradun? Nor egingo da jardun ekonomikoa martxan mantentzeagatik kutsatzen diren langile eta hauen senideen arduradun? Oinarrizko zerbitzua ematen ari zaizkigun langileak, prebentzio neurri egokiak ez izateagatik kutsatuak badira, nor egingo da arduradun? Nor egingo da hil den langilearen arduradun? Eta etorkizunean hil daitezkeenena?. LABetik argi dugu, gobernuak eta patronala egingo ditugu erantzule".
LABeko Ekintza Sindikaleko eta Negoziazio Kolektiboko idazkariak jarraitu du galderak luzatzen: "Urkullu, Tapia, Chivite, Confebask, CEN; non dago hauen guztien erantzukizun soziala? Nahikoa da. Oinarrizko zerbitzuak ez diren guztia gelditu egin behar da, eta oinarrizko zerbitzuetan dauden langile guztien prebentzio neurriak bermatu".
Langileak, autonomoak, merkatari txikiak, biztanlegoa… denak esfortzu handia egiten ari dira pandemia gelditzeko, osasuna izan behar delako helburua. "Konfinatuak, zelatatuak, mugimenduak murriztuak, indar polizialez okupatuta eta oinarrizko askatasunak mugatuak gaude. Eta patronala nola dago? Dirua irabazten eta mehatxuka. Milaka ERTE tramitatu dira, eta hauek inposizioaren bidez ari dira kudeatzen. Ez dago negoziaziorik. Krisi hau berriz ere langileak ordaintzea nahi dute. Ehundaka langile kaleratu dira jada, prekarioenak. Gobernuek ez dute patronala interpelatzen, ezta neurririk hartzen soldatetan galerarik ez egoteko edo kaleraketarik ez egiteko ere", nabarmendu du.
Ugartemendiak erantsi bezala, "gobernuak biztanlegoaren aginduetara jarri behar dira, osasuna bermatzera, lanpostuak bermatzera eta lan baldintzak bermatzera, eta LABetik hori exijitzen diegu".
LAB sindikatutik herritarrei zuzendutako oinarrizko zerbitzuak indar ditzatela exijitzen dugu, langile gehiagorekin zerbitzuak zabalduz eta prebentzio neurri eraginkorrak bermatuz, baita babes neurri indibidual nahikoak izatea ere, langileen eta erabiltzaileen osasuna bermatze aldera. Pertsonen osasuna da lehentasuna.
COVID19k eragindako alarma egoerak eta hartu beharreko neurriek agerian utzi dute gizarte zerbitzuen euskal eta nafar sistemaren hauskortasuna. LAB sindikatuak behin eta berriz salatu duena argitzeko test bat da.
LAB sindikatuarentzat, pertsonen osasuna bermatzea da lehena eta funtsezkoena. Horregatik, eta beste neurri batzuen artean, pertsonen osasuna babesteak berekin dakar pertsona ahulenei zuzendutako gizarte-zerbitzuak modu eraginkorrean indartzea, kutsatzeko arriskua hilgarria izan baitaiteke, gertatzen ari den bezala.
Horregatik, hasiera-hasieratik, gizarte-zerbitzu guztietan, hirugarren adinekoentzako egoitza-zentroak, etxez etxeko laguntza-zerbitzua, etxeko enplegua, esku-hartze sozialeko zentroak eta zerbitzuak, dibertsitate funtzionala duten pertsonentzako zentroak eta zerbitzuak, lan-osasunaren arloko jarduera-protokolo eraginkorrak negoziatu eta aplikatzea eskatu dugu, gizarte-sektore ahulena osatzen duten langileen eta, beraz, erabiltzaileen osasuna babesteko. Baita COVID19 ere, eta, egoera horretan, zerbitzu horiek funtsezkoak direnez, zaindu, zabaldu eta indartu behar dira.
Hala ere, gure atal sindikal guztiek jarduera-protokoloak eta prebentzio-neurriak prestatzen eta aplikatzen laguntzeko eta ekarpenak egiteko duten eskakizun eta jarrera arduratsuari, beste behin ere, ez zaio jaramonik egin.Ahalegina handia izan da eta izaten jarraitzen du.
Publikoak baina pribatizatuak diren zerbitzuak kudeatzen dituzten enpresen eta administrazioen beren aldetik, zerbitzuen titular eta finantzatzaile izanik, erantzukizunaren eta ondo egitearen irudi publikoa ematen ari da, baita etsipenaren irudi publikoa ere, eta erabat kontrolik gabeko egoera baten aurrean erantzukizunak diluitzen ari da, eta erantzule bakarrak dira.Haien ahaleginak zentroetako benetako egoera iragazi eta zabal ez dadin dira.
Egoitza-zentroetan, COVID-19an, ez da jarduera-protokolo eraginkorrik eta egokirik egin lantoki bakoitzerako, eta, gainera, ez dira ezartzen ari.Maskara egokirik eta norbera babesteko bestelako ekipamendurik ez dagoenez ia azalarekin eta bereziki ahulak diren pertsonekin egiten den jarduera batean, langileak eta erabiltzaileak kutsatze ia segurura bidali behar dira. Ondorioak ezagutzen ditugu.
Gainera, asetasunera arte salatu dugun bezala, Eusko Jaurlaritzak eta Navarrok ezarritako erregulazioaren ondorioz zentro horietan langile nahikorik ez dagoenez, ezohiko prebentzio-neurriak ezartzeak lan-karga handiagoa dakarkio zentro horietako lan-karga onartezinari. Beraz, protokolo egoki eta eraginkorrik ez izatea, norbera babesteko ekipamendurik ez izatea eta prebentzio-jarraibideak betetzeko zailtasunak izatea. Emaitza hirugarren adinekoen zentroetan zabaltzen hasi da, eta ez dakigu zein izango diren jarduteko jarraibideak.
Antzeko egoera gertatzen ari da Etxez Etxeko Laguntza Zerbitzuan; etxeko laguntzaileak etxetik etxera joaten dira eguneroko bizitzako oinarrizko jarduerak garatzeko zailtasunak dituzten pertsonei laguntzera eta arreta ematera, maskararik gabe, haien osasunerako eta erabiltzaileentzako arrisku argiarekin. Kutsatzea, etxez etxe eta bere familia-ingurunera zabaltzeko arriskuarekin.
Bereziki larriak dira Eudelek (Euskadiko Udalerrien Elkarteak) egindako oharrak, zeinaren bidez maskarak kutsadura-zantzu argiak dituzten zerbitzuetan baino ez baitira erabiltzen.
Larriagoa da etxeko langileen egoera, sektore hori erabat ikusezin bihurtu baita; izan ere, administrazio batek ere ez ditu egoera horren eta egoera horren aurrean gomendioak egiten.
Testuinguru horretan, ia kriminala da Eusko Jaurlaritzak industria-jarduerari norbera babesteko ekipamenduez hornitzearen aldeko apustua egitea, funtsezko sektoreetan eta pertsonen osasuna zaintzera bideratutako sektoreetan hornidurarik eza erabatekoa denean.