2026-07-14
Blog Page 1244

Etxe langileek ere prestazio guztiak jasotzeko duten eskubidea aldarrikatu dute Bilbon

Bizkaiko Etxe Langileen Elkarteak eta hainbat eragile Sozial eta Sindikalek " Etxe langileentzat ere prestazio guztiak" lelopean elkarretaratzea egin dute Bilboko GIzarte Segurantzaren bulego aurrean.

Mobilizazio honen helburu nagusia, etxe langileak langabezia kobratzeko eskubidea aldarrikatu eta bestetik langile hauek LANBIDE eta Gizarte Segurantzaren aldetik pairatzen ari dituzten gehiegikeriak salatzea izan da.
 

 

 

Bilboko Udalak ordutegiak liberalizatzeko hartutako erabakiaren aurka atera dira sindikatu, eragile, elkarte eta dendariak

0

Sindikatu (ELA, LAB, CCOO, UGT), kontsumitzaile (EKA-EKE, OCUV) eta merkatariek (Bizkaidendak, Dendartean, Euskaldendak) osatzen duten plataformak elkarteratzea egin dute gaur Bilboko udalaren aurrean Bilboko udalak egindako zonalde turistikoen ebazpenaren ondorioz 4 zonaldetan (Abando, Indautxu, Deustu, Zazpi kaleak) komertzioek irekiera ordu eta egun libreak izango dituztela gogoratu eta neurri horrek merkataritza txikian, enpleguan, langileon eskubideetan eta kontsumo moldeetan izango dituen kalteak salatzeko.

Sindikatu (ELA, LAB, CCOO, UGT), kontsumitzaile (EKA-EKE, OCUV) eta merkatariek (Bizkaidendak, Dendartean, Euskaldendak) osatzen duten plataformak elkarteratzea egin dute gaur Bilboko udalaren aurrean Bilboko udalak egindako zonalde turistikoen ebazpenaren ondorioz 4 zonaldetan (Abando, Indautxu, Deustu, Zazpi kaleak) komertzioek irekiera ordu eta egun libreak izango dituztela gogoratu eta neurri horrek merkataritza txikian, enpleguan, langileon eskubideetan eta kontsumo moldeetan izango dituen kalteak salatzeko.
 

 

 

LABek EAEko Hezkuntza Sailari Sopuertako Ikastetxearen gatazka konpontzea eskatzen dio

0

Lorem ipsum dolor sit amet, consectetur adipisicing elit, sed do eiusmod tempor incididunt ut labore et dolore magna aliqua. Ut enim ad minim veniam, quis nostrud exercitation ullamco laboris nisi ut aliquip ex ea commodo consequat. Duis aute irure dolor in reprehenderit in voluptate velit esse cillum dolore eu fugiat nulla pariatur. Excepteur sint occaecat cupidatat non proident, sunt in culpa qui officia deserunt mollit anim id est laborum.

Lehen hezkuntzako ikastetxea izan behar zuena eraikita dago eta diru inbertsio handia egin da azpiegitura horretan. Eskaera ere badago, izan ere, 20 familiatik gora aldarrikatu zuen seme- alabak lehen hezkuntzako La Baluga ikastetxean matrikulatzeko eskubidea.

LAB sindikatutik, erabaki zaila hartu behar izan duten 7 familiei gure babesa helarazi nahi diegu. Seme alabei hezkuntza publikoa jasotzeko duten eskubidea ukatu zaiela onartzea ez da erraza, are gehiago, gaur egungo jendartean, ikasleen hezkuntza beharrizanen gainetik beste interes batzuk gailendu direnean. Baita ere, babesa adierazten diegu 7 ikasle horiek bere kargu hartu dituzten irakasle bolondresei, zeinei esker egun hauetan haurrek hezkuntza jasotzeko eskubidea betetzen ari den. Jakin badakigu, halako borroketatik urrats handiak eman direla gure herriko hezkuntzan eta, bide horretan berresten gara eraiki nahi dugun hezkuntzari begira mugarri berriak jartzeko. Mugarri hauek hezkuntza kritikoa, laikoa, hezkidetzailea, euskalduna eta inklusiboa bermatzeko norabidean joan behar direla ulertzen dugu.

