2026-07-31
HomeIdazkaritzakIdazkaritza FeministaAborto legearen aurkako mobilizazioak Euskal Herriko hiri eta herrietan

Aborto legearen aurkako mobilizazioak Euskal Herriko hiri eta herrietan

Euskal Herriko hiri eta herrietan aborto legearen aurkako mobilizazioak burutu ziren hilaren 21ean. Aborto Legearen Kontrako Euskal Herriko Plataformaren deialdiari jarraituz milaka pertsonek abortatzeko eskubidea aldarrikatu zuten.

Gure gorputza, gure erabakia. 

Espainako Gobernuak, Gallardon Justizia ministroaren bitartez eta Eliza katolikoak familia eredu tradizionala, patriarkala eta heteronormatiboa, indartu nahi du eta bide horretan , haurdunaldiaren borondatezko etetea legez kanpo utzi nahi dute. Horretarako, moralitatean oinarritutako eztabaida etikoetan korapilatzen gaituzte, eta errealitateari buruzko datuak manipulatzen. 

Haurdunaldia etetea erabakitzen duten hamar emakumetik bederatzik, haurdun geratu nahi ez dutelako erabakitzen dute. Haurdun daudela jakin eta ia berehala hartutako erabakia da: abortuen %97,7a lehenengo 14 asteetan praktikatzen dira eta hauen %54a lehenengo 7 asteetan. Adinari dagokionez, %60a 18-30 urte bitartekoak dira eta %37a 18-25 urte bitartekoak. 

Abortatzea, beraz, ez da inkontzienteki eta kapritxoz hartutako erabakia, baizik eta modu kontzientean hartutakoa. Badakigulako gure gorputzekin eta bizitzekin zer egin nahi dugun, askeak garelako. Gure gorputzez, gure sexualitateaz, gure bizitzez nahi dugun bezala gozatzeko eskubidea dugulako. 

ABORTUA GAUR EGUN SEXU OSASUN ETA UGALKETA eta HBE LEGEA (2010) 
Lehenengo 14 asteetan emakumeak bere erabakiz abortatu dezake. 

14 eta 22 aste bitartean 3 baldintzen arabera eten dezake haurdunaldia: 
o Emakumearen osasunarentzat kaltegarria izatea. 
o Fetuaren bideragarritasuna eta 
o malformazio kasuetan. 
o Bortxaketa kasuetan. 

Adin txikikoek ez dute gurasoen baimenik behar. 
Sexu hezkuntza eta haurdunaldien prebentzioa aurreikusten da legean. 

HBE zentro pribatuetan praktikatzen dira, zentro publikoak deribatua ere. 

GALLARDONEK PROPOSATZEN DUEN LEGE ERREFORMAREN EZAUGARRIAK 
Fetuaren eskubideak emakumearen eskubideen gainetik jartzen ditu 

Haurdunaldia eteteko epeak kendu eta egoera batzuetan baino ezin izango litzateke abortua praktikatu: 
o Haurdunaldiak emakumeen 
o osasuna kaltetuko dituzten egoerak. 
o Bortxaketa egoeretan. 

Fetuaren malformazio ez da haurdunaldia eteteko baldintza izango. 

Adin txikikoek gurasoen baimena izan beharko dute. 

Abortatzeko Eskubidearen aldeko EH-ko Plataforma 
Plataforma Feminista de Euskal Herria por el Derecho al Aborto 

 

LAB sarean
{module[111]}

AZKEN ALBISTEAK | ĂšLTIMAS NOTICIAS

Helegiteak aurkeztu dizkiegu 1.200 milioitik gorako kostu estimatua duten anbulantzien makro-esleipenei, eta pribatizazioaren aldeko apustua salatzen dugu

Sindikatuak errekurtso berezi bat jarri du Osasun Sailaren pleguen aurka, Oinarrizko Bizi Euskarriko eta Garraio Programatu eta Hitzartuko zerbitzuei dagokienez. Bestalde, salatu du Alberto MartĂ­nez sailburuak Osasun Planaren ildoak alde batera uzten dituela, gizartearen eskaerari entzungor egiten diola eta beste autonomia-erkidego batzuetan osasun-zerbitzuen kudeaketa publikoa berreskuratzeko izandako esperientzia arrakastatsuak ere baztertzen dituela, lan-arloko ez-betetzeengatik ezagunak diren enpresa piratak saritzen jarraitzeko.

Patronalak Bizkaiko Arrain Kontserben eta Gazituen hitzarmenerako proposamen bat aurkeztu du, eta LABek langileen erabakipean jarriko du

Proposamenean jasotzen diren aurrerapenak urte eta erdi baino gehiagoko negoziazioaren emaitza dira, eta, batez ere, langileen egindako borrokaren eta greben ondorio dira.

Hezkuntza Sailak udal haur eskolei finantzaketa kentzeko aldebakarrez hartutako erabakiaren aurrean, bertako langileak babesten dituen akordioa lortu du LABek

Andoaingo, Usurbilgo, Oiartzungo, Ordiziako, Aretxabaletako eta Gaubeako langileek bertako haur hezitzaile izaten jarraitzeko akordioa sinatu du LABek; ez da kaleratzerik egingo, eta karrerako funtzionarioek tokiko administrazioan haien izaerari eutsiko diote jubilatu bitarte.