Zerbitzu publikoetako langileen lanaldia handitzeko Jaurlaritzak inposatutako dekretuaren aurka mobilizazio ugari egiten ari dira sektore guztietan, izan ere neurri honen ondorioz lanpostu asko suntsitu egingo baitira; pasa den Mahai Orokorretik sindikatu guztiak altxatu ginen negoziazio mahaitik eta Maiatzaren 11rako manifestazioen deialdia luzatua dugu baita.
Hego Uribe eta Arratiako LABeko delegatuek eskubide sozial eta laboral duinak aldarrikatu dituzte
Hego Uribe eta Arratiko LABeko delegatuek batzarra egin zuten atzo Basaurin, besteak beste, maiatzaren 30eko grebaren prestaketa lanak antolatzeko. Batzarraren ostean manifestazioan abiatu ziren grebaren garrantzia aldarrikatuz eta negoziazio kolektiborako eredu propioaren alde.
Maiatzaren 30eko grebak erantzuna, desobedientzia eta konpromisoa erakusteko ez ezik, martxan dagoen prozesu sozialari bultzada erabakigarria emateko balioko digu
Egin dugun bideak bere emaitzak izan ditu. Krisialdiaren hasieratik Euskal Herriak erantzun egin du. Eraso ezberdinei erantzun izan diegu, greba orokorrak tarteko, baina garrantzitsuena, egunez egun, enpresa, sektore eta herrietan.
M18 Plazara. Euskal Presoak Euskal Herrira
Herrirak deituta datorren Maiatzaren 18an mobilizazioak izango dira Euskal Herriko herri eta hiri guztietan Euskal Presoen euskal herriratzea eskatzeko.
Gipuzkoako Helduen Egoitzetako Hitzarmenaren alde mobilizazio berriak iragarri ditu LABek
LAB sindikatuak Gipuzkoako Egoitzetan ematen ari den borrokaren egoera eta sindikatuaren hemendik aurrerako pausoak aurkezteko prentsaurrekoa eskaini du gaur Donostian. 8 hilabete borrokan eta 8 greba egun egin direnean, LABek langileen lana zoriondu eta ADEGI eta LARESen jarrera itxiaren aurrean itxialdi, lanuzte eta grebak kontenplatzen dituen mobilizazioekin jarraituko duela iragarri du. Era berean Gipuzkoako Foru Aldundiak azaldutako jarrerari bere balio politiko osoa aitortu nahi izan dio.
Deialdiak
{module[518]}
Lan Erreformaren ondorioak neutralizatu dituen Gipuzkoako Kale Garbiketa eta Zabor Bilketako hitzarmena sinatzea lortu da
Atzo, maiatzak 8, Gipuzkoako Kale Garbiketa eta Zabor Bilketako hitzarmena sinatu zen Prekon. Apirilaren 28an lortu zen aurreakordio eta lan erreformak hitzarmenari eragin ondorioak gelaraztea eta sektoreko langileen ia eros-ahalmen osoa bermatzea lortu da. LAB sindikatuak sektoreko langile guztiak eta LABeko kideak bereziki zoriondu ditu egindako borrokagatik.