Hezkuntza Sailaren jarrera salatzen dugu eta arazoari benetako konponbidea emateko erabakia berriz aztertzeko dei egiten diogu. Familiek Hezkuntza Sailak exijitutako pausuak bete dituzte beraien seme alabak eskola publikoan formalki matrikulatuz. Departamentua izan da, kanpo presioei men eginez, La Baluga eskola publikoa irekitzeari uko egin diona.

Kalitatezko hezkuntza jasotzeko eskubidearen defentsan Sopuertako udaletxearen eta familien aldarrikapenarekin bat egiten dugu.
 

 

 

LABek Aguraingo DHL enpresan jasaten ari diren jazarpen sindikala salatu du

Aguraingo DHL – EXEL SUPPLY CHAIN EUSKAL LOG enpresan, jazarpena egunerokotasunean txertatuta dago. Azken urte hauetan, “molestatzen” duten langileaz libratzea izan da DHL enpresako helburua eta noski, ahalik eta merkeen egiten saiatu izan dira beti.

Besteak beste, enpresak nahi duen hitzarmena sinatzen ez duten delegatuek, enpresak legea betetzen ez duenean salaketa jartzen duten delegatuek edota langileen eskubideak defendatzen dituzten delegatuek dira enpresa “molestatzen” dutenak.

Baina ez da bakarrik delegatuen kontua. Desadostasuna adierazten duen edozein langile edo bere duintasuna lehenesten duen edozein langile egon daiteke enpresaren jomugan. Kontua da DHLk nahi duela plantila bat inoiz kexatzen ez dena eta bere esanetara dagoena.

Hortaz, enpresak hurrengo biktima edo biktimak aukeratu ondoren, haien kontrako jazarpen itzela hasten da: lanpostu aldaketak, kategoria jaitsierak, produkzioaren jarraipen eta kontrol jasangaitza, arazoak oporretako datak aukeratzeko eta baimenak lortzeko, lan gogorrenak agintzea, amonestazioak, mehatxuak…

Jazarpen jasangaitza eta etengabearen ostean, langile gehienek amore eman eta lana uztea erabakitzen dute.

Arestian esan bezala, enpresak jokaldia ahalik eta merkeen ateratzea bilatzen du eta langileak bere kabuz lana uztea lortzen ez duen kasuetan, arrazoi ekonomikoengatiko kaleratzetara jotzen du, nahiz eta honek indemnizazio txiki bat ordaintzea suposatzen duen.

Trikimailua konplikatzen zaie kaleratu nahi dutena delegatua denean eta orain horrelako kasu baten aurrean gaude hain zuzen. Helburua gauzatzeko, diziplinazko kaleratzeaz baliatu behar dira eta horretan sartu dira buru belarri.

Akusazio faltsuak erabiltzen ari dira, delegatuari leporatzeko mobbing-a egin duela baina guzti honetan tamalgarriena da, beste sindikatu bateko delegatuaren laguntza jasotzen ari direla.

Enpresaren eta gezurrezko mobbing-eko biktimaren artean, salaketa idatzi dute eta antzerki nazkagarria burutu dute. Salaketa orria lankideen artean banatzeaz aparte, enpresatik kanpo ere zabaltzen ari dira, argi geratuz helburua ez dela bakarrik delegatua lanik gabe uztea, eskualdeko herritarren aurrean delegatuaren irudia zikintzea eta kaltetzea ere badela.

Nahikoa da, ez dugu onartuko jazarpen gehiagorik. Behar den guztia egingo dugu enpresaren lotsagabeko jokaera honekin bukatzeko. Patronalari ikustarazi behar diogu Euskal Herriko langileon arteko elkartasunak itzelezko indarra duela eta ez diegula gu zapaltzen utziko. Jakin badakigu gaur delegatu honen kontra ari direla baina bihar edonor izan daitekeela hurrengoa. Gure gainetik ez dira pasako!!
 

 

 

Ainhoa Etxaidek gaurkotasunari errepasoa egingo dio eta aurrera begirako erronkaz mintzatuko da Durangon

0
AINHOA ETXAIDErekin SOLASEAN
Jasone Agirreren eskutik
Urriak 02, 19:00etan Durangoko Plateruena Kafe Antzokian

Benetako negoziazioa ematen ez den bitartean LABek Metalgintzako mahaietan bere partehartzea etengo du

0

Patronalaren blokeorako jarrerak, Eusko Jaurlaritzak negoziazio bultzatzeko hartutako konpromezu antzuak eta patronalari ez aurre egiteko ELA, CCOO eta UGTk hartutako erabakiaren aurrean, LABek Metalgintzako mahaietan bere parte hartzea etetea erabaki du. Sindikatuak hitzarmenen defentsa denori dagokigula deritzo eta Metaleko hitzarmenaren defentsan mobilizatzen jarraituko duela iragarri du.

