2025-12-27
Blog Page 1254

35/02 sumarioa baliorik gabe gera dadila eskatu dute CGT, CNT, EHNE, ELA, ESK, HIRU, LAB eta STEE EILAS sindikatuek

CGT, CNT, EHNE, ELA, ESK, HIRU, LAB eta STEE EILAS sindikatuek 35/02 sumarioaren epaiketa euskal jendarte guztiari erasaten diola salatu eta bere baliogabetzea exijitu dute.

CGT, CNT, EHNE, ELA, ESK, HIRU, LAB eta STEE-EILAS sindikatuen oharra 35/02 sumarioaren harira

«Sei hilabetetik gora luzatu da Madrilen berrogei pertsonaren kontra izandako auzia; hauetako asko Herri Batasunaren Mahai Nazionaleko eta Batasunako kide izan ziren, edota Euskal Herritarrok koalizioko buru.

Hilabete hauetan jende, eragile eta erakunde ugarik egin ditu auzibide honen aurkako adierazpenak, baita enpresa-batzorde askok ere. Espero zen moduan, ez da inolako egintza konkreturik zehaztu frogatze aldera auziperatuek ETArekin lotura izan edota harekin kolaboratu zutenik. Joera ideologiko desberdineko hainbat legelari ospetsuren esanetan “inguruaren teoria” delakoa erabiltzen da esparru ideologiko edo kultural bat inkulpatzeko eta auzitara eramateko; haatik, kontzeptu hori guztiz lausoa eta arbitrarioa da.

Prozesua hasi aurretik gertatu ziren irregulartasunez gainera (beharrezko ez ziren atxiloketak, inkomunikazioak, espetxeratzeak, fidantza izugarriak, kontu korronte blokeatuak, Estatuko lurraldetik ateratzeko eragozpenak, aldika sinatu beharra, txosten alderdikoiak…) aipatu behar da epaiketan egin diren frogak polizien testigantza beste oinarririk ez dutela izan, eta halako praktikarik Europa guztian ez da ezagutzen.

Beraz, kargu-froga gisa agertu dira delitu ez ziren ekintzak, baita hala aitortu ere; pertsonen eta erakundeen helburu politikoak juzkatzen dira, ez erabiltzen dituzten bitartekoak; jardun politikoa epaitzen da, ez zigorgarriak liratekeen egintzak.

Epaiketa hau ez da auziperatze arbitrarioa pairatu duten pertsonen aurkako eraso hutsa; izan ere, euskal jendarte guztiari ere erasaten dio, honek egoera benetan demokratiko eta librera iritsi nahi duenean, non ez den jazarpen eta auzibide politikorik gertatuko.

Horregatik, CGT, CNT, EHNE, ELA, ESK, HIRU, LAB eta STEE EILAS organizazioek eskatzen dute prozedura baliorik gabe gera dadila, akusatuei absoluzioa eman diezaietela edota artxiba dadila, auziperatu guztiak aske gera daitezen.

Halaber, honakoa exijitzen dugu:

• Epaiketa politiko gehiagorik ez dadila izan
• Auzibide judizialetan bazter dadila etsaiaren zuzenbide penala aplikatzeko praktika
• Baldintzarik gabe errespeta daitezela aniztasun politikoa eta oinarrizko eskubideak, hala nola elkartzekoa, askatasun ideologikoa eta adierazpen askatasuna
• Bizikidetza demokratikorako oinarri sendoak ezar daitezela

Hau guztia posible izan dadin jendarte mobilizatu baten borondate irmoa beharrezkoa izango da aurrerantzean ere, jokabide antidemokratiko guztiak arbuiatze aldera, eta bake eta konponbide egoerara iritsi arte.

Euskal Herrian, 2014ko martxoaren 12an»
 

 

 


Asier González santutxuarraren atxiloketa salatu dute senide, lagun eta Bilboko zein Euskal Herriko eragile ezberdinek

Asier Gonzalez santutxuarraren senide, lagun, lankide, auzokide eta Bilboko zein Euskal Herriko hainbat eragile sozial, sindikal eta politikotako ordezkariek prentsaurreko masiboa eman zuten atzo Bilbon Asierren askatasuna eskatu eta euskal gatazkaren konpondidean traba gehiago ez ditzatela jarri exijitzeko.

