2026-04-21
Blog Page 1381

Itxialdiko seigarren eguna Alfus-FCCen

0

Gaur seigarren eguna da Alfuseko langileek itxialdian daramatena, eta ugari izan dira jaso dituzten elkartasun adierazpenak. Langileek mobilizazioekin jarraitzeko borondatea erakutsi dute.

James Petras: “Greba Orokorra kaleko legebiltzarra da”

0


Gaur Iruñean klase-borrokari eta zenbait gatazkari buruz egindako azterlanengatik ezaguna James Petras eta LABeko Idazkari Nagusi Ainhoa Etxaidek prentsaurrekoa eman dutebatera. Petras Estatu Batuar pentsalariak greba orokorra kaleko legebiltzarra dela adierazi du eta datorren Maiatzaren 30eko Greba Orokorra "Bruselaseko politiken kudeatzaileekin ados ez dauden kolektibitate handiak daudenaren" adierazle dela esan du. 

Mobilizazioak maiatzaren 23an Ikastola eta gizarte ekimeneko ikastetxeetan murrizketen aurka

ELA, LAB eta STEE-EILAS sindikatuek Euskal Autonomi Erkidegotik eta Madrilgo gobernutik azken lau urteotan ezartzen ari diren murrizketak, neurri antisozialak eta zerbitzu publikoen desegiteko poltiken aurrean mobilizazioak iragarri dituzte maiatzaren 23rako Bilbo, Gasteiz eta Donostian.

Bizkaiko Gizartegintzako 3. hitzarmena sinatu da

LAB sindikatuak akordioa onuragarritzat jotzen du probintzia mailako hitzarmena blindatzea lortu da eta hitzarmenaren ultraktibitatea bermatzen baita.

Ainhoa Etxaide Algortan izango da maiatzaren 23an

0

Datorren ostegunean, maiatzak 23, LABeko idazkari nagusia Algortan izango da sindikatu eta eragile sozial ezberberdinek deitu dugun greba orokorraz mintzatzeko. Hitzaldia Algortako Villamonteko Kultur Etxean izango da arratsaldeko 19:00etan.

Corrugados Azpeitiko enpresa batzordeak Gallardo taldeak lantegiko datu guztiak Jerezera eraman nahiean dabiltzala salatu du

0

Corrugados Azpeitiko enpresa batzordeak Gallardo Taldeak enpresa deskapitalizatzeko saiakeran beste pauso bat eman duela salatu du. Oraingoan lantegiko zerbitzariko datu guztiak Jerezera eraman nahian dabilela jakinarazi dute.

Lanaldi partzialeko lan kontratuak dituzten emakumeen pentsio eskubidea bermatu dadila eskatu du LABek Bilbon

Azken asteotan LAB sindikatua kanpaina batean buru-belarri dabil, sektore feminizatuei begira, lanaldi partzialeko lan kontratuak dituzten emakumeek pentsioen eskubidea bermatua izan dezaten lortzeko. Gaur, hilak 20, LABen kanpainarekin bat egin duten emakume bizkaitarrak Gizarte Segurantzaren Bilboko bulegoetan izan dira pentsioak errebisatzeko eta beren diru sarrerak hobetzeko eskatuz.

Metalgintzako Bizkaiko delegatuen batzarra eta mobilizazioa hitzarmenaren alde

0

Ostiralean, hilak 17, Bizkaiko metal arloko LABeko delegatuek herrialdeko hitzarmenaren defentsa ardatz izan zuen batzarra burutu zuten Igorren. Batzarraren ostean manifestazioa egin zuten.

LABek greba egun berriak iragarri ditu Gipuzkoako erresidentzietan

Gipuzkoako adinekoen egoitzetako lan gatazkak aurrera darrai. LAB sindikatuak greba egunak deituak ditu bihar hasita, honako egun hauetarako: Maiatzak 17, 24, 25, 29, 30 eta 31. Bihar, maiatzak 17, LABek deitutako lehen greba egunean, Gipuzkoako adineko egoitzetako LABeko delegatuen batzarra egingo da Donostian. Jarraian, goizeko 11.30etan manifestazioa egingo da Bulebarretik aterata ELArekin batera.