Hain zuzen ere, aipatutako proposamena Gasteizko Legebiltzarrean erregistratu genuen joan den urrian, eta LABek aldarrikatutako banaketa hirukoitza du oinarri; hots, enpleguaren, zaintzaren eta aberastasunaren banaketa. Hala, Lan Kode eta Gizarte Segurantzako lege proposamenean banaketa hori modu orekatuan egiteko neurriak jaso ditugu.
LABeko ordezkariek azaldu dute Euskal Herri osorako den proposamen hau ez dela itxia, heldu beharreko eztabaida baten baitan kokatzen baitugu; zer nolako lan harremanak, zer nolako eskubide eta betebeharrak eta zer nolako babes sistema nahi ditugun zehazteko.
Xabier Ugartemendiaren esanetan, “eredu berri baten eraikuntzan kokatzen ditugu proposamen hauek, baina horrek ez du esan nahi gaurdanik ezin garenik hasi gure proposamenetan jasotzen dugun norabide horretan lanean”.
Lan guztien aitortza
Lan Kodean lan guztiak, zaintzakoak barne, aitortzeko eta berriz birbanatzeko beharra planteatzen dugu. Era berean, lanaren sexu-banaketarekin amaitzeko proposamenak eta soldatak eta enplegua duintzeko neurriak jasotzen dira. Enplegua, zaintza eta aberastasuna banatzeko proposamenak dira, esan bezala.
Gizarte Segurantzaren Legean, berriz, pentsio publikoak eta gizarte-babes duina ziurtatzeko neurriak jasotzen ditugu.
Lan harremanetarako eta babes sozialerako euskal esparrua eraikitzeko LABek egindako ekarpena da, azken batean.
Auto karabanak egin ditugu, hitzarmen duin baten defentsan, azken asteetan egindako mobilizazio dinamikari segida emateko.
Auto karabanak, elkarretaratzeak, propaganda banaketa enpresetan eta poligonoetan… denetarik egiten ari gara, modu bateratuan, LAB, ELA, CCOO, USO, ESK eta CGT sindikatuak. Manifestazio jendetsu bat ere egin genuen Gasteizen, non 1.500 pertsona inguru bildu ziren metalaren hitzarmen duin baten alde, lan-baldintza duinen alde.
Negoziazioan 3 urte baino gehiago eman ondoren, azken bileran SEA patronalak bere benetako aurpegia erakutsi zuen: lehen baino igoera makurragoak eta KPIarekin loturarik gabe, lanaldia jaisteaz ezer ez, ezta subrogazioaz ere, ez dute prekaritatearekin, ABLEen gehiegizko erabilpenarekin eta behin-behinekotasunarekin amaitu nahi, ez dute benetako berdintasunerako neurri eraginkorrik jasotzen, ezta lanean gure osasuna bermatzeko ere, Formazio Duala eta praktikak duintzeko hobekuntzarik ez, errelebo-kontratua ere ez dute onartzen…
Baina Arabako metalgintzako langileek argi diote: Aski da! Nahikoa da! Patronalaren immobilismoaren aurrean, bide bakarra geratzen zaigu: borroka. Borrokatu behar dugu gure helburuak lortzeko:
Soldata duinak, orain bizitzaren kostua igotzen zaigunean.
Azken batean, Arabako metalgintzan lan-baldintza duinen alde borrokatu behar dugu. Argi izan behar dugu soilik gure aktibazioarekinmugiaraziko ditugula enpresaburuak. Arabako metalgintza borrokan dago: Gasteizko kaleetan zehar mobilizatu gara, baina borroka areagotu egingo da.
Mobilizazioekinjarraituko dugu, aktibazioarekin, enpresetan, poligonoetan, kaleetan, baita ezer alda ez dadin negoziazioa bahitzen dutenengana ere. Eta noski, grebakegingo ditugu, patronala mugituko da presioa egiten badiogu eta greba funtsezkoa izango da: metalgintzako enpresak geldituko ditugu gure eskubideak aktibatzeko.
Gure esku dago: aukera historikoa dugu Arabako metalgintzan lan-baldintza duinak lortzeko. Sei sindikatu gara, dozenaka batzorde eta ordezkari sindikal, milaka langile… lortuko dugu!
