{module[111]}
Iñaki Isasi Perez buru duen SAR QUAVITAEtik kaleratu zituzten LABeko bi delegatuek ikatza eraman diote Sabin Etxeara EAJk kudeatu eta bultzatzen duen zerbitzu sozialen eredua salatzeko.

Bidezkoa izan barik, langabeziara bidaliak izan ziren bi delegatiuak egoitza horretan gerokultoreak eta ordezkari sindikalak zirenean. Egoera hau ez dute beraiek bakarrik salatzen,, bi epailek nulutzat eman dituzte jadanik kaleratze bi hauek, delegatuak izateagatik kaleratuak izan zirela frogatu zelarik eta delegatuek aspaldi esaten ari zirena baieztatuz. Lankideak eta sektoreko hitzarmenaren aldeko borroka sindikala aurrera eramateagatiko zigorrik latzena jaso zuten.
Sabin Etxeran EAJren eredua salatzera hurbildu ziren atzo, alderdiak kideen onurako onartzen baitituzte holako eta bestelako jazarpenak, erabiltzaileen kalterako badira ere. Aldundiaren gai sozialetako buru den Maria Pilar Ardanzak beste alde batera begiratu izana salatu zuten, bere lana jendarteko nagusiak eta mendekotasunak dituzten pertsonei arreta ematea denean. Delegauek "Kaleratze hau,estrategia mafioso baten pausua bat izateaz gain, EAJren diseinuan enkajatzen duen praktika" bat dela adierazi zuten.
Hala ere estrategia honek porrot egin diela esan zuten; "orain arte epaiketa guztiak irabazi ditugu eta egoitzako langileak gara gaur egun. Are gehiago, oraindik delegatu gisa egiten dugu lan egunero, nahiz eta enpresak ez dion jazarpenari utzi" gaineatu zuten.
Jazarpen sindikala duela urtebete baino gehiago hasi bazen ere, inoiz baino indartsuago daudela adierazi zuten kaleratutako LABeko bi delegatuek eta "erabiltzaile zein langileek jasaten dituzten irregulartasunak salatzen jarraituko" dutela adierazi zuten. Bide honetan, EAJri dei egiten zion burkideen artean bazterrak nahasteko eta ardurak argitzeko, eta ez dadila berriro akoso sindikalik gertatu, alderdiko inoren mendean dagoen enpresan. Bestalde, Aldundiari legea errespetatzeko exijitu zion, "bera baita zerbitzuaren titular eta erantzulea".
Toki Administrazioaren Arrazionalizazioari eta Jasangarritasunari buruzko Legea, 7/1985 Legea aldatzen duena (Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen Legea, TAOL), gaur behin betirako onartua izan ondoren, 2014ko urtarrilean indarrean sartuko da.
Bestalde, erreforma honen inguruan PPrekin sinatutako akordioari buruz EAJk esango duenaren gainetik, akordio honek egiten duen ekarpen bakarra da legea betetzearen kontrola, gai batzuetan, diputazioen esku uztea. Alegia, legea bete beharko da, nahiz eta betetzearen kontrola diputazioek egingo duten.
UPNk eta PNVk Euskal Herriko herritarrei azalduko beharko diete zertara datorren Madriletik ezarritako erreformei etengabeko sostengua. Agerikoa da espainiar eskumaren eredu ekonomiko eta sozial bera dutela. Irailean PNV, PSE eta PPren artean sinatutako akordioa alderdi hauen aldetik espainiar Estatuak ezartzen jarraitu nahi digun erreforma ziklo osoaren aldeko bermea da.
Erreforma proiektu honek jasotako kritika ugariengatik hasierako zirriborrotik azkeneko testura aldaketa asko egin dira, baina bere helburu politiko eta estrategikoa argia da. Eskubide sozial eta laboralen kontrako eraso berria suposatzen du: zerbitzu publiko askoren desagerpena eta honekin batera milaka lanpostuen galera.
Erreforma honekin hurbiltasunaren oinarria desagertu egingo da, zerbitzu publikoak herritarrengandik urrundu nahi dituztelako. Bestalde, eraginkortasuna eta finantza jasangarritasunaren printzipioek oinarrizko zerbitzuen pribatizazioari atea zabalduko diote. Izan ere, erreforma honen oinarrizko helburuetako bat da, hitzez hitz: “ekimen ekonomiko pribatuari laguntzea administrazioen neurririk gabeko esku-hartzeak ekidinez”.
