2025-12-13
Blog Page 1227

Laugarren greba eguna Gipuzkoako garbiketan

0

Gipuzkoako Garbitasuneko langileak laugarren greba eguna burutzen ari dira gaur, hilak 15. Hitzarmen duin baten alde milaka langile kalera irten dira egunotan. Gaurkoan ere hala egingo dute lan erreforma onartu, soldatak izoztu eta antzinatasuna bezalako eskubideak murrizten dituzten eta ASPEL patronalak, estatuko sindikatuekin batera, Espainian sinatzen ari diren hitzarmenak salatzeko..

ELA eta LAB SINDIKATUOK GIPUZKOAKO GARBITASUNEKO LANGILEEI MAIATZAK 12TIK 16ra DEITUTAKO GREBA DEIALDIAK BAT EGIN ETA ASTEN DEITUTA DAUDEN MOBILIZAZIOTAN PARTE HARTZEKO DEIALDIA EGITEN DUGU
LAB eta ELA sindikatuen prentsaurrekoaren edukiak

Pasadan urtarrilean, hitzarmen duin bat aldarrikatuz deitutako greba egun eta mobilizaziotan parte hartu zuten ehunka lagunek. 
ASPEL patronalak ez du kasurik egin eta alorrean lan prekaritatea ezartzeko bidean jarraitzen dute: 

– 2010-2011-2012-2013 urteetarako soldatak izoztu.
– Antzinatasuna ezabatu.

Beraien estrategia argia da: ORAIN BOST URTERA GUTXITU SOLDATEN BALIOA ETA IRABAZIAK GEHITZEN JARRAITU, urte hauetan egin duten moduan.

ASPEL patronala estadu mailako eta multinazionalez osatua dago: EULEN, PILSA, SAMSIC IBERIA edo CLECE. Enpresa hauek negozio borobila egiten dute Gipuzkoan: Azpikontratan lan egiten duten enpresak dira, kasu askotan urteko KPIren araberako igoerak jaso dituzte ( Urnieta, Eibar, Lasarte, Lezko udalak, Ficoba, e.a….). Hala ere, langileek soldatak izoztuta dituzte.

ELA eta LABek GARBITASUNEKO ENPRESEK EGITEN DUTEN IRUZURRA SALATZEN DUGU: BEZERO ASKORI IGOERAK KOBRATU DIZKIE, ORAIN 5 URTEKO SOLDATAK MANTENDUZ ETA PREZIOAK BOTARAZIZ ZENTRU BAT HARTZEKO AUKERA IZAN DUTENEAN LANGILEEN SOLDATAK JAITSI DITUZTE.
Patronalak berak argi esan digu: Enpresen helburua irabaziak egitea da. Irabaziak akziodunen artean banatzeko dira eta ez langileentzat.
Beraien estrategia aurrera eramateko, garbitasuneko patronalak hitzarmenaren negoziaketa estadu mailan zentralizatu nahi du. Ez du Gipuzkoako errealitate sozial eta sindikalak kontuan hartzen eta Bertako hitzarmenaren erabakiak Madriden hartzen dituzte. 

ELA eta LABek ez dugu bat egiten, estaduko sindikatuak patronal honekin estaduko beste erkidegotan sinatzen ari diren hitzarmenekin: lan erreforma onartu, soldatak izoztu eta antzinatasuna bezalako eskubideak murriztuaz. 

Estrategia honen ondoriak emakumeentzat desberdintasun eta pobreziak handiagoa dakarte, bai lan merkatuan bai gizartean.

Gipuzkoako garbitasuna emakumez osaturiko alorretan dagoen adierazagarria da: sozialki balore gabeko lana eta gaizki ordaindua. 

ELA eta LABez ez dugu patronalaren txantaia onartzen: urtero irabaziak izateko alorreko lan baldintzak kaxkartzea.Ez dugu onartzen lan baldintzen prekarizazioa. 
Soldata eta lan duinaren defentsan antolatzen bagara errespetatuko gaituzte.ELA eta LABek lan erreforma ez ezartzea, ultraaktibitate luze edo mugagabea eta KPIra lotutako soldata igoerak aldarriaktzen ditugu.

ELA eta LABek (alorrean %70ko ordezkaritzakin) maiatzak 12,13,14,15 eta 16rako greba deialdia egiten dugu Gipuzkoako garbitasunean. Htizarmenak 3000 lagunei eragiten die, alorreko erdia. 

