Sindikatuko idazkari nagusi Garbiñe Aranburu, Ekintza Sindikaleko idazkari Xabier Ugartemendia eta Industria sektoreko arduradun Iratxe Azkue Tubacex-eko LAB-eko kideekin eta langileekin elkartu dira, Laudio eta Amurrioko enpresen inguruan hartu diren azken erabakien inguruan hitz egiteko. Sindikatutik, egunotan adierazi bezala, borrokarako konpromisoan berresten gara, kaleratutako pertsona guztiak beren lanpostuetara itzuli eta iragarritako errekurtsoa erretiratu arte. Helburu horiek lortzeko borroka eta mobilizazioa da Tubacexen enplegua eta Aiaraldean bizitza eta enplegu duinak defendatzeko berme bakarra.
Sindikatuok Icetak bultzatutako enplegu publikoaren legearen aurka bozkatzeko eskatu diegu euskal alderdiei
LAB, ELA, SATSE, STEILAS eta ESK sindikatuon oharra, Bilbon egindako agerraldiaren harira:
Gaur, Bilbon bildu garen si datorren astean Madrilen bozkatuko den Errege-Dekretu Legeari ezezko borobila adieraztea eskatzen diogu Urkulluren Gobernuari eta euskal alderdiei. Horrela ez bada, bertako negoziazio markoaren aurka arituko lirateke eta euskal sektore publikoko milaka langileren kaleratzea bermatuko lukete
ELA, LAB, SATSE, STEILAS eta ESK sindikatuok mobilizazio-dinamika garrantzitsu bat ari gara gauzatzen azken hilabeteotan EAEko sektore publikoan, helburu argi batekin: Gobernuei, erakundeei eta alderdi politikoei eskatzea behar diren urrats guztiak eman ditzatela sektore publikoko behin-behinekotasuna pairatzen duten 60.000 langile baino gehiago kontsolidatzeko, enplegu publikoa sortzeko eta pribatizazioei amaiera emateko.
Testuinguru horretan, Estatuko Gobernuak onartu duen eta CCOO, UGT eta CSIF sindikatuen bermea izan duen Errege Lege Dekretua ez da soilik ez dihoala norabide egokian, baizik eta egungo egoera iraunarazten duten neurriak barneratzen ditu: Gaurko egoera % 40tik gorako behin-behinekotasuna eta langileen prekarizazioa sektore publikoa azpikontratatu eta pribatizatzeko lehen urrats gisa.
Errege-Lege dekretu honetan jasotako neurriak:
- Langile publikoen birjartze-tasak ezartzen ditu. Beraz, Espainiako Estatuak gure herrialdean behar ditugun langile publikoen kopurua ezartzen eta mugatzen jarraituko du.
- EAEn dauden 60.000 langile behin-behineko kaleratzeko atea irekitzen du, urte luzez gure herrialdean zerbitzu publikoak aurrera atera dituztenak.
- Gainera, behin-behinekotasunaren abusua jasan duten langile horiei ez zaie benetan bermatzen poltsetan sartzea, ezta urteko 20 eguneko kalte-ordaina ere.
- Ez da proposatzen benetako neurririk
ekiditekoetorkizunean egungo aldi baterako enplegu-tasak, enplegu suntsipena eta arlo publikoaren pribatizazioa berriro gerta ez daitezen ekiditeko.
- Honek guztiak eragin ditzakeen ondorio larriez gainera, Gobernuak gabezia demokratiko larriak dituen salbuespenezko bide batetik jo nahi du,: Errege-Lege Dekretua.
- Hori dela eta, ELA, LAB, SATSE, STEILAS eta ESK sindikatuok elkarretaratzea egin dugu gaur Eusko Jaurlaritzari eta euskal alderdi politikoei eskatzeko Errege Lege Dekretu hau publikoki arbuia dezatela eta EZ bozkatu dezatela datozen egunetan Madrilgo Diputatuen Kongresuan Errege Dekretu honi emango zaion baliozkotzean.
