Maiatzaren Leheneko aurkezpen prentsaurrekoko Ainhoa Etxaide, LABeko idazkari nagusiaren interbentzioa.
Maiatzaren Leheneko aurkezpen prentsaurrekoko Ainhoa Etxaide, LABeko idazkari nagusiaren interbentzioa.
LAB sindikatuak Maiatzaren Lehenerako ateratako euskarri ezberdinak topatuko dituzu hemen (kartelak, kuñak, bideoak, idatziak…).
LAB sindikatuak Maiatzaren Leheneko mobilizazioak eskualdeka egingo ditu aurten. "Langileok erabaki, Euskal Herriak erabaki dezan" lelopean 28 mobilizazio ezberdin burutuko dira Euskal Herriko zazpi herrialdeetan.
BUSTURIA-LEA ARTIBAI
DURANGALDEA
EZKERRALDEA
ESMUMALDEA
HEGO URIBE
OARSO BIDASOA
DEBALDEA
BURUNTZA GOIERRI
SAKANA
ERDIALDE ERRIBERA

LABek Maiatzaren Lehenean kalera aterako dituen mezu, salaketa eta aldarrikapenak iragartzeko agerraldia eskaini du gaur Donostian. "Langileok erabaki, Euskal Herriak erabaki dezan" lelopean eskualdeka mobilizatuko da aurtengoan LAB, eskualde bakoitzeko errealitate ezberdinak mahaigaineratzeko nahiarekin. Ainhoa Etxaide, idazkari nagusiak, Maiatzaren Lehenaren protagonista langilegoa dela azpimarratu du, justizia sozialerako giltza burujabetza den bezala, langilegoa baita hori aurrera eramango duen ezinbesteko sujetua.
Ainhoa Etxaide, LABeko idazkari nagusiak, Maiatzaren Lehenera sindikatuak kalera aterako dituen mezu, salaketa eta aldarrikapenak plazaratu ditu. Mezua, egunaren iragarpen kartelak dioen bezala, langileak direla esan du, haiek baitira, Etxaideren hitzetan, krisiaren aitzakipean botere finantziero eta politikoek ezarritako neurriak pairatzen dituztenak eta baita ere Euskal Herriak justizia soziala lortzea ahalbideratuko duen sujetua.
Krisia irizur handi bat dela salatu du Etxaidek, inork ez baitu ardurarik bereganatu eta hori gutxi balitz, espekulatzaileek negozioa egiten jarraitzeko erabili dute; aberatsak gero eta aberatsago, eta pobreak gero eta pobreagoak bilakatuz. Zentzu honetan, momentuko egoera gainditzeko saldu nahi izan dizkiguten erreformen atzean erreforma estrukturalak daudela salatu du.
Darabilkiten gezurren artean, LABeko idazkari nagusiak, hazkunde ekonomikoarena eta erabakitzeko eskubidearena azpimarratu ditu. Hazkunde ekonomikoaren inguruan esan du ezin dela haiek dioten bezala hazkunderik izan Euskal Herrian enplegua suntsitzen ari denean, espakulazioaren mesedetan produkzio ehuna eta ekonomia erreala suntsitzen ari denean eta zerbitzu publikoak murrizten eta pribatizatzen ari direnean.
Garamatzaten amildegitik ateratzeko LABek Maiatzaren Lehenean burujabetza prozesu bat aurrera eramateko beharra aldarrikatuko duela adierazi du. Euskal Herriari interbide propioa bat, España markatik eta gaurko politiketatik haustura ekarriko duena, emateko. Aldarrikapen honen atzean ez du etorkizunari begirako planteamenduarekin azaldu nahi izan, egun bizi dugun egoera larriari buelta ematea ekarriko duen giltza bezala aurkeztu du. Burujabetza prozesu hori gainera, Euskal Herriko langileoi dagokigula erabakitzea aldarrikatu du Etxaidek, eta hor kokatu du aurtengo M1eko leloaren zergaitia.
Amaitzeko, Euskal Herriak behar duen justizia sozialerako giltza erabakitzeko eskubidean oinarritzen dela azpimarratu nahi izan du Etxaidek, eta prozesuaren berma langilegoaren protagonismoan jarri du.
Lizarrako Santo Domingo zahar egoitzak, 20 bat ohe hutsik ditu, inguruko zahar egoitza pribatuak beteak eta itxaron zerrendarekin aurkitzen diren bitartean. Nafar Gobernuaren politikaren ondorio latza dugu hau, sistema publikoari bizkarra eman eta kudeaketa pribatuari sektorea eskaintzen diona. LAB, publikoaren aldeko kanpaina bati hasiera ematera dator. Xede honekin, apirilaren 16an, ANAP aurrean konzentrazioa burutuko du apirilaren 16an.
Kudeaketa eredu honek, familiak dirutza xahutzera daramatza, enpresak, Administraziotik jasotzen dituzten kontzertu eta diru laguntzak direla medio, onura propioa ateratzen dutelarik.
