ABERTISeko hitzarmenak gaurko negoziazio eremua galdu eta langileen lan baldintzak aldatzea ekarri du. Hau dela eta, martxan jarritako mobilizazio egutegiarekin jarrraituz, datorren astelehenean, hilak 12an, AP-68ko langileak kontzentrazioa bat eginen dute N625 Arrigorriaga-Ugaoko biribilgunean.
Gainera Abertis aurrera eramatzen ari den modernizazio planaren ondorioz emplegua desagertzen ari da peajeetako langileak makinekin ordezkatzen ari baitira. Egoera honen aurrean langileek asanblea bat egin zuten eta bertan mobilizazioak hastea erabaki zuten maiatzeko astelehen guziz eta gauzak hobera egin ez balute ez dute baztertzen datozen hilabeteetan mobilizazioak areagotzea.
Esperokoa zenez, Osakidetzako Sektoreko Mahaiaren azken bilerak ez du onik ezta berrikuntzarik ekarri. Negoziazio barik eta Osakidetzako Zuzendaritzaren aldetik konpromisorik ez.
• 35 orduko jardunaldia.
• EPE berriak
• Publikora ekarri esku pribatuetan dagoen guztia.
• Txandak orokortzea (kirofanoak eta beste probak arratsaldez normaltasunez) eta guardien sistema bertan behera.
• Peonadarik ez.
• Langilegoa gaztetzeko neurriak.
Jarraian, bileran komentaturiko puntu interesgarriak:
Garapen Profesionalaren ostean, ELAk mahaitik altxatzea merezi zuela esan zuen. Gure iritziz, harrigarria da nobedarik gabeko bilera batean halako plantamenduak entzutea, oso neurri larrien aurrean (jardunaldia, kanoso eta APak, soldata…) LABek gauza bera proposatu duenean inork ez zuenean “egoki” ikusten. Ulertzen dugu garapen profesionalarena eraso bat dela, baina ez larriena.
• MUGIKORTASUNA: Osakidetzak jendea mugitu behar du eta horretarako marko legala sortu nahi du. Formakuntza baremotik at gera liteke.
• ALDI BATERAKO KONTRATAZIOA: sortutako iskanbilaren ondorioz, Osakidetzak esaten du soilik aldatuko duela oraingo akordian jasotzen den 2 ZERRENDAko sistema hala eskatzen badu gehiengo sindikalak. Hori ez dagoenez, momentuz 2 zerrendak geldituko dira, baina eztabaida ez omen dago itxita. Paradoxikoki, oraingoan bai behar duela Osakidetzak sindikatuon iritzia…
• GARAPEN PROFESIONALA: Osakidetzaren aburuz, diru falta eta legeek agintzen dutelako, momentuz ez da egingo deialdi berririk, orain ordaintzen dena jarraituko ordaintzen eta 2011ko deialdia “izozturik” gelditzen da dirurik izan arte. Beraz, jakin ez genekien ezer.
• KANOSOAK: PNVk ez du ezarriko Osakidetzan Ertzaintzaren sententzia; Mahai Orokorrera eramango dute gaia bertan erabakia har dezaten.
Bestaldetik, ELAk eskaturik bildu ginen mahai sektorialeko sindikatu guztiok (ELA, SATSE, SME, LAB, CCOO eta UGT) eta enplegua eta garapen profesionalaren gaineko mobilizazio plangintza bat proposatu ziguten…Hau da, irailetik hona LAB hiru aldiz proposatu duena eta emaitzik eman ez duena sindikatuon borondate faltagatik, ELArena barne. Hala ere, LABek denon arteko fronte komuna sortzeko helburua mantentzen du, Osakidetza negoziatzera eta enplegu sortzera behartzeko. Espero dezagun oraingoan, Osakidetzako gehiengoa daukan sindikatuak deialdia egin duenez, akordioa lortzerik egotea. Izan ere, LABek borroka jarraituko du osasun sistema publikoa eta langileon lan baldintzak defendatzen.
Hasiera batetik argi utzi genuen PNVk aurkeztutako proposamenari (zerrenda bakarra) oniritizia ez geniola emango. Esan gabe doa, orain indarrean dagoen sistema ere ez dugula konpartitzen eta ez genuela sinatu bere momentuan (2011).
Gai honetan bi klaberekin jokatzen dugu: lehentasuna enplegu sortzea da eta kontratazioari eutsi eta handitzea (horretarako dekalogoa aurkeztu genuen mahai sektorialean); eta guk EPE eta kontrataziorako proposamen propioa daukagunez, hortik negoziazio zabala ireki nahi dugu. Baina logikoa denez, sistema berriak aplikatuko lirateke balizko EPE berri baten ostean, ez orain.