Euskal alderdi politikoen botoa erabakigarria izan daiteke Errege Dekretu hau baliozkotu ez dadin eta, horrekin, EAEko sektore publikoko milaka langile kaleratzeari estaldura eman ez dakion, eta, Estatuak eraso berri bat gauza ez dezan. Urkulluren Gobernuari eskatzen diogu neurri egokiak har ditzala abusuzko egoeran dauden behin behineko langileak kontsolidatzea ahalbidetuko duen lege-esparrua sortu ahal izateko, eta, gainera, testuaren aurkako errekurtsoa jar dezala Estatuko Gobernuak Errege Lege Dekretuaren bidez onartzen badu.
Azkenik, hemen gauden sindikatuok beharrezko mobilizazioak bultzatzen jarraituko dugu, 60.000 langile baino gehiagok betetzen dituzten lanpostuak kontsolidatzeko, zerbitzu publikoak indartzeko eta pribatizazioari ateak ixteko helburua lortzeko.
Akordio bikaina lortu dugu Lesakako Andra Mari helduen egoitzako hitzarmena berritzeko #LortuDugu
Negoziazio luze eta zail baten ondoren, akordio bikain bat lortu dugu Lesakako Andra Mari helduen egoitzako langileentzat, hobekuntza handiak ekarriko dituen hitzarmen kolektibo berri baterako. Hobekuntza ekonomikoak zein eskubide sozialak dakartza. Hauek nabarmendu ditzakegu:
– Indarraldiko urte bakoitzerako soldata-igoerak, Nafarroako KPIari lotutako soldata-igoerak ezarriz eta, gutxienez, urte honetarako % 1eko soldata-igoera bermatuz, KPIa negatiboa izan arren, eta % 1,5eko eta % 2ko gutxieneko igoerak 2022. eta 2023. urteetarako, hurrenez hurren.
– Bajak, profesionalak zein arruntak, % 100 kobratzea.
– Antzinatasuna hobetzea.
– Kontratazio berrietarako zegoen soldata-maila bikoitza kentzea.
– Errelebo kontratua, eta langile hura ordezkatzeko lanaldi osorako eta denbora mugagaberako kontratatzeko betebeharra.
– Gaueko lanaren plusa hobetzea.
– Norberaren aukerako egun ordainduak, gehienez 4 egun 2023an.
– Medikuarenera joateko eta bigarren mailarainoko odol edo ezkontza-ahaidetasunezko ahaideak zaintzeko ordaindutako lizentziak hobetzea.
– Adinekoak zaintzeko eszedentzia 2 urtetik 3ra luzatuko da.
– Kontratazio berrietarako probaldia murriztu da.
– Negoziatzen ari den Nafarroako zahar egoitzen hitzarmenean adostu daitezkeen hobekuntzak zuzenean aplikatuko direla bermatzen da, etab.
Akordioak hobekuntzak baino ez ditu jasotzen, atzerapausorik ez. Hitzarmen honek ez du inor atzean uzten, eta erakusten du, Covidak sortutako egoera gorabehera, negoziatzeko borondatea dagoenean, akordio onak lor daitezkeela. Akordioa beste urrats bat da zaintza sektoreko langileak duintzeko. Lan asko dago egiteko, baina akordio honekin gure helburutik gertuago gaude.
Oñatiko Stadler enpresako langileak kaleratzeko prozedura bertan behera utzi du zuzendaritzak #LortuDugu
Gaurkoan, Stadler enpresako zuzendaritzak abiatu zuen 12 langile kaleratzeko prozedura bertan behera utzi du.
Automozio sektorearentzat lan egiten duen Oñatiko Stadler enpresan 63 langilek egiten dute lan. Koronabirusaren aitzakian, 12 kaleratze egin nahi ditu enpresako zuzendaritzak, eta %30eko sol- data murrizketa inposatu nahi izan zuten. Uztailaren 8an, bi orduko lanuztea egin zuten langileek, eta uztailaren 13an, greba egun arrakastatsua izan zuten.