Prentsaurrekoaren edukiak
ASIER ASKATU! KONPONBIDEARI ERASORIK EZ!

«Gaur hemen bat gara alde batetik Asier Gonzalez santutxuarraren senideak, lagunak, lankideak, auzokideak garenak; eta gurekin batera daude Bilboko eta Euskal Herriko hainbat eragile sozial, sindikal eta politikotako ordezkariak.

Atxiloketa honen salaketa egitera, Asierri eta bere familia eta lagunei gure elkartasuna helaraztera eta Euskal Herrian martxan den konponbide prozesuari erasorik ez egiteko deia egitera gatoz gaur hona.

Lehenengo eta bat, atxiloketa hau salatzerakoan gure kezka gordina adierazi nahi dugu. Asier Gonzalez Guardia Zibilak atxilotu du eta inkomunikazio egoera dauakte; hau da, defentsarako eskubide oinarrizkoa ukatu egin zaio. Guardia Zibilaren eskuetan jasan dezakeen tratuaren inguruko kezka adierazi nahi dugu. Euskal Herrian, 2014an, oraindik orain, tortura erradikatu gabeko gaitza delako. Estatuak, inkomunikazio egoera hau agintzen duen unetik, torturari atea zabaltzen dio. Gure lehen salaketa irmoa, beraz, ildo horretatik doa. Nahikoa da salbuespen egoerez, nahikoa da inkomunikazioaz, indefentsioaz, torturaz eta inpunitateaz.

Bigarrenik, hemen batutako auzokide, elkarte, alderdi, sindikatu eta eragile soizalen partetik gure elkartasunik beroena helarazi nahi diogu une honetan atxilotutako Asier Gonzalezi eta bere senide zein lagunei.

Era honetako atxiloketak egotea 2014an ulertezina eta salagarria da gure ustez. Euskal Herrian egoera politiko berri bat bizi dugu. Herri honetako gehiengo zabal bat konponbidearen, bakearen eta giza eskubideen alde dago. Eta helburu horiek lortzeko urrats positiboak ematearen alde. Gaurko atxiloketa, Herriko Tabernaren miaketa, edo eta Madrilen bihar bertan bukatuko den 35/02 epaiketa politikoa kontrako norabidean doaz. Bakearen kontrako erasoak dira, eta horregatik salatzen ditugu.

Espainiako gobernuaren ardura daukan PPri esan nahi diogu, argi eta garbi, bakea saboteatzeko ahaleginean dabilela. Eta jarrera hori ez duela ez ulertzen ez onartzen Euskal Herriko gehiengo sozial oso zabalak.

Pasa den urtarrilaren 11ko manifestazio deialdia egiteko erabilitako ideia nagusiarekin amaituko dugu gaurko agerraldi hau: Euskal Herrian hainbat urrats egiten ari gara giza eskubideen, konponbidearen eta bakearen alde. Oinarrizko eskubideak urratuak izan direla ikusirik, eta salbuespen neurri kaltegarrien aurrean, hemen bildurikoek gure borondate osoa agertzen dugu gure herrian zabaldu den agertoki berria sendotzeko eta horretarako beharrezkoak diren neurri guztiak hartzeko, gaurko egunean egiten ari garen bezala. Eta beraz, herritarrei deia luzatu nahi diegu gaur bertan, 20:00etan Santutxuko Egunkaria plazan hasita eta ostiralean 20:00etan Karmelo plazan hasita egingo diren manifestazioetan parte hartzeko. Leloa hau izango da: “Asier askatu. Konponbideari erasorik ez”.»
 

 

 

 

 

LABek Ibon Iparragirre preso gaixoaren atxiloketa eta espetxeratzea salatu nahi du

Osasungintzako LAB sindikatuak gogor salatu nahi du preso politiko gaixoen eskubideen kontrako eraso berri hau. Orain dela egun batzuk, Ertzaintzak Ibon Iparragirre atxilotu eta espetxeratu zuen. Kontuan hartu behar dugu Ibon Iparragirre 2011z geroztik etxean ari zela zigorra betetzen, bere gaixotasun larriagatik. Ostiral honetan, martxoak 14, elkarretaratzea burutuko da Usansolo-Galdakaoko Ospitalean, eguerdiko 12:00etan..