Guk Osakidetzari eskatu diogu gai honekin guztiarekin amai dezala, EPE behingoz bukatu eta zerrenda berriak (orain dauden irizpideekin) martxan ipintzeko.
Gure postura argia da: ez dugu zerrendak osatzeko irizpide aldaketa sinatuko (nahiz eta oraingoak ez ditugun konpartitzen). Beraz, LABek ez du ezer blokeatzen. Osakidetzak berak esan du 2014 amaiera aldera aterako omen direla zerrenda berriak eta bitartean (EPE errosolbitu behar da) saituko direla beste ‘akordio bat bilatzen‘.
Zergatik ez du esaten Osakidetzak norekin adostu zuen sekretupean (aldebiko bilera horietako batean, zeinetara LAB ez doan) zerrenda bakarra ipintzea? Nortzuk dira sindikatu horiek baietz esan zutenak eta orain, polemika ikusita ezetz esaten dutenak?.
Uste dugu halako manipulazioek ez diotela inolako mesederik egiten zerrenda bi defendatzeko borrokari. Beste interes batzuk egongo dira atzean. Bukatzeko, eta LABek ez daukanez zer izkutatu, azken mahai sektorialeko aktak heltzen direnean, nahi duenarekin konprobatu dezakegu zer planteatu genuen bertan. Badakigu, ´gezurrak hanka motza du´.
Euskal Herrian, 2014ko maiatzaren 7an
Atzo, LAB, ELA, STEE-EILAS, CCOO eta UGT sindikatuek deituta Heziketa Bereziko Kolektiboan, baliabide tekniko zein profesional guztietan ezartzen ari diren murrizketak salatzeko elkarretaratzea burutu zen.
Heziketa Bereziko Kolektiboan, baliabide tekniko zein profesional guztietan ezartzen ari diren murrizketak salatzeko eta Sailaren 11 urtetako utzikeriak Hezkuntza Berezian eragiten ari den egoera jendartearen aurrean agertzeko jo dugu komunikabideetara, gure salaketa publikoa egin dadin. Arrazoi nahiko ditu kolektibo honek bere egoera jendarteari ezagutarazteko.
Hezkuntza Premia Bereziak dituzten 1300tik gorako ikasleen banakako arreta ematen jarduten dugun langileok (Espezialistak, Fisioterapeutak, Keinu Hizkuntzako Interpreteak, Lan-Terapeutak,Logopedak,Transkriptoreak…) 11 urte daramagu Lan Hitzarmen berri bat negoziatu nahian. 2003. urtetik daukagun Lan Hitzarmena ez eraberritzeak langileen lan baldintzen okertzea ekarri du. Ondorioz, kolektiboan lan egitea guztiz zaila bilakatu delarik. Hezkuntza Sailak, kolektibo honek jasaten duen egoera hau arintze aldeko inolako ahaleginik ez egiteaz gain, kontsolidatutako eskubideen urraketak dakartzaten aldebakarreko erabakiak ere hartu ditu. Kontuan izanda, adibidez, murrizketak, ez direla gaur egungo krisialdiak eragindakoak, 2004-05 ikasturtetik honako ikasturte guztietan ezarritakoak baizik.
Langileen lan-baldintzen okertze honen adierazleen artean hauexek nabarmendu beharra dago:
• Ratioen handitzea, atenditu beharreko ikasle kopuruaren handitzea
• Asteko 41,5 ordutako jardunak ezartzea
• Langileen lan zama handitzea (hazkunde 0 kontratazioan) eta ondorioz, kalitatearen gutxitzea zerbitzuan.
• Langile ordezkoen diskriminazioa, Administraziopeko beste kolektiboekiko, udako hilabeteak ez kobratzean
• Erdi mailako langileen (Fisioterapeutak eta Lan-Terapeutak) diskriminazioa, irakasleekiko homologazioa ez gauzatzeagatik izozketa–
• Lanpostuen ezegonkortasuna
• Lanpostuak betetzeko hizkuntza eskakizunak ez errespetatzea
• Barne Formakuntzarako akordioak ez betetzea
• Eskolaz-eskola aritzen diren langileei, itinerantzien zama berauen gain botatzea
Ingeleseko barnetegiek edo kablerik gabeko ordenagailuek berehalako oihartzuna izaten dute jendartean eta komunikabideetan; letra handiko (eta letra txikiko) titularrak lortzen dituzte.
