2025-12-31
Blog Page 1261

LAB: «Euskal Herrian martxan dagoen prozesuari egiten dion ekarpena ukaezina da»

LABen erreakzioa nazioarteko egiaztatze batzordearen iragarpenaren aurrean

Nazioarteko Egiaztatzen Batzordearen eskutik ezagutu dugun iragarpenaren aurrean LAB sindikatutik, ETA Erakundeak egindako pausuak daukan garrantzia nabarmendu nahi dugu. Euskal Herrian martxan dagoen prozesuari egiten dion ekarpena ukaezina da, eta horrela ulertzen da bai Euskal Herrian baita nazioartean ere.

Ibilbide oso batean txertatzen da, Euskal Herriarentzako konponbide integrala ekarriko duen ibilbidean. Ziur gaude ETA erakundearen apustu honek bestelako aurrerapausu batzuk eta ondorio garrantzitsuak ekarriko dituela konponbide integral horretarako gure herrian lotu beharreko akordioei begira. Ekimen zehatz honekin ere, ezin aipatu barik utzi, ETA erakundeak bere azken komunikatuan prestasuna ere agertu zuela konponbidea eta bakea lortzeko helburuaz antolatu daitezkeen elkarrizketa edo negoziazioetan parte hartzeko.

Aipatu eta txalotu beharrekoa da, halaber, Nazioarteko Egiaztatze Batzordearen lana, bai Euskal Herriko eragileekin, bai nazioarte mailan egiten ari den lanagatik. Eta are gehiago Estatu espainolaren jarrera itxia, oztopatzaile eta errespetugabea kontuan izanda.

Espainiar Estatua, garrantzia kendu nahian, jarrera esperpentikora ere heldu da. Ekimen garrantzitsu honen kontra egiteko batere argudiorik gabe, argumenturik ez daukanaren argumentu bakarra atera behar izan dute: deskalifikazioa. Bere burua demokratikotzat aurkezten duen edozein herrialdek erantzun positiboa emango lioke honelako ekimen bati. Ordua da Estatua bere jarrera aldatzeko eta herri honek aldarrikatzen duen bidean, behingoz, pausuak egiteko zabaltzen den aukeraren aurrean.

Azkenik, Gasteizko Gobernuari dei berezia egin nahi diogu. Euskal Herrian konponbidea eta bakea eraikitzeko prozesuan eduki beharko lukeen paper garrantzitsuari hel diezaion. Ordua da Estatuaren jokoari bizkar emateko eta behingoz garai berriak sortzeko apustuan buru-belarri inplikatzeko, euskal jendarteak aldarrikatzen dion bezala eta aldarrikatzen jarraitu behar dugun bezala. Izan ere, Euskal Herriak prozesu hau aurrera aterako badu, euskal herritarrok izango gara gure aldarrikapen, konpromiso eta indarrarekin egi bihurtzea lortuko dugunak.

Euskal Herrian, 2014ko otsailaren 21ean
 

 

 

3 eguneko kaleratzea aparteko orduak lan ez egiteagatik Megatech enpresan

Aiara eskualdeko LAB sindikatuko ordezkariek, Amurrioko Megatech enpresak LABeko delegatuen aurka burutzen ari diren jazarpen sindikala salatu dute. Alarma guztiak piztu dituen Megatech enpresako azken ekintza, LABeko delegatu bat 3 egunez kaleratzearena izan da, aparteko orduak lan egitera ezezkoa emateagatik.

Aiaraldeko lan zentruen LABeko ordezkarien irakurketa
3 EGUNEKO KALERATZEA APARTEKO ORDUAK LAN EZ EGITEAGATIK

Bilduta izan garen Aiara eskualdeko LAB sindikatuko ordezkariek, Amurrioko Megatech enpresak LABeko delegatuen aurka burutzen ari diren jazarpen sindikala salatu nahi dugu.

Azken urtean, enpresak 30 burofax bidali dizkiete ordezkariei mehatxuekin. Alarma guztiak piztu dituen Megatech enpresako azken ekintza, LABeko delegatu bat 3 egunez kaleratzearena izan da, aparteko orduak lan egitera ezezkoa emateagatik.

