Gizarte Ekimeneko ikastetxeetako negoziazio mahaian ordezkaritza duten sindikatu guztiek (ELA, CCOO, STEE-EILAS, LAB eta UGT) oso larritzat jotzen dituzte EAEko itunpeko irakaskuntzako patronalek 2010eko maiatzetik aurrera hartu dituzten erabakiak. Honen aurrean mobilizazio jarraituak planteatu dituzte, lehen erreferentzia irailaren 26an sektore osoan deitu duten greba eguna izango da.
Beasaineko Fundiciones Estanda enpresan LABeko afiliatua den langile bat hil da lan istripuz
Lan istripua Beasaineko Fundiciones Estanda enpresan gertatu zen atzo 16:00ak aldera. Enpresa batzordeak (LAB, ELA eta CCOO) kontzentrazioa deitu du gaur, hilak 13, eguerdiko 12:00etan enpresa aurrean. Istripua gertatu zenetik, 24 ordutako lanuztea burutzen ari dira langileak. Arratsaldean LABek elkarretaratzea deitu du Tolosan arratsaldeko 19:00etan.
LABek dei egiten die Euskal langileei, 197/2006 Doktrinaren aurka Herrirak Iruñean antolatutako ekitaldian parte hartzeko
Ekainaren 8a ezkeroztik Herrira mugimenduak 197/2006 doktrinaren aurkako "Herritarron Epaia" ekimen ibiltaria abian du; Euskal Herri osoko 80 herri, hiri eta auzotatik pasatu ondoren, larunbat honetan, irailak 14, emango zaio amaiera Iruñeako Anaitasuna pabilioian.
Grebalariak Askeko kideek, sindikatu eta eragile sozialek greba eskubidea aldarrikatu dute M29ko hiru grebalarien kontrako epaiketaren azken saioan
Los y las trabajadoras de Golf Gorraiz continuan con la lucha
1.000 pertsona inguru elkartu ziren Bartzelonan SATi elkartasuna adierazteko
Irailaren 10ean, SAT sindikaturi elkartasuna adierazteko eta errepresio sindikal eta soziala salatzeko ekitaldia izan zen Bartzelonan. 1.000 pertsonatik gora bildu ziren Intersindical Valenciana, IAC eta STEI-i Intersindicalek antolatutako ekimenean. LAB sindikatua ordezkatuz, Igor Urrutikoetxea, Nazioarteko idazkariak hartu zuen hitza.
Kataluniarren burujabetza aldarrikatu du LABek
Gaur, irailak 11, Catalunyako Diadaren harira, kataluniarren burujabetza aldarriekiko babes ekitaldia egin du LABek Iruñeako egoitzaren aurrean. Ekimenean Ainhoa Etxaide, LABeko idazkari nagusiak, sindikatuak egun honetarako kaleratu duen adierazpena aurkeztu du. Adierazpenean mobilizazioa eta aktibazioa herrien askatasun giltza dela azpimarratzen da, besteak beste. Euskal Herrian ez ezik, Catalunyan bertan ere bat egin du LABek egun honekin, sindikatuko ordezkaritza bat bertan delarik.

