2026-06-24
Blog Page 1249

Imanol Ugalde “Manolito”-ri omenaldia ostiralean Lezon

Imanol Ugalde “Manolito” pasa de igandean hil zitzaigun gaixotasun larri baten ondorioz. Oarso Bidasoako administrazioko arduradun hainbat urtez izandakoa, sektoretik haratago eskualdean militante eredugarria izan zen Manolito. Eskualdean bere ardura zela eta ezagun eta erreferente, sindikatuko belaunaldi berrientzat maisu.

Ezingo dugu ahaztu sindikatuarentzat egin duzun lan guztia, zure prestutasuna eta zure laguntasuna. Gure oroimenean zure irripar bihurria. Agur eta Ohore Manolito, gure kontura kafesnea eta purito!

Omenaldia Lezoko Herriko plazan, abuztuaren 22an, ostirala, 20:00etan.
 

 

 

LAB eta CGTk murrizketak salatu dituzte Nafarroako Correosen

0
Bi sindikatuek kontratazioan egindako murrizketak, lan-baldintza prekarioak eta zerbitzuaren kalitatea kaskartzea salatu dituzte. Egoeraren berri emateko Parlamentuan agerraldia egitea ere eskatu dute.

Sindikatuen agerraldiaren bideoa hemen (ahotsa.info).
 

 

 

LAB sindikatuak doluminak adierazi nahi dizkie Inazio Agirreren senide eta gertukoei

Inazio Agirre ezker abertzaleko militante eta euskaltzalearen heriotzaren aurrean, LAB sindikatuak doluminak adierazi nahi dizkie bere senide eta gertukoei momentu latz hauetan. Nabarmentzekoa da Agirrek euskalgintzaren esparru ezberdinetan urtetan zehar egindako lan eskerga.

Gaur arratsaldean egingo diote azken agurra Agirreri, 17:00etan, Tolosako hilerrian.
 

 

 

Txente Askasibarren askatasunaren alde, kontzentrazioa Bilbon

0

BBVAko LABeko Sail Sindikalak mobilizazioa egingo du Askasibarren askatasuna eskatzeko abuztuaren 20an, asteazkenez, Bilboko Gran Via, 12ko BBVAren parean, 13:00etan.

Txente Askasibar, BBVAko langile jubilatua, 18/98 sumarioan epaitu eta 8 urte eta erdiko kartzela zigorra ezarri zioten bere jarduera politikoagatik. Askasibarrek 70 urte bete zituen 2012an eta egun, Salamancako Topas kartzelan dago preso.

BBVAko LABeko Sail Sindikalak mobilizazioa egingo du Askasibarren askatasuna eskatzeko abuztuaren 20an, asteazkenez, Bilboko Gran Via, 12ko BBVAren parean, 13:00etan.

Txente Askasibar, BBVAko langile jubilatua 18/98 sumarioan epaitu eta 8 urte t’erdiko kartzela zigorra ezarri zioten bere jarduera politikoagatik. Askasibarrek 70 urte bete zituen 2012an eta egun, Salamancako Topas kartzelan dago preso, etxetik ehundaka kilometrotara.
 

 

 

Mobilizazioak Bizkaiko Correosen enplegua eta zerbitzua hobetzearen alde

0


Langileak mobilizazioak egiten ari dira murrizketek sortzen dituzten posta pilaketen aurrean eta enplegu suntsiketaren kontra. Erabiltzaileei dei egiten diete arazoen aurrean kexa jartzeko, telefonoz (902 197 197) zein idatziz edozein posta bulegotan.

Aste honetan mobilizazioak egin dituzte Portugalete, Barakaldo, Bilbo eta Basaurin. Datorren astean, abuztuaren 20an, kontzentrazioa egingo dute Bilboko egoitzaren aurrean (Urkixo Zumarkalea, 19), goizeko 11:00etan.

