2026-10-28
HomeIndustriaEraikuntzaJ.A. Olabarri S.L. enpresaren hartzekodunen konkurtsoan dagoen joko iluna salatzen du LABek

J.A. Olabarri S.L. enpresaren hartzekodunen konkurtsoan dagoen joko iluna salatzen du LABek

Aurreko astelehenean, urriak 21, J.A.OLABARRI S.L. enpresak Bilboko merkataritza-arloko epaitegiaren aurrean hartzekodunen konkurtsoa egiteko eskaria aurkeztu zuen, enpresaren itxiera eta 120 lagile baino gehiagoren kaleraketa ekar dezakeena..

Prozesu hau oso modu ilunean eramaten dira aurrera, hain zuzen ere langileek ez dute hautatutako ordezkaririk, hori dela eta gaur egun oraindik ere ez dakite enpresaren jokaldi honek ze ondorio izan ditzakeen.

LABek eskura duen informazio eskasaran arabera pentsa dezakegu konkurtso prozedura honen atzean enpresaren likidazioa lortzeko borondatea dagoela, nahiz eta enpresa honek obra ugari ditu kontratupean eta amaitu gabe.

Guzti honegatik LAB sindikatuak enpresaren erabakia salatu nahi du, ulertzen baitugu erabaki gogor honen atzean dagoen benetako arrazoia urteetan enpresak aurrera eramandako gestio oker bati erantzutea dela eta ez enpresaren beharrei erantzutea, hain zuzen ere honen gain eroriko baitira espekulazio politiketan eta arrakastarik gabeko negozioen ondorioz sortutako zorrak.

Honengatik LABek dei egiten die lagilei guztiei antolatu eta borrokari ekin diezaioten lan postuen mantentzeari begira.
 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Ernaik eta LABek etxebizitza eta soldata duinen aldeko borrokara batzeko deia egiten diogu euskal gazteriari

Gazteen prekarizazioaren datuak argiak dira: 25 urte baino gutxiagoko langileen ia erdiak ez dira iristen 1.600 euroko soldatara, eta adin tarte horretako gazteek diru sarreren %78 bideratzen dute alokairura. Aldaketarako aukerak daudela sinetsita, azaroaren 11n lantokiak hustu eta kaleak betetzeko deia egin dute Ernaik eta LABek.

Frantses Kanonaren aurka herri harresia osatzera dei egiten dugu

Eskuin muturreko Canon Français edo Frantses Kanona taldeak antolatutako otordua egitekoa da Miarritzeko Irati aretoan azaroaren 28an. Bada, hainbat eragilerekin batera, hitzordu horri aurka egin eta herri harresia sortzeko deia luzatzen diegu langileei LAB sindikatutik.

Euskara, baliabideak, segregazioa eta digitalizazioa dira hezkuntza arloko lehentasunak LABentzat

Sindikatuak gaur Eusko Legebiltzarreko Hezkuntza Batzordean egindako agerraldian adierazi duenez, PISA txostena erreferentziatzat hartzen ez duen arren, datuak kezkagarriak dira. Emaitzetan eragina izan duten faktoreen artean lau dira premiaz jorratu beharrekoak: euskararen ezagutza eta erabilera indartzea, ikastetxeetako baliabideak bermatzea, segregazioari aurre egitea eta digitalizazio-eredua berrikustea.