Gaurkoan, uztailaren 16an, greba mugagabeari ekin behar zioten langileek. Presio horri esker, enpresako zuzendaritzak bertan behera utzi du aurkeztu zuen Enplegua Erregulatzeko Espedientea.
LABentzat berri pozgarria da gaurkoa, eta langileek abiatutako borrokaren emaitza da. Langileak zoriondu nahi ditugu erakutsitako konpromisoagatik. Antolatzeak eta eskubideak defendatzeak emaitzak ematen dituela argi geratu da berriro ere.
Krispin Lazkanoren lan heriotza salatu dugu Getarian, lan istripu hilgarrien odolustearen azken biktima
- Ekintza Sindikala
- Hildakoak
- Lan istripuak
- Lan Osasuna Idazkaritza
- Prekarietatea Hiltzailea
- Uncategorized
Joan den ostiralean izandako lan istripua salatzeko mobilizatu gara Getarian, euskal gehiengo sindikalak deituta. LAB sindikatutik elkartasun eta babes osoa helarazi nahi diegu gure delegatu ohi Krispin Lazkanoren senide eta lagunei.
Getarian izandako lan heriotzarekin, gutxienez, Euskal Herrian aurten 32 izan dira hildako langileak. Hortaz, ostiralean gertatutakoa ez da berria, urtero honelako lan istripuak ditugulako; alegia, urtero traktoreekin lotutako lan-istripuak gertatzen dira. Ezaguna izan arren, praktikan ez dituzte neurriak hartzen honelako istripuak berriro gerta ez daitezen. Antza, administrazio publikoetako arduradunek ez dute honen berri, edo ez dute honi buruz ezer jakin nahi. Non daude administrazioko arduradunak heriotz berri hau salatzeko? Zein aldaketa eta zein pauso emateko prest daude egoera eta eredu hiltzaile hau geldiarazteko? Lan heriotza bakoitzaren atzean izen eta abizenak daude, familiak daude, arduradunak daude. Bada garaia arazo larri hau agenda politikoan kokatzeko.
Argi daukagu lan istripuak ez direla zoriak edo kasualitateak sortuak, ematen diren lan harremanen, prekarizazioaren, lan arautegiaren eta azpikontratazioaren emaitza dira. Langileok bizi ahal izateko egiten dugu lan, ez saiakera horretan bizia galtzeko. Lan istripuak patronalak lan egiteko orduan ezartzen dizkigun baldintzen eta lan egiteko moduen emaitza dira.
LAB sindikatutik argi dugu bizi eta lan duinak behar ditugula. Lanetik onik eta bizirik bueltatzeko eskubidea dugu. Odolustearekin bukatzeko bide bakarra borroka eta antolakuntza dira, eta lan harremanen eta joku arauen aldaketa batetik etorriko da konponbidea. Eredu berri bat gauzatu behar dugu, langileon bizitza eta osasuna lehenetsiko duen eredu bat.
Blokeoa amaitzeko garaia da, Kubako herriaren subiranotasuna eta duintasuna errespetatzeko
LAB sindikatuak dei egiten die langileriari eta jendarte osoari Kubari elkartasuna adierazteko antolatutako mobilizazioetara, besteak beste, bihar, uztailaren 15ean, 19:00etan, Iruñeko Sarasate pasealekuan egingo den mobilizazioan parte hartzera.
Gainera:
-Irmoki salatzen dugu Estatu Batuek Kubari ezarritako blokeo ekonomikoa, 60 urte baino gehiagoz luzatzen dena. Salatzen dugu, halaber, bere helburu nagusia Kuba politikoki ezegonkortzea dela, herriaren beharrak garatzeko zailtasunak sortuz. Beraz, LABek blokeoa eta Kuban injerentzia eta ezegonkortasuna lortzeko beste edozein saiakera amaitzea eskatzen du.
