Atzo 2012ko martxoan egindako Greba Orokorrean atxilotutako 6 lagun epaitu zituzten. Epaiketa hauen atzean grebarako eskubidea kriminalizatzeko eta borrokan diren langileei izua sartzeko nahia besterik ez dela deritzo LABek eta hau salatzeko elkarretaratzea egin du epaitegien atarian. Epaiketak fiskaltzak ere absoluzioa eskatu du, auzipetuen aurkako frogarik ez dagoela argudiatuz.
Nanuk-eko langileek manifestazioa burutuko dute Elorrion, enpresak bigarrenez negoziazio mahaia apurtu duelako
Atzo eguerdiko 13:00etan bilera egon zen Eusko Jaurlaritzaren Bilboko egoitzan, baina enpresa eta haren ordezkariak ez ziren azaldu ere egin. Hau da NANUK enpresako gatazkarekin enpresak apurtzen duen bigarren negoziazio mahaia. Lehena, irailean zehar, enpresaren bulegoetan bertan, Elorrion gertatu zen.
Sindikatu eta gizarte eragileek pobreziaren kontrako neurri zehatz eta eraginkorrak eskatu dizkiete administrazioei
Sindikatu eta gizarte eragileek kontzentrazioa burutu dute gaur Bilbon, Eusko Jaurlaritzaren egoitzaren aurrean. Bertan, Pobreziaren kontrako Nazioarteko Eguna dela probestuz, administrazioei eskatu diete pobreziaren aurkako neurri zehatzak eta eraginkorrak abiaraz ditzaten. Bide batez, larunbatean pentsioen murrizketen kontra eta eredu propioaren alde Bilbo, Donostia, Gasteiz eta Iruñean larunbatean burutuko diren manifestazioetan parte hartzeko deia egin dute.
La plantilla de Ambulancias Bizkaia UTE inicia movilizaciones contra el acoso sindical
El gerente de la empresa ha despedido al delgado del sindicato LAB Carlos Díaz. Ante este ataque contra la labor sindical la plantilla se movilizará mañana viernes en la entrada principal del Hospital de Cruces. El anuncio se ha realizado hoy en rueda de prensa.
Pentsioen murrizketen kontrako mobilizazioak bihar hego Euskal Herriko lau hiriburuetan
Bihar, urriak 19, pentsioen murrizketen aurka azaltzeko eguna dugu. ELA, LAB, ESK, STEE-EILAS, EHNE, HIRU, CNT eta CGT sindikatuek eta hainbat gizarte eragilek deituta PPren Gobernuaren pentsio erreforma salatu eta haren kontra aurrean izango garela adierazteko mobilizazioak izango dira Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan. Donostian (Bulebarrean) eta Bilbon (Jesusen Bihotzean) arratsaldeko 17:30etan, Gasteizen (Bilbao Plazan) 19:00etan eta Iruñean (Bus geltoki zaharrean) 18:00etan dira hitzorduak.
LABek EITBk aurkezturiko Gizarte Erantzukizun Txostena marketing kanpaina hutsal bat dela deritzo
EITBk komunikabide publikoaren "Gizarte Erantzukizunaren" AENOR egiaztapena lortu izanaren albistea iragarri du bere webgunean. LABek txosten hauek nori zuzenduta egiten diren ez dakiela salatu du, bertan azaltzen dena ez baita langileek ederki ezagutzen duten errealitatera gerturatzen.
La dirección de Metro Bilbao se compromete a reunirse con la plantilla de Alfus
Pentsionistak Martxan plataformako kideek Madriletik berriz ere lapurretan ari direla salatu dute
Bilbo, Donostia eta Gasteizen Pentsionistak Martxan Plataformak elkarretaratzeak burutu ditu Madrildik inposatzen dituzten erreforma eta murrizketak salatzeko. Elkarretaratzean dagoeneko pentsio erreformaren aurka jasotako 40.000 sinaduren berri eman dute. Sindikatu eta eragile sozialek datorren larunbaterako deitu duten manifestaziora joateko deialdia ere luzatu dute.

