Corrugados Azpeitiako langileek Alfonso Gallardo Taldeak lantegia ixteko erabakia hartu zuenetik ez dute berririk izan. Hala salatu dute gaur heuren lanpostuen defentsan borrokan jarraituko dutela aldarrikatzeko egin prentsaurrean. Apirilaren 20an eskualdeko etorkizun industrialaren alde manifestazio deia egin dute.
Joxan Lizarribar, euskalgintza eta kulturgintzako erreferentzia garrantzitsu bat
Joxan Lizarribar hil da, eta bere heriotzarekin, euskalgintzako, kulturgintzako erreferentzia garrantzitsu bat galdu dugu. Euskal kulturaren alde, euskararen alde, finean, Euskal Herriaren alde bizitza osoan egindako lanagatik ezaguna zen Lizarribar. 1970eko hamarkadatik izan zuen euskal kulturarekin lotura. Euskaldunon Egunkariaren administrazio kontseiluko kide izan zen lehenik, eta ondoren, Berria Taldeko presidente.
Iñigo Cabacas gogoan, justizia exijitu dute BBVAko langileek
BBVAko LAB, ELA eta CGT sindikatuetako atal sindikalek "Iñigo Cabacas gogoan, Justizia" lemapean konzentrazioa burutu dute Bilboko Plaza Zirkularrean. Iñigo hil zutenean BBVAko lankidea zen eta mobilizazio honekin, senideei elkartasuna adierazteaz gain, justiziaren exijentzia kaleratu nahi izan dute. Apirilaren 13an, Bihotz sakratutik epaitegietara egingo duten manifestazioaren berri eman dute bertan.

ISTORIO NEOLIBERAL BAT
BETEEGIZ ZORROA, LEHERTUZ DOA…
80. hamarkada igarotzen ari zen. Britania Handian Margaret Thatcher andreak britaniar langileen lan-baldintzen, onura sozialen eta sindikatuen aurkako eraso bortitza hasi zuen. Guda horren barnean “kapitalismo herrikoia”ren ipuina asmatu zuen, horrela langileak ere kapitalistak bihurtu omen ziren. Atlantikoaren beste aldean Thatcher-en erkide batek, Ronald Reagan-ek, etorkizunean etorriko zenaren oinarri legalak ezarri zituen: inpunitate eta askatasun osoa finantza kapitala espekulazio hutsean jardun ahal izateko.
Enpleguaren flexibiltatea helburu duen ANI akordioaren aurkako Manifestazioa Baionan
Atzo, 2013ko urtarrilaren 11an CFDT, CFTC eta CGC sindikata eta patronalaren artean adostu ANI akordioaren kontrako manifestazioa egin zen Baionan. Frantses gobernuak enpleguaren flexibiltatea helburu duen akordioa datozen asteetan lege bilakarazi nahi du.
LABek 35 orduko lanaldia eta kalitatezko enplegu publikoa sortzea defendatuko du Osakidetzako bigarren Sektoreko Mahaian
Datorren apirilaren 11an bilduko da bigarren aldiz Osakidetzako Sektore Mahaia. Aurreko bileratik argi geratu da PNV-k ez duela onartzen negoziazio kolektiboa Osakidetzan, behin eta berriro errepikatu baitu inposaturiko 1614 orduko lanaldia “mugiezina dela”.