2026-04-25
Blog Page 1423

Ostegunetik aurrera bi orduko lanuzteak Unipapel enpresan kaleratutako langilearen berronartzea eskatzeko

0

Pasan astean Unipapel enpresak inongo justifikaziorik, inongo argudiorik… eman gabe langile bat kaleratu zuen. Neurri honen aurrean langileek, martxoaren 7tik aurrera 2 orduko paroak egingo dituela jakinarazi du Enpresa Batzordeak.

Martxoak 8. Gora borroka feminista!

0


Euskal Herriko talde feministek bat eginik borroka feminista eta berdinatsunaren aldeko aldarriak eramango dituzte Euskal Herriko kaleetara datorren Martxoaren 8an. “Le combat continue… gora borroka feminista! Somos muchas más que cuando empezamos” lelopean manifestazioak iragarri dituzte arratsalderako.

Hiru langilek galdu zuten bizia aurreko astean lan istripuan Euskal Herrian

Pasadan ostiralean, 2013ko martxoaren 1ean izandako lan istripuaren ondorioz, Gasteizko Probintzia plazako 10.zenbakian garbiketa lanetan ari zen 61 urteko M.P.D. izeneko langilea zendu zen.  ELA, LAB, HIRU, EHNE eta STEE-EILAS sindikatuok, bihar asteazkena, martxoaren 6a, eguerdiko 12:00etan, Gasteizko Conde de Peñaflorida plazan elkarretaratzea egingo dute azken gertakari tamalgarri hau salatzeko. 

EAJren murrizketen dekretuaren aurrean mobilizatu da LAB

Pasa den astean EAJk sektore publikoan inposatu nahi dituen murrizketa berriak gogor salatu zituen LABek. EAEko Mahai Orokorraren ustezko negoziazioaren bi bileretan asmoak aurreratu zituen Jaurlaritzak, eta gaurko Gobernu Kontseilu bileran bertan esandakoa onartu egin ditu. Horrela langileon lorpen historikoak deuseztatu nahi ditu EAJk. Guzi hau salatzeko, LABeko berrogeita hamar bat delegatuk Lehendakaritzaren egoitzaren aurrean kontzentrazioa egin dute.

Nafarroako 58 Enpresa Batzorde eta ehun bat enpresa txiki batu dira Martxoaren 9ko enpleguaren aldeko mobilizazioekin

Nafarroako enpresa batzorde eta enpresa txiki ezberdinetatik jasotako babesaren berri eman dute gaur Martxoaren 9ko manifestazioen deitzaileek. Lan erreformaren kontra egindako Greba orokorretik ekimen mobilizatzaileena dela adierazi dute eta gatazkan diren langileei, langabetu, sektore publikoko langile, gazte eta emakumeei deialdi berezia luzatu die Iruñean izango den manifestazioan parte hartzeko.

LABek egungo enplegu politikak aldatzeko proposamena aurkeztu du

LAB sindikatuak ekonomia suspertzeko eta, hortaz, krisialditik irtenbide bat topatzeko kalitateko enplegua sortzearen beharra eta, horrekin batera, dagoena banatzea ezinbestekoa dela aldarrikatu du gaur Bilbon. Lan honetarako, gaurdaino ekarri gaituzten politiketatik aldenduz, bizi dugun egoera kezkagarritik aterako gaituen enplegu proposamena aurkeztu du. Langileriaren eta borrokaren beharra azpimarratu du sindikatuak, eta bide batez, datorren larunbatean Bilbo eta Iruñean enpleguaren alde izango diren manifestazioetan parte hartzeko garrantzia azpimarratu du.

MARTXOAK 8, Emakumeok kalitateko enpleguaren alde!

0

Martxoaren 8an, Euskal Herriko Emakumeon Mundu Martxak deituta kontzentrazioa egingo da eguerdiko 12:30etan Gasteizko legebiltzarraren aurrean "Lana sobrean, enplegu duina faltan, emakumeok gure eskubideen alde martxan gaude" lelopean. LAB sindikatuak, Mundu Martxaren plataformaren kide moduan eta emakumeon kalitatezko enplegu eskubidearen aldeko aldarrikapena modu indartsuenean plazaratzeko, Mugimendu feministarekin eta beste sindikatuekin batera bertan parte hartzeko deia luzatzen du.

«Emakume heldu eta pentsionistak eskubide osoko subjektuak gara, gaur inoiz baino gehiago elkartu eta borrokan jarraitu behar dugu»

0
LABeko Emakune Heldu eta Pentsiodununak

«Urteetan zehar, emakumeoi jendartean aukera berdintasunean parte hartzeko eskubidea ukatu zaigu. Horren arrazoia, jendarte kapitalista patriarkalean kokatzen da; honen erruz, emakumeak mendekotasunera eta gizonekiko dependentzia ekonomiko eta afektibora kondenatuta gaude.»

LAB, Euskal Autonomia Erkidegoan ordezkaritza sindikala handitu duen sindikatu bakarra

EAEn ordezkaritza gehien duten lau sindikatuen artean, LAB sindikatua izan da ordezkaritza handitu duen sindikatu bakarra. Eusko Jaurlaritzaren Hauteskunde Sindikalen Bulego Publikoak berriki eman dituen 2012 urteko datuen arabera, LABek 3.395 ordezkari dauzka EAEn, alegia, %17,51ko ordezkaritza lortu du.