Era berean, greba egunetan 11.30tan Donostian ( urdaneta kalean) elkartuko gara. Bertan parte hartzeko deialdia egiten dugu.

Arratsaldetan leku hauetan elkarteratzeak egingo ditugu: Errenteria, Urnieta, Lasarte, Beasain eta Donostian.

 
 

 

 

{linkr:related;keywords:garbiketa;limit:5;title:Albiste+gehiago}

LABen irakurketa dispertsio politikaren 25. urteurrenean

Bihar beteko dira 25 urte dispertsio politika martxan jarri zutenetik, hori da zoritxarrez gogoratu behar dugun data, dispertsioarekin bukatu genuen eguna ospatzerik ez dugulako oraindik.

25 urte bete diren honetan, hau da LABetik egiten dugun irakurketa:

• Politika honen arduradunek ez dute ezer ospatzeko, dispertsio politikak porrot egin duelako bere helburuetan. Dispertsioa martxan jarri zuten euskal preso politikoen kolektiboa apurtzeko eta preso bakoitza suntsitzeko. Ez bata, ez bestea. Ez dute lortu. 25 urte hauetan neurririk gabeko bidegabekeriak aurrez aurre izan du euskal preso politikoen duintasuna eta irmotasuna.

• Helburu politikoak ez dituzte bete, baina sufrimendua erruz sortu dute 25 urte hauetan. Sufrimendua presoentzat, senideentzat, baita lagunentzat ere. Mota guztietako sufrimenduaz ari gara; agerikoena urruntzea izan da, eta horrek familiakoei eragindako zigorra. 16 hildako, inork konponduko ez duen miña. Baina politika honek adar asko ditu: sakabanaketa, isolamendua, indefentsioa… Oinarrizko eskubide zibilen etengabeko urraketa eta noski, parte hartze politikoa ezinezkoa egitea.

• Askotan zaila da ulertzea nola gainditu dugun hainbeste kalte eta sufrimendu. Gure ustez azalpen bakarra dauka: 25 urteko dispertsioak 25 urteko borroka ekarri du, 25 urtez euskal preso politikoak borrokan euren eskubideen alde, senide eta lagunak borrokan dispertsioaren ondorioen kontra, herritarrak borrokan dispertsioarekin amaitzeko, baita dispertsioaren atzean dagoen arazo politikoa konpontzeko ere.

• Dispertsioak euskal preso politikoen aldeko borroka eta elkartasuna sortu duela bistan da. Bidegabekeria honen aurrean euskal jendarteak ozen adierazi du bere jarrera. Sakabanaketarekin amaitzearen aldarriak euskal jendartearen gehiengo zabal baten babesa du. Euskal herritarron gehiengoaren aldarria da, eta gehiengo horren lorpena izango da. LABetik borroka honetan inplikatu zareten eta konpromisoz jardun duzuen langile guztien lana txalotu nahi dugu gaurkoan. Konpromiso horiek berretsiz, lanean jarraitzera deitzen zaituztegu: dispertsioaren kontrako borroka lantokiz lantoki indartuz, presoen aldeko elkartasuna zabalduz eta elikatuz langileen artean, presoei gure babesa eta beroa helaraziz.

• Atzera begiratuz, hamaika dira dispertsioarekin amaiatzeko egin ditugun mobilizazioak, ekimenak eta Euskal Herriak ezagutu dituen iniziatibak. Euskal sindikalgintza ez da borroka honetatik at egon. Gogora ekarri nahi ditugu Batera plafafoman eman urratsak, presoen alde burututako elkarteratze sindikalak, presoak Euskal Herriratzearen alde eraikitako adostasun sindikalak.

• Dispertsio politikak 25 urte betetzea onartezina da eta bizi dugun momentu politikoan dispertso politika mantentzea eta presoen kontrako neurriak biderkatzea orandik eta salagarriagoa da. ETAk borroka armatua betirako utzi zuenetik preso politikoen bizi baldintzak okertu egin dituzte kasu askotan. Dispertsioak ziurtatzen du hori posible egitea. Sakabanaketarekin amaitzea da egoera horri buelta emateko bidea.

• Ez dago aitzikiarik, dispertsioa eta gainontzeko salbuespen politikak bertan behera utzi behar dira. Egiten ez badute, preso politikoen kontrako politikekin Euskal Herriari begirako bestelako helburu politikoak bilatzen dituztelako da. Ez bestetik.