-Herrien autodeterminazioarekiko eta subiranotasunarekiko errespetua aldarrikatzen dugu, eskubide besterenezinak eta funtsezkoak baitira lan eta bizitza duinak bermatzeko.
-Ondorioz, LAB sindikatuak erabateko babesa eta elkartasun iraultzailea erakusten die Kubako herriari, LABekin batera Munduko Sindikatu Federazioko kide den Kubako Langileen Zentral historikoari (CTC) eta, bere subiranotasunaren eta Iraultza Sozialistaren alde kalera ateratzen ari den langile kubatar guztiei, enegarren eraso kapitalista eta inperialistaren aurrean.
Hitzarmen duin bat exijitu dugu Arabako Zurgintzan, mahai negoziatzaile berri baten atarian
Gaur, uztailak 14, hainbat langile mobilizatu dira, LAB, ELA, UGT eta CCOO sindikatuon deialdiari erantzunez, Arabako Zurgintzan hitzarmen duin bat exijitzeko. Horrekin batera, sindikatuetako ordezkariok ehunka langileren sinadura helarazi dizkiete SEAko arduradunei, non langileek Zurgintzako aldarrikapenak jasoko dituen hitzarmen bat eskatzen duten.
Konzentrazioa SEA patronalaren egoitzaren aurrean egin dugu, “Arabako zurgintzan, por un convenio justo” lelopean, eta bertan hainbat langilek parte hartu dute. Gogorarazi nahi dugu, Zurgintzako sektoreak 500 langile inguru dituela Araban eta momentu hauetan sektoreko hitzarmena negoziatzen ari dela.
SEAk bere azken proposamenean ez ditu sektorearen arazo nagusi batzuei erantzuten, besteak beste, soldata duinak, lanaldiaren jaitsiera (Arabako industriako altuena da) eta bajetako osagarrien hobekuntzak (langileek ez dute ezer kobratzen lehen egunetan eta lan istripuetan osagarririk gabe gelditzen dira 10. hilabetetik aurrera).
Hau guztia dela eta, lau sindikatuok dinamika propio bat abiatu dugu Zurgintzako sektorean. Hortaz, 300 bat langilek idatzi bat sinatu dute non patronalari eskatzen zaion aldarrikapen nagusiak hitzarmenean sartzea. Sinadura horiek gaur ere helarazi dizkiegu SEA patronalaren arduradunei. Horrekin batera, gaurko mobilizazio propio honetara deitu ditugu langileak, hitzarmen duin bat exijitzeko.
Bihar bilduko da berriro negoziazio mahaia eta bertan ikusiko da zein den patronalaren jarrera.
Arabako garbiketako hitzarmenaren defentsan mobilizatu gara
Elkarretaratzea egin dugu LAB, CCOO, ELA, UGT eta USO sindikatuok, Gasteizko Andra Mari Zuriaren plazan, sektoreko langileentzat lan baldintza duinak aldarrikatzeko.
2020. urtearen hasieran negoziazioari ekin genion, baina geldiarazi egin behar izan genuen COVID-19ren egoera zela-eta. Negoziazioa berrabiatu ondoren, eta 6 hilabete baino gehiago horretan eman ondoren, blokeo-puntu batean gaude, eta, horren ondorioz, mobilizatu egiten gara, entzun gaitzaten.