LAB eta ESK sindikatuok babestutako Gora Garbitzaileak kolektiboak hirugarren ekintza egin du hiru asteko epean, Bizkaiko garbitzaileen lan eskubideen defentsan. Oraingoan, eserialdia egin dute Bilboko sarrera nagusietako batean, Juan de Garai kalean, zirkulazioa moztuz. “Garbiketako langileak gelditzen bagara, dena gelditzen da”, adierazi dute, eta matxoaren 31an garbiketan deitutako grebarako deia egin dute.
Gora Garbitzaileak kolektiboaren oharra, ekintzaren harira:
Gora Garbitzaileak aurrera doa. Martxoaren 31ko garbiketa-greba berotzeko asmoz, beste ekintza bat egin du Juan de Garai kalean; Bilboko sarreretako batean, alegia.
Gaur, martxoak 16, goizeko 8:30ean, dozenaka langilek trafikoa eten dugu Bilboko sarreretako batean. Atzo Bizkaiko Garbiketa Hitzarmenaren beste bilera bat ospatu zen, eta berriro ere egiaztatu genuen enpresek ez dutela gure soldatak duintzeko asmorik.
Funtsezkoak gara, guk geldituko bagina, garbitzeari utziko bagenio, jarduera asko gelditu ere egin beharko lukete. Hori sinbolizatzeko, Bilboko trafikoa eten dugu 10 minutuz.
Era berean, pankarta bat zabaldu dugu, honako hau zioena: “Hitzarmen duina garbitzaileontzako. Garbitzaileok geldituz gero, dena geldiaraziko dugu. Martxoak 31 GREBARA!”.
Gaur Nafarroako Kontseilu Ekonomiko eta Soziala batzartu da, Nafarroako egoera ekonomiko eta soziala eta hartan Ukrainako gerrak izan duen eragina aztertzeko. LAB sindikatuak bere ekarpenak helarazi dizkio Nafarroa Garaiko lehendakariari eta eskatu dio Espainiako Gobernuari jarraipena alde batera uzteko eta politika propioak garatzeko. Haien artean: āgerrari ezā konpromisoa; esku-hartze publikoa ekonomian, oinarrizko zerbitzuen prezioak eta erosteko ahalmena kontrolatzeko; eta pertsonen mugikortasun librea bermatzea, langileentzako lan eta bizi baldintza duinak ziurtatzeko.
Joan den larunbatean 36 urte bete ziren Nafarroak NATO-ri ezezkoa eman zionetik. Orduko hartan, nafarren %52,7k bertan jarraitzearen aurka bozkatu zuen. LABen aburuz, āezā hori āgerrari ezā-aren sinonimoa da, egungo bakerako giltza da. Herrien arteko elkartasunaren logikan eraikiko diren nazioarteko harremanak aldarrikatzeko etorkizuneko aukera da. Nafarroako herritarrek adierazitako borondate horrekin bat, Ukrainaren inbasio errusiarra irmoki salatzen dugu, eta Ukrainako lurraldetik berehala ateratzea eta eraso militarrak bertan behera uztea eskatzen dugu. Ukrainako langile-klasearekin ere bat egiten dugu.
Gerraren eta haren ondorioen aurka gaude. Hori dela eta, Nafarroako Gobernuari eskatzen diogu mezu eta praktika belizistetatik aldentzeko, eta Espainiako Gobernuak Ukrainara armak bidaltzea gaitzesten dugu, baita gerrako jauntxoak zigortu ordez herrialde askotako langile-klaseak zigortzen dituzten zehapenak gaitzetsi ere. Diplomazia ausarta eta errealista behar da nazioarteko akordio berriak bilatzeko, akordio horiek betearaziko dituena eta eskualdean egonkortasun aldi bat irekiko duena.
Aurten, Foru Hobekuntzak 40 urte bete ditu. Orduan, markatutako gutunekin jokatu zuten, iruzur eta gabezia demokratiko argian Nafarroako herritarrei erreferendumean haren onespena adierazteko eskubidea kendu baitzieten. Hori erraten dugu lehenik pandemiak eta gero gerrak erakutsi dutelako beharrezkoa dela Nafarroak autogobernu handiagoa izatea, subiranotasuna izatea erakunde, ekonomia eta gizarte arloetan bere erabakiak eta politikak hartu ahal izateko.
