2026-06-09
Blog Page 1359

Ehundaka lagunek M29an atxilotutako gazteei babesa eskaini die Bilbon

0

Ehundaka lagunek erantzun dute sindikatu eta gizarte eragileen deialdia M29ko greba orokorrean atxilotutako 3 gazteen kontrako epaiketan. Fiskalak 42 urteko kartzela zigorra eskatzen du Aitor, Jon eta Urtzirentzat.

Manifestazioa Deustun, 19:30ean, San Pedro plazatik abiatuta

Inasa Nafarroako Parlamentuan

0

Sakanako LABeko arduradun Gaizka Uhartek lagunduta, INASAko langile ohien ordezkari bat Nafarroako Parlamentuan izango da gaur lan batzorde batean parte hartzeko asmoz. INASAko itxiera Nafarroako Gobernuaren utzikeria eta arduragabekeriaren ondorio dela frogatzen duten datu berriak emango dituzte. Kanpoaldean kontzentrazioa izango da goizeko 10:00etan, "UPN CIERRA INASA. Sakanan bizi eta lan egin nahi dugu" lelopean.

LABek hiru erronka nagusi markatu ditu kurtso berriari begira


Langabeziaren, prekarietatearen eta pobreziaren kontrako borroka, krisitik irteteko burujabetza prozesuan iniziatibak hartzea eta benetako bake eskenatokia ekarriko duen prozesuan inplikazioa izango dira LABen ardatz nagusiak hasi berri den kurtsoan.

Bixen LABeko kideari omenaldia

0

Irriparrea ahoan, megafonoa eskuan gauzarik garrantzitsuena erakutsi duzu beti: DUINTASUNA

Irailaren 28an, larunbata, Bixen, gure kideari omenaldia eskainiko diogu. Bertan bere borroka eta duintasuna gogoratuko dugu. Omenaldiaren ondoren, bazkari herrikoia egingo dugu gure kide eta lagun zenaren omenez.

LABen lehen balorazioa PNV eta PSEek aurkezturiko akordioaren aurrean

0

Akordioaren zioen azalpenean eta ustezko helburuetan egiak ez diren hainbat kontu aipatzen dira, eta krisialdiaren hasieratik Eusko Jaurlaritzak (PSE zein EAJren eskutik) eta ezartzen ari den politiken erantzukizunak era zatar batean ezkutatzen saiatzen dira.

M29ko Greba Orokorrean auzipetutako 4 gazteren absoluzioa eskatzeko mobilizazioak Bilbon

0

Grebalariak Aske! plataformak deituta 2012ko martxoaren 29ko Greba Orokorraren harira aste honetan epaituko dituzten Bilboko 4 gazteren inguruan egindako muntaia poliziala salatzeko eta haien absoluzioa eskatzeko herri mobilizazioa izan zen larunbatean. Hilaren 11n eta 12an bilboko epaitegiaren aurrean kontzentraziok egingo dira 9:30etatik aurrera.

• Grebalariak aske! Irailak 7 herri mobilizazioa Bilbon 

Musika Joaldi Masiboa Nanuk enpresan eskubide laboralen defentsan

Larunbatean hainbat musikari eta musika taldek beraien elkartasuna adierazi zieten Elorrioko Transportes NANUKen greban dauden langileei eta enpresak pasaden ostiralean kaleratu zuen IHESKIDEko abeslari den Xaguri.

EAJk posizio politikoa aldatuta Lan-arriskuen Prebentziorako eredu estatalari men egiten dio

0

LAB eta ELAren balorazioa Eusko Jaurlaritzak Lan-arriskuen Prebentziorako Fundazio laboraleko funtsak eskatu ostean.

Metalgintzako langileek ez dute amore ematen

0

LAB sindikatuak, bere idazkaritza juridikotik, abuztuaren 6an, gatazka kolektibo sektoriala planteatu zuen PRECO bezala ezagutzen den organuan eta baita Donostiko Sozial alorreko auzitegian ere. Aipaturiko egintza horren helburua ADEGIk Gipuzkoako metalgintzako hitzarmena ez aplikatzeko duen helburu maltzurra juridikoki neutralizatzea da.