LAB sindikatuak pasa den maiatzaren 9an EAEko metalgintzako hitzarmenak berritzeko proposamena aurkeztu zuenean, patronalak, hau da, Confebaskek, negoziatzeko borondatea ote zuen ala ez egiaztatu nahi zuen. Gogoratu patronalak berak uztailaren 7a baino lehen negoziazioak bukatutzat eman zituela eta mahaietatik altxatu egin zela.

Proposamen honek metalgintzan bizi duen blokeo egoerari erantzuten zion, oso oinarrizkoa zen proposamena. Proposamen hau Confebaskek berak iada hainbat sektoreetan sinatu du azken hilabeteetan (grafikagintza, merkataritza, elikagaien industria…). Beraz, LABek proposamena erabat gauzagarria dela frogatu du. Zergatik metalgintzan ez da posible eta beste sektoreetan bai? Gaur da eguna inork erantzun ez diguna.

Negoziazio mahaiak eratu zirenetik dagoeneko 3 hilabete eta bilera batzuk igaro dira. Denbora pasa da eta LABek lau ondorio ateratzen ditu:

1.- Ez dago patronalik hitzarmena negoziatzeko. LABek akordioa bilatuz pausu bat aurrera egiten duen bakoitzean, patronalak bi pausu egiten ditu atzera. Gero eta jarrera gogorragoa du CONFEBASKek. Gero eta proposamen atzerakoiagoak aurkezten dizkigu Bizkaian eta Araban. Gipuzkoan, Adegi ez da eseri ere egin. Hau da daukagun benetako patronala!

2.- Patronalaren jarreraren ondorioz, ez dago negoziazio mahairik. Antzerki hutsa besterik ez. Lan erreforma inposatu nahi digute, hitzarmenari balioa kenduz. Negoziatzeko prest dagoen gauza bakarra da zenbat malgutasun orduak onartu behar ditugun, ze eskubide kenduko diguten, azken batean, ze eskubide kentzea nahiago dugun. Hor ez dago negoziaziorik, inposaketa besterik ez. Ez dute hitzarmenik nahi langileek eskubide galera jasoko dutela bermatzeko ez bada, lan erreforman sakontzeko ez bada.

3.- Patronalaren jarrera metalgintzako sektorea desarautzeko ahaleginaren baitan bakarrik ulertu daiteke. Patronala lasai dago negoziazioa blokeatuta baduelako B plan bat metalgintzako sektorerako: enpresaz enpresa sektorea desarautzea, enpresa eremuan errazago lortzen baititu bere neurrikoak diren akordioak.

4.- Gaur egun Confebaskek ez ditu enpresari txiki eta ertainen interesak defendatzen, enpresari handien interesak baizik. Jarrera honen aurka badaude enpresari asko baina tamalez ez daude oraindik antolatuak.

Confebaskek enpresen arteko lan kostuetan oinarritutako konpetentzia sustatu nahi du, jakin badakielako enpresa handiek hortik aterako dutela etekina lana azpikontratatuz.

ETA EGOERA HONEN AURREAN, ZER?
Dagoen blokeoa nabarmena da. Bizkaian denok hala erabakita, ez dago beste datarik biltzeko. Arabako kasuan hilabete bateko epea eskatu da egoera aztertzeko.

Egoera honek baditu noski erantzuleak noski. Egoera honen erantzule nagusia patronala da, jakina. Baina patronalaren jarrera ezin da ulertu Eusko Jaurlaritza eta beste sindikatuen jarrera aztertu gabe.

Eusko Jaurlaritzak LABen aurrean konpromiso bat hartu zuen negoziazioa bultzatzeko. Gure proposamena begi onez ikusi zuten. Beraien hitzetan “ oso gauzagarria zela” adierazi ziguten.

Non geratu da euren konpromisoa? Zer egin dute ordutik? Ezer ez. Ixilik egon dira. Eta ixiltasun horrek sostengua ematen dio Confebaski.

