LAB ha recibido, hasta el momento, mensajes de apoyo para la Huelga general del 30 de mayo en Euskal Herria, de 43 centrales sindicales de 30 países y naciones los 5 continentes. Entre las centrales sindicales que han mostrado su apoyo destacan PAME (Grecia), USB (Italia), PEO (Chipre, la CTA (Argentina, CTB y CGTB (Brasil), Unete (Venezuela), CITU y AITUC (India), varias centrales de otras naciones de los Estados español y francés, etc.
Grebara joatea “bitarteko eraginkorra” da langileen eskaerak lortzeko
BERRIA.- Javi Amorrortu Cementos Lemonako langileen ordezkariak (LAB) eta Imanol Arrojeria Azpeitiko Corrugadosekoak (ELA) beren enpresen egoeraz hitz egin dute Berria telebistan. Bi enpresa, bi gatazka, bi errealitate. Borroka bera. Greba luzeak egin dituzte biek, eta etziko greban kalera ateratzeko deia egin dute, greba egitea "borroka bide egokia" delako lan baldintza duinak lortzeko.
LABek Nafarroako Kutxako aitzinako egoitza eta Diputazioa lotu ditu 180 metroko txorizo baten bidez
Maiatzaren 30ari begirako ekintza ikusgarri baten bidez, LAB sindikatuak Carlos III.ean dagoen Nafarroako Kutxako egoitza ohia eta Diputazioa lotu egin ditu 180 metroko txorizo baten bidez. Txorizoa Arbizun fabrikatu da, 15 metroko urdaiak batuz, eta Grebaren egunean banatuko da, 19:30etan, Diputazioaren aurrean egingo den eserialdi eta txorizadan. Igor Arroyok Maiatzaren 30eko grebarako deia egin du, "txorizoak bota eta erregimen ustel eta antisozialarekin amaitzeko".
Jaurlaritzak ezarritako gutxieneko zerbitzu abusiboen aurrean helegitea jarriko dute greba deitzaileek
Atzo M30eko Greba Orokorrerako Jaularitzak ezarri nahi dituen gutxieneko zerbitzuak arautzen dituen agindua argitaratu da EAEko Aldizkari Ofizialean. Agindu honen edukiari erreparatuta Jaularitzak zerbitzu minimo abusiboak ezarri nahi ditu, horietako asko Epaitegiek legez kanpokoak direla ebatsitakoak gainera.
Los trabajadores de Alfus muestran una vez más su interes de negociar con la empresa
Las y los trabajadores de ALFUSS FCC continúan con la huelga indefinida contra los despidos. Ayer volvieron a a denunciar su situación y, a su vez, trasladaron a la dirección su disposición a negociar.
Urkulluk Osakidetzan dekretu bidez lanaldiaren luzapena inposatu izana salatzen du LABek
Maiatzaren 27an argitaratu egin da Osakidetzan lanaldia 1614 ordutan ezartzen duen Eusko Jaurlaritzaren Dekretua. Kazike onenen estiloan, Jon Darponen Sailak aldatu egin du indarrean zegoen LAN Baldintzen Akordioa, zeinak 1592 orduko lanaldia jasotzen zuen.
M30eko greba deitzaileek ADEGIk greba egunean Luis de Guindos Ekonomia ministroa gonbidatu izana probokazio hutsa dela salatu dute
Hego Euskal Herrian burutuko den Greba Orokorraren egunean Adegik patronalaren eguna ospatuko du Donostian ideologia neoliberalaren funtsa den "flaxisegurtasunaz" hitzegiteko. Hori gutxi balitz, Espainiako Ekonomia ministroa Luis de Guindos gonbidatu dute. Maiatzaren 30eko greba deitzaileek Adegiren jarrera probokazio hutsa eta herritarrontzat iraingarria dela salatu dute.
Grebalariak ASKE! plataformak mobilizazio sozialen kontrako jazarpenaren eta errepresioaren areagotzea salatu du
Grebalariak ASKE! plataformak prentsaurrekoa eskaini du gaur batez ere greba orokorren testuinguruan ematen ari den jazarpenaren eta errepresioaren areagotzea salatzeko. Modu berean, dei berezia egin die arlo sozial eta sindikalean lanean ari diren pertsonei eta herritar guztiei, lanean jarraitzeko, errepresioaren aurrean ez kikiltzeko, auzipetutako pertsona guztiei elkartasuna adierazteko eta maiatzaren 30eko greba orokorrean parte hartzeko.