Gobernuak arlo publikoa pribatizatzen du. Adibide argi bat, Lizarrako Santo Domingo egoitzan dugu. Honetan dauden 100 plazetatik, 20 bete gabe mantentzen ditu, Lizarrako egoitza pribatua, betea eta itxaron zerrendarekin aurkitzen delarik. Publikoarekin azaltzen duen utzikeria hau, ez da kasualitatea, eredu pribatuaren sustapenean oinarritutako estrategiari erantzuten dio. Gobernuaren logikaren arabera, ohe gutxiago betez, langile gutxiago behar dira, beraz, libre dauden oheak hala mantentzekotan, ez da enplegu publiko gehiagorik sortu beharrik.
Duela pare bat urte, antzeko egoera bat bizi izan genuen El Vergel zahar egoitzan. Orduan ere bai, eskaria bazegoen arren, hainbat plaza publiko hutsik mantentzen ari ziren, baina LABek ekintza sindikala bitartez egin zuen salaketak, irirzpide aldaketa bultzatu zuen.
Santo Domingon, deuseztapena, instalazioekin duten utzikeriarekin lagunduta dator ere bai, ez dira beharrezkoak diren konponketak eta egokitzapenak egiten ari. Ze helbururekin? Azken denboraldian, bi zahar egoitza publikoetan sartzen ari den erabiltzaile perfila aldatzen ari da. Arazo sozialak dituzten pertsonak sartzen ari dira, ez soilik adinduak. Behar bereziak dituzte hauek, baina Administrazioak ez dio hauen arretari erreparatu eta langileek, ez dute behar hauei erantzuteko baliabide egokituekin kontatzen.
LABek ez du hau onartuko. Sail sozialaren politikaren aurrean aurpegia erakutsiko dugu; langileon, erabiltzaileon, senideon eta herritarron artean abiatuko dugu kanpaina baten bidez oraingoan. Lehenengo pausoa, datorren asteazkeneko kontzentrazioa izango da, Politika Sozialeko Saila aurrean 12tan, “Ezta ohe bakar bat ere hutsik zahar egoitza publikoetan” lelopean.
2014ko apirilaren 8an Pertsonal Zuzendaritzarekin izandako bileran jasotako informazioaren arabera apirilaren 9an Osakidetzaren zuzendari orokorraren ebazpena argitaratuko da, non Mendaroko 2 eta Zumarragako 6 LTEko plazak (Laborategiko Tekniko Espezializatua) derrigorrez Donostia ospitalera ekarriak izango dira.
Erabiliko den baremoa hurrengoa da: .Lan-esperientzia 50 puntu gehienez 0’2 puntu hileko, zenbatuz eta euskara 5 puntu.
Trasladoak egiteko aurrena borondatez eskainiko da langileei baremoan puntu geihago ditenei lehentasuna emanez,eta modu honetan plazak ez badira betetzen derrigorrez egingo da puntu gutxiago duten langileetatik hasita, eta hurrengo ordenean, interinoak, zerbitzu eginkizunetakoak, barne promozionatuak, finkoak,
Mugitutako langileak, bai borondatezko baita derrigorrekoakz ere, hurrengo lekuz-aldatze prozesuan lehentasuna izango dute (Noiz izango da hurrengo lekuz-aldatze prozesua?)
Bidaiatzeko aldaketak direla eta kalteak ordainduak izango dira, 2 urte gehienez, eta bakoitzaren etxetik lehengo lan-egoitza eta oraingo Donostia ospitaleko kilometroen diferentzia ordainduko da.
Gainontzeko kategoriekin erabiliko den baremoa “baremo bera edo antzekoa” izago da.
LAB SINDIKATUAREN JARRERA
Derrigorreko trasladoen arautegia onartu gabe izanik eta bestetik 2013/11/19-an Donostia Ospitaleko zuzendaritzarekin izandako bileran Gerenteak esadakoaren arabera Osakidetzako Giza baliabideko zuzendaritzaren ardura pertsonalaren trasladoarena izango zela kontutan hartuta, LABek Osakidetzako Mahai Sektorialean negoziatzeko moduko gaia dela eta aldi berean kategori guztiak eta laborategi guztietan tratamendu bera izan behar zutela.
GURE BALORAZIOA
1) Helburua beteta: Denuntziatu genuen bezala Laborategietako Plan Orokorraren helburu
nagusia enplegu suntsitzea zen, hortik baitdator Zerbitzu publikoetako kudeatzaileen “gastoa
eusteko” modua.
2) Derrigorrezko trasladoak egiteko ebazpenik gabe, eta Gipuzkoako Laborategietako Kudeaketa
Unitate Klinikoa sortu gabe, kudeatzaileak pertsonal mugitzeko “beharrean aurkitzen dira,
Arautegia baino azkarragoak dira. TXAPUZEROAK.
