Osasungintzan LAB sindikatuaren jardueraren ispilu izatea eta afiliazioarekin zein gainontzeko langileokin komunikabide berria martxan ipintzeko asmoa duen argitalpen berria dugu «Kidez&kide».
CORREOSek zerbitzuak eta lanpostuak suntsitzen ditu Gasteizen
Arabako LAB Postako sail sindikalak Gasteien Salburuan kokatutako publikoari arreta ematen dion bulego berriko arratsaldeko txanda ezabatzea salatu du. Murrizketa neurri berri bat eta Postaren Zerbitzu Publikoan eman nahi dena gainera.
Dagoeneko hiru dira urtea hasi denetik Euskal Herrian lan ezbeharren ondorioz hildako langileak
Joan den astean Cooperativa Azcoitiana Industrial enpresan izandako istripuan larri zauritu zen langilea hil egin dela jakin genuen atzo. Istripu berean gutxienez beste bi langile zaurituak suertatu ziren.
Ainhoa Etxaide: «Eredu ekonomiko eta sozial berri bat eraikitzea premiazkoa da, eta hori izan behar da krisi honen kontra gauden guztion helburua»
ELA sindikatuak bere XIII. Kongreso burutu zuen urtarrilaren 23 eta 24ean Bilboko Euskalduna Jauregian. Ainhoa Etxaide, LABeko idazkaria nagusia, bertan izan zen gonbidatu moduan eta besteak beste, antolatzeko era borrokatzeko gaitasuna biderkatzeko modurik egokiena aliantzak eraikitzea dela aldarrikatu zuen.
Amiantoaren ondorioz hildako Pako Buldain langileari omenaldia
CAF Beasaingo langileok ordu bateko lanuztea burutu zuten pasadan ostiralean, amiantoarekin lana egitearen ondorioz hildako Pako Buldain Jaka lankidea omentzeko.
KIDER S.A. pretende destruir 163 puestos de trabajo
LAB manifesta su total rechazo y oposición al ERE de extinción planteado por el grupo Kider S.A, a través del cual, se pretende destruir 163 puestos de trabajo, de los cuales prácticamente la totalidad de ellos se concentran entre las plantas de Barakaldo ( 57 puestos) , Amurrio ( 39 puestos) y Murga (50 puestos).
Auzo Lagun, lanaldia murriztearen aurka protesta Donostian
Euskal Autonomia Erkidegoko AUZO LAGUN enpresako hiru batzordeek deituta, elkarretaratzea egin da gaur goizean Donostian, Caja-Laboral Euskadiko Kutxaren egoitzan aurrean. Enpresa batzordeek salatu nahi dute garbikuntzako 130 lankide jasaten ari diren egoera larria. Caja Laboral-Euskadiko Kutxak, berriki Ipar Kutxarekin egin duen bat egitea baliatuz, aipatu langileen lanaldia bataz beste %35 murriztu nahi du.
LABek Herrialdeko Hitzarmenen defentsa eta Negoziazio Kolektiboaren azken erreformak salatzeko elkarretaratzea egin du ADEGIren aurrean
Donostia eskualdeko LABek elkarretaratzea egin du ADEGiren egoitzaren aurrean Negoziazio Kolektiboan ezarritako erreformak salatzeko eta Herrialdeko Hitzarmenen defentsan. Negoziazio Kolektiboaren erreformek langilegoagan duen eragina salatuz (lan ordu igoera, derrigorrezko kaleratzeak, soldata jaitsierak…) eta LABek duen jarrera modu argian azaltzeko, langilegoak jasaten ditugun ondorioak irudikatzen zituzten orri gorri batzuk erre dituzte.