Arabako garbiketa-sektorea erabat feminizatutako sektore laburbiltzen bat da: %90 baino gehiago emakumeak dira, 17.541,90 euroko soldata ziztrinarekin, %83a baino gehiagoko partzialtasuna, eta egoera guztiz prekarioak, lanaldi oso bat osatzeko gehienak hiruzpalau enpresa ezberdinetan aritzen dira, horrek suposatzen duen lan kargarekin. Denok dakigunez, pandemiaren ondorioz, garbiketa-sistema funtsezkotzat jo zen, eta lantokietako garbiketa indartu zen (lanaldi- igoerarik ez, ordea). Ordura arte bigarren mailakoa hartutako garbiketa, egoerarekin zerbitzu garrantzitsuenetarikoa izatera pasa zen. (errefortzuak,desinfekzioak…)
Garbitzaileek lanaldi nekagarriak egin zituzten jendea lantokietara joan zedin. Zentroz aldatu zituzten denetara iritsi ahal izateko. Txandak aldatu zizkieten. Atsedenaldiak aldatu zizkieten. Txandak bikoiztu zituzten lankideek baja hartzen zutenean eta kontratatzeko langilerik ez zegoenean. Norbera babesteko ekipamendurik gabe egiten dute lan, ez zitzaien maskararik ematen, zenbatek entzun behar zuten “urrun samar garbitu eta kito”. Garbitzaileak COVID-19an positibo eman zuten bulego, komun edo aretoetan sartzen ziren, euren babes bakarrarekin alegia euren borondate onarekin.
Egoera ikaragarria izan zen, horrek dakarren karga fisiko eta emozionalarekin, baina txintik esan gabe, eta muturreko profesionaltasunarekin, egoera aurrera ateratzen lagundu zuten.
Funtsezkoak, baina ez praktikan
Enpresek, antzinatasuna murriztu nahi izateaz gain (soldata apur bat igoarazten duen gauza bakarra), eta aldi baterako ezintasunaren osagarriak jaitsi nahi izateaz gain, ez dute dagoen partzialtasuna murrizteko aukera negoziatu nahi (zer erretiro izango dute emakume hauek?), ezta soldatak duindu ere.
2020an ez dute soldata-igoerarik eskaintzen bizi izan duten urterik gogorrena izan arren. Beraientzat oso txarra izan dela uste dute, galerak izan dituztela, etab. Gogoratu behar da, nahiz eta ABEE gutxi batzuk izan, langileak lanean jarraitu zutela. 2021ean %0,5 eskaintzen dute, hau da, 5,8 €-ko igoera hilean.
Tubacex-ek epaia ez errespetatzea erabaki du, egoeraren konplize den Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin
Tubacexeko zuzendaritzak arduragabekeriaz erabaki du gatazka luzatzea, kaleratutako langileak lanera itzultzea onartu gabe utziz. Berriro ere, zuzendaritza honek harrokeri eta inpunitatez justifikaezina egiteko gai ikusten du bere burua, kasu honetan Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiaren epaiaren zentzua ez betetzea.
Tamalgarria da eskualde oso batean eta langile guztiek ospatutako epai bat onartu eta bete nahi ez izatea. Tubacexeko zuzendaritzak ez du inolako eskrupulurik, eta gai da lan-gatazka bat luzatzeko eratzukizunik ez hartzeagatik, nahiz eta aparteko kostuak bere gain hartu behar izan.
Enplegu Erregulazio Espedienteen baliogabetzeen berri izan ondoren, Tubacexeko langileekiko eta haien borrokarekiko, eskualde oso batekiko eta baita auzitegiekiko ere prestigio-galtze kanpaina bat bizi izan dugu. Prestigioa kentzeko kanpaina hori, patronalak antolatzeaz gain, hainbat komunikabidek babestu eta Eusko Jaurlaritzak berak ere parte hartu du. Haren konplize izan da azken hau.
Argi esan behar da erabaki hori ez zela hartuko Eusko Jaurlaritzaren babesik gabe, eta EAJ eta Urkullu lehendakaria horren erantzule zuzenak direla. Berriro ere, argi geratu da langileen eta eskualde baten interesen gainetik, patronalaren eta haren diru-gosearen alde daudela.
LABetik borrokarako konpromisoan berresten gara, kaleratutako pertsona guztiak beren lanpostuetara itzuli eta iragarritako errekurtsoa erretiratu arte. Helburu horiek lortzeko borroka eta mobilizazioa da Tubacexen enplegua eta Aiaraldean bizitza eta enplegu duinak defendatzeko berme bakarra.