Heziketa Bereziak zenbaki txikiak baditu ere (heziketa premia bereziak dituzten ikasleak eta Heziketa Bereziko langile ez dozenteak, eskola komunitatearen %3,5a dira) balore handiko zerbitzua ematea du helburu: hezkuntza premia bereziak dituzten ikasleek gainontzeko ikasleek dituzten aukera berdintsuak edo handiagoak izatea, berauen inklusiorako bideak erraztuz.
Gure ustetan heziketa premia bereziak dituzten ikasleak ezin dira izan murrizketen politika bortitz hau pairatzen dutenak, ikasle guztiek eskubide berdinak izan behar dituzte, eta, heziketa bereziko premiak dituzten ikasleen benetako inklusioa bermatzeko erantzun berezituak behar dituzte eskola komunitatearen aldetik; horretarako Hezkuntza Sailak baliabide gehiago jarri behar ditu eta ez gutxiago. Ikasle hauen beharrak ekonomiaren egoeraren gainetik egon behar dira. Lotsagarria deritzogu bai aurreko Hezkuntza Administrazioak, baita egungoak ere, laguntza gehien behar duten ikasleekin horrela aritzea.
Ikasle hauen familiei argi eta garbi adierazi nahi diegu profesionalok ez dugula etsiko gure eskaera eta erantzunean, jatorriz ahula den kolektibo honekin lanean gogoz aritzen eta arituko garela.
Hezkuntza Sailari eta bere buru den Cristina Uriarte Sailburuari, Hezkuntza Berezian ezartzen ari diren murrizketak(igoera zero) bertan behera uztea exijitzen diogu. Kalitatezko hezkuntza publikoa, inklusiboa eta integrala eskaini nahi badu, kontuan izan behar baitu ikasle hauen benetako beharrei erantzun zintzoa ematea dela bidea; ikasle hauek behar dituzten baliabide tekniko zein pertsonalekin zekenkeriarik gabe jokatzea ez beste dela bidea.
Nafarroako Osasun Plataformak deituta, bihar hilak 10, manifestazioa dago deituta Iruñean "Defendamos nuestra salud. Murrizketarik ez, Pribatizazioarik ez" lelopean. Osasunbidea okerrera daramaten erabakien aurrean LABek, Plataformako kide moduan, bertan parte hartzeko deia luzatu nahi du.
Plataformak manifestazioaren arrazoiak azaltzeko manifestu bat atera du eta manifestazioari atxikitzeko ere formulario bat ere martxan jarri du.
Zerbitzu publikoetan azken hilabeteetan enpleguaren alde burutzen ari den dinamikaren baitan, LAB Donostian mobilizatuko da gaur, bereziki, Osakidetzan ematen ari den enplegu suntsiketa salatzeko. "Kalitatezko zerbitzu publikoak-enplegua sortu" lelopean Groseko anbulategiaren aurrean bildu dira LABeko kideak.
2013ko urtarriletik 2014ko azarora bitarte Eusko Jaurlaritzak administrazio publikoan ia lau mila kontratazio gutxiago egin ditu. Eta bereziki nabarmentzekoa da Osakidetzako errealitatea, epealdi honetan ia hiru mila kontratazio gutxiago egin baitira bertan. Horrek langileen lan kargetan, herritarrek jasotzen duten zerbitzuaren kalitatean eta orokorrean langabezi tasetan eragin nabarmena du. Gainera, lanaldi partzialen gorakadak maila batean datu hauek makilatu egiten ditu, kontratazioetan eragin kaltegarriena lanaldi osokoetan ematen ari baita.
Egoera honen jatorrian PNVren gobernuak Madriletik PPk inposatutako neurriei men egin eta bertan aplikatu izana kokatzen dugu: lan astearen luzapena, jai egun ezberdinak kendu izana, bajen ordainketa murriztea eta abar.
Enplegu publikoaren defentsak zentralitatea eskatzen du LABen iritziz, eta helburu horrekin, zerbitzu publikoetan enplegua sortzeko neurri zehatzak proposatu eta defendatzen ditu sindikatuak (LABek proposatutako neurriak).
Datozen asteetan mobilizatzen jarraituko da LAB. Maiatzaren 15ean Gasteizko delegaritzaren aurrean irakaskuntzaren enpleguaren alde mobilizatuko da eta maiatzaren 22an Bilboko Eusko Jaurlaritzan administrazioko enpleguaren defentsa egingo du.