2026-10-14
HomeEkintza SozialaKutxabanken jabegoa kontrol publiko eta sozialera itzuli behar du

Kutxabanken jabegoa kontrol publiko eta sozialera itzuli behar du

Atzo jakin genuen Kutxabankeko presidente berriak egindako lehenengo lana bere soldata %74 igotzea izan dela 800.000 euroetara heldu arte. Urgentziaz Bankuaren jabegoa kontrol publiko eta sozialera itzultzea eskatzen dugu Kutxabanken pribatizazioaren aurkako plataformatik. kutxabanken akzioak ezin dira banku fundazioen eskuetan mantendu.

Honen aurrean Kutxabanken pribatizazioaren aurkako eta euskal finantza publikoaren aldeko plataformak honako hau azpimarratu nahi du:

• Berriro ere diogu pribatizazioa haztegi bilakatzen ari dela bai faborezko harremanetarako, borondateak erosteko eta baita ere karguen erabilerarako, pertsonen nahiz alderdien mesedetan.
• Exijitzen dugu, berehala argitu daitezela partiduek egindako akordioak eta hauen ondorioak (nori eta non eman zaion lanpostu bat, edo beste fabore mota bat, kredituak ordaindu beharrik ez izatea edo ordaintzeko baldintza hobeak izatea).
• Publikoak egin behar dira BBK, Kutxa eta Vital Banku fundazioen presidenteen soldatak.
• Kutxabankek estatu mailako konbenioa hautatu duen bitartean, lanpostuak suntsituz eta lana prekarizatuz, onartu ezin diren soldata hauek jarri dituzte.

Honengatik Kutxabankek urgentziaz behar du:

• Bankuaren jabegoa kontrol publiko eta sozialera itzultzea; kutxabanken akzioak ezin dira banku fundazioen eskuetan mantendu.
• Kutxabanken estrukturak demokratizatu behar dira, partizipazio publiko eta soziala bultzatuz.
• Finantza publikoen sistema sortzeko arauak adostu behar dira.

 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Enplegu Publikoko Zuzendaritzak bazter utzi du hitzarmenaren negoziazioa: 16 urte hitzarmenik gabe eta egutegirik ez

Gaur, urriak 13, Eusko Jaurlaritzako eta Organismo Autonomoetako langileen ordezkaritzaren eta Funtzio Publikoko Zuzendaritzaren arteko alorreko mahaia bildu da. LAB sindikatuan oso larritzat jotzen dugu Lan Harremanetako zuzendari berriak bertan azaldu duen jarrera.

Instalazioen narriadura larriaren eta segurtasun-bermerik ezaren ondorioz Arraizko TMB plantan beste istripu bat izan dela salatzen dugu

LABetik publikoki salatzen dugu Bilbon kokatutako Arraizko tratamendu mekaniko-biologikoko plantan (TMB) izandako gertakaria, enpresa kudeatzaileak ezkutatu egin nahi izan duena.

Greba Orokorraren erregistroa egin dugu gaur

Azaroaren 11ko greba orokorrak Euskal Herritik Euskal Herrirako deialdia izan behar duela sinetsita, gaur grebaren erregistroa egin dugun LAB, ELA, ESK, STEILAS ETXALDE, HIRU...