Euskal preso politikoen eskubide urraketa gupidagabea bada, preso gaixoen kasuetan, mendeku lotsagarria da eurekiko jarrera.

Azken atxiloketa hau salatzeaz gain, osasungintzako LABek zera eskatzen du:

• Legeak ezarri bezala, larri dauden preso gaixoak berehalako askatzea.
• Gaixo dauden presoen osasun eskubideak errespetatzea: diagnostikatzeko probak, kontsultak eta beharrezkoak diren tratamenduak ahalbidetu.
• Osakidetzari eta Osasunbideari dei egiten diegu babes ditzala presoen osasun eskubideak erabiltzaile moduan bere zentroetan artatuak diren bitartean. Horretarako, sare osoan erabili beharreko protokoloa osatu beharko lukete. Osakidetzak eta Osasunbideak ezin dute beste alde batera begiratu gutxieneko eskubideak urratzen direnean beren instalazioetan.
 

 

 

Huelga indefinida en las ambulancias de Araba y Bizkaia

0

El pasado lunes, 10 de marzo, los y las trabajadoras del sector de las ambulancias de Araba y Bizkaia comenzaron una huelga indefinida para reclamar que se cumplan, como viene reflejado en el convenio, todos los puntos del Convenio 2008-2012 hasta la firma de uno nuevo. Ayer, realizaron diferente movilizaciones frente a los hospitales para exigir que el Gobierno Vasco y las gerencias de las ambulancias actuen con responsabilidad.

Convocados por los sindicatos CCOO, LAB, UGT, ELA y USO los y las trabajadoras de Ambulancias de Araba y Bizkaia comenzaron el pasado lunes, 10 de marzo, una huelga indefinida para exigir que se cumpla lo establecido en en convenio 2008-2012 hasta la firma de uno nuevo.

Los y las trabajadoras de Ambulancias denuncian que El Sr. Darpon como Consejero de Sanidad en la actualidad, no debería permitir que una empresa que tira los precios en el concurso público un 15%, después quiera repercutir esa bajada en los sueldos de la plantilla con amenazas de hasta un 40% equivalente al convenio estatal. Asimismo recriminan al Gobierno Vasco, al Departamento de Sanidad y al Departamento de Trabajo de que solo utilizan palabras bonitas en vez de actuar en una situación donde se está jugando con dinero público, los derechos de los y las trabajadores y con la salud de toda la población.

La plantilla en huelga ha querido trasladar a toda la ciudadania su sentir ante todas las molestias que esta lucha les pueda causar, sobre todo para aquellas personas que acuden en ambulancia a tratamiento de Rehabilitación, Diálisis, Oncólogia, estos dos últimos casos estipulados como servicios mínimos. Asimismo, y a diferencia del Gobierno Vasco con el Sr. Urkullu a la cabeza, han querido trasladar que a ellos y a ellas, "como profesionales que somos", si les importan los ciudadanos y ciudadanas y lo que les pueda pasar si no llegan a tiempo para darles una asistencia rápida y eficaz.

Recuerdan que no solo esta en juego los derechos de los y las trabajadoras de Ambulancias, también está en juego los de toda la ciudadania en calidad de pacientes. Ante ello llaman a la población de Araba y Bizkaia se implique en esta lucha compartida.
 

 

 

Martxan da Euskal Herriak bere bidea behar duela aldarrikatzeko ekimena

0

Ermuan eta Arrasaten eman zaio hasiera gaur goizean pobrezia eta prekarietarearen kontra eta Euskal Herriak bere bidea egin behar duela aldarrikatzeko martxa. Euskal eragile sindikal eta sozialen ekimenez martxa Euskal Herriko eskualde eta herriak gurutzatuko ditu "Nos arrastran al empobrecimiento y la precariedad. Euskal Herriak bere bidea" lelopean.

