Joan den astean enpresa paktu berriaren negoziaketa atarian Landabengo poligonoan dagoen Miasa enpresako zuzendaritzak, Gobernu Espainiarrak inposatutako lan erreforma erabiliaz eta lan baldintzen oinarrizko aldaketen baitan, langile guztiei soldataren %11ren murrizketa ezarriko zuela mehatxatu zuen.
LAB ere badoa, «Euskal Herriak #Independentzia» aldarri, Independentistak Sareak abenduaren 6rako antolatutako ekitaldietara
LAB sindikatuak bat egin nahi du Independentistak Sareak, independentzia aldarri, datorren abenduaren 6an Durangon deitu duen Martxa Berdearekin. Bagoaz, Euskal Herriak independetzia lelopean antolatutako egitarauaren baitan arratsaldeko 17.00etan Landako gunetik abiatuko den manifestazioan parte hartzeko deia egiten diegu euskal langileei eta herritarrei, orohar.
El paro registrado en Hego Euskal Herria aumentó en 3.847 personas durante el mes de noviembre
Este incremento eleva a un total de 222.918 personas la cifra oficial de paro registrado, es decir un 1,8% más que el mes anterior. Ante esta situación para LAB la única respuesta eficaz consiste en impulsar un proceso de cambio político y social, con un frente amplio entre los agentes políticos, sindicales y sociales que compartamos dicho objetivo.
Arabako Osakidetzako biltegien pribatizazioa gelditu izana poztekoa da
Julian Pérez Gilek gidatzen duen Osakidetzako jarduneko Zuzendaritzak erabaki berri du "Arabako bilketa eta horniketako plataforma logistikoa" deiturikoa momentuz ez burutzea. Egitasmo honen helburua Osakidetzak lurralde honetan dauzkan biltegien pribatizazioa baino ez da, beti ere orain arte osasun publikoa negozio bihurtzeko jorraturiko bideari jarriki.
Gatazka ezberdinak, arazo berdina: 352 kaleratze negoziazio mahaiaren gainean
Une honetan indarrean diren hainbat lan gatazkek duten jatorri, arrazoi edo motibazio komuna mahai gainean jartzeko prentsaurrekoa eman dute LAB sindikatuko Industria Federazioko ordezkariek. Egunotan hitzetik hortzera ditugun hainbat gatazka abiapuntu hartuta, Bridgestone edota Guardian Llodio kasu, horien atzean, patronalaren aldetik ezarri nahi den estrategia, inposaketan oinarritutako lan harreman eredua, salatu du eta horren ondorioz sortzen ari den enplegu suntsiketaren arriskuaz ohartarazi du LABek. Modu berean, egoera honen aurrean jarraitu beharreko bidea proposatu du.