Eta hau dena zergatik? Espainiako Gobernuak nahi duelako toki-administrazioak ere parte-hartzea Banka salbatzeko kanpotik emandako laguntza finantzarioaren ordainketan. 8.000 miloi euro 3 urtetan murriztu nahi dizkie udalei eta horretarako hainbat udal eskuduntza kendu nahi ditu, hauen artean gizarte zerbitzuetako prestazioak eta gizarte sustapena eta birgizarteratzea. Bankuen interesak gordetzeko herritarrei egiten zaien lapurreta hau justifikatu nahi du espainiar gobernuak udalei gehiegizko defizita izatea eta bidezkoaren gainetik zorpetzea leporatuz, jakinda adierazpen horiek gezurrak direla. Hain zuzen toki-administrazioa da administrazio publiko guztien artean euren zereginak hobeto betetzen dituena.
Horregatik Udal autonomiaren, herritarron erabakitze eskubidearen (udal hauteskundeek balio gutxi izango dute benetan agintzen dutenak Madrilen agindupeko idazkariak eta kontuhartzaileak badira) eta Administrazioko langileon negoziazio-eskubidearen kontrako eraso hau gaitzetsi eta Euskal Herriko herritarron beharretara egokitutako gure instituzio-antolaketa erabakitzeko eskubidea aldarrikatzen dugu, inolako kanpo esku-sartzerik gabe, herritar guztiontzako kalitatezko zerbitzu publikoak eraiki ahal izateko.
LAB sindikatuak udal eta foru erakundeetan proposamen bat aurkeztu du delegatu guztien eskutik erreforma honen kontrako atxikimenduak jasotzeko. Udal eta foru instituzioei ere eskatu nahi diegu inposizio berri hau ez aplikatzeko. Gure Herriaren kontra espainiar Estatuak ezartzen duen inposizio guztiei aurre egingo dion herri-harresia eraiki dezagun eragile sindikal, sozial eta politikoen artean. Lege hau Euskal Herrian aplikaezina bihurtzea lortu behar dugu. Eta lortuko dugu!
Lege berriaren aurka hainbat mobilizazio eta mozio gauzatu dira egunotan:
Mobilizazioa egin dituzte besteak beste:
Gasteizko Udalean (aurreko astean)
Tutera eta Bilboko Udaletan (atzo)
Donostia, Tolosa eta Zizurkilgo udaletan (gaur).
Langile batzordeetan mozioak onartu dira:
Bilboko Udala
Bizkaiko Foru Aldundia
Basauriko Udala
Gasteizko Udala
Arabako Foru Aldundia
Donostiako Udala
Bergarako Udala
Hernaniko Udala
Tolosako Udala
Zizurkilgo Udala
Zumaiako Udala
Tuterako Udala
Mairagako Mankomunitatea (Erribera)
Mozioak Langile Batzordeak Udalbatzara aurkeztu dituen tokiak:
Basauriko Udala
Hernaniko Udala
Tolosako Udala
Zizurkilgo Udala
Bizkaiko Kontserberetako langileek greba eguna zuten atzo jasaten ari diren egoera gogorra salatu eta herrialdeko hitzamenaren alde. LAB, ELA eta UGT sindikatuek deituta, hitzarmenaren ultraktibitatea defendatzeko lehenengo epaiketaren egunean, elkarretaratzea egin zuten epaitegien aurrean. Arratsaldean manifestazioa egin zuten Bermeon.
Langile hauek 2013ko uztailaren 7arte Bizkaiko arrain kontserba eta gazituen hitzarmenpean erregulatzen zituzten beraien lan baldintzak. Aldiz, data honetatik aurrera (negoziazio kolektiboaren erreforma medio), patronalak ( CEBEK eta NORPESCO) negoziazio mahaia alde batera utzi eta hitzarmen estataleko lan- baldintzak aplikatzen hasteko esan zien enpresei. Ondorioz, enpresa gehienak jada hitzarmen estataleko lan baldintza batzuk aplikatzen hasi dira, gutxinaka estatalera joz.
Bai 2003ko efikazia orokorreko hitzarmenak zein 2007ko efikazia mugatuko hitzarmenak ultraktibitatea dutela defendatzen dute. Beraz, orain arte Bizkaian dituzten lan-baldintzak aplikatzen jarraitzeaz gain, negoziazio mahaia ireki eta langileon lan-baldintzak kaxkartuko ez dituen Bizkaiko arrain kontserba eta gazituen hitzarmena exigitzien diote patronalari.