Euskal Herriko eragile sozial eta sindikalek pobreziaren kontrako mobilizazio kanpainaren baitan, gaur, martxoak 11, 22ra arte Hego Euskal Herria gurutzatuko duen "Nos arrastran la empobrecimiento y la precariedad. Euskal Herriak bere bidea" Martxari hasiera eman zaio Ermuan eta Arrasaten.

Ermuako ekimenean Ainhoa Etxaide, LABeko idazkari nagusia, izan da. Martxaren helburuetaz hitzegiterakoan, Euskal Herrian zabaltzen ari den pobrezia eta biderkatzen ari diren muturreko egoeren salaketa azpimarratu du.

Ainhoa Etxaide, LABeko idazkari nagusiaren adierazpenak

«Gaur Ermuan, eta momentu berean Arrasaten ere bai, hasiera eman diogu bi astetik zehar luzatuko den eta eskualde guztiak zeharkatuko dituen pobrezia eta prekarietatearen kontrako martxari.

Martxa honen bitartez, Euskal Herrian pobrezia zabaltzen ari dela eta muturreko egoerak biderkatzen ari direla salatu nahi dugu. Izan ere, langileon eta herritarron bizi baldintzak guztiz markatzen eta baldintzatzen dituen egoera hau ez da agenda politikoetan inondik ageri. Beraz, pobrezia hori azalarazi eta agenda politikoan kokatu nahi dugu. Eta, jakina, Euskal Herriko mugimendu sozial eta sindikala horren kontra borrokatzeko konpromisoka hartzeko prest gaudela adierazi nahi dugu.

Pobreziaren atzean ez dago egoera ekonomikoa, baizik eta burutzen ari diren politika zehatz batzuk. Duela sei urte, krisia hasi zenean, politikak aldatzen ez baziren, erreformak etorriko direla esan genuen eta politika horien helburua ez zela krisitik ateratzea, bazik eta krisia baliatzea eskubide sozialak indargabetzeko, krisia baliatzea soldatak jaisteko eta langileoi lapurtzeko hainbeste kostatu zaizkigun lan eskubideak, gutxi batzuek –krisiaren sorrerare atzean dauden berberek- negozioa handitu dezaten.

Eta hori da gertatu dena. Erreforma guztiek, lan erreformak, pentsio erreformak, pribatzazio berriak egiteko administraizoetako erreformalk eta bestelako neurriek gutxi batzuen negozioak handitu dituzte, sistema finantzieroaren krisia gure kontura konpontzea ekarri dute, eta guretzat pobrezia, prekarietatea eta bazterketa. Eta, sei urte beranduago, krisiak irtenbiderik ere ez, lanpostuak suntstzen jarraitzen dutelako, egoera okertzen jarraitzne delako eta ekonomia erreala ez delako benetan indartzen.

Azkenik, jendea mobilizatzera deitu nahi dugu. Politikak aldatu daitezke. Egoera honek badauka alternatiba eta alternatiba hori justizia sozialean oinarritutako eredu berri bat eraikitzea da. Euskal Herriak bere bidea egin behar du eta bide horretan eredu propioa eraiki behar du, Madriletik datozen inposaketak alboraturik.

Euskal Herrian politikak aldatu behar dira, herritarren zerbitzura jarri eta enplegua sortzeko, babes soziala indartzeko eta zerbiztu publikoak zabaltzeko erabili behar dira. Politikak herria eta herritarren beharrak espekulatzaileen gainetik eta kapital handiaren interesen gainetik jarri behar dira.

Badakigu ez dela bide erraza eta pasa den astelehenean ikusi genuen bertoko agintariak ere troikaren menpe, troikari men eginez eta troikak ezartzen dituen politiken txontxongilo moduan. Baina gu ziur gaude Euskal Herrian badagoela gehiengo bat kalera ateraz gero, antolatuz gero, mobilizatuz gero, egoerari buelta emango diona. Hori da gure konpromisoa eta hori da suspertzne jarraituko duguna.»
 

