Administraziopeko Hezkuntzako langile laboralek haien eskubideak defendatu, politika publikoen aldaketa aldarrikatu eta maiatzaren 31an izango diren mobilizazioetan parte hartzeko beharra azpimarratu zuten atzo Bilbon. Kolektibo hauen mahai negoziatzaileak bazterturik utziak ditu Celaa Sailburuak aspalditik eta Madrilgo Lan Erreformak zein Gasteizkoak bere kabuz ezarritako murrizketak, aurreko urteetatik datorren egoera kaskarra areagotu egiten du.
LAB sindikatuko kide Patxi Bengoaren aurkako epaiketa salatzeko
Iazko abenduan Mahai Orokorraren negoziazioan, krisi ekonomikoaren aitzakiapean, Eusko Jaurlaritzako langileok genituen lan baldintzetan derrigorrean hainbat neurri onartu ezean, murrizketa gehiago egitearekin mehatxatu gintuzten. Mehatxuei aurre egin genien eta murrizketak ezarri zituzten. Jaurlaritzak 2012rako borondatezko aurre-jubilazioetako primak kentzea erabaki zuen, besteen artean. Gobernu honetako goi-kargua den, Hezkuntza sailburuaren Kabineteko Buru Javier Nogalesek aurre-jubilazioa eskatu zuen laguntza hori jaso ahal izateko eta karguan jarraitzen du. LABek jokaera hori salatu zuen publikoki, etikoki joera arbuiagarritzat joz, nahiz eta legezkoa izan zitekeela onartu genuen. Javier Nogalesek aurre-erretiroa eskatu zuenean Celaá sailburuaren konfiantzazko gizona zen eta ezin dugu sinetsi berak ez zuela ezagutzen gobernuak berehala hartuko lukeen erabakia: aurre-jubilazioetako primak irakasle guztiei kentzearena, alegia.
Patxi Bengoa LABeko delegatuaren aurkako epaiketa salatzeko elkarretaratzea
Javier Nogalesek, sindikalista ohia eta gobernu sozialistako agintariak, delegatu eta lankide den Patxi Bengoaren aurka salaketa aurkeztu du epaitegietan injuriak egotzita. LAB sindikatuak elkarretaratzea egin du Bengoari elkartasuna adierazi eta bere aurkako kausa artxibatua izan dadin eskatzeko.
Zerga erreforma justu eta birbanatzaile baterako proposamena aurkeztu du LABek
Zerga erreforma justu eta birbanatzaile baterako proposamena aurkertu du gaur LAB sindikatuak batzorde sozioekonomikoko buru Bea Martxueta eta politika ekonomikoetako idazkari Rafa Izquierdoren eskutik. Proposamen hau duela egun batzuk Hego Euskal Herriko gizarte errealitatearen gaineko azterketa aurkezterakoan iragarri moduan, bestelako gizarte errealitate baterako alternatiben artean kokatzen da.
LABek patronalak hitzarmena blokeatzen jarraitzen duela salatu eta bere proposama berretsi du
Arabako Metalgintzako Hitzarmenaren azken negoziazio mahaiaren ostean LAB sindikatuak patronalaren inmobilismoa salatu du. Erreformak eskaini dion guztia aprobetxatzeko asmoz patronala hitzarmena blokeo egoeran utzi nahi du. Jarrera honekin eta krisia aitzakia hartuta, argi eta garbi geratzen da patronalak lan eskubideak erasotu eta lan baldintzak okertu nahi dituela.
GASTEIZKO GOBERNUAK ZERBITZU PUBLIKOETAKO MAIATZAREN 31ko GREBA-LANUZTEA INDARGABETU NAHI DU
Pasa den astean, ELA eta STEE-EILASek maiatzaren 31ko greba deialdia deskonbokatzen zutela publiko egin eta gero, LABek aipatutako deialdiarekin — nahiz eta, begi bistako arrazoiengatik, bi orduko lanuzte izaerarekin birformulatu— aurrera egiteko asmoa berretsi egin genuen.
Gasteizko Gobernuak zerbitzu publikoetako lanuzteak desaktibatu nahi dituela salatu du LABek
LABek maiatzaren 31rako EAEko sektore publikoan deitutako lanuztea oztopatu nahian dabil Gasteizko Gobernua, betekizun administratiboak aitzakia hartuta. Honen aurrean, eta betekizun formal administratibo guztiek lanuztea legezkoa egiten dutela adierazita, LABek Lakuako Gobernuaren erabakia erabat politikoa dela salatu du eta deialdiarekin aurrera egiten du.
Euskal sindikatuek eta eragile sozialek Iruñea eta Donostiako kaleak bete dituzte murrizketei ezetza emateko
Osasungintzan, irakaskuntzan eta zerbitzu sozialetan ematen ari diren murrizketen aurka sindikatu eta gizarte eragileek manifestazioak egin dituzte gaur Donostia eta Iruñean. Bi manifestazioetan 2.000 pertsonatik gora parte hartu dute.
LABek bertan behera utzi du BEC-eko langileen greba
LABek jakinarazi du bertan behera utzi duela BECen ematen ari zen greba, enpresak epaitegiaren aurrean langileei soldata %15 jaistea ezinezkoa dela onartu ostean. Langileek euren poza azaltzen dute borroka irabazi izanagatik.

