2026-10-04
HomeErrepresioaOinarrizko eskubideak larriki urratuz, euskal gizartearekiko erabateko mespretxua adierazi du Espainiar estatuak

Oinarrizko eskubideak larriki urratuz, euskal gizartearekiko erabateko mespretxua adierazi du Espainiar estatuak

Tantaz tanta ekimenak euskal presoen eskubideen alde bihar Bilbon deitutako mobilizazioaren debekua gogor salatu nahi du LAB sindikatuak. Oraingoan, Estatuaren erasoak, Euskal Herrian eskubide zibil eta politikoen aldarrikapena eta praktika, biak ditu jopuntuan, presoen eskubideen aldeko aldarria isilarazteko helburuz adierazpen eta biltzeko eskubidea ere erasotu direlako.

Konponbideari erasorik ez!
Euskal Preso Politikoen Kolektiboko bitartekarien aurka Espainiar Estatuak burututako operazioa salatu eta atxilotuak askatzeko eskatuz elkarretaratze ezberdinak egin dira gaur goizean Euskal Herrian.

Nafarroako hainbat eragilek atxiloketak salatu dituzte
Gaur goizean Iruñean hainbat eragilek prentsaurrekoa eskaini dute EPPKko bitartekarien kontrako operazio poliziala salatzeko. Operazioak presoen eskubideen aldeko ekimenak kriminalizatzea bilatzen duela salatu dute.

 LABek gogor salatu nahi du Espainiar Estatuak abiatutako azken polizia operazioa 

Eraso honek agerian uzten du Espainiar Estatuak euskal jendartearekiko duen mespretxuaren tamaina. Bultzada politiko argia duten erabaki hauekin euskal herritarron oinarrizko eskubideen aurka etengabeko erasoan dihardute, inolako begirunerik gabe euskal gizarteari iseka eginez.

Euskal Herrian abian dugun garai berriaren aurrean euskal gatazkaren konponbidean, dagokion erantzukizunetik ekarpenak egiten beharko lukeen Estatuaren aldetik, euskal jendartearen ilusioak eta aldarrikapenak erasotu eta antzutzeko nahia besterik ez dugu ikusten. Muturreko jarrera antidemokratikoan tinko jarraitzen du, ez du beste errezetarik, eskubideen erasoan eta etsipenaren formulan sakatzea baino.

Hori horrela, gaur inoiz baino premiazkoagoa dugu bide propioa bat egitea. Gure kabuz, herri bezala, euskal eragile politiko, sindikal eta sozialen arteko akordioetatik, eta euskal jendartearen inplikazioarekin, konponbide prozesuan aurrera egiteko urratsak egin behar ditugu, eragileon erantzukizunetik, jendartearen ilusiotik, eta guztion konpromisotik.

Amaitzeko, azken eraso honen aurrean are eta indartsuago, euskal presoen eskubideen aldeko borrokan jarraitzeko deia luzatu nahi diegu langileei. Lantokiz lantoki eta kalean, aurrerantzean ere etenik izango ez duten ekimen eta mobilizazioetan.

Euskal Herrian, 2014ko urtarrilaren 10ean

  

 

LAB sarean
{module[111]}

 


AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

EAJk maizterren aurka eta errentismoaren alde egin du, birbanaketa politikei uko eginez eta eskuin muturrari atera irekiz

Espainiako Kongresuan etxebizitzari buruzko bi lege dekretuen bozketan errentisten interesekin lerratu dira EAJ eta UPN, eta LABetik mobilizazioak areagotzeko deia egiten dugu.

Migranteen egoera prekarioa azaleratzen dute langabeziaren datuek

Joan den hilabeteko argazki sozioekonomikoaren zantzuak ikusten jarraitzen dugu, langabeziak gora egin baitu azken hilabetearekin alderatuta, aurreko urteetan beti jaitsi izan denean. Beraz, 3.238 langabetu gehiago daude Hego Euskal Herrian, eta Erregimen Orokorrari dagokionez, 1.103.547 afiliatu iraileko azken egunean.

Basquevolt salatzen dugu lan-diskriminazio arrazista, matxista, morofobiko eta islamofobikoagatik

Apirilean, bere laborategietako batean leherketa bat gertatu eta egun batzuetara, Basquevolt enpresak bi langile kaleratu eta zigortu zituen arbitrarioki. LAB sindikatuarentzat, ekintza hori funtsik...