2026-10-04
HomeZerbitzu PribatuakOstalaritzaEurest Euskadik aurkeztutako Aldi Baterako Lan Erregulazio Espedientea atzera botatzea lortu dugu

Eurest Euskadik aurkeztutako Aldi Baterako Lan Erregulazio Espedientea atzera botatzea lortu dugu

Lan Sailak ebatzi du ez dagoela ERTE aukerarik Hezkuntza Sailaren menpeko eskola-jangeletan, hau da, kudeaketa zuzeneko langileei ezin zaiela Aldi Baterako Lan Erregulazio Espedienterik aplikatu eta ondorioz, ezin dutela langabeziara joan. Hau LABek egindako alegazioei esker eta Lan Delegaritza zein Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailarekin izandako harremanei esker lortu da.

Lehen egunetik esan genuen hezkuntza komunitatearentzat ABLEErik ez bazegoen, langile azpikontratatuentzat ere ezin zela egon. Jangelek ere, pribatizatuak egonik ere, hezkuntza komunitatea osatzen dugulako; prekarizatuak egonik ere baldintza berdinak merezi ditugulako.

Patronal zein gobernuek krisi hau langileok ordaintzea nahi duten arren, LAB sindikatutik ozen diogu ezetz. Krisi hau ez dugula langileok ordainduko. Osasuna, lan baldintza eta enpleguaren alde borrokarako prest gaudela. Eta ebazpen hau, horren erakusgarri da.

Datozen egunetan espero dugu ebazpen hau gainontzeko jangela enpresei edota bestelako azpikontratei zabaltzea. Bitartean, gure zorionak etsitzen ez diren langile guzti horiei, bereziki bizi dugun egoera zailaren aurrean. Borrokak merezi du.
 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

EAJk maizterren aurka eta errentismoaren alde egin du, birbanaketa politikei uko eginez eta eskuin muturrari atera irekiz

Espainiako Kongresuan etxebizitzari buruzko bi lege dekretuen bozketan errentisten interesekin lerratu dira EAJ eta UPN, eta LABetik mobilizazioak areagotzeko deia egiten dugu.

Migranteen egoera prekarioa azaleratzen dute langabeziaren datuek

Joan den hilabeteko argazki sozioekonomikoaren zantzuak ikusten jarraitzen dugu, langabeziak gora egin baitu azken hilabetearekin alderatuta, aurreko urteetan beti jaitsi izan denean. Beraz, 3.238 langabetu gehiago daude Hego Euskal Herrian, eta Erregimen Orokorrari dagokionez, 1.103.547 afiliatu iraileko azken egunean.

Basquevolt salatzen dugu lan-diskriminazio arrazista, matxista, morofobiko eta islamofobikoagatik

Apirilean, bere laborategietako batean leherketa bat gertatu eta egun batzuetara, Basquevolt enpresak bi langile kaleratu eta zigortu zituen arbitrarioki. LAB sindikatuarentzat, ekintza hori funtsik...