2026-11-14
HomeLAB SindikatuaDelegatuen BatzarraBilboko delegatuak Negoziazio Kolektiboaren defentsan irten dira kalera

Bilboko delegatuak Negoziazio Kolektiboaren defentsan irten dira kalera

LAB sindikatua eskualdeka delegatuen batzarrak hasi ditu. Gaur, urriak 3, Bilboko eskualdearen txanda izan da. Batzarraren ostean, delegatuek manifestazioa egin dute MFS-k (Munduko Federazio Sindikala) nazioartean deitutako mobilizazio egunaren baitan eta Negoziazio Kolektiboaren defentsa aldarri hartuta. Manifestazioa gobernu delegaritza aurretik pasa denean delegatuek Euskal presoen eskubideen eta konponbidearen aldeko pankarta bat zabaldu dute.


 

 

LAB sarean
{module[111]}

       

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Leioako Foru Egoitzako langileak grebara doaz lankide falta eta baldintzen okertzea salatzeko

Azaroaren 16an deitu dute greba; izan ere, zuzendaritzak planteatutako langile-kopurua ez da nahikoa, lan-baldintzak okertu egin dira eta zuzendaritzak ez du zentroaren benetako beharrei erantzungo dien lanpostu-zerrenda negoziatu nahi.

Mobilizazioaren indarrak mugitzera behartu du Osakidetza, baina proposamenak oraindik ez dira nahikoa

LAB, SATSE, ELA, CCOO eta UGT sindikatuok balioetsi dugu urriaren 30eko greban profesionalek emandako erantzun irmoak Mahai Sektorialean posizioak mugitzen hastera behartu duela Osakidetzako...

Nafarroako Industria Foru Lege berriak inbertitzaile pribatuak lehenesten dituela kritikatzen dugu, baina ontzat jotzen ditugu jabetza publikoa, deslokalizazioa eta lanaldiarekiko aurrerapenak

Parlamentuak atzo onartutako Industria Foru Lege berriak inbertsio pribatua erraztera bideratuta dago, pizgarri, sinplifikazio administratibo eta kanpoko inbertitzaileak erakartzera bideratutako bestelako neurrien bidez. Hala...