LABek ordezkaritza bidali zuen atzo goizean Arrasaten egin manifestaziora. LABek bat egin du deialdi honekin, enpleguaren —kooperatibista izan ala ez— defentsan eta, Fagorri dagokionez, zuzenean nahiz zeharka suntsituko diren lanpostu guztien defentsan.
LABek fracking bezala ezagutzen den haustura hidraulikoaren teknika baztertu behar dela deritzo
Gaur, urriak 19a frackingaren kontrako mundu mailako eguna izanda, LAB sindikatuak teknika arriskutsu hau Euskal Herrian baztertzea eskatzen du. Sistema energetiko seguruak lortu behar ditugu Euskal Herriaren beharrak asetzeko, lanpostu ugari sortuko dituztenak, garapen ekonomiko orekatuagoa, aire garbiagoa eta herritarrontzat osasun hobea bermatuko duena. Horretarako lehen urratsa, haustura hidraulikoa bezalako teknikak baztertzea da.
Gurbisa enpresako langileen egoera salatzen du LABek
LABetik Gurbisa Servicios Auxiliares enpresako langileak pairatzen ari diren egoera salatu nahi dugu. Langile hauek hilabeteak daramatzate soldata kobratu gabe. Lotsagarria da nola enpresak euren langileen eta udalen aurrean aurpegia ematen ez duen bitartean, eskaintzen dituen zerbitzuengatik kobratzeko premia aurkezten duen udalen aurrean.
EITBko langile batzordeko kideek hitzarmenaren defentsa egin dute
EITBko langile batzordeetako ordezkariok Bilboko EITBren egoitzan elkarretaratzea egin dute ematen ari diren murrizketak salatzeko. Honekin batera Maite Iturbe Zuzendari Nagusiari Madrilek 2012urtean ezarritako Lan Erreforma baliatuz langileen lan hitzarmenak baliorik gabe uztea erabaki duen galdetu diote.
Donapea: Hagamos la investigación biomédica desde el sector público
LAB cree que si lo que se trata es de instalar centros biomédicos en Navarra, lo que se debería de hacer es instalarlos desde el sector público, partiendo de Osasunbidea y de la Universidad Pública de Navarra.
La plantilla de Ambulancias Bizkaia pide al Departamento de Sanidad la readmisión del compañero despedido
El viernes 18 de octubre los trabajadores y trabajadoras de Ambulancias Bizkaia UTE se concentraron a las puertas del Hospital de Cruces para denunciar el despido del delegado de LAB Carlos Díaz, despedido únicamente por ejercer sus funciones de representante de los y las trabajadoras. En la caza de brujas que continuamente mantiene Angel Luis Martínez Calleja gerente y administrador de esta UTE.
Miren Etxezarreta: “Las pensiones públicas son sostenibles e imprescindibles”
Miren Etxezarreta, Bartzelonako Unibertsitate Autonomoko irakaslea eta Taifa Ekonomia Kritikoko Mintegiko kidea, Iruñean eta Donostian izan da LAB sindikatuaren Ipar Hegoa fundazioaren eskutik. Pentsio publikoak erabat bideragarriak direla esan zuen Etxezarratak, eta pentsio publikoen aurkako erasoaren helburua eremu hori pribatizatzea dela, herritarren kontura banketxeek negozioa egin dezaten.
LABek Europako Foru Sozialaren topaketetan parte hartu du Brusselasen
Urriak 17 eta 18 bitartean Europako foru sozialaren topaketa burutu da Brusselasen Europar Batasuneko parlamentoaren instalazioetan Europar Ezkerreko talde parlamentarioaren (GUE/NGL) babespean.
Euskal Herriko zerbitzu publikoen kalitateko sistemaren alde bertan negoziatzeko eskubide aldarrikatzen du LABek
Bertoko gehiengo sindikal eta sozialaren borondateari jaramon egin beharrean PNVk gobernatzen duen Jaurlaritza eta UPNk zuzentzen duen Nafar Gobernua, otzan otzan funtzio publikoan Madrildik inposatako murrizketa guztiak ezartzen ari dira. LABek bi gobernuei gure lan baldintzak bertoko ordezkaritza sindikalarekin etan inolako mugarik ezarri gabe negoziatu ditzatela eskatzen die.

