2026-01-11
Blog Page 1393

Martxoaren 9ko manifestazioak berotzeko mobilizazioak herri ezberdinetan

Lemoan eta Basaurin enpleguaren defentsan borrokan diren enpresa batzordeek deitutako manifestazioekin bat egiteko elkarretaratzeak egin zituzten atzo eta Beba Beheko hainbat enpresa eta sindikatuetako delegatuk deialdia luzatu zuten heuren eskualdeko langile guztiei.

Miren Conde: “Azken 5 urteetan ez da emakume eta gizonen arteko parekidetasunean aurrera egin; aitzitik, atzera egin da”

0
Miren Conde, Nafarroako Emakume Idazkaritzako arduraduna

«Emakumeok gara, beti bezala, enplegu galera honetan kaltetuenak. Oihartzun mediatiko handiko lan gatazkarik gabe, negoziazio prozesurik gabe eta borrokarako aukerarik gabe, kaleratze indibidualen bidez edota lan kontratuak berritu gabe, lan merkatutik kaleratu gaituzte. Datuek hala diote: langabezi osoaren %82a zerbitzu sektorean eman da, erabat feminizatua den sektorean hain zuzen ere.»

Gaizka Uharte: “Sakanan langabezia %20tik gorakoa da; eskualdeak aintzat hartuko dituen enplegu plana beharrezkoa da”

Gaizka Uharte Balda, Sakana Larraun eskualdean LABeko idazkariak atzo parlamentuan Sakanaren inguruko lan saioan, Nafarroako eskualdeak aintzat hartuko dituen enplegu politika planaren defentsa egin zuen.

LABen Engaiamendua: emazte ororen eskubideen defentsa!

0

Ekimenetan emazteen egoeraz eta pairatzen duten diskriminazioaz abiatu salaketa lanaren sakontzearen garrantzia, martxoaren 9an Kanbon iraganen den mintegiaren programa eta gomita publiko egitea eta LAB Irakaskuntzak eskoletako programa eta eguneroko jardunean parekidetasunari buruz gogoeta eta heldu den urterako lan metodo eta material pedagogikoaren sortzeko asmoaz jardun zen atzo LAB sindikatua Baionan.

Emakume ordezkoak: «GUFEk hondamendi pertsonal eta sozialera garamatza»

Emakume Langileen Nazioarteko Egunaren bezperan eta %90 direlarik, GUFEko ordezkoak kontzentrazioa egin zuten jasatzen ari diren egoera salatzeko.

Bertan erabaki, Akordioa Borrokatu

Frantses gobernuak, patronalak eta zenbait sindikatuk ANI akordioa (krisiari buru egiteko lanean flexibilitatea eta segurtamena helburu omen dituen akordioa) sinatu ondotik, LABek bere irakurketa egin zuen Ainhoa Etxaide eta Enaut Aramendiren eskutik.

Anjel Rekalde: “Euskal Estatua historian: Nafarroa, memoriaren erdigunean”

0


Euskal Estatuari bidea zabaltzen liburu bildumaren lehen mintegiaren "Euskal Estatua: Zergatik eta zertarako? Iragana, borondatea, identitatea" atalean, Nabarraldeko Anjel Rekaldek "Euskal Estatua historian: Nafarroa, memoriaren erdigunean" gaia jorratu zuen.

Euskal Estatua: Zergatik eta zertarako? Iragana, borondatea, identitatea

0


Euskal Estatuari bidea zabaltzen liburu bilduma partekatu eta sakontzeko Iruñean egindako lehen mintegiko Unai Apaolaza, EHUko irakaslearen esposaketa. Estatu Europarra Euskal Herrian: estatuen beharrezkotasunez" gaia izan zuen hizpide.

Cargos de nombramiento político en EITB han jugado con dinero público y es necesario depurar responsabilidades

0

LAB ha comparecido ante la prensa para dar cuenta de la querella presentada contra Juan Diego Casals, quien fuera director gerente de EITB durante los años en los que el señor Ortuzar y su equipo estuvieron al frente del ente público. Se han dado a conocer los detalles del proceso judicial abierto y se ha cuestionado la línea trazada hasta la fecha por el medio de comunicación público.