LABek egungo eredutik eredu sozioekonomiko berri baterako trantsizioa aldarrikatzen du. Hamaika proposamen egin ditu norabide horretan; baina, tamalez, ez du batere erantzunik lortu. Akordioak egin behar dira langile-klasearen, gehiengo sozialaren, lana eta bizitza zentroan jartzeko.
NBEk hiru milioira igo ditu Ukrainako errefuxiatuak. 2021ean, 2.026 migratzaile hil edo desagertu ziren Mediterraneoko uretan, Europarako bidean, Migrazioetarako Nazioarteko Erakundearen datuen arabera. Eta, urrutira joan gabe, iragan larunbatean pertsona bat desagertu zen Bidasoa ibaia igeri egiten zehartzakatzen saiatzen ari zela; laugarren hildakoa izanen litzateke urtebete baino gutxiagoan. Langileen mugikortasun librea ahalbidetuko duten migrazio-politikak garatzeko gaitasuna aldarrikatzen du LABek, bai eta harrera-politika eskuzabala eta burujabea ere, inklusiboa izanen dena. Pertsonen mugikortasun librea bermatzea, oinarrizko eskubideaz gain, munduko langileen bizi baldintza duinak bermatzeko bidea da.
Bertzalde, oinarrizko zerbitzuen prezioak, hala nola gasa, erregaia edo elektrizitatea, izugarri igo dira. Hori dela eta, Europako Batasuneko atzerri eta segurtasun politika erkideko goi-ordezkariak, Josep Borrel kezkagarriak, norbanakoaren erantzukizuna eskatzen du, eta etxeko berogailua jaisteko eskatzen digu, gasaren kontsumoa murrizteko. Ana BotĆn ikaragarri aberatsak, berriz, kontatu digu etxeko berogailua 17 gradutara jaitsi duela, gainerako gizartea horretara bultzatzeko. Azkenik, CENeko enpresaburuek eta UGT eta CCOO sindikatuek soldatari eustea proposatu dute. Hala ere, jarrera horien hipokresiaren adibide bat jartzearren, Iberdrolako enpresaburu lehendakari Ignacio GalĆ”nek 30.000 euro irabazi zituen egunean 2021ean.
Haiek gure bizitza eta lan baldintzak mugatzea proposatzen diguten bitartean, LAB sindikatuak egungo logika gainditzea eta Nafarroako gizarte gehiengoarentzat lan eta bizitza duinak ahalbidetzea proposatzen du. Ekonomiaren jarduera estrategikoetan eta oinarrizko zerbitzuetan kontrol publikoa eta soziala bermatzea proposatzen dugu, bai erregulazioaren bidez, bai jabetzaren bidez, prezioak espekulazioaren aurrean kontrolatzeko. Era berean, soldatei eustearen aurrean aberastasuna banatzea proposatzen dugu. Hau da, bidezko erreforma fiskala (kapitalaren errentei %1 eta %10 arteko errekargua; Sozietateen gaineko Zergaren kenkariak kentzea eta %35eko tasa nominala; PFEZn kapitalaren errentei laneko errentei ematen zaien tratamendu bera ematea eta gehienezko tasa %60ra igotzea) eta Nafarroako langileen erosteko ahalmena bermatzea.
LAB, SATSE, ELA, CCOO eta UGT sindikatuok hainbat zentrotan elkarretaratzeak deitu ditugu martxoaren 18rako, ostirala, osasun publikoak eta bertako profesionalek bizi dituzten arazo larriei aurre egin eta konponbidea ekarriko duen benetako negoziazio baten aldeko borrokari jarraipena emateko.
LAB, ELA eta ESK sindikatuok elkarretaratzea egin dugu Bilbon, ASELBI patronalaren aurrealdean. Elkarreratzearekin, Bizkaiko garbikuntzako soldata arrakala salatu dugu. Horregatik, gizonak gehiengo diren eta baldintza hobeak dituzten kale garbitzaileen lanbidearen arroparekin joan dira emakume langileak.