Bestalde, ELA, CCOO eta UGTren jarrera onartezina da. Estrategia eta helburu zeharo ezberdinak izan arren, gauza baten ados jarri dira: ez diote patronalari aurre egin nahi. LABek elkarlanerako dei egin dien bakoitzean ezetza eman digute. Konpromisorik gabe, ze nolako hitzarmena lor daiteke?

Egoera honen aurrean LAB ez dago jarrera hori babesteko prest. Ez diogu inolako zilegitasunik emango patronalaren inposaketari. Ez gaude negoziazio baten aurrean eta irtenbidea ezin da izan patronalak nahi duen guztiari men egitea. Hor ez dago konponbiderik. Langileentzat prekarietate eta langabezia gehiago baino ez luke ekarriko horrek.

Beraz, jakinarazten dugu LABek mahaietan duen bere partehartzea eten egingo duela, benetako negoziazioa ematen ez den bitartean. Are gehiago, benetako negoziazioa lortzeko ezinbestekoa da antzerki honekin bukatzea. LAB negoziazio hori eman dadin ahaleginduko da aurrerantzean.

Argi diogu. LABek sektoreko hitzarmenak defendatzen jarraituko du. Baina benetako negoziazio bat behar dugu. LAB ez da geldirik egongo.

Hauek dira aurrera begirako LABen konpromisoak:

1.- Eusko Jaurlaritzaren esku hartzea exijituko dugu. Ez al du ezer egin behar?
2.- Erakunde publikoetara eramango dugu metaleko hitzarmenen aldarria.
3.- Metaleko hitzarmenaren defentsan mobilizatzen jarraituko dugu.
4.- Enpresa eremuan sektoreko hitzarmena babesten eta defendatzen jarraituko dugu eta eremu honetan ere ekimen berriak martxan jarriko ditugu.

Hitzarmenaren defentsa ez dagokio soilik LABi, denon ardura da. Horregatik, dei berezia egin nahi diegu sektoreko langile guztiei hitzarmenak defendatzeko.

 

 

 

LABek ardura azaltzen du Nazio Batuek antolaturiko krisi klimatikoaren inguruko gailurraren aurrean

0

120 ordezkaritza politiko eta finantziaritik gora bildu dira Nueva Yorken gaur Nazio Batuek deituta, ustez klima aldaketaren eztabaidan beste bultzada bat emateko.

Gailur hau Copenhageko gailurraren porrotaren haritik dator. Orduan ere, Kyotoko protokoloa bete gabe zegoela salatu genuen 1997. urtetik. Emisioak murriztea herrialde askotan ez delako lortu eta beste herrialde batzuk ez dute onartu ere egin. Protokolo honek sei gas kopuru gutxitzea zuen helburu: lau berotegi efektukoak (karbodioxidoa, metanoa, nitrogeno oxidoa eta sufre hexafluoruro) eta bi gas talde (hidrofluorokarbonoak eta perfluorokarbonoak)

Honen aurrean LABek bere ardura eta mesfidantza adierazi nahi du, izan ere, agerikoa da ingurumena eta gaurko politika ekonomikoen arteko harremana. Gaur gai honen inguruan mundu finantzieroko buruzagi nagusiak eztabaidatzen egotea beldurgarria deritzogu, izan ere, haiek dira baliabide naturalen, giza komunitate jakin batzuen eta langileon zapaltzaileak irabazi ekonomikoak lortzeko. Aldaketa klimatikoa atzera bueltarik izan ez dezakeen puntura heltzen ari da, eta horren erantzulea kapitalismoa bera sistema bezala da, berau aldatzen hasi bada, ziur gaude krisi klimatikoan sakontzen jarraituko dugula.
 

 

 

Tubos Reunidos Industrialeko lan poltsaren eraketan errespetua, berdintasuna eta gardentasuna eskatzen ditu LABek

0

Tubos Reunidos Industrial enpresak lan poltsa bat eratzeko langileen hautespen prozesu bat jarri du maartxan. LABeko sail sindikalak, kontratazio eta hautespen prozesuak positiboki hartzen dituela argi utziz, enpresak kontratazio hauetan eramaten ari den jarrerarekiko desadostasuna publikoki salatu du.

Tubos Reunidoseko LABeko Sail Sindikalaren irakurketa
«Tubos Reunidos Industrial enpresak lan poltsa bat eratzeko langileen hautespen prozesu bat hasi berri du espezialista eta peoi lanak burutzeko. Argitu nahi dugun lehenengo gauza kontratazio edo hautespen edozein prozesu ona eta positiboak direla da.