• Dispetsio politikak gaur ez du inolako lekurik, ezta justifikaziorik ere. Zenbat aldiz eta zenbaten ahotan entzun genuen “Borroka armatua bukatzean presoak Euskal Herrira hurrengo egunean”. Zein da orain arazoa? Ez diogu espainiar Gobernuari begiratzen galdera hau egiten dugunean, dispertsioaren kontra borrokatu behar dugunok gure buruari egin beharreko galdera da hau.

• Aro berriak ez ditu jarrera berriak ekarri Estatuen aldetik; aro berria Euskal Herrian ireki delako gure iritziz. Euskal Herrian baldintza eta aukera berriak ditugu askok usteltze bidean ikusi nahi zituzten aldarrikapenei indaberriz heltzeko. Presoak etxeratzeko bidean Euskal Herrira ekartzea da horietako aldarri bat, Euskal Herriak horrela eskatu duelako.

• Euskal jendartearen gehiengoaren nahiei erantzungo badiegu, dispertsioarekin amaitzea lehentasunezko helburu hartu behar dugu. LABen iritziz momentua da sindikalgintzatik gure konpromisoak berritzeko eta gure ahaleginak indartzeko. Gehiengo sindikalaren eskutik norabide horretan sakontzeko prest da LAB; indarrak batuz eta adostasunak eraikiz, orain baino lehen egin izan dugun moduan.

• Egoera politikoak dispertsioarekin amaitzeko aukerak eskaintzen ditu. Eta konponbide prozesuak dispertsoa bukatzea eskatzen du. Ezinezkoa da ehundaka preso politiko dituen herrian normalizazio politikoa lortzea. Ezinezkoa da gatazka politikoa atzean uztea, horren ondorio den preso politikoen auziari irtenbiderik eman gabe. Ezinezkoa da bakea eraikitzea gatazkarako diseinatuak dauden politikekin, eta hori da, hain zuzen ere, dispertsio politika.

LABetik dei egiten diegu Euskal Herriko langileei sakabanaketaren kontrako borrokari segida emateko, gaur arte bezala, Euskal Presoak Euskal Herriratzearen aldeko borroka lan munduan eginez eta lan mundutik indartuz. Hori dela eta, biharko mobilizazioetan parte hartzera deitzen zaituztegu, eta LABeko kideei irakurketa hau lantokietan zabaltzeko eskatzen dizuegu.

2014 Euskal Presoak Euskal Herrian batzeko urtea dela esan genuen urte hasieran. Hori da erronka, hori da helburua. Euskal Herriak behar duelako, euskal preso politikoek merezi dutelako eta gatazka konpontzeko ezinbestekoa delako.
Besarkada gorri handi bat dispertsioak kaltetu eta kolpatu zaituzten preso eta senide guztiei.

Euskal Herrian, 2014ko maiatzaren 14an

 

 

 

Metalgintzako sektore hitzarmenen negoziaziorako egiten duen proposamena Jaurlaritzari helarazi dio LABek

0

Negoziazio Kolektiboaren esparruan bizi den blokeo egoerari aurre egiten ari zaio LAB. Mobilizazio eta ekimen ugariren bidez. EAEko metalgintzako hitzarmenak berritzeko bere proposamena Jaurlaritzara eraman du LABek gaur.

Gasteizen, Jaurlaritzaren egoitza aurrean Asier Imaz Industria Federazioko idazkariak egindako adierazpenak:

«Gaur Lakuara etorri gara Industria Federazioko hainbat kide Eusko Jaurlaritzari emateko Lan Harremanetarako Kontseiluan metalgintzako hiru herrialdetarako LABek aurkeztu duen proposamena.

LABek kontzentrazio bidez egiten du ekimen hau argi eta garbi salatu nahi dugulako Eusko Jaurlaritzaren ibilbidea pasadan urteko uztailaren 5etik hona. Negoziazio kolektiboaren blokeoa gainditzeari begira Eusko Jaurlaritzak eragin zuen, proposamen bat eginez, uztailaren 5ean. Patronalaren ezetza eta gero, erabat aldatu du Jaurlaritzak negoziazio kolektiboaren blokeoaren inguruan zuen posizioa eta praktika.

Jaurlaritzaren jarrera azaltzen duten gako nagusiak hauek dira:

• Gaur egun negoziazio kolektiboaren blokeoaren atzean eki-distantzia bat adierazten du.
• Langileen konfrontazioa salatzen du patronalaren erantzukizuna goraipatzen duen bitartean.
• Patronalaren proposamenik gogorrenak langileen eskubideen kontra babesten ditu, Tapiak Adegiren proposamenarekin agerian utzi zuen moduan.