Aiaraldeko enpresen LABeko delegatuok elkartasuna eta babesa adierazi nahi diogu Megatecgeko kideari. Justiziaren aurrean sindikatuak ipiniko duen salaketaz aparte, gu jendartean zabaldu nahi dugu.

Ordezkari sindikalen lana goraipatu nahi dugu. Zuzendaritzek eta nagusiek eragiten duten langileriaren gaineko presioari, ordezkari izateagatik jasaten duten tratua gehitu behar zaio. Megatechekoa adibide bat da, zuzendaritzaren intentzioa argia da, zigor hauekin eredua ezarri nahi dute beldurraren bitartez.

Kasu honetan gure kideak exenplua emanez predikatu du, aparteko orduen kontra eginez. Aparteko orduen kontuan, gure iritzia argia da: bakar bat ere ez. Hainbat enpresek eragiten duten presioa beldurraren bitartez langileak aparteko orduak lan egin ditzaten, askotan, beste diskurtso batekin nahasten dute, soldata osatzekoarena hain zuzen. Orduan, borroka soldata justu baten aldekoa izan beharko luke. Enpresek aparteko orduak ordaintzen badute mozkinak eta dirua dutelako da.

Aparteko orduak eta enpleguaren banaketa ez dira bateragarriak. Eskualdeko langabezi indizeak oso larriak dira eta aparteko orduak ez dute hauen jeitsieran laguntzen.

Elkartasun beroena gure kidearentzat. Baita gure babesik zintzoena helarazi nahi dizkiogu Kider eta Aplicako langileentzat bizi ari diren egunengatik.

 

 

 

LABek ADEGIko presidenteari eskatu dio bere enpresan lehenesten duen akordiorako jarrera har dezala herrialdeko hitzarmenaren aurrean ere

0


LABeko Gipuzkoako Metalgintzako delegatuek batzarra burutu dute herrialdeko hitzarmenaren defentsan aurrerantzan jorratuko duten lan ildoa adosteko.

Batzarraren ostean delegatuak ADEGIren egoitzan izan dira hitzarmenaren defentsan eta Pello Gibelalde, ADEGIko presidenteari, bere enpresan lehenesten duen akordiorako jarrera herrialdeko hitzarmenaren aurrean zergatik ez duen aplikatzen galdetzeko.

 

 

 

Babes sozialari dagokionez Nafarroa Europako azken postuetan kokatu da

LABek egindako azterlan batek erakutsi duenez, Errumanian eta herrialde baltikoetan baino ez dute Nafarroan baino BPGren portzentaia txikiagoa inbertitzen osasuna, desgaitasuna, biziraupena, familia-haurtzaroa, etxebizitza eta bazterketa sozialean.

Pertsonako aberastasun gehien sortzen dituzten europar herrialdeetan, babes sozialeko sistema sendoak garatu dira. Nafarroa da arau horren salbuespena: sortutako aberastasuna handia izanagatik, babes sozialean inbertitutako aberastasun portzentaia Europar Batasuneko txikienetakoa da; Errumaniaren gainetik dago ozta-ozta. Hau da 1982ko Foru Hobekutzaren ostean Nafarroan eratutako erregimenaren oinordetza soziala: Europako BPG handienetako bat (ehunka erregioren artean 32.ena) eta era berean babes sozialeko sistema atzeratuenetakoa.

Europako bataz bestekoa berdintzeko, Nafarroak %50 gehiago inbertitu beharko luke babes sozialean eta horrek hainbat egitasmori heltzea ahalbidetuko lioke, hala nola osasun sistema publikoaren hobekuntza, oinarrizko errenta, 0-3 urteko zikloaren doakotasuna, menpekotasunarekiko arreta bermatuko duen sare publikoa, 700 urte beherako pentsioak osagarritzea eta nafar herritargoaren bizi baldintzen hobekuntza nabarmena suposatuko lukeen abar luze bat.

Galdera, honako hau: nora doa europar estandarren arabera,babes sozialean inbertitu beharko litzatekeen aberastasunaren zati hori? Eta horren ildotik: nola da posible Nafarroako Gobernuak (UPN-PSNrena lehen eta UPNrena gero) osasungintza, hezkuntza eta zerbitzu sozialetan egindako murrizketak ekidin ezintzat eta krisiaren ondorio teknikotzat aurkeztu izana? Galdera bien erantzuna berbera da: Nafarroako Gobernu ezberdinek aberastasuna esku gutxitan pilatzea ahalbidetu dute, gehiengo langilearen beharren kontura.
 

