2026-05-05
HomeEkintza PolitikoaEuskal HerriaNafarroan ezartzen ari diren politiken aldaketa ezinbestekotzat jotzen du LABek

Nafarroan ezartzen ari diren politiken aldaketa ezinbestekotzat jotzen du LABek

Nafarroak egun pairatzen duen egoera larriari buelta emateko alternatiba bakarra dagoela aldarrikatu du gaur LAB sindikatuak AInhoa Etxaide, LABeko idazkari nagusia eta Igor Arroyo, LABeko Nafarroako bozeramalearen eskutik. LABentzat alternatiba eredu ekonomiko eta sozial berri bat eraikitzean dago, eta Nafarroan mugimendu sozial zabal batek lor dezake hori. Norabide horretan lan egiteko prestutasun osoa erakutsi du sindikatuak.

 
Nafarroako egoera larria da benetan. 50.000 langabetutik gora daude, 2012an ERE kopurua bikoiztu egin da, eskualde batzuetan langabetu kopurua hirukoiztu egin da.

Nafar gobernuaren erabakien ondorioz langabetuak babesik gabe geratzen ari dira, 7.000 nafar inguru dago diru sarrerak bermatzeko errentarik gabe; sektore publikoak 2000 lanpostu suntsitu dira.

Nafarroan ezartzen ari diren politiken aldaketa ezinbestekotzat jotzen du LABek, eta bestelako politika horiekk ez direla Barcinaren Gobernuaren eskutik etorriko adierazi du Arroyok.

Alternatiba bakarra dago, eredu ekonomiko eta sozial berri bat eraikitzea. Eta hori Nafarroan mugimendu sozial zabal batek bakarrik lor dezake dezake, Gobernu aldaketa eta politiken aldaketa bideratzuz.  Norabide horretan lan egiteko prestutasuna du LABek.

Aldaketa hau bideratzeko LABek oinarrizko bost gako planteatun ditu:

Zerbitzu publikoak
Murrizketei amaiera eman eta zerbitzu publikoak garatzea.

Lana
Kalitatezko enpleguaren defentsa eta Nafarroako hitzamen kolektiboak defendatzea.

Demokratizazioa
Luzaz salbuespen egoeran egon gara Nafarroan. Lan harremanak eta bizitza politiko nahiz soziala demokratizatu beharra dago.

Etorkizuna
Etorkizuna Herritarren hitza eta erabakiaren errespetuan kokatu beharko da.

Gobernu aldaketa
Aurreko gakoei erantzungo dien Gobernu aldaketa beharrezkoa da.»

 

AINHOA ETXAIDE

«Krisitik ateratzeko irtenbide bakarra euskal eragileen ekimenez eredu berri bat eraikitzea da»

MOBILIZAZIOAK
Aldaketaren alde mobilizatzen jarraituko duela igararri du LABek, bide honetan bi hitzordu azpimarratu ditu: 

ABENDUAK 15, larunbata
Herri Ekimenak deituta manifestazioa, 17.00etan Antoniunitik.

ABENDUAK 17, astelehena

LAB eta ELA sindikatuen deituta, Osasunbidean, eguerdiko 12.00etan elkarretaratzea, osasunerako eskubidearen defentsan, osasun zerbitzu publikoa aldarrikatuz.

 

AZKEN ALBISTEAK | ĂšLTIMAS NOTICIAS

LABek manifestaziora deitu du maiatzaren 16an Gimeno kontseilariaren kargu-uztea exijitzeko

Hezkuntza arloko langileen artean, aste gutxiren buruan, ia 2.000 atxikimendu bildu ditu “Nafarroako hezkuntzak okerrera egitearen erantzule nagusia” Gimeno dela eta horregatik “kargugabetu egin...

Denon Bizitzak Erdigunean dinamikak zaintzaren inguruan antolatutako jardunaldietan parte hartzeko deia egiten du LABek

Aspalditik martxan duen zaintza sistema publiko eta komunitarioaren aldeko borroka ildoaren barruan, Denon Bizitzak Erdigunean dinamikak jardunaldi nazionalak egingo ditu datorren larunbatean, maiatzaren 10ean,...

LABek exijitu dio Toquerori, Tuterako alkateari, zentzua berreskuratzeko eta legez kontrako zentsuragatik dimititzeko

Sindikatuaren historia laburbiltzen duen 1974tik etorkizunera LAB zabaltzen erakusketak Tuterako La Rua gizarte etxean egon behar zuen ikusgai 2025eko urriaren 1etik 10era, baina Alejandro...