 

 

 

LABek bere babes osoa eman die Incoesako langileei

0

Incoesako langileak plantilla osoari eragiten dion enplegu etete EEEaren kontsulta epeko amaieran aurrean euskal instituzioen inplikazioa eskatzeko lau egunetako itxialdiari atzo eman zioten amaiera. LAB sindikatua, Ainhoa Etxaide idazkari nagusia buru zela, bertan izan zen egindako lanari babes osoa emateko.

Incoesako langileek, euren lanpostuen defentsan eta Bediako lantegiko jarduera produktiboak aurrera egin dezala eskatuz 284 egun greba mugagabean egon eta gero, pasadan martxoaren 6an langile batzuk Bediako Udaletxean sartu ziren euskal instituzioen inplikazioa exijitu eta Arratiako lantegiaren itxiera sahiesteko eskatuz.

Atzo itxierari amaiera eman zioten eta LAB sindikatua bertan izan zen langileak burutzen ari diren borroka eta sindikatuaren izenean egindako lan guztia goraipatzeko. Ainhoa Etxaide buru zela, LABeko ordezkaritza bat Bediako Udaletxera gerturatu zen eta Incoesako langileek enpleguaren defentsan, industiaren defentsan eta eskualdean beharrezkoa den enpresa bat ez ixteko borrokan egindako lana txalotu zuen.

Jaurlaritzari zuzenduz, Etxaidek gatazka honetan hartutako jarrera tamalgarria salatu zuen. Etxaideren ustez langileak borrokan egon diren bitartean, Jaurlaritzak euskal ekonomiari eta enpleguari so eginez eta enpresarien interes ekomomikoak babestuz kobertura politikoa emanez, oniritzia eman dio Incoesa enpresak deslokalizazitzeko hartutako erabakiari. Etxaidek Incoesakoa Jaurlaritzak duen industria politikaren adibide argi bat dela salatu zuen, inungo erantzukizun eta konpromisorik gabe diru publikoa enpresariei ematean laburtzen dena.

Urkulluk Bilboko goi bilkuran ekonomia erreala indartu behar denaren esandiaren atzean Etxaidek, hitz hutsalak baino ez daudela salatu zuen. Sindikatatuaren idazkari nagusiaren hitzetan eta Incoesa eta Euskal Herrian ematen ari diren beste hainbat gatazkak gogoan, "hori egiteko aukera duenean langileei, enpleguari, industriari eta euskal ekonomiari bizkarra ematen" diola salatu zuen.

Etxaidek, lan erreforma ere izan zeun gogoan, bere baita "azken finean, enpresariei enplegua hain erraz suntsitzeko aukera ematen diona".

 

 

 

Gaur emango zaio hasiera Euskal Herria gurutzatuko duen “Nos arrastran la empobrecimiento y la precariedad. Euskal Herriak bere bidea” Martxari

0

Euskal Herriko eragile sozial eta sindikalek pobreziaren kontrako mobilizazio kanpainaren baitan, bihar, martxoak 11, 22ra arte Hego Euskal Herria gurutzatuko duen "Nos arrastran la empobrecimiento y la precariedad. Euskal Herriak bere bidea" Martxari hasiera emango diote. Martxa Ermuatik abiatuko da eguerdiko 12:30etan deitua den elkarretaratzearekin.


"Nos arrastran la empobrecimiento y la precariedad. Euskal Herriak bere bidea" martxaren egutegia

ASTEARTEA 11

Durangaldea: Ermua-Durango-Zornotza
Ermuan (Patxi Plazan) 12:30etatik 13:00etara konzentrazio zaratatsua.
13:00etan kotxe karabana aterako da merkatua egiten den plazatik (Ermua– Mallabia– Zaldibar – Berriz)
15:00etan Abadiñoko Eroskin elkartu eta Durango-Iurretara kotxe karabana abiatuko da. Iurretako parkinetik Ezkurdira trikitilarien laguntzarekin igoko da.
17:00etatik 17:30etara Konzentrazioa burutuko da Ezkurdin eta ondoren kotxe karabana Zornotzara.
18:30ean Zornotzako Nafarroa Parkinean kotxe gehiagokin elkartu eta herritik kotxe karabanari segida emango zaio.
19:30etan Manifafestazioa izango da Zornotzako Zelaieta Parketik hasita.