 

 

Troika eta bere konplizeak GO HOME!

0

Troika eta bere konplizeak
GO HOME!

Euskal Herriak bere bidea, pobreziaren eta prekarietatearen kontrako kanpainaren sustatzaileok, Euskal Herriko eragile sozial eta sindikalok, mobilizazio ezberdinak iragarri ditugu datorren martxoaren 3n Bilbon burutuko den goi bilera eta bertan hartzen diren erabaki antisozialak salatzeko.

Troikaren politikak langabezira, prekarietatera eta pobrezira garamatzatela eta kapitalak eta bankak erabakitzen duten bitartean Europak bete, Madrilek inposatu eta gobernu ezberdinek aplikatzen dutela salatzeko bi manifestazio iragarri dira, bata goizeko 10:00etan Arriaga eta Jesusen Bihotzetik hasiko da eta bestea arratsaldeko 19:00etan Euskadi Plazatik.

Martxoak 3ko mobilizazioak
– Goizeko 10:00etan Manifestazioa Arriaga eta Jesusen Bihotzetik.
– 16:00etan Hitzaldia EHUko paraninfoan.
– 19:00etan Manifestazioa Euskadi Plazatik.

#troikaGOHOME


Ainhoa Etxaide: "Mobilizatzea da politikan parte hartzeko dugun bide bakarra"
Ainhoa Etxaide, LABeko idazkari nagusiak, martxoaren 3a Euskal Herriaren benetako argazkia zein den erakusteko eguna dela aldarrikatu du, munduko espekulatzaileek inposatzen diguten ereduari buelta emateko, eredu ekonomiko eta sozial berri bat eraikitzeko bere bidea egin nahi duen herri baten aurrean daudela erakusteko eguna.
 


EUSKAL HERRIAK BERE BIDEA KANPAINAREN EUSKARRIAK

Troika eta bere konplizeak GO HOME!

0

Martxoaren 3an Euskal Herriko sindikatu eta eragile sozialek mobilizazio ezberdinak antolatu dituzte Bilbon burutuko den goi bileran Troikaren politikak langabezira kondenatzen gaituztela salatzeko.

Euskal Herriak bere bidea, pobreziaren eta prekarietatearen kontrako kanpainaren sustatzaileek, Euskal Herriko eragile sozial eta sindikalek, mobilizazio ezberdinak iragarri dituzte datorren martxoaren 3n Bilbon burutuko den goi bilera eta bertan hartzen dituzten erabaki antisozialak salatzeko.

Troikaren politikak langabezira, prekarietatera eta pobrezira garamatzatela eta kapitalak eta bankak erabakitzen duten bitartean Europak bete, Madrilek inposatu eta gobernu ezberdinek aplikatzen dutela salatzeko bi manifestazio iragarri dira, bata goizeko 10:00etan Arriaga eta Jesusen Bihotzetik hasiko da eta bestea arratsaldeko 19:00etan Euskadi Plazatik.

Troika eta bere konplizeak GO HOME!
Martxoak 3ko mobilizazioak
– Goizeko 10:00etan Manifestazioa Arriaga eta Jesusen Bihotzetik.
– 16:00etan Hitzaldia EHUko paraninfoan.
– 19:00etan Manifestazioa Euskadi Plazatik.
 

 

 

Egungo politikek pobreziara garamatzatela salatu dute eragile sozial eta sindikalek Donostian

0

GUNE plataforma osatzen duten eragile sozial eta sindikalek pobreziaren eta prekarietatearen kontra abiatutako kanpainaren baitan eta "Enplegu prestazioan eta babes sozialean politika propioak" lemapean, LANBIDEk Donostiako Gros auzoan duen bulegoen aurrean mobilizatu ziren egungo politikak prekarietara garamatzatela salatzeko.

