2026-10-21
HomeEkintza SindikalaOñatiko Stadler enpresako langileak kaleratzeko prozedura bertan behera utzi du zuzendaritzak #LortuDugu

Oñatiko Stadler enpresako langileak kaleratzeko prozedura bertan behera utzi du zuzendaritzak #LortuDugu

Gaurkoan, Stadler enpresako zuzendaritzak abiatu zuen 12 langile kaleratzeko prozedura bertan behera utzi du.

Automozio sektorearentzat lan egiten duen Oñatiko Stadler enpresan 63 langilek egiten dute lan. Koronabirusaren aitzakian, 12 kaleratze egin nahi ditu enpresako zuzendaritzak, eta %30eko sol- data murrizketa inposatu nahi izan zuten. Uztailaren 8an, bi orduko lanuztea egin zuten langileek, eta uztailaren 13an, greba egun arrakastatsua izan zuten.

Gaurkoan, uztailaren 16an, greba mugagabeari ekin behar zioten langileek. Presio horri esker, enpresako zuzendaritzak bertan behera utzi du aurkeztu zuen Enplegua Erregulatzeko Espedientea.

LABentzat berri pozgarria da gaurkoa, eta langileek abiatutako borrokaren emaitza da. Langileak zoriondu nahi ditugu erakutsitako konpromisoagatik. Antolatzeak eta eskubideak defendatzeak emaitzak ematen dituela argi geratu da berriro ere.

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

EAEko mahai orokorra: Eusko Jaurlaritza kudeaketa irizpideen bila joaten da Madrilera

Langile publikoen soldata igoera, erretiro-txanda kontratua, egonkortasunaren kalte-ordainak, lanaldi murrizketa... Madrilek zer esango zain gelditzen jarraitzen du Eusko Jaurlaritzak, inolako ekimenik hartu gabe.

Nafarroako langileei dei egiten diegu azaroaren 11n lantokiak hustu eta kaleak bete ditzaten

Larunbatean Iruñean 2.000 lagun baino gehiago mobilizatu ondotik, LABek CENi eta Nafarroako Gobernuari pobretzearen eta errentismoaren aurkako egiturazko neurriak eskatu dizkie, eta eskaera zehatza egin dio Nafarroako Gobernuari: Testa funts putreak bereganatutako etxeak desjabetu ditzala eta parke publikora igaro daitezela.

Euskal Herrian indarkeria matxistak eragindako azken heriotza salatzeko mobilizazioetan parte hartzera dei egiten dugu

Angelun, 19 urteko emakume batek bortxatu egin zutela salatu eta egun gutxira bere buruaz beste egin izana erabat lazgarria da eta, beste behin ere, erakusten du indarkeria matxistak hil egiten duela.