2026-09-18
HomeIndustriaMetalgintzaAuzitegi Gorenak Bizkaiko Metalgintzako hitzarmenaren indarraldia berretsi du

Auzitegi Gorenak Bizkaiko Metalgintzako hitzarmenaren indarraldia berretsi du

Auzitegi Gorenak ez du onartu FVEM-ek, hau da, Bizkaiko metaleko patronalak, aurkeztutako helegitea eta, honela, 2001-2003ko eragin orokorreko metalgintzako hitzarmena berresten zuen EAEko Auzitegi Nagusiak emandako ebazpena irmoa egin du. Epai honek, beraz, LABi arrazoia eman dio.

Zalantzarik gabe, albiste on bat da Bizkaiko metalgintzako langileentzat, honela Langileen Estatutua zein gainerako estatu mailako legedia saihestu delako, baita kontratazio berrientzat ere.

Halaber, ebazpen hau FVEM-entzat kolpe larria da, jakina baita FVEMek hitzarmen kolektiboen desagerpenaren mehatxua erabili duela lan baldintza okerragoak ezartzeko eta gure herriko ekonomiaren motorra den metalgintzako sektorea desarautzeko.

LABek, aurrerantzean ere, lan merkatu arautu baten beharra aldarrikatzen jarraituko du, Euskal Herriarentzat berezko lan harreman eredu baten mesedetan. 

 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Sidenorren akordio markoaren negoziazioaren eratzea eten dadila eskatzen dugu, langileoi hitza emateko

Basauriko lan zentroan erreferenduma egitea eskatu dugu, marko horretan jarraitu beharko litzatekeen edo ez erabakitzeko.

Voestalpine Railway Systems JEZ-en langile baten diziplinazko kaleratzea salatzen dugu eta beldurra kudeaketa-tresna gisa erabiltzeaz ohartarazten dugu

Sindikatuaren ustez, erabakia justifikaziorik gabea eta neurriz kanpokoa da, eta ohartarazi du horrelako erabakiek presio giroa eta segurtasunik eza sortzen dutela langileen artean.

Ekialdebuseko lankide batek jasandako erasoa salatzen dugu

Ez da halako zerbait gertatzen den aldia, eta segurtasun arazoa salatu du Oarsoaldeko eta Bidasoaldeko autobus zerbitzuko LABek. Oraingoan E05 linean gertatu da, Errenteriako Beraungo anbulatorioaren parean.