2026-10-05
HomeLAB SindikatuaIgor UrrutikoetxeaIgor Urrutikoetxeari omenaldia urtarrilaren 18an Lezaman arratsaldeko 18:00etan

Igor Urrutikoetxeari omenaldia urtarrilaren 18an Lezaman arratsaldeko 18:00etan


Azaroaren 28an Brasilen, istripu larri baten ondorioz hil zen gure lagun, kide eta LABeko nazioarteko arduradun Igor Urrutikoetxearen gorpua ostiralean iritsi zen Euskal Herrira. Lehen harreraren ostean, merezi duen omenaldia Lezamako frontoian egingo diogu urtarrilaren 18an, larunbata, arratsaldeko 18:00etan. 

Igor… pertsona aparta benetan!
Lehen harreran Alberto Cristobalek LABen izenean Igor Urrutikoetxea gure kideari eskainitako hitzak.

Omenaldia urtarrilaren 18an Lezaman

Igorri merezi duen omenaldia urtarrilaren 18an, larunbata, bere jaioterrian, Lezaman, egingo zaio.

Rafa Diez: «Agur lagun!»
Rafa Diez Usabiagak El Duesoko espetxetik Igorri idatzitako gutuna.

Elkartasun mezuak
Munduko txoko guztietatik ehundaka elkartasun mezu iristen ari dira. 

LABek  jasotako elkartasuna eskertu nahi du
Planetako txoko guztietatik jasotzen ari garen elkartasuna eskertu nahi dugu, bereziki, FSM, CTB sindikatu brasildar eta PCdoB Brasilgo alderdi komunistako kideek azken hilabete honetan zehar emandako babesa eta laguntza. Gure lagun eta burkideak 38 urte zituela utzi gaitu, baina bere lanak, engaiamenduak eta borrokak bizirik diraute.

Igor Urrutikoetxea Bilbao
Bizitza laburra, baina zure bihotza bezain zabala. Burkide bikaina, lagun aparta. Bidaiari nekaezin hori, alde egin diguzu bete ezineko hutsunea lagata.

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

EAJk maizterren aurka eta errentismoaren alde egin du, birbanaketa politikei uko eginez eta eskuin muturrari atera irekiz

Espainiako Kongresuan etxebizitzari buruzko bi lege dekretuen bozketan errentisten interesekin lerratu dira EAJ eta UPN, eta LABetik mobilizazioak areagotzeko deia egiten dugu.

Migranteen egoera prekarioa azaleratzen dute langabeziaren datuek

Joan den hilabeteko argazki sozioekonomikoaren zantzuak ikusten jarraitzen dugu, langabeziak gora egin baitu azken hilabetearekin alderatuta, aurreko urteetan beti jaitsi izan denean. Beraz, 3.238 langabetu gehiago daude Hego Euskal Herrian, eta Erregimen Orokorrari dagokionez, 1.103.547 afiliatu iraileko azken egunean.

Basquevolt salatzen dugu lan-diskriminazio arrazista, matxista, morofobiko eta islamofobikoagatik

Apirilean, bere laborategietako batean leherketa bat gertatu eta egun batzuetara, Basquevolt enpresak bi langile kaleratu eta zigortu zituen arbitrarioki. LAB sindikatuarentzat, ekintza hori funtsik...