Bizkaiko garbitzaileek deitutako greba egunen aurrekari gisa antolatu dugu mobilizazioa. Patronalari argi geratu behar zaio, bere eskaintza ez dela langileen aldarrikapenetara hurbildu ere egiten eta horien alde borrokatzeko prest gaudela.
Borrokan dira Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroako helduen egoitzetan. Bada, beste herrialdeetan egin bezala (Bizkaian, urrutira joan gabe, ostegunean egingo dugu greba), Araban ere grebaren bidea hartu dugu. Agerraldia egin dugu data iragartzeko: martxoaren 30.
LAB eta ELA sindikatuok deitu dugu grebara, hitzarmen duin baten defentsan. Negoziazio mahaia blokeatuta dago, patronalak ez dituelako lan baldintzak hobetu nahi. Bizkaiko eta Gipuzkoako egoitzetan baino lan baldintza kaskagarroak ezarri nahi ditu.
LAB, ELA, STEILAS eta CCOO sindikatuok agerraldi bateratua egin dugu, EAEko Hezkuntza Akordioaren zirriborroarekin gure desadostasuna azaltzeko, legea eraginkorra izan dadin jaso beharko lituzkeen edukiak aldarrikatzeko eta aurreikusitako mobilizazioen berri emateko, “hezkuntzako langileok gure hezkuntzaren etorkizunean zer esanik badugulako”. Antolatutako protesten artean greba egun batera deitu dugu, martxoaren 25erako.
Sindikatuon ohar bateratua:
Gaur, hemen, bildu garen sindikatuak, ELA, LAB, STEILAS eta CCOO, hezkuntza akordioaren zirriborroarekiko gure desadostasuna azaldu eta prozesu honetan eragitera etorri gara. Gure aldarrikapenak eta ondorioz, guk ordezkatzen ditugun langileak, aintzat hartzea eskatzen dugu. Hori horrela, guretzat hezkuntza legea eraginkorra izan dadin jaso beharko lituzkeen edukiak jarraian zerrendatzen ditugu:
Aldarrikapenak
–Publikoa ardatz izango duen hezkuntza lege bat nahi dugu. Egungo hezkuntza-sistema duala gainditu behar da eta Euskal hezkuntza-sistema publiko baterako bidea sustatu. Eskola publikoa hezkuntza-sistemaren ardatz gisa kokatu behar da. Hezkuntza-sistemarako publifikazio-marko orokor eta adostua bat ezarri behar da, bertako langileen eta ikasleen eskubideak bermatuz eta baita langileen parte hartzea eta adostasuna prozesuan zehar ere.
-Hezkuntza lege propioa nahi dugu. Horretarako EAEko Hezkuntzan erabateko eskumenak eskuratu eta Euskal Herriko gainontzeko lurraldeekin elkarlana areagotu beharko litzateke.
-Inbertsio eta baliabide nahikoa izango dituen hezkuntza lege bat nahi dugu. Hezkuntzan inbertsioa handitzea aurreikusi behar da, Europako bataz bestekoa erreferentzia gisa hartuz eta gutxienez BPGren %6ra bidea eginez. Ratioak jaitsiz, eta 0-18 urte tarteko hezkuntzaren doakotasuna bermatuz. Haur hezkuntzako 0-3 zikloak unibertsala, doakoa eta publikoa izan behar du, eta Hezkuntzan integratua egon behar du.
-Segregazioari aurre egin eta gizarte kohesioa bermatuko duen hezkuntza legea nahi dugu. Segregazioari aurre egiteko neurri sorta urgentziaz onartu behar da, besteak beste, matrikulazio prozesu gardenak, irregulartasunik gabekoak eta ikasleak ez-segregatzeko helburua luketen administrazioaren menpeko matrikulazio bulego publiko eta bakarra ezartzeaz ari gara, eskualde, herri eta hiri guztietan.
–Euskara eta bizikidetza balioak erdigunean jarriko dituen Hezkuntza legea nahi dugu. Hezkuntza-sistemaren oinarri gisa honako hauek ezarri behar dira:euskal curriculuma; hezkidetza; laikotasuna; ekitatea; inklusioa; pentsamendu kritikoa; eta parte hartzea. Horretaz gain, euskararen murgiltze eta mantentze eredu orokortua, ikasle guztiei euskara gaitasun egokia bermatuko diona eta ikastetxe bakoitzaren ingurune soziolinguistikoaren arabera egokiturikoa, tokian-toki euskara indartzea helburu izanik; ikasle euskaldun-eleanitzak heztea helburu izanik. Oinarri hauek bete beharko dituzte diru publikoa jasotzen duten eskola guztiek, ituntze-sistema unibertsalarekin bukatuz. Diru publikoaren parte-hartze eta kontrol publikorako mekanismoak lehentasunez ezarri behar dira, auditoria eta ikuskaritzen bitartez.