Otsailaren 3an Euskal Herriko eragile sozial eta sindikalek aurkezturiko pobreziaren eta prekarietatearen aurkako kanpainaren baitan, atzo Donostiako LANBIDEren egoitzaren aurrean mobilizatu ziren egungo politika antisozialek biztanleriaren gehiengoaren pobretzea dakarrela salatzeko.

Aurkezpen prentsaurrekoan esan bezala, plataformak egoera honetatik atera ahal izateko hartu beharreko neurriak gogorarazi zituzten.

Kanpainari lotuta ere, datorren martxoaren 3an Bilbon burutuko den goi bileran Troikaren politikak langabezira kondenatzen gaituztela salatzeko sindikatu eta eragile sozialek mobilizazio ezberdinak egingo dituztela gogoratu zuten.

Martxoak 3ko mobilizazioak
Troika eta bere konplizeak GO HOME!

– Goizeko 10:00etan Manifestazioa Arriaga eta Jesusen Bihotzetik.
– 16:00etan Hitzaldia EHUko paraninfoan.
– 19:00etan Manifestazioa Euskadi Plazatik.

 

 

 

LABek Lasarteko anbulategiak pribatizazioaren aldeko apustua egin duela salatu du

0

Otsailaren 1aren geroztik, Lasarteko anbulategiko garbitzaile lanpostu publikoa kontrata pribatu batek ordezkatu duela salatu du LAB sindikatuak. Jokabide honen aurreean sindikatuak hemendik aurrera Osakidetzako sanitarioak ez diren langileen artean ohikoa bihurtuko denaren susmoa azaldu du.

Sindikatuak kalitatezko Zerbitzu Publiko indartsu batzuk inoiz baino beharrezkoak diren une hauetan, Osakidetzako kudeatzaileek gezurrezko eraginkortasunaren hobekuntza baten nahian, kudeaketa pribatuari Zerbitzu Publikoen ateak irekitzen dizkiola esan du eta Zerbitzu Publikoen defentsan, gizartea kohesionatzeko nahitaezko tresna diren heinean, Euskal gizarteari horretan konpromisoa hartzea eskatu dio; "bera baita horren bermatzaile bakarra".
 

 

 

TS Fundiciones enpresako langileak lantegia irikita mantentzearen alde negoziatzeko prest azaldu dira

0

TS Fundiciones enpresako langileak prentsaurrekoa eskaini zuten atzo lantegia irikita mantentzearen aldeko negoziazioetan hasteko prest daudela esatera. Proiektuan sinistu eta etorkizuna baduela adierazi dute langileek eta zuzendaritzari bideragarritasun proiektu bat exijitu diote alternatibak egon badirelako. Jaurlaritzari ere enpleguaren alde jar dadila eskatu diote, Urola Kostarako benetako politika industrialak martxan jarriz.

Joan den ostiralean enpresa ixteko erabakiaren berri izan zuten langileek, 156 familia kale gorrian eta pobreziaren zuloan murgilduta utziko duen erabakia. Zuzendaritzak azken bezeroa galduta zorra handitu dela eta likidazio falta argudiatu du.

TS Fundicioneseko langileek argudio hori enpresa ixteko Soraluzetarrek (TSko akziodun nagusiak) martxan jarritako eta aurrez ederki diseinatutako estrategia zapaltzailea besterik ez dagoela ohartarazi dute.

Enpresak errua langileena dela komunikabideetan zabaldu izana ere salatu nahi izan dute eta "aspertuta eta amorrazita" daudela adierazi dute gezur kanpaina horren aurrean.

Honen aurrean, langileak mobilizatzen jarraituko dutela adierazi nahi izan dute eta lantegia irikita mantentzearen alde eta enpleguaren alde borrokan eta negoziazioetara irikita daudela adierazi dute.

Jaurlaritzari ere, "deskapitalizazio beldungarri" honen aurrean, gutxi batzuen interesak defendatzeari utzi eta TS-n ematen ari den injustuzia honen aurrean langileon alde posizionatu eta TSrentzat eta orokorrean Urola Kostako enpresentzat benetako politika industrialak martxan jarri ditzala exijitu diote.

Gaur, eguerdiko 12:00etan, manifestazioa egingo dute Zestoan enpleguaren defentsan eta Urola Kostako ehun industrialaren alde.