Eki-distantzia honetan irabazle bakarra Confebask. Desarautzea eta prekarietate prozesua aurrera doa Eusko Jaurlaritzaren aurrean eta hau ixilik dagoela.

Ekimen honekin Negoziazio Kolektiboak duen dimentsio politikoa agerian utzi nahi dugu. Blokeoak ez du gelditzen desregularizazioa eta horren ondorioak: gero langile gutxiago lanean eta gero eta soldata baxuagoak. Urkullu jaunak nola espero du enplegua sortzea edo eta kontsumoak gora egitea patronal honekin?

Edozein kasutan egiten dugun proposamena erabat logikoa da gaur egungo testuinguruan, orain arte beste mahaietan sinatutakoa du oinarri, eta honen aurrean, Aburtori inplikazioa eta babesa eskatzen diogu. Aukera du erreformaren kontra dagoela adierazi eta praktikara eramateko. Praktika erabat legala da eta gizarteari begira beharrezkoa. Hau da, beraz, daukan aukera gizartearen gehiengoarentzat ala gutxiengo baten alde, norentzat lan egiten duen agerian uzteko».

 

GURE INDUSTRIAREN DEFENTSAN METALEKO HITZARMENAK ORAIN!

 

 

{linkr:related;keywords:metal;exclude:3347,3345,3342,3340,3317,3313,3304,3293,3291,3274,3244,3197;limit:5;title:Albiste+gehiago}

«Gure industriaren defentsan, metaleko hitzarmenak orain»

0


EAEko Metalgintzako Hitzarmenak berritzeko proposamena aurkeztu du LABek Lan Harremanetarako Kontseiluan (LHK). Proposamenaren edukiak eta aplikatu daitekela frogatzen duen bideoa duzue honako hau.

 

 

 {linkr:related;keywords:metal;exclude:3347,3345,3342,3340,3313,3197,3196;limit:10;title:Albiste+gehiago}

LABek IPP programa bertan behera geratu dadin sinadura bilketa kanpaina jarri du abian

0

LAB sindikatuak sinadura bilketa kanpaina bat abian jartzea erabaki du, IIP programa bertan behera geratu dadin eta 37/2014 Foru Dekretuak arautzen dituen 9, 10, 11, 12 eta 13 artikuluak eta xedapenak derogatuak izan daitezen.

Dekretu honen bidez Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren unibertsitatez kanpoko irakasle kidegoei dagozkien lanpostuen hornidura arautzen da, zehazki, zerbitzu eginkizunak, zonifikazioa eta azkenengo zatian IIPko irakaslegoaren akreditazioak eta habilitazioak.

Beste behin ere agerian geratu da IIP programa martxan jartzeko ez direla baldintza nahikoak ematen irakasleriaren ingeleseko titulazioari begira. Berez C1 maila eskatzen du

Hezkuntza Departamentuak, baina salbuespenak arau bihurtuz, egun hainbat irakasle B2rekin soilik ari dira ingelesez klaseak ematen. Hau gutxi balitz, Dekretu honetan, behin behineko akreditazioak eskaini nahi dira azterketa baten bidez.

Hezkuntzaren kalitatea jeisten ari da ingelesa indartzearen aitzakiarekin. Ingelesaren kalitatea jeisten da C1 tituludun irakasle gutxiegi dagoelako eta hau horrela izanik, ingelesez emandako arloen kalitatea ere behera doa.

Dekretu honen bidez ahalbidetzen da edozeinek bi urteko ko-tutoretzarekin Haur eta Lehen Hezkuntzarako habilitazioa lortzea. Honekin alferrikakoa izanen lirateke Haur eta Lehen Hezkuntzako irakasleek egindako gradua edo diplomatura lortzeko ikasketak.

Nahiz eta askotan eskatu, IIP programa martxan duten ikastetxeen ebaluazioen emaitzak ez ditugu ezagutzen. Zeren beldur dira?

Azken urteotan lan baldintzak nabarmen egin dute okerrera, besteak beste, murrizketak, ratioen igoera eta orain IPP. Inposatutako programa honek irakasleriaren lan-baldintzak zeharo okertzea dakar, besteak beste, behar ez den mugikortasuna, irakaslegoaren parte batek ez duenez ingelesa beren ikastetxez aldatzera behartuak izango dira , aisialdian eta gure dirutik ordaindutako hizkuntza ikasteko ikastaroak, Hezkuntza Departamentuak eskainitako formakuntza ez delako nahikoa.