TRIko LABeko Sail Sindikaletik enpresak kontratazio hauetan eramaten duen jarrerarekiko gure desadostasuna publikoki salatu nahi dugu.

Enpresa bat beste leku batera joaten denean deslokalizazio bezala ulertzen dugu, hasierako lekuan lan hutsunea ezarriz, baina enpresa bat deslokalizatzeko betse modurik badago. Tubos Reunidos Industrial enpresa Aiaraldeko enpresa garrantsitsua bada, eskualdeko sontegu ekonomietako bat. 60Ko hamarkadan Amurrion ezarri zenetik, azken urteotan TRIk normala denez langileen aldaketa jasan du, belaunaldi aldaketa alegia. Historikoki, kontratazioak eskualdeko jendarteetan zen nagusi baina azken aldietan kontratazio politika hau guztiz aldatu du. Enpresak ematen duen arrazoia behar duen kualifikazio handia da, trebatuak diren inguruko pertsonak gutxiesten.

TRIk kontratazio hauek eta prozesua nola burutzen ari duen ezin dugu onartu. Euren eskuak ez zikintzeko “kontratazioaren frankizia” baten gainean ipini dute prozesua, zein inpartzialtasun faltsu batekin TRIren ildoak betetzen ditu. TRIk Enpresa Batzordeari apenas informazioa ematea prozesuaren inguruan oso susmagarria da

Guztiz egokia da “TRIk aukera-berdintasun eta praktika ez-baztertzaileak sustatzen ditu” ipintzea prozesuaren deialdian, baina urteak darama Berdintasun Planari ezetz esaten Enpresa Batzordeari.

Tubos Reunidosek (beste enpresa asko bezala) bere hipokrisiarekin jarraitzen du, gauza bat esan baina beste bat egin. 3 urtetako experientzia eskatzea peoi lanetarako berdintasun printzipioa ote da gazte, emakume, etorkinentzako…?

TRIko LABeko Sail Sindikaletik errespetua, berdintasuna eta gardentasuna eskatzen jarraituko dugu.»
 

 

 

Ikastola, herri eskola, elkartasunari esker biziko da

0

Joan den ikasturtean Hendaia eta Beskoitzeko ikastolen aferetan prefetaren esku sartzeetan bezala, 2014 eskola sartze honetan ere administrazioaren itxikeria eta erasoa pairatu du Ziburuko Kaskarotenea ikastolak, kasu honetan auzapez eta Paueko epaileen esku sartzearekin. Prefeta eta auzapezaren jokaera itxiaren aitzinean denen elkartasuna izan behar da erantzuna LABen ustez.

Dakizuenez, Kaskarotenea ikastola auzitan eman zuen Ziburuko auzapezak herriko etxearekin zuen kontratua agortu eta okupatzen duten barrakoia eta lur publikoa utz zezaten.
Bitartean irailaren 4an, hesia eraitsi eta ura zein elektrizitatea moztearekin mehatxatu zuen auzapezak. Epaitegiak auzapezari arrazoia eman eta irailaren 8tik goiti egunean 100 euroko isuna ezarri zion.

Gurasoak, Seaskarekin adostuz, isuna ordaintzen hasi beste toki bat bilatzen hasi dira eta elkartasun dei bat hedatu dute.
Elkartasun deiari erantzun diote pertsona ezagunek (Irrien lagunek…) eta milaka euskal herritarrek sarean zegoen petizio bat sinatuz eta diru laguntza bat ekarriz. LAB sindikatuak horretan ere plazerrarekin parte hartu dugu.

Euskal herritar eta euskararen defendatzaile gisa eta gure haurren hezkuntzaz axolaturik murgiltze sistemak botere publiko eta administrazioaren babesa behar duela diogu beste behin ere.

Baina erasoaren tamainaz oharturik, eta ikastolak ito edo minoria baten eskola bilakatu nahi dutenen aitzinean, herritarrei dei bat zabaldu nahi die LAB Irakaskuntzak ahal duten neurrian eta gisan. Horrela, izan dadin finantzamendua edo babes eta elkartasun ekimenak bultzatuz, hitzetatik ekintzetara pasatzeko tenorea heldu da. Haurrek, burasoek, hezkuntzaz arduratzen den ekipak, laguntzaileek eta Seaskak gure babes eta elkartasun osoa ukanen du.