Beharrezkoa da sektoreko langile guztientzat oinarri izango den hitzarmena eta aldi berean, ez dute Madriletik inposatutako lan-baldintzarik nahi. Euskal herriko kalitatezko produktu hauek egiten jarraitzeko lan-baldintzak langileek negoziatu behar dituztela aldarrikatu dute.
Hemendik aurrera borrokan jarraituko dutela adieraz zuten, "negoziazio mahaia ireki eta Bizkaiko kontserberetako hitzarmena barriztu arte".
Nafarroa guztitik etorritako 15.000tik gora guraso, irakasle, ikasle eta herritarrek hezkuntzaren gaiari loturiko inoiz Nafarroan egin den manifestazio jendetsuena burutu zuten atzo Iruñean. Zerrenda beltzen osatzea salatuz eta hezitzaile nafarren lana babestuz, gerturatutako nafarrek hezkuntza propio, plural, kritiko eta euskaldunaren beharraren aldarria egin dute.
Barcina eta Iribasen dimisioa eskatu zen
UPN, PP eta Diario de Navarrak zuzendutako intoxikazio kanpainaren aurrean manifestariek Barcina eta Iribasen dimisioa eskatu zuten ibilbidean zehar.
Atzoko mobilizazioaren aurrean Ainara Artetxe, LABeko ordekariak, "gaurkoa, Nafarroako euskaltzale mugimenduarentzat egun handia dela" adierazi zuen.
Bizkaiko hirugarren adinekoen egoitzetako langileek atzo, abenduak 18, elkarretaratzea egin zuten Bilbon, LABek deituta CRLren aurrean, behingoz hitzarmenaren negoziazioaren baitan pausoak eman daitezen aldarrikatuz.
Hamaika saio burutu dituzte langileek egunean indarrean dagoen hitzarmena ordezkatuko duena lortzeko, baina hamaika aitzakia entzun behar izan dituzte.
Alde batetik, patronala dugu, zeinak lan erreforma era batean edo bestean sartu nahi dien langileei, lan baldintzak txartuz, lehengo desarautzera eramanez.
Bestetik, ELA dugu, ordezkaritzaren %63 duelarik, bere lehentasuna argi adierazi duena. Enpresetako hitzarmenak sinatzea conditio sine qua non da beste gai hauetan sakondu ahal izateko: erreformaren aurkako neurrietan edota aldarrikapenei lotutako edukietan (iraupena, soldata, antzinatasuna, ABE, jaiegunak, igandeaj, jardunaldia…).
Azken saioan aho bete hortz utzi gintuen proposamen berri bat aurkeztuz: lan baldintzei dagokienez euren eskakizunak ahultzeko prest daude baldin eta patronalak enpresetako hitzarmenak sinatzea onartzen badu, hura baita euren aburuz, hitzarmen sektorialaren aplikazioa bermatuko lukeen formula bakarra.
Guk behin eta berriz esan dugu eta esango dugu hori ez da formula bakarra, eta jendeari gogorarazi nahi diogu, erreferentziazko eta DERRIGORREZ APLIKATZEKOA den hitzarmena Bizkaiko Sektorekoa da. Hala ere, ez diogu uko egingo hobekuntzari, eta aukera dagoenena, aurrera egingo dugu betiere sektoreko erreferentziapean.
Norabide horretan, pasa den urriaren 29an Aldundiak hitzarmen honen (egun III. Hitzarmen sektoriala eta etorkizunean ordezkoa) aplikazioa bermatuko lukeen instrukzioa argitaratu zuen. LABek horren lanketa sakonagoa exijitzen du, formulazioa halabeharrezkoa bihurtu arte. Horrela, aplikazioa ematen ez denean beharrezkoak diren mekanismoak arautu behar dira, hau da, behingoz, zerbitzua kalitatezkoa eta baldintzak duinak izan daitezen, neurriak hartu behar dira.
Bizkaiko Foru Aldundiari eskatzen diogu bazter ditzala behingoz egungo hitzarmenaren indarraldiaren inguruan azaltzen dituen “zalantza juridikikoak”. Gure herrialdean ezagutzera eman berri dira bi sententzia berri sindikatuon jarrera indartzen dutenak, Bizkaiko sektore hitzarmenak indarrean direla eta berri bat sinatu bitartean abenduaren 31tik aurrera ere indarrean jarraituko dutela esanez.
Hori gerta dadin, baina, enpresa eta sektore hitzarmenen arteko eztabaida gainditu egin behar dugu Mahai horretan.
Eskenatoki horretan egoitzetako sektore hitzarmena negoziatu behar dugu, ez banakako akordioak soilik ordezkaritza indartsua dagoen enpresentzat.