IPP programa hau helburu politiko batekin jaio zen, euskararen matrikulazioari talka jartzeko, inongo planifikazio pedagogikorik gabe eta hezkuntza komunitateari entzungor eginez, inposatzen jarraitzen dute, ikasleen hezkuntzaren bizkar eta langileriaren bizkar. IIP akats pedagogiko handi bat da eta atzetik UPNek berezkoa duen euskararekiko gorrotoa dago. Hezkuntza politika atzerakoi baten aurrean gaude eta zoritxarrez etorkizuneko generazioek ordainduko dute.

Nafar jendarte osoa deitzen dugu kanpaina honetan parte hartzeko.
 

 

 

Santiago Ospitaleko langileak ikuztegiaren itxiera gelditzeko kateatu dira

0

Santiago Ospitaleko ikuztegiaren itxiera gelditzeko eta erropa garbitzeko zerbitzua INDESA enpresaren esku ez gelditzeko langileak mobilizazioetan dira. Atzo aurreikusita zegoen itxieraren aurrean, langileak ikuztegiaren sarreran kateatu ziren Osakidetzako Zuzendaritzari pribatizazio berri hau bertan behera uzteko eskatuz.

LAB sindikatutik Santiagoko Ikuztegia defendatzera eta bertako zuzendaritzaren jarrera salatzera dei egiten da.

Pasa den astetik, Santiago Ospitaleko langileek mobilizazioak areagotu egin dituzte bertoko Ikuztegiaren itxiera gelditzeko eta arropa garbitzeko zerbitzua INDESA enpresaren esku ez geratzeko. Osakidetzak data ipini zion pribatizazio berri honi: maiatzaren 14a, langile eta sindikatuon haserrea piztuz. Izan ere, gogoratu behar dugu INDESA enpresan Arabako Aldundiak hartzen duela parte eta ez-gaitasunik daukaten pertsonak “merkatu laboralean integratzeko” aitzakiarekin miseriazko soldatak ordaintzen dituela (1000 eurotik behera), euren gestoreek urtean 80.000 euro irabazi bitartean.

Ostiralean mobilizazioa burutu zen ospitalean bertan eta maiatzaren 12an, lentzeria zerbitzua gelditzeko hainbat ekimen burutu ziren goiz osoan zehar. LABek salatu nahi du bertako Zuzendaritzaren jarrera, zeinak zinpekoak bidali zituen eta geroago Ertzantzari berari deitu. Ezin ditugu onartu langileon mobilizazioen kontra ematen ari den jazarpena, mehatxuak eta jarrera bortitzak. Beraz, sortu litekeen egoeraren gaineko erabateko ardura Osakidetzako zein bertoko zuzendaritzena baino ez da izango.

Atzo goizean, INDESA kamio bat “enkartelatu” egin zuten langileek eta protestak jarraitu eta gogortzeko asmo tinkoa erakutsi dute.

LABek bere aldetik Osakidetzaren Zuzendaritzari lotsagarri den pribatizazio berri hau bertan behera uzteko, Santiagoko Zudendaritzari langileen jazarpenari uzteko eta langile zein LABeko kideak zerbitzu publiko honen alde borrokatzeko deia egiten du.
 

 

 

Movilizaciones en la UPNA para denunciar el despido de 2 trabajadores de la empresa Ekilore

0

Ayer, 13 de Mayo, alrederdor de 70 trabajadores y trabajadoras de la UPNA se concentraron para mostrar su apoyo a las dos personas despedidas por Ekilore, empresa encargada del mantenimiento de jardinería del Campus.

Esta empresa adquirió la contrata, y sabiendo que su obligación era la subrogación de los trabajadores que hasta ahora prestaban sus servicios en el Campus, procedió a despedirlos el primer día de contrato. Ekilore ya había anunciado que no quería subrogar a estos dos trabajadores, porque uno de ellos ostentaba la condición de delegado sindical en la empresa de la que provenía, y tenía que pasar a ser plantilla de Ekilore en esta condición de delegado. Por tanto, no fue grande la sorpresa cuando los trabajadores fueron a la oficina de Ekilore el primer día a recoger su ropa de trabajo y lo que recibieron fue la carta de despido.

