2026-09-20
HomeLAB SindikatuaIritziaAinhoa Etxaide: "Euskal Herriari etorkizun duin bat ekarriko dion eredu baten jabe...

Ainhoa Etxaide: “Euskal Herriari etorkizun duin bat ekarriko dion eredu baten jabe izan behar dugu”


Ainhoa Etxaide, LABeko idazkari nagusia, EITBko "Egunon Euskadi" eta "ETB Hoy" albistegietan izan zen atzo. Etxaide krisiaz, Negoziazio Kolektiboaz, Espainiako Gobernuak inposatutako neurriez… mintzatu zen.

ETB1eko Egun On Euskadi saioan, Etxaidek krisitik ateratzeko politika propioak egiteko beharra aldarrikatu zuen eta bide horretan EHri etorkizun duin bat ekarriko dion eredu baten jabe izateko eztabaidan aritu beharko ginatekela gainera zuen.

Negoziazio Kolektiboaren aferan udaran egindako borrokarekin enpresariei lan baldintzak okertzeko eman zaizkien tresnak ez erabiltzeko "harresi garrantzitsu bat" jarri zaiela esan zuen eta langileei, hemendik aurrera ere eta modu berean, tinko eusteko dei egin zien LABeko idazkari nagusiak.

Espainiak inposatutako neurrien aurrean, politika propioen bidea egiteko garaia dela aldarrikatu zuen Etxaidek eta jendarteari Madrilen aurrean jartzeko deia luzatu zien.
 

LAB sarean
{module[111]}

       

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Sidenorren akordio markoaren negoziazioaren eratzea eten dadila eskatzen dugu, langileoi hitza emateko

Basauriko lan zentroan erreferenduma egitea eskatu dugu, marko horretan jarraitu beharko litzatekeen edo ez erabakitzeko.

Voestalpine Railway Systems JEZ-en langile baten diziplinazko kaleratzea salatzen dugu eta beldurra kudeaketa-tresna gisa erabiltzeaz ohartarazten dugu

Sindikatuaren ustez, erabakia justifikaziorik gabea eta neurriz kanpokoa da, eta ohartarazi du horrelako erabakiek presio giroa eta segurtasunik eza sortzen dutela langileen artean.

Ekialdebuseko lankide batek jasandako erasoa salatzen dugu

Ez da halako zerbait gertatzen den aldia, eta segurtasun arazoa salatu du Oarsoaldeko eta Bidasoaldeko autobus zerbitzuko LABek. Oraingoan E05 linean gertatu da, Errenteriako Beraungo anbulatorioaren parean.