Urtarrilaren 31an Basauriko 30 elkarte, eragile, sindikatu eta udaletxean ordezkaririk gabeko alderdi politikoen babesarekin etxe-kaleratzeen gaia modu parte-hartzaile batean eztabaida dadin eskatzen zuen mozioa aurkeztu zen. Bildu alderdiaren baiezkoarekin mozioa aurrera joan da, baina eragile eta sindikatuek ez dute sentsazio atsegina izan EAJ-PNV, PSOE eta PPren alderdikideen abstentzioak erakutsitako borondate faltaren aurrean.
IƱaki Antiguedadek, Euskal Estatuari bidea zabaltzen liburuaren harira, elikagaien subirotasunaren gaia landu zuen Info7 Irratian
Iñaki Antigüedad (www_ukberri_net)
{saudioplayer}http://biltegia.labsindikatua.org/ipar-hegoa/euskalEstatua/InakiAntiguedad.mp3{/saudioplayer}
Aurreakordioa Bizkaiko Gasolindegietan
47 greba egun eta gero, Bizkaiko Gasolindegietan herrialdeko hitzarmena bermatzen eta Rajoyren lan erreformari aurre egiten dion aurrekordioa lortu da. LABek langile guztiak zoriondu ditu hitzarmen duin eta justu baten alde egindako borrokagatik.
Elorrioko Transportes NANUK enpresak kendutako dirua bueltatu beharko die langileei
2012ko irailean, enpresako arduradunek, aldebakarreko erabakiz, soldata jaitsi zien langileei. Dietetan %4ko jaitsiera aplikatuz soldata murrizketak 97 langileei eragin zien.
Comienza el aƱo con una nueva marca historica del paro, con un repunte especialmente virulento en Nafarroa
En Hego Euskal Herria, una de cada dos personas desempleadas no recibe ningún tipo de prestación y debido a la grave situación, se están produciendo auténticos problemas de supervivencia. LAB exige no demorar por más tiempo la revisión de los régimenes tributarios forales de los cuatro territorios.
Donostia Ospitaleko behin behineko langileak borrokan enpleguaren alde
Lizentzi, baimen eta baja gehienak ez ordezkatzearen politikak sekulako enplegu galera suposatzen ari da, eta behin behineko lan zerrendak gaur egun jadanik ez dira mugitzen. Honi norberaren egunak 6tik 3ra gutxitzea, aintzinatasun egunak kentzea eta 37,5 orduko astea ezarri nahi dutela gehitzen badiogu, Osakidetzan lanean dauden 2.000 ebentual baino gehiagoren kaleratzea izan daitekeela esan dezakegu.