–Hezkuntza sistema osatzen dugun langile guztion enplegua eta lan baldintza egokiak bermatuko dituen legea nahi dugu. Hezkuntzako langileon lanpostuak mantendu, prestakuntza eta lan-baldintza egokiak ezarri behar dira; publikoan langileen egonkortasun eta kontsolidaziorako prozesuak eginez eta itunduetako langileen lan-baldintzak parekatzeko homologazioa. Langileen sarbideari dagokionez, aukera berdintasuna, meritu eta gaitasunen araberako sarbidea ere bermatu behar da, aurretiaz sindikatuekin adostua.
–Merkatuen interesen gidaritzatik eta enpresa pribatuen negozio esparrutik at egongo den hezkuntza legea nahi dugu. Azpikontratazio eta pribatizazio prozesuekin bukatu behar da. Hala eskola publikoetan nola itunduetan azpikontratazioa mugatu (jangela, garbiketa, eskolaz kanpokoak…), eta botere-korporatibo digitalei mugak ezarri behar zaizkie (datuen erabilera debekatuz zein software propioa sustatuz).
–Hezkuntza lege parte hartzailea nahi dugu, langileak aintzat hartuko dituena. Gizartearen eta Hezkuntza komunitatearen parte hartzea sustatu behar da, langileona barne, baita Hezkuntza Legearen eraikuntzan bertan ere.
Horregatik guztiagatik, eta hezkuntzako langileok gure hezkuntzaren etorkizunean zer esanik badugulako, antolatu ditugun ondorengo mobilizazioetan parte hartzera dei egiten dugu. Mobilizazioak PUBLIKOA, EUSKALDUNA ETA PROPIOA lelopean deituko ditugu, āHezkuntza legea langileokin eraikiā.
Mobilizazio egutegia:
Martxoak 18, elkarretaratzea, 10:30ean, Legebiltzarraren aurrean
Elkarretaratzea egin dugu dendaren aurrean, LAB, ELA eta CCOO sindikatuok deituta.
Martxoaren 7an, Pozaseko denda ixteko eta langile guztiak kaleratzeko erabakiaren berri eman zion enpresa zuzendaritzak Enpresa Batzordeari. Aipatzekoa da joan den urtarrilaren 15ean, DIA Supermerkatuetako zuzendaritzak Bizkaiko beste lantoki batzuetara lekualdatu zituela ohiko langileak, eta Pozasen 6 langile birkokatu zituela. Martxoaren 19an kaleratuko dituzte.
Dia Supermerkatuen zuzendaritzak Pozasen dendan egindakoa ezkutuko enplegu erregulazioko espediente bat da, antzinatasuna duten langileak birkokatzean helburu argi bat baino ez baitute: denda hustutzea eta langile horien kaleratzea merkatzea.
Dia Supermerkatuetako Enpresa Batzordeak bere gaitzespena eta ezinegona adierazi du kaleratze horren aurrean, eta baloratu ez diren beste aukera batzuk ere badaudela adierazi du; izan ere, denda hau ixten bada ere, lantoki gehiagotan jar daitezke langileak,enpresak egin ohi duen bezala.
Aurten hiru lantoki itxi dira (urtarrilaren 29an, Bilboko Juan de Ajuriagerraren denda; otsailaren 19an, Getxoko Gantea denda; martxoaren 5ean, Bilboko CastaƱosen denda) eta plantilla guztiak birkokatu dira.
Ezkutuko enplegu erregulazioko espediente horren aurrean, DIA Supermerkatuetako Enpresa Batzordeak salaketa publiko eta sindikalak abiarazi ditu gertaera larri horiengatik, eta talde juridikoak lanean ari dira kaleratze guztiak ahalik eta lasterren baliogabetzeko.