2010eko apirila-maiatza
{edocs}http://biltegia.labsindikatua.org/Argitalpenak/Iraultzen/156.pdf,250,250,link{/edocs}
Elecciones sindicales
Enplegu politika
Maiatzak 1
Negociación colectiva
10 urte Iparraldean
Langileriarengan hain kezka handia sortu duen krisi ekonomikoa sakondu beharreko gaia dela uste dugu, are gehiagoa hartu duen dimentsioaren eta ondorio larrien aurrean. Horrexegatik, krisi egoeraren atzean dauden aldagaiak eta gakoak ikusten lagundu ahal diguten sozioekonomia arloko pertsona gaituen iritziak jaso nahi izan ditugu. Gaia kokatu eta ekarpenak errazteko asmoz, ondorengo metodoa proposatu diegu: 4 galdera egin eta 4/5 foliotan erantzuteko.
Kolonbia lan eskubideak aldarrikatzeko herrialderik arriskutsuena da. Herrialde honetan, 10 sindikalistatik 9 hil egiten dituzte. Erakunde sindikaletako kide diren pertsonen egoerari, giza eskubideen aurkako bestelako gertaera batzuk gehitu behar zaizkio: lau milioi pertsona baino gehiagori beren lurrak kendu dizkiete eta bota egin dituzte: 2002 eta 2009 bitartean, indar publikoak 1.600 lagun baino gehiago epaiketaz kanpo hil ditu; 15.000 atxilotu baino gehiago desagertuta daude. Bidegabekeria horiek guztiak estatuak berak babesten ditu. Hala ere, Kolonbia Latinoamerikan «demokrazia egonkorrena» duen herrialdetzat hartzen dute. Hori interes ekonomiko handien (Ameriketako Estatu Batuetakoak eta Europakoak) ondorio baino ezin da izan; horregatik, azken urteetan, hainbat herrialderekin merkataritza librerako itunak negoziatu ditu. Gainera, Ameriketako Estatu Batuek eskualdean dituzten interesei dagokienez, posizio estrategikoa sendotu dute, eta horrek inguruko herrialdeetako gizarte prozesuei kalte egin die.
{edocs}http://biltegia.labsindikatua.org/Argitalpenak/Nazioartean/02_nazioartean2.pdf,190,305,link{/edocs}
Berriro daukazue esku-artean “NazioARTEAN”aldizkaria. Berriro ere, gurea zein zuena den aldizkari honetan aztertuko ditugu nazioarteko egoerari buruzko hainbat alderdi.
Lan-segurtasun eta -osasuna ez da hobetu Hego Euskal Herrian 2010 urtean. Datu ofizialen arabera, iazko urtarriletik abendura bitartean EAEn 88.439 lan-istripu (LI), 50.328 bajarik gabe eta 38.111 bajarekin; hauetatik 37.810 arinak izan ziren, 256, larriak eta 45, hilgarriak. Nafarroan, estatistika ofizialek, oraingoz 2010eko iraileraino itxita daudenak, guztira baja eragin zuten 7.103 LI jaso dituzte, 7.038 arinak, 56 larriak eta 9 hilgarriak.
Ehun delegatutik gora hartu dute parte gaur, abenduak 14, LAB sindikatuak amiantoaren gaia eztabaidatzeko Durangon antolaturiko batzarrean. Eztabaidaren ostean FREMAPek herrian duen egoitzaren aurrean elkarretaratzea egin dute.