A día de hoy, cada día los trabajadores despedidos junto con el apoyo de trabajadores/as de la Universidad están realizando diferentes protestas en las instalaciones universitarias. Ayer alrededor de 70 trabajadores y trabajadoras se concentraron para reclamar la inmediata readmisión de Koldo y Peli, los despedidos de Ekilore.

Esta solidaridad viene motivada, no solo por el gran atropello que Ekilore ha cometido contra estos trabajadores, sino también en respuesta a la propia dirección de la UPNA, que ha recortado el presupuesto del mantenimiento de jardinería, y ha permitido que la situación que se vive a día de hoy, con un servicio muy empeorado, suceda.
 

 

 

Mendeko pertsonei prestazioak eta laguntzak ukatzeko Eusko Jaurlaritzaren asmoak salatzen ditu LABek

Eusko Jaurlaritzak baldintza berriak jarri nahi ditu mendeko pertsonak zaintzen dituztenek zailagoa izan dezaten diru-laguntzak eskuratzea. Horretarako, eskatu nahi dute zaintzaileak mendeko senidea urtebete artatu izana eskaera egin baino lehen. Orain gertatzen ez dena.

Oso neurri larria da, Eusko Jaurlaritzaren sentiberatasun eza ongi baino hobeto erakusten duena. Dependentzia egoera onartzen zaion pertsonak eskubidea izan beharko luke lehen unetik jasotzeko prestazioak edo zerbitzu publikoak haren egoera edo beharren arabera.

Eusko Jaurlaritza gezurretan dabil. Alde batetik dio pertsonak bere jardueraren erdian daudela, “Etxean Ondo” programa saltzen digu pertsonak haren etxean egon daitezen ahalik eta denbora gehien. Baina bestetik, guztiz kontrako bidea darama. PNV proposamen honekin atzera egiten ari da mendeko pertsonen eskubideetan. Hobeto bizi ahal izateko zerbitzuak eta prestazioak ukatu nahi dizkie, senideen doako lanaren eta ahaleginaren kontura, batez ere, emakumeak, beste behin ere laguntzarik gabeko zaintza lanak egitera kondenatuak.

LAB-ek salatu egiten du Eusko Jaurlaritzaren lotsagabekeria. Ez omen dute arazorik AHT-ren dirua aurreratzeko. Ez ikusiarena egiten dute eskrupulorik gabeko enpresak gastuak puzten dituztenean aberasteko diru publikoarekin. Enpresariei dirua barra barra oparitzen die lan prekarioen aurka. Eta hala ere, mendeko pertsonei aurrekontuak eta laguntzak ukatzen dizkiete.

 

 

 

LABek manifestatzera deitzen du ostegunean 10:30etan, Baionako tren geltoki aitzinean funtzio publikoaren alde

0

LAB sindikatak bat egiten du heldu den maiatzaren 15ean CGT, CFDT, UNSA, FSU, SOLIDAIRES, CFTC, FA-FPT eta FO sindikatek funtzio publikoan deitu mobilizazioekin. Manifestatzeko hitzordua 10:30etan izango da Baionako geltoki aitzinean.

LABek, bat egiten dugu mobilizazio eta greba horren aldarrikapenekin

  • Funtzio publikoan azken lau urteetan indize puntuaren blokatzea ezeztatu eta ondorioz soldatetan galdutakoaren berreskuratzea
  • Karrera garapenaren hobetzea
  • Austeritate politikarekin finitzea eta funtzio publikoari bitarteko (ahalmen) gehiago eskaintzea
  • Prekaritatearen erabilpenaren ezeztatzea
  • Funtzio eta zerbitzu publikoak denon intereserako bezala berreskuratzea eta kontsideratzea

Gaur egun langileen egoera larria da eta gure eskubideak gibelera doaz. Egoera honi buru egiteko eskuetan ditugun tresna guziak baliatu behar
ditugu.

Zentzu horretan, sindikatu nagusien egun bakarreko borroka eta borroka sektorialen estrategiaren mugak ikusita, horren eraginkortasunaz zalantzak baditugu ere, mobilizazioa beharrezkoa dela sinesten dugu.

Bide batez, "arduraren itunari" ezetza berresteko balia dezagun mobilizazio hori.

Borroka eta mobilizazio horietaz haratago, LABek sindikat eta langileak oro mobilizazio orokor baten prestatzera deitzen ditu.