Azkenaldion, barra-barra dabilen “garapen profesionala”ren kontua Osakidetzako zentroetan. Zurrunbilo honen erdian, LABek egoera argitu behar dela uste du.
DEMANDARI BURUZ
• LAB aukerak aztertzen ari da gure zerbitzu juridikoarekin, baina ez dago ez arrazoirik ez epe objektiborik ORAINTXE egin behar izateko.
• Demanda baterako oinarri juridikoa egon arren, kontutan eduki behar da, aldeko ebazpena lortzea oso konplikatua izan daitekeela, balizko ondorioak aintzat hartuta.
• Galdu ezkero, demanda jarri duen bakoitzak kostak bere gain hartu beharko lituzke.
• AURREZ AZTERTU BEHARREKO ERREKLAMAZIOA. AUZIBIDERA JOTZEKO ASMORIK EZ BADAGO, AURREZ AZTERTU BEHARREKO ERREKLAMAZIOA EGITEAK ESKUBIDEA GALTZERA ERAMAN GAITZAKE, ERREKLAMAZIOARI EZETZA EMATEA BIHURTZEN DA “IRMO ETA ONARTUA”. Beraz, KONTUZ ARRAPALADAN EGITEN ETA SINATZEN DUGUNAREKIN premiarik ez dagoenean eta gaia ez dagoenean batere argi (LABentzat behintzat)
KANPAINARI BURUZ
• Gure iritziz gaia ez da ondo azaltzen ari, presaz egiten ari da eta arrazoi objektiborik ez duten epeak ezartzen ari dira, ELAren erritmo edo premiei erantzunez ezartzen ari direla dirudi.
• Gai honetan eta antzeko beste hainbatetan, hobea izango litzateke aurrez gainontzeko sindikatuekin adostea. Baina, oraingoan ere, ez da horrela izan, eta norbera bere baitako borrokan ari da.
• Lanbide garapena ez ebaztea Osakidetzak bete ez duen gauza bat gehiago da, lekualdatze-lehiaketa bezala, mugikortasunak, EPE ebazpenak, eta abar. Une honetan ez gara erantzun sendoa ematen ari eskubideen murrizketari, lanaldiaren igoerari, egun libreen lapurretari, aparteko ordainsari baten lapurretari, eta gure soldataren murrizketari… Indar-erakustaldia egin nahi dugu lanbide garapenaren erreklamazioa eginez? Zertara daude prest sindikatu batzuk “Osakidetza behartzeko” aurrekoa betetzera?
LANBIDE GARAPENARI BURUZ
• Hasieratik LAB oso kritikoa izan da LANBIDE GARAPENAREN EREDU HONEKIN, ezkutuko osagarri ekonomiko bezala geratu dena, eta ez eskubide bezala, baizik eta Osakidetzaren nahien arabera: agintarien menpeko balorazio subjektiboa, prestakuntzaren negozioa, kategorien artean diskriminatzailea, guztion eskura ez dagoena…
• Osakidetzak urte hauetan guztietan erabili du lanbide garapena langileak lasaitzeko inposatutako murrizketa larrien aurrean. Ematen dudan era berean, kendu egiten dut…
• Gure ustez ez diogu ezer oparitu behar Osakidetzari, eta honek erantzun egin behar die langileekin hartutako konpromisoei. Beraz, garapena betetzea exijitu behar zaio. Baina galdera hau egin behar diogu norbere buruari: Nola da posible aparteko ordainsaria kendu eta soldata murriztu izana GUZTIOI (eta horrez gain egunak kendu, kontratazio gutxiago, lanaldia,…) eta lanbide garapena etenik gabe ordaintzen jarraitzea? Ezer baino lehen, ez genuke borrokatu beharko kendu diguten guztiaren itzulketa?
Hau guztia aintzat hartuta, LAB aztertzen ari da zein neurri hartu lanbide garapena dela eta, baina lasaitasunez eta aukera guztiak ondo baloratuz. Bitartean, indarrak batzea lehenesten dugu, eta Osakidetza presionatzea benetako negoziazioa onar dezan eta utz ditzan bertan behera indarrean dauden murrizketa guztiak. Ez gaitzala lanbide garapenak bidetik desbideratu, gaurko lorpena etorkizuneko galera izan daitekeelako.
La nueva adjudicación de la limpieza de gran parte del Hospital de Basurto a una nueva empresa privada, mantiene un sistema mixto privado-público ni entendible ni aceptable.
Garbialdi se marcha del Hospital de Basurto y una Unión Temporal de Empresas entra a obtener beneficio de la sanidad pública. Estos dos próximos años Osakidetza entregará beneficios a Ferroser y Ansareo. Da igual si usted encuentra ejemplos de mala praxis de estas empresas, nosotras le aseguramos que obtendrán beneficios muy profesionalmente en tiempo de recortes.