2025-12-21
Blog Page 1386

Iketz eta San Eloy bizirik! Martxoaren 23an Manifestazioa Elorrion

0


Iketz (Abadiño) eta San Eloy (Elorrio) ixteko arrisku larrian daude, eta bertan lanean diharduten 210 langileen etorkizuna zalantzan dago. Langileak jasaten ari diren egoeraren berri emateko, Iketz eta San Eloy-ko LABek bideo bat argitaratu dute. Era berean, datorren larunbatean, martxoak 23, Elorrion enpleguaren defentsan izango den manifestaziora deia egin dute.

Bizi arteko zigorraren aurkako mobilizazioak egin ditu LABek lantegi, eskualde eta hiriburuetan

Gaur, martxoak 20, Estrasburgon Ines del Rioren auzia jorratuko da; horren harira, LABek enpresa eta lantokietan hainbat mobilizazio egin ditu, 197/2006 doktrina salatu eta bere ezarpena etetea exijituz.

LABeko delegatuen aurkako jazarpena ALFUS FCC enpresan

0

LABek Alfus-eko gerentearen langile borroko kriminalizatzeko saiakera salatu eta enpresari langileen ordezkariekin bidezko hitzarmen bat negoziatzera eser dadin eskatzen dio.

Sukalde publikoetako langile ohiek kontzentrazioa egin dute PSNren egoitzaren aurrean

0

Ospitaletako sukalde publikoetako langile ohiek deituta, ehun bat lagunek kontzentrazioa egin dute PSNren egoitzaren parean, alderdi horrek sukaldeen errebertsioaren alde egin dezan eskatzeko. Langileek salatu dute PSN dela, UPN eta PPrekin batera, Osasunbideako bezeroei ematen zaiek zerbitzu deitoragarriaren erantzule.

Bizi arteko zigorraren aurkako mobilizazioak lantegi, eskualde nahiz hiriburuetan

Gaur, martxoak 20, Estrasburgon Ines del Rioren auzia jorratuko da; horren harira, LABek enpresa eta lantokietan hainbat mobilizazio deitu ditu, 197/2006 doktrina salatu eta bere ezarpena etetea exijituz.

Metalgintzako delegatuek patronalari argi esan diote ez dutela hitzarmena desagertzen utziko

0

Bizkaiko Metalgintzako delegatuek manifestazioa egin dute patronalaren (FVEM) egoitzaraino Herrialdeko Hitzarmenaren defentsan. Bertan, hitzarmenaren egoera larria eta LABek desagertzen ez duela utziko esaten zuen gutun bat helerazten saiatu dira, baina ez diete barrura sartzen utzi.

Alternatiba badelako, LAB Urkulluren aurrekontu murriztaileen kontra joango da


Ainhoa Etxaide, LABeko idazkari nagusia, Bea Martxueta, LABeko politika sozialeko idazkaria eta Rafa Izquierdo, LABeko politika ekonomikoetako idazkariak, sindikatuak Urkulluren Gobernuak aurkeztu berri duen 2013ko EAEko aurrekontuen inguruan egiten duen analisia eta balorazioa aurkeztu dute.

Zelai Nikolas: “Euskal Estatuaren eraikuntzaren alde juridikoa: sezesioa eta trinkotze juridiko-politikoa”

0


Euskal Estatuari bidea zabaltzen liburu bildumaren lehen mintegiaren "Euskal Estatua: Nola? Mobilizazioa eta urrats juridiko politikoak" atalean, Herri Administrazioko legelaria den Zelai Nikolasek "Euskal Estatuaren eraikuntzaren alde juridikoa: sezesioa eta trinkotze juridiko-politikoa" gaia jorratu zuen.

Enplegu duina, eskubide sozialak eta ondasun banaketa borrokatzeko koordinakundea aurkeztu dute Uribe Kostan

0

Pasadan larunbatean, martxoak 16, Uribe Kostako Enplegu duin, Eskubide Sozial eta Ondasunen banaketaren aldeko Koordinakundeak bere burua aurkeztu zuen Negurin. Koordinakundea osatzen duten Erandio, Leioa, Berango eta Urdulizeko langabetuen asanbladak, Leioan Bagabiz eta Erromo Duin plataformak, Sopelako Plaza Beltza eta UribeKostako ELA, LAB, STEE-EILAS, ERANI eta Bilgune Feministak maiatza bitarteko Borroka dinamika ere aurkeztu zuten.