Catelsako langileek bigarrengo greba eguna egin zuten atzo enpresaren itxiera salatzeko. LAB pozik dago grebak izan zuen jarraipenarekin, kontutan izanda nahiz eta ELA, CCOO eta UGT sindikatuek ez zutela deialdiarekin bat egin. Goizez fabrika ia erabat geldirik egon da.
Desgaitasunak dituzten LABeko kideek lan harremanetarako eta babes sozialerako euskal esparrua aldarrikatu dute
Gaur abenduak 3, desgaitasunak dituzten pertsonen nazioarteko eguna dela-eta, desgaitasunen bat duten LABeko kideen batzarra egin da Donostian. Besteak beste, Madrilen erabaki eta hemen ezartzen ari diren murrizketek eremu desberdinetan duten eragina izan dute aztergai.
LAB valora positivamente el esfuerzo realizado en el Ayuntamiento de Donostia para no aplicar los recortes
El miércoles, 28 de noviembre, se celebró en el Ayuntamiento de Donostia una reunión entre la responsable de Recursos Humanos del ayuntamiento y los sindicatos con representación en el mismo. Allí se espuso que el ayuntamiento respetará los acuerdos previamente pactados con la mayoría sindical y que el decreto del PP quiere modificar.
Milaka lagun Bilbo, Gasteiz eta Donostian lan duina eta eskubide sozialak aldarrikatuz
ELA, LAB, ESK, STEE-EILAS, EHNE, CGT eta CNT sindikatuen eta eragile sozial ezberdinen deialdiari jarraituz, milaka lagun irten ziren kalera "Lan duinaren eta eskubide sozialen alde Euskal Herria Martxan" lelopean. Azaroaren 26an hasiera eman zitzaion "Euskal Herria Martxan" dinamikari amaiera eman zitzaion atzoko Bilbo, Gasteiz eta Donostiako manifestazioekin.
Funtzio publikoan eta zerbitzu publikoetan murrizketak egitea ez da solidarioa
EAJk Gasteizko parlamentuan duen bozeramaileak murrizketa berriak ezarriko dituela jakinarazi du. Bere hitzetan, funtzio publikoan murrizketak egitea gainontzeko langileekiko elkartasun adieraztea da. LABek Egibar jaunak ulertzen duen elkartasuna soilik kapitalarekin egiten dena dela salatzen du.
Abenduak 1, euskaraz lan eta bizi nahi dugula aldarrikatzeko eguna
LAB sindikatuak bihar, abenduak 1, Kontseiluak deituriko manifestazioarekin bat egiten du eta bertan parte hartzeko deialdia zabaltzen die euskaraz bizi nahi duen orori. Era berean abenduaren 2tik aurrera, lan munduaren euskalduntzearen aldeko dinamikatan inplikatzeko deia egin nahi dio euskal jendarteari.
Ainhoa Etxaide, LABeko idazkari nagusia eta Edurne Larrañaga, Euskara idazkaria

