Asteburua berririk gabe pasatu ostean, INCOESA atarian 50 lagun baino gehiagok ekin diote asteari. Ordu erabakiorrak bizi dituzte, une batetik bestera zuzendaritza enpresako produkzioa bertatik eramateko bere asmoa gauzatzen has daitekeelako. Ostiralean manifestazioa deitu dute deslokalizazioari ezetz esateko eta lanpostuen defentsan.
LAB muestra su solidaridad con las víctimas del accidente de tren en Galiza
LAB muestra envía sus condolencias y su solidaridad a los familiares y amigos de las 79 víctimas fallecidas como consecuencia del accidente de tren en Galiza. Asimismo, enviamos nuestra solidaridad a la clase trabajadora y al conjunto del pueblo gallego.
“Hay que organizar la lucha, crear conciencia y utilizar instituciones locales para crear micro-modelos”
LABek instituzioei pentsio erreforma berriaren aurrean bide propioa egiten hastea eskatu die
LAB sindikatuak Espainiako Gobernuak irailean gauzatuko duen pentsioen erreformak erretiratuko diren hurrengo belaunaldiak pentsio publikorik gabe uztea eta gaur egungoak ahal den gehien murriztea bilatzen duela salatu du. Euskal Herrian beste era batez joka daitekeela aldarrikatu du eta bide horretan, Eusko Jaurlaritza eta Nafarroako Gobernuari bide propio baten alde egin dezatela exijitu die.
LABek Osakidetzako zuzendaritzei ordaindutako diru-sariei buruzko informazio argia exijitzen du
LABek Jon Darponi Osakidetzako zuzendaritzei ordaindutako diru-sariei gaineko azalpen publikoak legebiltzarrean eman ditzan eskatu nahi dio. Era berean berriro ere bi aldarrikapen hauek jarri nahi ditu mahai gainean: zuzendaritzei intzentiborik ez , eta libreki izendatutako lanpostu guztiak desagerraraztea, entxufismoa eta alderdikeria osasun publikotik desagerrarazteko.
PNVren gobernuak Osakidetzan lanaldiaren luzapena eta 2.600 behin-behineko lanpostu desagertzea inposatu du dekretu bidez
LAB Osasungintzak Osakidetzan lanaldia 1.614 ordutan ezartzen duen Eusko Jaurlaritzaren Dekretuak 2.600 lanposturen galera ekarriko duela satatu du. Guzi honen berri emateko eta batez ere ebentualei zuzendurik gai honen gaineko informazioa jasotzen duen orri bat argitaratu du.
LABek salatu egiten du Adegik Ander Rodriguez Diputatuari eginiko egozpena
Gipuzkoako adinekoen egoitza eta eguneko zentruetako lan gatazkarekin lotuta, LABek salatu egin nahi du ADEGIk Gipuzkoako Gizarte Politikako diputatu Ander Rodriguezen aurka Fiskaltzaren aurrean aurkezturiko idatzia, non eguneko zentroen gatazkan enpresei mehatxu egitea egozten dion. LABetik, beste behin, gai honi lotuta Gipuzkoako Foru Aldundia erakusten ari den jokabidea txalotzen dugu, orain arte hartutako jarrera eta erabakiei gure sostengua ematen diegu.
M4Fko langileen borrokak kaleratzeak ekidin ditu
Hilabete t’erdi borrokan eta 30 egun greba mugagabean izan ondoren, eitb.com webguneaz arduratzen diren M4F enpresako langileek kaleratzerik ez dela izango dioen akordioa sinatu zuten astelehenean. Akordio sinatzea oso gogorra izan dela aitortu dute langileek lan baldintzak okerrera egingo dutelako, baina era berean pozik agertu dira lanpostu guztiak bermaturik geratu baitira.
Ostalaritzako Elkarteak eta Adegik emandako irizpideak jarraituz sektoreko langile asko lan baldintzak okertzeko mehatxua jasotzen ari dira
Gipuzkoako Ostalaritzako Elkartea eta Adegik emandako irizpideak jarraituz, hau da, Lan Erreforma berria aplikatuz, sektoreko langile asko bere nagusiengatik epe batetik aurrera beraien lan baldintza okertzeko mehatxua egiten zaien eskutitz ezberdinak jasotzen ari dira. LABek ez ditu horrelako jarrerak onartuko eta langileon lan baldintza defentsan salaketa desberdinak burutuko ditu.

