2026-09-23
HomeNafarroako Gobernua10.000 lagun baino gehiagok bat egin dute Barcina gobernutik ateratzeko eskariarekin

10.000 lagun baino gehiagok bat egin dute Barcina gobernutik ateratzeko eskariarekin


Larunbatean Barcina Gobernuaren politikek kaltetutako herritar talde batek deituta manifestazioa burutu zen Iruñean. Herriak hitza har dezan manifestariek Barcina Gobernutik atera eta hauteskundeak dei daitezela aldarrikatu zuten.

Barcina-Jimenez Gobernuaren eta geroko Barcina Gobernuaren politikek kaltetutako herritar talde batek deitu zuen manifestazioa: langabeak, murrizketak eta kaleratzeak pairatzen ari diren langileak, etxegabetzeen kontrako militanteak… Beste batzuen artean, honako hauen sostengua jaso zuen: NUPeko Ikasle Kontseilua, Herri Ekimena eta ELA, LAB, ESK, CGT, STEE-EILAS, EHNE eta HIRU sindikatuak.

Deitzaileek azpimarratu dute Barcinaren dimisioa denon ahotan dagoela eta nola edo hala bota beharra dagoela Gobernutik, "ahal bada Legebiltzarraren ekimenez eta bestela kalearen ekimenez". Halaber, Nafarroak bizi duen krisi ekonomiko eta politikoa aurpegi aldaketa huts batekin ez dagoela konpontzerik esan dute. Aitzitik, "honaino ekarri gaituen eredu antisozial eta ustela aldatu beharra dago".   

LAB SAREAN
{module[111]}

     

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Eusko Jaurlaritza eta Emakunde soldata arrakalarekin egiten ari diren errelato iruzurtia salatu dugu

Soldata arrakalaren muinean sexuaren araberako lan banaketa dagoela gogorarazi dugu, eta 1.500 eurotik beherako soldata duten langileen %67 emakumeak* direla. Arrakala matxistei, arrazistei eta belaunaldi artekoei aurre egiteko, gutxieneko soldata propioa aldarrikatzen dugu.

Garbiñe Aranburu: “Etxebizitza prekarizazio iturri nagusietako bat bihurtu da”

LAB sindikatuko koordinatzaile orokorrak elkarrizketa egin du gaur goizean Euskadi Irratiko Faktoria irratsaioan.

Gora Garbitzaileak kolektiboa Bizkaiko garbiketako hitzarmenaren egoera salatzeko bueltatu da

CEBEK seinalatu dute blokeoaren arduradunetako bat bezala. Ekintzaileak garabi batera igo dira eta Bizkaiko patronalaren bulegoen aurrean, sirena hotsen bitartez, benetan negoziatzeko eskatu dute.