Deba Garaia
16:30etan kotxe karabana EskoriatzaAretxabaletaArrasate –  Bergara.
18:30etan Bergaran konzentrazioa herriko plazan, ondoren Euskal Herriko Duintasun Martxaren komunikatua irakurriko da.

ASTEAZKENA 12

Busturia Lea: Gernika-Bermeo

8:00etan oinezko martxa Genikatik Bermeora.
10:30etan kotxe karabana Gernikatik Bermeora.
12:30etan konzentrazioa Lamerako BBV aurrean.

Deba Behea:

16:30etan kotxe karabana ItziarDebaMutrikuMendaroElgoibarEibar.
18:30etan Eibarren Konzentrazioa Ulzaga Plazan, ondoren Euskal Herriko Duintasun Martxaren komunikatua irakurriko da.

Lizarra:
Furgo martxa: 10:30etatik hasita 

OSTEGUNA 13

Eskumaldea 

11:00etan bi kotxe karabana Urdulizetik Leioara eta Mungiatik Erandiora

Azkoitia Azpeitia

11:30etan Azkoitiko plazatik oinezko martxa Azpetira
12:30etan Azpeitin Udaletxe aurreko plazan konzentrazioa

Tutera
Furgo martxa

OSTIRALA 14 Santurtzi Sestao – Bilbo Sestao

Santurtzi Sestao
10:30etan oinezko martxa hasiko da eta 5 geldiune izango ditu

  • Udaletxean: Emplegu planen beharra…
  • Lanbide aurrean: langabezi prestazioak, prestazio sozialak salatuko dira.
  • Ballonti merkatal gunean prekarietatea salatuko da (eredu ekonomikoa…).
  • Anbulategian: Osasungintzan murrizketarik ez.
  • Gizarte Segurantzaren Tesorerian: Prestazioak, jubilazioak…salatuko dira.
  • Amaiera Sestaon emango zaio

Bilbo Barakaldo (trenez) eta Sestaora oinez

10:00 etan BBVaren aurrean konzentrazioa (banka eta etxegabetzeen inguruan)
10:30etan Abandoko tren geltokian (AHT ren kontra -dirua babes sozialerako)
10:48 trena hartu eta Barakaldora
11:00etan Barakaldotik Sestaora oinezko martxa.
12:00etan Casco plazan ekitalditxoa (Hemen bat egingo da Santurtzitik datozenekin)
 SESTAON MANIFESTAZIOA

Donostia
9:00etan Kotxe karabana Donostitik zehar.
12:00etan konzentrazioa Jaurlaritza aurrean (Andia kalean)

Tafalla
Furgo martxa

LARUNBATA 15

Zangotza
Furgo martxa

IGANDEA 16 

Basauri Ugao
Martxa oinez goizeko 11:00etan.
Honekin batera Martxoak 11 eta 13 an Basaurin hitzaldiak antolatu dira eta martxoak 1-an konzetrazioa Igorren eta 14an Galdakaon.

ASTELEHENA 17

Aiara
Bi kotxe karabana 18:30etan

  • Laudio-Orozko- Okndo- Laudio
  • Orduña, Amurrio- Luiaondo- Laudio

19:30etan Laudion konzentrazioa.

Irun Orereta
10:00etan kotxe karabana FICOBAtik
12:00etan Ekitaldia Oreretako Alamedan

ASTEARTEA 18

Gasteiz
10:30etan Martxoak 3ko plazatik Virgen Blancara.
Medioak atenditu ostean Martxarekin jarraituko da Diputaziotik Avda de los Huetos-era. Eta hemendik batzuk Madridera irtengo dira.

Hernani Ordizi: Kotxe karabanak

17:00etan Hernanitik (Atsegindegitik) Tolosara.
17:45 Tolosan Triangelutik Hernanitik datorren kotxe karabanarekin batera irtengo dira.
17:30etan Legazpitik Urretxu – Zumarragara
18:30etan Ordiziko Plazan ekitaldia eta ondoren pintxoak.

