2025-12-25
Blog Page 1391

Jai egunak, bizi egunak. Nafarroan eta Euskal Herri osoan, irekiera 0!

LAB sindikatuak PPk, pasa den abenduan nafar parlamentuak, oposizioko alderdi guztien bozekin, urtean ireki daitekeen jai egun kopurua 8tik 4era jaitsi eta asteko irekiera orduak 72tan mantentzen dituen lege proiektuaren onarpena errekurritzearen intentzioaren gaineko balorazio eskaini du gaur Iruñean.

Modas Maria Luz dendetako langileak lanpostuen defentsan mobilizatzen jarraitzen dute

0

Modas Maria Luz dendaren prozedura konkursala daraman epaileak pasa den martxoaren 1ean amaitu zen kontsultak egiteko epea 15 egunetana zabaldu zuen. Momentuz ez dago akordiorik, eta langileak mobilizazioetan jarraitzen dute. Astearte eta ostegunetan Deustun, Merry Hat lantegian goizeko 10:00etan, eta igandetan Maria Luz dendatan 12:30etan.

Milaka herritarrek enpleguaren defentsa egin dute Bilbo eta iruñean

Milaka pertsonek Bilboko eta Iruñeako kaleak bete dituzte Borrokan diren Enpresa Batzordeek deitutako manifestazioen deialdiari erantzunez. "Enplegua defenda dezazun" lelopean gatazkan diren enpresa ezberdinetako langileen aldarrikapenak ere ozen entzun dira. Manifestazioan Ainhoa Etxaide, LABeko idazkari nagusiak parte hartu du eta enpleguaren aldeko defentsa eraginkor bakarra langileen aldetik etorri ahal dela adierazi du.