2026-10-03
HomeLan Osasuna IdazkaritzaPrekarietatea HiltzaileaEuskal gehiengo sindikaletik atzo AP-8an lan istripuan hildako garraiolariaren heriotza salatzen dugu

Euskal gehiengo sindikaletik atzo AP-8an lan istripuan hildako garraiolariaren heriotza salatzen dugu

Gure doluminak eta elkartasuna adierazi nahi dizkiegu atzo AP-8an asfaltatze lanetan ari zela lan istripuan hil zen garraiolariaren senide eta lagunei. Beste sektore askotan gertatzen den moduan, garraioan ere lan baldintzak gero eta prekarioagoak dira. Baina ez hori bakarrik, bizi dugun alarma egoeran baldintza hoiek prekarietatea areagotzen dute. Azpimaragarria da euskal garraio sektorea osatzen duten garraiolari asko autonomoak direla, eta horrek kateko azken muturrean bilakatzen ditu. Gaur egun eta urteetan zehar administrazioen utzikeriak eragindako egoera dela eta, gidari nahiz garraiolarien lan baldintzak ez dira hobetu.

Garraiolarien lan istripuak ez dira maiz estatistika ofizialetan kontutan edukitzen. Batzuetan, errepide istriputzak jotzen dira, zenbakiak apaintzeko. Besteetan, “heriotz natural” delakoen zifren barruan sartzen ere saiatu ohi dira, estres egoerak, besteak beste, alde batera nahita utzita.

Administrazioek beste alde batera begiratzen dute, ez dute benetako egoeraren arduradun egin nahi baina argi geratzen da, behin eta berriz, ekonomia, produkzioa, langileon osasunaren gainetik jartzen dituztela.

Benetan eraikuntza lehen beharra da momentu hauetan? Langile hoiek guztiak ez lirateke etxean egon behar beraien bizitza arriskutik urruntzeko? Argi daukagu errepideetako merkantzien garraioak urte luzez pairatzen daraman prekarietatea eta desregulazio basatia agerian daudela eta gaur bizi dugun egoerak onartu ezinezko egoera hori areagotu besterik ez duela egin.

2020. urtean 20 dira jada lan istripuan hildako langileak. Baina ez hori bakarrik, bi langilek oraindik zabor azpian desagerturik jarraitzen dute. Horregatik, gehiengo sindikala osatzen dugun ELA, LAB, ESK, STEILAS, EHNE eta HIRU sindikatuetatik Eusko Jaurlaritzari neurriak har ditzan exijitzen diogu, prekarietateak hil egiten duelako.
 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

EAJk maizterren aurka eta errentismoaren alde egin du, birbanaketa politikei uko eginez eta eskuin muturrari atera irekiz

Espainiako Kongresuan etxebizitzari buruzko bi lege dekretuen bozketan errentisten interesekin lerratu dira EAJ eta UPN, eta LABetik mobilizazioak areagotzeko deia egiten dugu.

Migranteen egoera prekarioa azaleratzen dute langabeziaren datuek

Joan den hilabeteko argazki sozioekonomikoaren zantzuak ikusten jarraitzen dugu, langabeziak gora egin baitu azken hilabetearekin alderatuta, aurreko urteetan beti jaitsi izan denean. Beraz, 3.238 langabetu gehiago daude Hego Euskal Herrian, eta Erregimen Orokorrari dagokionez, 1.103.547 afiliatu iraileko azken egunean.

Basquevolt salatzen dugu lan-diskriminazio arrazista, matxista, morofobiko eta islamofobikoagatik

Apirilean, bere laborategietako batean leherketa bat gertatu eta egun batzuetara, Basquevolt enpresak bi langile kaleratu eta zigortu zituen arbitrarioki. LAB sindikatuarentzat, ekintza hori funtsik...