CCOO, ESK, UGT, LAB, ELA eta C-SIF sindikatuen irakurketa

CORREOS-EN ENPLEGUA SUNTSITZEARI EZ

Correos zorrozki murrizten ari da bere plantilla. Banaketa-ataletan lanpostuak galtzen dira eta laneratze ezak ez dira ordezkatzen. Ondorioz, jardunean dabiltzanentzat lan-karga handitzen da eta posta ezin da egunean banatu. Hori dela-eta, herritarrek posta egunero jasotzeko duten eskubidea urratzen da eta Correosek, posta-zerbitzu publikoaren emaile den aldetik, ez ditu betetzen legez dagozkion eginbeharrak. Bestalde, lanpostuen urritzeak plantilla-soberakinak sortzen ditu, eta enplegatu horien lan-etorkizuna ez da batere ziurra.

Egoera hau udan larritzen da, ez direlako plantillaren oporrak ordezkatzen, eta horrek posta-pilaketak sortzen ditu, baita atzerapenak posta banatzerakoan (bai korrespondentzia arrunta bai posta ziurtatua) Horrexegatik kexa bat egitera gonbidatzen dugu, nahiz telefonoaren bidez (902 197 197) nahiz idatziz, Correos-en edozein bulegotan.

Gure asmoa presioarekin jarraitzea da eta enpresa-zuzendaritzarekin hurrengo puntu hauek negoziatzea:

1.- Banaketa-atalen berregituratzeak berriro aztertzea.

2.- Soberako pertsonala nor bere lan-atalean jarraitzea.

3.- Posta Zerbitzu Unibertsala egokiro emateko behar den plantilla izatea.
 

Aurrejubilazioen ukapena: Barrabaskeria berriari erantzunez, erreklamazioak egin eta mobilizazioak sustatuko ditu LABek

Adin handiarekin kaleratuak izan eta prestazioak agortu ostean, hainbat langilek hitzarmen berezia egiten zuten, euren poltsikotik kotizatzen jarraitu eta 61 urterekin jubilatu ahal izateko. Gizarte Segurantzak berak, orain arteko irizpidea aldatu eta 63 urtera arte jubilatzea ukatzen die orain. Irizpide aldaketa honek ez die eragiten, momentuz, 2013ko apirilaren 1aren aurretik enplegu erregulazio espediente edo akordio berezien bidez kaleratutakoei baina, Gizarte Segurantzako arduradunen arduragabekeria ikusita, adi egon beharko dugu.

Irizpide aldaketa iraingarria da langileriarentzat oro har. Kaltetutako langileei emandako tratu txarra. Neurri hau, PSOEk hasitako (jubilazioa 67 urterekin, kotizazio urteen zabalpena, kalkulua egiteko urteen zabalpena, izozketa) eta PPk jarraitutako prozesuan (KPIarekiko lotura haustea, iraunkortasun aldagaia, aurrejubilazioei oztopo berriak) kokatzen da, pentsio sistema publikoa eraitsi eta pentsio plan pribatuak sustatzeko xedea duena. Ez dago inolako arrazoi teknikorik prozesu honen jatorrian, kapitalak inposatutako erabaki politikoa baizik: pentsioak eskubide ez baina negozio bilakatu nahi dituzte. Pentsio plan pribatuetan interes aitorrezinak dituzten UGT eta CCOO sindikatuek prozesu hau ahalbidetu dute, kasu batzuetan modu aktiboan (jubliazioa 67 urterekin, aurrejubilazioei oztopoak) eta bestetan besoak gurutzatuz (KPIrekiko lotura haustea, iraunkortasun aldagaia). Horregatik azaltzen dira horren lotsagabe PPren Gobernuko arduradunak, aipatzen ari garena bezalako neurri basatiak aplikatuz.

LABen iritziz, ezinbestekoa da barrabaskeria berri honen aurrean mobilizatzea eta, era berean, Euskal Herrian pentsio sistema propioa eraikitzeko prozesua azkartzea, herri honetako gizon-emakume orok pentsio duina izan dezan.

