2026-11-24
HomeIndustriaMetalgintzaMartxa Abadinotik Elorriora lanpostuen defentsan

Martxa Abadinotik Elorriora lanpostuen defentsan

Iketz eta San Eloy enpresetako langileek lanpostuen defentsan Martxa antolatu dute apirilaren 13an Abadinotik Elorriora. 210 lanpostu daude arriskuan bi enpresa hauetan eta ekimen honen bidez jasaten ari diren egoera latz honetan erantzukizuna duten eragileei, Eusko Jaurlaritza tarteko, dagokien erantzukizunarekin jardun dezatela exijituko zaie.


Langileak jasaten ari diren egoeraren berri emateko, Iketz eta San Eloy-ko LABek argitaratutako bideoa.

LAB SAREAN
{module[111]}

    

  

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Osakidetzako EPEan 6.150 akats larri atzeman ditu LABek

LABek Osakidetzako zuzendaritzari eman dio akatsen berri, eta galderak kentzeko eskatu zion, baina egoerak, konpontzetik urrun, okerrera egin du: EPEaren 3. fasean akats larriak dituzten galderen proportzioa ia zazpi ehuneko handitu da.

Teknikarien sektorean langile borrokaren bidez lortu dugu patronala mugiarazi eta negoziazioa ahalbidetzea

Ikuskizunen eta ekitaldien sektorean 26 eta 27rako aurreikusita zegoen greba bertan behera geratu da gaur; izan ere, behin eta berriro negoziazioak geldiarazten edo oztopatzen ahalegindu den patronala mahaian eser dadin eta teknikarien lan-baldintzei buruz negozia dezan lortu dute langileek beren mobilizazioekin eta presioarekin.

Gipuzkoako helduen egoitzen hitzarmena #LortuDugu

Administrazio publikoko langileekiko ekiparazioaren aldeko urratsak eman eta arrakala murrizten du aurreakordio honek, LABek negoziazio hasieratik mahaian defendatu izan duen bezala.