Bortziri
Furgo martxa

ASTEAZKENA 19

Sakana
Furgo martxa

OSTEGUNA 20
 Iruñean manifestazioa eta amaiera ekitaldia
  


 

 

Martxoak 8. Donostia

0


Martxoaren 8aren bezperan LABeko delegatuek San Martin Merkatuaren aurrean elkarretaratzea egin zuten "Enplegu duina emakumeontzat!" lelopean. Mobilizazioari amaiera emateko emakumeok jasan behar dugun zama irudikatzeko lau emakumeri kateatu eta hormigoizko bloke bat jarri zieten gainean.

 

 

 

Orduerdiko lanuztea SALICA enpresan eta Bizkaiko kontserberetan

0

LAB sindikatuak, Martxoaren 8aren harira eta Bermeoko kontserberetako langileak pariaratzen ari diren egoera salatzeko kontzentrazioan egindako adierazpenak.

LABek Bermeoko kontzentrazioan egindako adierazpenak
Orduerdiko lanuztea SALICA enpresan eta Bizkaiko kontserberetan

«Gaur, kontserbagintzan dihardugun behargin asko eta asko Bizkaiko kontserba lantegietan deitu den ordu erdiko lanuztean parte hartzen ari gara.

Nabarmendu behar da SALICAn, Bizkaian, sektore honetako enpresarik handienean (250 behargin baino gehiago ditu) egiten ari garen lanuztea. Zalantzarik gabe, behargin gehienak betetzen ari den lanuzte batez ari gara. LAB sindikatuak deitu duen eta Bizkaia mailan UGTk bakarrik babestu arren, martxoaren 8aren bezperan, sektoreko behargin askok parte hartuko duten arren, argi gera bedi guk ez deritzogula nahikoa denek martxoaren 8a goraipatzeari. Guk ekintzak gura ditugu, benetakoak eta nabariak diren ekintzak: ez diezagutela eskubiderik kendu, ez diezazkigutela gure enpresetan, borrokaren borrokaz eta hamaika errepresio jasan ostean eta urte askoan lortutako eskubideak kendu. Gaur egun, enpresetan grebak eginez eta borrokatuz lortu genuen Probintziako hitzarmena bera ere ostu gura digute.

Benetako ekintzak gura ditugu. Adibidez, egunotan martxoaren 8az hedabideetan agertzen ari diren eta agertuko diren horiek planto egin dezatela, aurrez aurre jar daitezela eta ziurta diezagutela ez dugula eskubide galera gehiagorik jasango, sektoreko beharginok, aurrerantzean ere, geure Probintziako Hitzarmena izango dugula eta etorkizunean gure eskubideak erabili ahal izango ditugula.

Sektoreko ugazaba diruzale hauei eskatu behar zaie eskubideak eta soldata gehiago ez diezazkigutela kendu. Gure soldatak 900 eta 1000 eurotakoak direla ere gogorarazi behar dugu, Probintziako Hitzarmen berritua eta duina gura dugula, gure beharraz bizi ahal izan gaitezen.

Eta azkenik, honen bidez eta lanuzte hau eginez ezaguratarazi gura dugu SALICA enpresan eta honen Enpresa Batzordearen gehiengoak deituta, martxoko bariku guztietan ordu erdiko lanuztea egingo dugula. Borrokan iraungo dugu gure Probintziako Hitzarmena berritu dadin eskatuz.

Bizkaiko kontserbetan beharra egiten duten guztiak animatu gura ditugu, animatu gura ditugu bakoitzak bere enpresan lanuzteak egin ditzan, argi dagoelako inork ez digula ezer oparituko.

SALICAko beharginak lanuzteak egiten hasi gara; gure sektoreko enpresa handiena denez, logikoa da, gurea izatea lanuzteari ekingo dion aurrena, borroka dinamikei eustea sektoreko Probintzia Hitzarmena duina lor dezagun. Ez dezagun ahantz, sektorean guztioi egokituko zaigun oinarriaz ari garela.

Bermeon, 2014ko martxoaren 7an»