Sindikatuarekin harremanetan jartzeko deia egiten diegu kaltetutako langileei, dagokion helegitea jartzeko. Era berean, irailerako mobilizazioak prestatzen ari gara.
 

 

 

Tuteran lan istripuz izandako heriotzaren salaketa

Atzo, abuztuaren 12a, langile baten heriotza ekarri zuen lan istripu bat izan zen. L. F. A. J., 45 urtetakoa eta Ribaforadan bizi dena, enpresa baten teilatuan lan bat egitera zioanean izan zen istripua, zeienetarako azpikontratatua izan baitzen. Zortzi metroko altueratik erori eta hil egin zen.

LAB sindikatutik gure babes eta elkartasuna adierazi nahi diegu bere senitarteko, gertuko eta orokorrean, langileriari..

Heriotza berri honekin gutxienez 24 dira Euskal Herrian lan istripuz hil diren langileak, horietatik 5 Nafarroan.

Mota honetako lan istripuak onartezinak direla uste dugu. Arrazoiak errepikatu egiten dira, azpikontratazioa eta altueratik erortzea eraikuntzan eta istripua ikertzea eskatzen dugu, berau eragin zuten arrazoiak aztertzea, berriz gertatu ez dadin beharrezko diren prebentzio neurriak indarrean jartzea eta gaiaren inguruko erantzukizunak argitzea.

Betidanik salatu dugun moduan, osasun galera guztien jatorri nagusia lan baldintzak dira, prekarietatea, azpikontratak kateatzea, behinbehinekotasuna etab. Hauek dira istripu eta gaixotasunen oinarrian daudenak. Eta hau argiagoa da, lan hauetan herrialdeko erreferentziazko hitzarmen sektorialaren ezarpena modu sistematikoan betetzen ez denean.

Argi dagoena da hau edo edozein lan istripu ez dela gertakari isolatu bat, ekonomia osasunaren eta langileen bizitzaren gainetik jartzen duen ekoizpen eredu baten isla dira. Hori dela eta, esan dezakegu aldaketa ez dagoela Gasteiz, Iruñea edo Baionan, ez dagoela ez Madril ez Parisen, ez digute patronalak edo legeek oparituko. Aldaketa gutako bakoitzarengan dago, gure konpromisoan, lantoki bakoitzean, herri eta auzo bakoitzean.

LAB sindikatuan argi dugu mobilizazioa eta borroka direla lan istripuen arazo indibidual, familiar eta sozial honekin amaitzeko arma bakarra, norabide aldaketa behar dugulako, eredu aldaketa bat, zeinetan langileriaren osasuna eta bizitza izango baitiren elementu nagusia.
 

 

 

Schleckerreko enpresa batzordeak azken hilabeteotako kaleratze bidegabeak salatzen ditu

0

Schlecker Clareleko enpresa-batzordeak azken hilabeteotan enpresak modu indiskrimatuan egin dituen kaleratze bidegabeak salatzen ditu. Kaleratze hauek ez dute inolako justifikaziorik, lan baldintza kaskarrekin kontratazio berriak egiten jarraitzen delako, sortzen direnak baino lanpostu gehiago suntsituz.

Enpresa-batzordeak denbora darama langile falta salatuz eta egoera konpondu beharrean, enplegu egonkorra suntsitzearen alde egiten du enpresak, langile ugari kaleratuz.

Grebalariak aske! plataformaren mobilizazioa Bilboko Aste Nagusian

0


Grebalariak aske! plataformak kontzentrazioa egingo du abuztuaren 18an 18:30ean Bilboko Udaletxean, Aste Nagusiaren testuinguruan. Bertan, martxoaren 29ko greba orokorrean parte hartzeagatik bi urte eta erdiko kartzela zigorra jaso duten Jon Telleria eta Urtzi Martinez grebalarien egoera salatuko dute.